Gidariak eta oinezkoak hobetuz doaz arren, espero denetik urrun dabiltza oraino
Trafiko istripuak ez dira hiri arteko bideetan bakarrik gertatzen: gure herri eta hiriak zeharkatzen dituzten bide eta kaleetan ere jazotzen dira horrelako ezbeharrak eta bizitzak galtzen dira. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (TZN) emaniko datuen arabera, kausa honengatik 2005 urtean hil ziren 4.442 pertsonetatik 680 (zortzitik bat, beraz) oinezkoak izan ziren. Errepideetako heriotzen kopurua, 2004 urtearekiko, %6 jaitsi bada ere, estatistikak larriak dira oraino eta, jakina, hirietako bideetan garrantzi gutxiko istripuak bakarrik jazotzen direneko ideia baliogabetu, gezurtatu egiten dute.
Aurretiaz behintzat, biktimadun trafiko-ezbehar larriak gertatzeko arrisku gutxiago duten inguruetan istripuak probokatzen dituzten kausetan sakondu nahi izan du CONSUMER EROSKI-k. Horretarako, bide-segurtasunaren aurrean oinezko eta gidariek dituzten jokamoldeak erregistratu, kontabilizatu eta konparatzen ahalegindu da. CONSUMER EROSKI-ko teknikariak joan den iraileko hainbat egunetan, ibilgailu eta pertsona trafiko trinkoa duten Espainiako 18 hiriburutako (Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo, A Coruña, Malaga, Alacant, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Murtzia, Logroño, Sevilla, Valladolid, Granada, Kordoba, Oviedo eta Zaragoza) erdialdeko kaleetan jarri ziren 220 semaforo, 163 zebra-pasabide eta 57 stop seinaleren aurrean eta oinezkoek zein gidariek eginiko arau hausteak apuntatu zituzten. Guztira, 98.323 oinezko eta 143.062 ibilgailu erregistratu zituzten.
Bildutako datuek erakusten dutenez, bai gidariek, bai oinezkoek ere, hobeki betetzen dituzte zirkulazio arauak orain 2003 urtean eginiko ikerlan batean baino. Hobekuntzak hobekuntza, bidean dugun auto barruko zein kanpoko jokamolde okerra espero genezakeenetik biziki urruti dago eta zuhurtziagabeko jokaerak eta egintza salagarriak gehiegi dira oraino ere. Gure hiri eta herrietan trafiko arauen aurreko errespetua, zenbaitetan, eskasa da eta gidari eta oinezkoen okerreko azturek, hein handi batean, hiriko bideetako istripu larri ugarien esplikazioa ematen dute.
Gidariez ari garela, stop seinalearen aurrean horietako erdiek kasik ez dute ibilgailua gelditzen, hamarretik batek semaforoa gorri edo laranja pasatu zuen eta beste horrenbeste telefono mugikorrez hizketan zihoazen, ibilgailua gidatzen zuten bitartean. Bestetik, hamarretik ia bik (%19) ez zuten intermitenterik maniobrak adierazteko; arau hauste hau orain hiru urte baino maizago gertatzen da (%14). Oinezkoek ere ez dituzte betetzen bide arauak, beren burua arriskutan jarriz. Oinezkoen %21ek semaforoa gorri zeharkatu zuten kalea (%20, 2003an) eta %24k zebra pasabidea zeharkatu zuten, ibilgailurik ba ote zetorren begiratu ere gabe (duela hiru urte baino bi aldiz gehiago).
Datu guztiak, ordea, ez dira negatiboak. Gidariei dagokiela, zebra pasabideetan oinezkoei pasatzen utzi ez zietenen batez bestekoa %11raino jaitsi da (duela hiru urte %40 inguru izan zen). Segurtasun uhalaren erabilera dela eta, ikusitako hamar ibilgailutik ia bitan (%18) bertako bidaiari batek edo gehiagok ez zeramaten jarria dispositibo hori; datu hau 2003an jasotakoa (%44) baino askoz ere apalagoa da. Adiera horretan, zehatz dezagun aurreko eserlekuen (uhala jarrita ez zutenak %11 ziren) eta atzekoen (%40 uhalik gabe) aldea nabarmena dela.
CONSUMER EROSKI-k beste aldetik, motorzaleek kaskoa geroz eta gehiago erabiltzen dutela egiaztatu zuen, azterturiko hirietako kontzientziatze-graduan aldeak hauteman bazituen ere. Horrelako ibilgailuetan dabiltzan guztien %1 Madrilen, eta %2 Iruñean eta Zaragozan kaskorik gabe zihoazen; Granadan hirutik batek ez omen zekien segurtasun elementu hori jartzea derrigorrezkoa zela eta Oviedon, Gasteizen eta Donostian kopuru hori %20raino joan zen.
