Maitasuna ez da herentzia
“Derrigorturiko” maitasunik ezagatiko liskarra
Ezaugarri horiek barneratzen baditugu, kopuruz, kalitatez eta berotasunez osaturiko maitasunera iritsiko gara. Gurasoak eta seme-alaben arteko maitasuna, berriz, berez ez da perfektua. Ez du bere burua sortzen, osatzen. Izan ere, badira maitatzerik ezin izan zuten eta maitatzen asmatu ez zuten aita-amak. Ez zizkioten ateak ireki maitasunari, gara eta finka zedin.
Seme-alaba horiek onartzen dute: ez zaie gustatzen gurasoak bizitzan nola diharduten, beraien balio eskemetatik txit urruti baitabiltza. Une kritiko batera iritsita, aditu ez zaiela egin, lagundu ez zaiela egin egiaztatzen dute eta abandonatzeak utzitako zuloan sartzen dira.
Maitatzen ere ikasi behar
Orduan, gurasoenganako maitasunik ez dagoela onartzen da. Baina maitasun horren obligazioak indarrean segitzen duenez, bere buruak eta gizarteak errealitatea ez onartzera hertsatua ikusten du pertsona horrek: horra hor liskar iturria. Maitatzen ere ikasi egin behar da, funtsean eta formetan.
Horrelako egokieretan nekez maitatuko du seme-alabek gurasoak eta, areago, horrek etorkizuneko maitasun-forma ere baldintzatuko du. Maitasunezko harremanean, funtziona dezan interesa eta berariazko premia dagoenean, funtsa eta praktikaren artean bereizi behar da, hots, zer eta nola maitatu. Lehen horretan baliteke hanka sartzea edo ados ez etortzea, gustukoak ez ditugun edo, areago, arbuiatzen ditugun jokaerak gertatzen dira bata bestearen atzetik. Zenbaitetan egiaztatu egin daiteke: aita-amek ez zuten asmatu bere tokian izaten, ez zuten behar bezala jokatu.
Bestetan ez zuten maitasuna transmititzen asmatu, maitasun eta samurtasunezko agerpenen falta hauteman da. Bereizten jakin behar dugu, ordea: gabezia horiek ez dira funtsezko arazoa. Gurasoek, seguruenik, ez zuten asmatu ikasteko aukerarik izan ez zutelako.
Badakigu zein egoeratan gauden, gorabeherek non ipini gaituzten. Egokiera honetan, maitatzen ikasten den modu berean, maitasuna praktikatzen da: zer gertatzen da maitasunik sortzen ez denean? Funtsak huts egin duenean akatsa aitortu eta onartu egiten da.
Seme-alaben erantzukizuna, maitasunik gabe
Emozioa sentitzen bada ere, ez da derrigorrezkoa aita eta ama maitatzea maitatu behar direlako. Areago, harreman hori gure bizitzarentzat kaltegarri edo ustelgarri jazotzen bada, gurasoak ez maitatzeko erabakia hartu behar dugu, geure burua ere errespetatu behar dugun heinean. Horrelako egoeretan:
- Gurasoak ez maitatzea onartu beharra dago.
- Samurtasunezko jokabidea agertuko diegu, maitasunezko loturarik inplikatu gabe.
- Beren oinarrizko premietan artatu eta zainduko ditugu.
Dena dela, polemika azaltzen da eta egonezina sortzen du, maitasunik ezaren errealitatea gorpuztu eta onartutakoan, ondorioz jardutea erabakitzen dugunean. Konpromiso gradua, berriz, sendotu eta praktikan jarri beharra dago gurasoak menpeko bihurtzen direnean, beren kabuz konpontzeko gauza ez direnean. Funtsezko premietan artatu eta zaindu beharko ditugu, horrela deliberatuz gero, baina ardura horrek ez du izango nahitaez loturarik maitasunarekin. Horrelakoak elkarrekikotasunari eta eskerronari dagozkio, batik bat. Eta ardura onartu nahi bada ere, horrek ez du esan nahi norberak pertsonalki bereganatu behar duela.
Beti gabiltza garaiz
Zeinahi gabeziak harreman afektiboen kalitatea baldintzatu bai baina ez du erabat determinatzen. Kontziente izanik, ikastea deliberatzen badugu, harremanak ostera egitura ditzakegu. Garaiz gabiltza beti, adinak adin.
Maitasunean ezinbestekoa konpromisoa da: denbora, errespetua, samurtasuna eta maitasunezko hamaikatxo agerpen egitea: besarkadak, musuak, laztanak, adierazpen goxoak.
Maitatzea ilusioa, segurtasuna eta bizitza elikatzea baita. Gurasoak maitatzeko erabakia hartzen badugu, horixe izango da eman behar diegun elikabidea.
Emozio negatibo horien ondorioak saihestu eta arindu nahi baditugu, gogoan izan dezagun maitasunera “gurasoenganako maitasunera orobat” ardura, arreta, komunikazio, errespetu, artapen, samurtasun eta arduraren bidetik iristen dela. Zehatz ditzagun euskarri horiek, banan-banan:
- Ardura: egiazko presentzia, bestearen aldean eta bestearekin emaniko denbora, ez bakarrik espazio fisiko berean emanikoa.
- Arreta: beste pertsonaren eskakizunak, premiak, pena eta bizipozak aditzea.
- Komunikazioa: elkarrekin mintzatu, elkarri kontuak esan, bizitza partekatu, harremana sortzea.
- Errespetua: elkar onartzea, etiketarik eta kexarik gabe eta, batez ere, izaeraz aldatu eta gustatuko litzaigukeen bezala izan dadin, manipulaziorik eragin gabe.
- Samurtasuna: beste pertsonari gure bizitzan daukan garrantzia sentiaraztea.
- Maitasuna: maitasunezko hitzak esatea, “maite zaitut” esatea eta laztanen bidez frogatzea.