Nanomedikuntza / Amaren estresak haurtxoaren hazkuntzan eragina izan dezake / Urdaileko minbiziaren aurka, tipula eta baratxuria / Prostata, eguzkitan / Bihotzarentzat errezeta gozoa / Elkarrizketa: Eva Swahn, Karolinska Institutuko Kardiologia Departamentukoa

1 abendua de 2006

Nanomedikuntza / Amaren estresak haurtxoaren hazkuntzan eragina izan dezake / Urdaileko minbiziaren aurka, tipula eta baratxuria / Prostata, eguzkitan / Bihotzarentzat errezeta gozoa / Elkarrizketa: Eva Swahn, Karolinska Institutuko Kardiologia Departamentukoa

Hitz bitan

/imgs/20061201/img.despiece-salud.01.jpg

Nanomedikuntza:

medikuntza da aurrerapen teknologikoetatik mesede gehien jasotzen dituen alorretako bat. Garapenik nabarmenetako bat nanoteknologia da, eskala mikroskopikoko egitura eta sistemen sorrera eta manipulazioa, alegia. Osasun eremuan nanoteknologia aplikatzea biziki baliagarria gerta daiteke, diagnostiko zehatzagoak egiteko edo terapia eraginkorragoak eragiteko, botika premiazkoa den toki zehatzera joan dadin (horrek, noski, alboko efektuak murriztu egingo lituzke) edo zelulekin komunikatzeko gauza liratekeen materialak sortzeko, ehunen birsorkuntza eragin dezaten, adibidez.

Gaztigatzean kalterik ez?

Amaren estresak haurtxoaren hazkuntzan eragina izan dezake

Burdina, azido folikoa, dieta osasuntsu eta orekatua? Emakume haurdunak biziki zaindu behar du bere burua, bere osasun egoeraren arabera bilakatuko baita bere umearena. Horrez gainera, ordea, antsietatea eta larritasuna kontrolatzea funtsezkoa du, Miamiko Unibertsitatearen Medikuntza Eskolak eginiko azterketa baten arabera, amaren estresak haurtxoaren denboraz aurretiko jaiotzarekin eta pisu urriarekin lotura hertsia baitu. Ikerlariek ultrasoinuzko azterketak egin zizkieten haurdunaldiko 16. eta 29. astean zeuden 98 emakumeri, haien hormona-mailak ez ezik, estres eta antsietate mailak ere aztertu zizkieten. Emaitzak Psychosomatic Medicine aldizkarian eman ziren argitara: amaren antsietate maila zenbat eta altuagoa izan, orduan eta txikiagoa da fetuaren tamaina.

Albisteak

/imgs/20061201/img.despiece-salud.02.jpg

Urdaileko minbiziaren aurka, tipula eta baratxuria

Baratxuria eta tipula, osasuntsu mantentzeko eta urdaileko minbiziari borroka egiteko errezeta bikaina. Carlos González espainiarrak zuzendu eta International Journal of Cancer buletinean plazaratutako azterlan europar batek zioenez, elikagaiak berakatzaz eta tipulaz prestatzeko ohitura mediterraneoak, goxoa izateaz gainera, urdail eta hesteetako minbizia nozitzeko arriskuaren %30eraino jaits dezake. Egunean ortuari horietatik 10 gramo aski dira minbiziaren aurkako ahalmen miresgarri horretaz baliatzeko.

/imgs/20061201/img.despiece-salud.03.jpg

Prostata, eguzkitan

Eguzki zalea zoriontsu egon daiteke; gizonezkoa, bereziki. Estatu Batuetako ikerlari talde batek Cancer Research aldizkarian kaleratutako artikulu batean, eguzkitan dabiltzan gizasemeek eguzkiak ukitzen ez dituenek baino prostatako minbizia garatzeko arriskuaren erdia dute. Zientzialarien iritziz, eguzki argitara egoteari esker gorputzak D bitamina ekoizten du eta prostatak hori baliatzen du prostata-zelulak normal haz daitezen sustatzeko eta minbizi-zelulak beste hainbat zonatara hedatzea galarazteko. Nolanahi ere, ikerlariek ohartarazi digute: eguzkia ez da D bitamina-iturri bakarra eta ez da luzaro eguzkitan egon behar, larruazalarentzat arriskutsua baita hori.

/imgs/20061201/img.despiece-salud.04.jpg

Bihotzarentzat errezeta gozoa

Txokolatea neurriz kontsumitzea mesedegarria da sistema kardiobaskularrarentzat eta kakaoaren eragin antikoagulatzailea aspirinarenaren antzekoa da. Horrelaxe dio Kaliforniako Unibertsitatearen Nutrizio Departamentuak eginiko ikerlan batek: eguneroko dietan 15 ? 20 gramo txokolate beltz sartzea aholkatzen du. Ikertzaileek adierazi dutenez, txokolatea hartzeak kontzentrazio apaleko lipoproteinen (LDL edo kolesterol kaltegarria) kopurua murriztu eta odol-hodien barruan odolbilduak sortzeko aurreneko pausoa litzatekeen plaketak aktibatzea. galarazten du.

Elkarrizketa

/imgs/20061201/img.despiece-salud.05.jpg

Eva Swahn, Karolinska Institutuko Kardiologia Departamentukoa (Stockholm, Suedia)

«Gaitz kardiobaskularrak emakumeetan ere lehen heriotza-kausa dira»

Infartua gizasemeen kontua al da?
Sendagileek horrela esaten zuten: horrela ulertzen da emakumeak luzaro ikerkuntza programetan eta saiakera klinikoetan ez sartzea. Egiari zor, ordea, emakumeen heriotzen eragile behinena infartua da.

Premiazkoa, beraz, eguneratzea.
Bai, noski: datuak datu, Europa osoan ebakuntza bidezko prozesu kardiobaskularrak nozitzean alde handiak daude oraino emakume eta gizonezkoen artean.

Gizonezkoetan baino emakumeetan infartuak adin handiagoan gertatzen direla esan ohi da.
Emakumearen kardiopatia iskemikoa, estrogenoek babes-efektua eragiten dutenez, menopausia ostean agertzen da, gizonezkoengan baino dezente geroago, beraz. Baina eraginak gizonaren baitakoak bezain larriak dira.

Gaitz kardiobaskularraren ereduan ba al dago alderik sexu batetik bestera?
Badira aldea, izan, gaixotasunaren fisiopatologian, agertzen den adinean, sintomatologia klinikoan, arrisku- eta gizarte-faktoreen eraginean eta, areago, pronostikoan berean ere.

Batetik besterako alde horiek larrialdietako kardiologoek despista ahal ditzakete?
Zerbait ari gara gaizki egiten, bai. Sindrome koronario akutua duten emakumeek min tipikoa gizonezkoen proportzio berean agertzen dute. Baina larrialdietako sendagileek ez dute jotzen gizonezkoekin bezain maiz proba inbasiboak egitera; joera horri buelta eman behar zaio, hori bai, sexu bakoitzaren berariazkotasuna aintzat izaki.