Hiri batetik bestera alde asko
Datuak hirika konparatzen direnean ikusiko dugu, kaskoa erabiltzeari dagokionez, hiri batetik besterako ziklista eta motoristen jokamoldeak ezberdinak diren hein berean, gidari eta oinezkoenak ere ez dira berdinak. Granada eta Gasteizko gidariak dira semaforoa (gorri edo laranja) gehien pasatzen dutenak edo berde jarri aurretik abiatzen direnak: bi hirietako ere, hamarretik ia bi gidari (%19). Atal honetan errespetu handiena Oviedo, Valladolid, Sevilla, Madril, Bartzelona eta Alacanteko gidariek agertu dute (denetan ere, %5 baino arau hauste gutxiago).
Valentzian azterturiko ibilgailu guztietatik bakar batek ere ez zuen egin stop behar bezala, hots, ibilgailua erabat gelditu eta, ostera abiatu aurretik, alde bietara begiratzea. Zaragozan, gidarien %90ek ez dute errespetatu seinale hori. Honelako lege hauste gutxien erakutsi duten hiriak dira Madril (%11), Bartzelona (%13), Bilbo (%14) eta Donostia (%18). Zebra pasagunean oinezkoei pasatzen uzteaz ari garela, jokamolde kaskarrenak Murtzian (auto gidarien %42 ez dute utzi), Gasteizen eta Zaragozan (bietan, %35) ikusi dira; hoberenak, aldiz, Valentzian, Valladoliden, Donostian eta Madrilen (hiri hauetan behaturiko gidarien %2k baino gutxiagok ez die pasatzen utzi oinezkoei). Gidatzen ari den bitartean telefono mugikorrez hizketan egiteko ohitura trakets eta debekatua (arau hauste honek gidaritza baimena erregulatzen duen arautegi berriaren arabera, hiru punturen galera dakar) hein handienean Granadan (bi gidaritik batek) eta Iruñean (%38) atzeman zen; proportzio txikienean, aldiz, Logroño eta Valentzian (hamarretik hiru). Granadako gidariak dira, era berean, segurtasun uhala ezartzeari nabarmenen muzin egiten diotenak (%44), Valentzia, Oviedo eta Valladolidekoek ez bezala (hiri hauetan gidarien %3 bakarrik zihoan uhala ezarri gabe).
Semaforoari arreta gutxien ematen dioten oinezkoak Donostiakoak dira: bertan, hamarretik ia zortzik zeharkatu zuten kalea semaforoak debekatzen zuen unean. Argi horren aurreko errespetu handiena, aldiz, Sevilla eta Zaragozako (denen %2k bakarrik ez zion kasu egin), Madrilgo (%3) eta Bilboko (%6) oinezkoak dira. Ibilgailurik ba ote zetorren begiratu gabe zebra pasagunea zeharkatzeko ariketa arriskutsua praktikatu zuten Murtziako oinezkoen erdiek baino gehiagok, Logroñoko hamarretik lauk eta Oviedo, Valencia, Bartzelona eta A Coruñako hirutik batek. Beste muturrean, Madrilgo oinezkoen %3k bakarrik zeharkatu zuten pasabidea begiratu gabe.
Gidarien jokamoldearen azterketa zuhur bat eginik (arau haustearen larritasuna aintzat harturik) esan daiteke trafiko arautegiaz aztertu ditugun ataletan errespetu gutxien agertu duten gidariak Granada, Gasteiz, Murtzia, Iruñea eta Malagakoak direla. Bertako gidariez harro ez egoteko motiboak dituzte, era berean, A Coruña, Alacant, Kordoba, Logroño, Sevilla, Valencia eta Zaragozak. CONSUMER EROSKI-k ezarritako proba hobekien gainditu zuten autozaleak Madril, Oviedo eta Donostiakoak izan ziren (kalifikazioa: ongi); ondotik datoz (baina proba inondik ere gainditu gabe) Bartzelona, Bilbo eta Valladolidekoak.
Oinezkoei goazkiela, arau larrienak gehien urratu dituztenak Donostiakoak (semaforo gorriaren aurrean errespetu gutxien agertu dutenak) eta Bartzelonakoak (bertakoen %63k kalea semaforoa gorri zegoela zeharkatu zuen eta %31k zebra pasagunea begiratu gabe zeharkatu zuen) dira. Murtziako oinezkoak ere alderdi negatibotik nabarmendu ziren: hamarretik hiruk semaforoa gorri pasa zuten eta bitik batek zebra pasagunea begiratu gabe zeharkatu zuen (%52). Kodea hobekien bete dutenak dira Madril, Valladolid, Bilbo eta Zaragozako oinezkoak.
Segurtasun uhalak fetuari kalteak edo denboraz aurretiko abortuak eragin ditzakeela esaten bada ere, sineskeria hori 1971 urteaz geroztik egin diren azterketen datuek gezurtatu egin dute. Zirkulazio Arautegi Orokorraren azken aldaketak haurdun dauden emakumeei segurtasun dispositibo hori erabiltzera behartzen die, aurtengo irailetik aurrera. Adituek azaldu dutenez, segurtasun uhalak ez du inolako kalterik sorrarazten uhalaren sabeleko aldea ahalik eta beheen jartzen bada, fetua estutu gabe. Horixe lortzen da Be Safe izenekoarekin: mekanismo horrek uhal bat behean mantentzen du, inolako arriskurik sortu gabe. Arrisku bakarra, beraz, uhalik ez jartzea.
CONSUMER EROSKI-ko teknikariek beren poztuetatik arretaz begiratu zuten emakume haurdunek segurtasun uhala ipinita ote zeramaten. Emaitzak, orokorki, positiboak badira ere, haurdun batzuek (batez beste, %27k) oraino ere uhala ez eramatea nahiago dute, beren burua eta fetuarena arriskutan jarriz. Valentzia eta Oviedon, adibidez, kontrol gunetik igaro ziren emakume haurdun bakar batek ere ez zuen hartu segurtasun neurri hau; A Coruña, Bartzelona, Logroño, Donostia eta Valladoliden, aitzitik, haurdun guztiek zeramaten uhala jarrita.
Haurrak ibilgailuan ahalik eta era seguruenean joatea kezkabide da oraino ere. Zirkulazio Araudiak haurrak atxikitzeko sistemak (HAS) erabiltzeko obligazioa xedatua du (SRI) 1,35 metrotik beherako adin txikiko guztientzat eta 1,50 metrotarainokoentzat, egokipen sistema baten bidez edo uhalaren bidez. Arau hori hausteak hiru punturen galera eta 300 eurorainoko isuna ondoriozta ditzake.
Bertako eserlekuetan haurrak daramatzaten auto asko ikusi ondoren, ondorioa atera daiteke: horrelako ibilgailu gehienetan haurrak behar bezala atxikita doaz, baina gaizki helduta doazen haurren batez bestekoa %16 da. Nolanahi ere, hiri batetik bestera alde gaitzak hauteman dira: Murtzian haurren erdiak gaizki heldurik doaz eta Zaragozan, aldiz, ikusitako ume guztiak, ongi atxikita. Valencia eta Alacanten autoen %1en bakarrik zihoazen umeak gaizki helduta.
Hiriz hiri, hoberenetik okerrenera
Madril:
/imgs/20061201/img.ciudades.01.jpg Gidariak: ongi- Oinezkoak: ongi
- Hoberena: bertako gidariak (Sevillakoekin batera) dira semaforo gorri edo laranja zorrozkien errespetatzen dutenak. Gidatzen doazen bitartean telefono mugikorretik gutxien hitz egiten dutenetan bigarrenak dira. Oinezkoen %3k baizik ez du kalea zeharkatzen semaforoa gorri eta oinezkoen pasagunea zeharkatu aurretik ibilgailurik ba ote datorren begiratzen dutenetan, ugarienak.
- Okerrena: alderdi honetan ez dute deus nabarmengarri
Bilbo:
/imgs/20061201/img.ciudades.02.jpg Gidariak: erdipurdi- Oinezkoak: ongi
- Hoberena: gidari gehien-gehienek oinezkoei pasatzen uzten diete. Bertoko oinezkoak dira semaforo gorria gehien errespetatzen dutenak.
- Okerrena: hiru gidaritatik ia batek (%28) telefonoz hitz egiten du gidari doala. Bidaiarien %18k ez daramate segurtasun uhala ipinita.
Oviedo:
/imgs/20061201/img.ciudades.03.jpg Gidariak: ongi- Oinezkoak: erdipurdi
- Hoberena: hiri honetan dira semaforo gorri edo laranja zorrozkien errespetatzen duten gidariak: %0,3k bakarrik ez du horrela egin.
- Okerrena: oinezkoen %35ek zebra pasagunea begiratu gabe zeharkatu dute eta %22k semaforo gorria. Behaturiko bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidarien %20k ez zeukan jarrita kaskorik.
Valladolid:
/imgs/20061201/img.ciudades.04.jpg Gidariak: erdipurdi- Oinezkoak: ongi
- Hoberena: zebra pasaguneetan oinezkoei pasatzen uzten dietenetan lehenak dira eta %1ek bakarrik telefonoz hitz egiten zuen gidari zihoala.
- Okerrena: behaturiko autoen erdiek baino gehiagok stop seinalean ez zuten behar bezalako geldialdia egin.
Sevilla:
/imgs/20061201/img.ciudades.05.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: ongi
- Hoberena: bertako gidariak dira semaforo gorri edo laranja zorrozkien errespetatzen dutenak (behaturiko autoen %2k baizik ez zuen horrela jokatu). Oinezkoen %2k bakarrik zeharkatu zuen semaforoa gorri zegoela. ibilgailuko hiru bidaiaritik batek (%32) ez zeraman segurtasun uhala. Emakume haurdunen ia erdiak gidaririk gabe zihoazen.
Zaragoza:
/imgs/20061201/img.ciudades.06.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: ongi
- Hoberena: oinezkoen %2k bakarrik zeharkatu zuen semaforoa gorri zegoela.
- Okerrena: gidarien %90 ez zen behar bezala gelditu stopen aurrean; %35ek ez zien oinezkoei pasatzen utzi zebra pasaguneetan
Logroño:
/imgs/20061201/img.ciudades.07.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: erdipurdi
- Hoberena: ez da atal honetan deus nabarmentzen.
- Okerrena: Murtziaren ondotik, zebra pasagunea oinezkoek begiratu gabe zeharkatzen dutenetan bigarrenak dira Logroñokoak. Hiru gidaritatik ia batek telefonoz hitz egiten du gidari doala eta ia hirutik batek ez zien oinezkoei pasatzen utzi zebra pasaguneetan
Donostia:
/imgs/20061201/img.ciudades.08.jpg Gidariak: ongi- Oinezkoak: oso gaizki
- Hoberena: oinezkoak hobekien tratatzen dituzten hirietako bat da. Gidari guztien %1ek bakarrik ez zien oinezkoei pasatzen utzi zebra pasaguneetan Segurtasun uhalarekin eta argi intermitenteen erabilerarekin kontzientzia handien duten hirietako bat da, era berean.
- Okerrena: gidarien %13k semaforoa gorri edo laranja zeharkatu zuten; portzentaje hori %79raino igotzen da oinezkoez ari garela (azterturiko hemezortzi hirietatik okerrena). Behaturiko bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidariak arau hausleenak dira Oviedo, Granada eta Gasteizkoekin batera: %20 kaskorik gabe zihoan.
Valentzia:
/imgs/20061201/img.ciudades.09.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: erdipurdi
- Hoberena: zebra pasaguneetan oinezkoei pasatzen uzten dietenetan lehenak dira, Valladolidekoekin batera; %3k bakarrik ez zeraman segurtasun uhala.
- Okerrena: gidaririk ez zen behar bezala gelditu stopen aurrean; %28 telefonoz hitz egiten du gidari doala eta ia hirutik batek zebra pasagunea begiratu gabe zeharkatu zuen.
Alacant:
/imgs/20061201/img.ciudades.10.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: gaizki
- Hoberena: oinezkoen %5ek bakarrik zeharkatu zuen semaforoa gorri zegoela (batez bestekoaren azpitik)
- Okerrena: ibilgailuko bidaiarien %27k ez zeraman segurtasun uhala ipinita. Alacanteko gidariak izan ziren zebra pasaguneetan oinezkoei pasatzen gutxien utzi zietenak (%19). Behaturiko bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidarien %17k ez zeukan jarrita kaskorik (arau hausle gehien dituzten hirietako bat da hauxe).
Bartzelona:
/imgs/20061201/img.ciudades.11.jpg Gidariak: erdipurdi- Oinezkoak: oso gaizki
- Hoberena: oinezkoen %4k bakarrik zeharkatu zuen semaforoa gorri edo laranja zegoela (aspektu hori zaintzen duten hirietan laugarrena da. Gidariek stop hobekien egiten duteneko hirietan bigarrena da hau (%13k ez dute behar bezala egiten), Madrilen atzetik. Telefono mugikorretik hizketan doazen gidari gutxien dituen hiria da, gainera.
- Okerrena: gidariek %21ek ez zuen errespetatu zebra pasagunea. Donostiaren atzetik, semaforoa gorri zeharkatzen duten oinezko gehien dituen bigarren hiria da (%63: portzentaje hau batez bestekoaren hiru halakoa da). Hamarretik hiruk begiratu gabe zeharkatu zuten zebra pasagunea.
Kordoba:
/imgs/20061201/img.ciudades.12.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: gaizki
- Hoberena: behaturiko bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidarien %2k baino ez zeukan jarrita kaskorik.
- Okerrena: gidarien %71k ez zuten stop behar bezala egin; %38 telefonoz ari zen hizketan gidari zihoala. Ibilgailuko hamar bidaiaritik ia hiruk ez zeramaten segurtasun uhala ipinita. Gidarien %15ek semaforoa gorri edo laranja zegoela zeharkatu zuten
Hiriz hiri, hoberenetik okerrenera eta konparaketako taula
Iruñea:
/imgs/20061201/img.ciudades.13.jpg Gidariak: oso gaizki- Oinezkoak: erdipurdi
- Hoberena: behaturiko bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidarien %2k baino ez zeukan jarrita kaskorik.
- Okerrena: gidarien %71k ez zuten stop behar bezala egin; %38 telefonoz ari zen hizketan gidari zihoala. Ibilgailuko hamar bidaiaritik ia hiruk ez zeramaten segurtasun uhala ipinita. Gidarien %15ek semaforoa gorri edo laranja zegoela zeharkatu zuten
A Coruña:
/imgs/20061201/img.ciudades.14.jpg Gidariak: gaizki- Oinezkoak: oso gaizki
- Hoberena: bertako gidariak dira semaforo gorri edo laranja zorrozkien errespetatzen dutenak.
- Okerrena: lau gidaritik ia hiruk ez zuten stop behar bezala egin. Bertako oinezkoak dira zebra pasagunetik kanpo kalea zeharkatzen duten ugarienak (%49). Hirutik batek zebra pasagunea begiratu gabe zeharkatu zuen. Bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidarien %12k ez zeukan jarrita kaskorik (portzentajerik handienetako bat).
Granada:
/imgs/20061201/img.ciudades.15.jpg Gidariak: oso gaizki- Oinezkoak: gaizki
- Hoberena: atal honetan ez da deus nabarmengarri.
- Okerrena: Gasteizekin batera, semaforoa gorri edo laranja pasatzen duten gidari gehien dituen hiria da hau (%19). Ibilgailuko bidaiarien %44k ez zeraman segurtasun uhala ipinita. Gidarien erdiak telefonoz ari ziren hizketan gidari zihoazela. Hiru oinezkotik batek semaforoa gorri zeharkatu zuen kalea eta %28k begiratu gabe zeharkatu zuten zebra pasagunea. Hiri honetan ikusi ziren kaskorik jarri gabeko bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidari gehienak.
Málaga:
/imgs/20061201/img.ciudades.16.jpg Gidariak: oso gaizki- Oinezkoak: gaizki
- Hoberena: no destaca positivamente en nada
- Okerrena: los Gidariak gaizkiagueños fueron los terceros que más cruzaron cuando el semáforo rojo o ámbar se lo impedía. Dos de cada diez, el doble de la media del estudio, conducían hablando por el teléfono móvil. Cuatro de cada diez ocupantes del vehículo no llevaban cinturón de seguridad. El 41% de los Oinezkoak cruzó con el semáforo en rojo.
Gazteiz:
/imgs/20061201/img.ciudades.17.jpg Gidariak: oso gaizki- Oinezkoak: gaizki
- Hoberena: ez da atal honetan deus nabarmentzen.
- Okerrena: Granadarekin batera, semaforoa gorri edo laranja pasatzen duten gidari gehien dituen hiria da hau; bestetik, gidarien %71 ez zen gelditu behar bezala stopean. Era berean, zebra pasaguneetan gidarien %35ek ez zien oinezkoei pasatzen utzi eta proportzio horretan doaz ibilgailuetako bidaiariak segurtasun uhala jarri gabe. Oinezkoen erdiek baino gehiagok semaforoa gorri zeharkatu zuen kalea. Bizikleta, motor, ziklomotor eta quadetako gidarien %20k ez zeukan jarrita kaskorik.
Murtzia:
/imgs/20061201/img.ciudades.18.jpg Gidariak: oso gaizki- Oinezkoak: oso gaizki
- Hoberena: ez da atal honetan deus nabarmentzen.
- Okerrena: hamar oinezkotik hiruk kalea semaforoa gorri zegoela zeharkatu zuten eta erdiek zebra pasagunea begiratu gabe zeharkatu zuten; denen %31k zebra pasagunez bestelako tokietatik zeharkatu zuen kalea. Gidarien %70k ez zuten stop egin behar bezala eta zebra pasaguneetan oinezkoei pasatzen uztean ere, Murtziako gidariak atze-atzean geratu ziren.