Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Nerabeak eta gizarte sareak: Eskolatik logelara eta logelatik sarera, beti lagunekin

Gizarte sareek onura dakarte kaltea baino gehiago, eta iraultza eragin dute gazteen arteko komunikazio bideetan

 Guraso askok diote ez zaizkiela arrotzak gertatzen beren seme-alabek erabiltzen dituzten hitz asko: tuenti, myspace, live spaces eta facebook izan daitezke horietako batzuk. Hitz horiek zer esan nahi duten galdetzen zaienean, ordea, ez dute jakiten zer erantzun, eta "Interneteko zerbait" direla esaten dute. Termino horiek guztiek gizarte sare ezagunen berri ematen dute, eta gazteek oso modu aktiboan parte hartzen dute horietan. Jarduera horrek argi erakusten du gazteen ohiturak aldatu egin direla azken urteetan: orain ez dira aritzen borrokan, telebistan zer ikusiko; orain, ordenagailuko pantailaren bitartez egiten dituzte beren elkarrizketak, eta, ahal dela, beren txoko kutunean sartuta, logelan. Telefonoarekin ere berdin jokatzen dute: orain ez dute ibiltzen telefonoa belarrira itsatsita hainbat orduz; orain, Internet erabiltzen dute beren adiskideekin harremanetan egoteko, eta Internetek eskaintzen dituen zerbitzu jakin batzuk: gizarte sareak.

Arratsalde osoa ordenagailu aurrean pasatzen dute gure seme-alaba nerabeek; zer egiten dute?

Ohikoena da eskolako patioan izan duen solasaldiari jarraipena ematea, baina beste modu batean. Gizarte sareetako harremana, izan ere, ez da aurrez aurrekoa bezalakoa; elkar ikus dezakete, baina ez elkar ukitu, eta horregatik, ez da hain lotura indartsua. Gainera, elkar ikusi gabe komunikatzeko hainbat modu eskaintzen ditu: bideoa, ahotsa, irudia, testuak, jolasak? Harreman-formula hau ez dute erabiltzen eskolako lagunekin soilik, edo udaldiko lagunekin, edo diskotekakoekin. Munduko bazter guztietako nerabeak dabiltza Interneten, eta nahi duten guztiekin sor ditzakete harreman birtualak. Nerabearentzat, bere munduaren zati da gizarte sarea, bera ulertzen dutenen biltoki, bere taldearen gune.

Zergatik dute hainbesteko interesa?

Nerabe batek horrelako zerbitzu batean sartu eta izena ematen duenean, bere orrialdea osatzea izaten du lehen helburua, bere nortasun birtuala sortzea. Bere argazkiak eta lagunenak jarriko ditu orrialde horretan, gustatzen zaizkion bideoak erantsiko ditu, Sarean gehien maite dituen tokietara joateko loturak, abesti kutunak, eta bere bizipenak era pentsamenduak kontatuko ditu. Hortik aurrera, lagun birtualak aurkituko ditu, haiekin trukean hasiko da, eta bere komunikazio-eremua handituko du.

Normala da gurasoek jakin nahi izatea seme-alabek zer egiten duten sare horietan, zer diren egiaz sare horiek, eta zeinekin hitz egiten duten. Pausoak neurtu beharra dago, seme-alabek pentsa ez dezaten muturra sartzen ari garela beren kontuetan. Haiei galdetzea da onena, eta haien elkarrizketa birtual horietako batean parte hartzeko baimena eskatzea, betiere errespetu eta zuhurtzia osoarekin. Hori egiteko prest ez badaude, ez da komeni seme-alaben ordenagailuari lotuta dagoen ordenagailuren batetik sartu, eta haien orrialdea ikustea eta han zer idazten duen aztertzea. Beste terminal batetik sartzea komeni da; gizarte sarearen orrialde nagusira joan, eta, handik, kide baten eta bestearen orrialdeetan ibili, zer diseinu eta eduki dituzten ikusi eta abar. Sare itxiak erabiltzen badituzte, sistema hori erabiltzen duten kideen gurasoekin hitz egin daiteke, eta horrela jakin liteke zer egiten duten sare horietan. Baina ez da obsesio moduan hartu behar. Gazteak diskotekara doazenean ere, ez dugu jakiten une orotan zertan ari diren, baina uzten diegu joaten.

Arriskutsuak dira toki horiek?

Gertatu izan da gazte sare hauek gaizki erabiltzea, eta zenbait helduk helburu lizunak lortu nahi izatea, baina oso bakan. Zerbitzu hauetan, gainera, zorrotz zaintzen da pribatutasuna, eta argitaratzen diren edukiak ere bai, inork ez dezan jarri mezu kaltegarririk jarri eta inork ez dezan urratu adingabeen eskubiderik. Ohikoa da adina kontrolatzea, eduki desegokien berri ematen duten mezuak agerraraztea eta erantzukizun-klausulak txertatzea.

Oro har, sare hauek oso eragin ona izaten dute erabiltzaileengan. Teknologia berriekin harremanetan jartzen dituzte, modu ludikoan jarri ere, eta pentsatu behar da, urte batzuen buruan, beren lan tresna nagusiak izango direla teknologia horiek. Gizarte sareek, gainera, beste aukera bat ematen die zenbait gazteri; kanpoko harremanetan arazoak dituzten gazteek, lotsatiak direnek edo interesatzen zaion jendea aurkitzeko zailtasunak dituztenek, horiek guztiek horrela lortzen dute ingurukoekin komunikatzea, bere erara, konplexurik gabe, eta jende gehiagoren aurrean.

Sare hauek badute beste abantaila handi bat: lankidetza ezinbestekoa da. Gazteak etengabe ari dira gauzak trukatzen, eta, gauza horien artean, ezagutza ere trukatzen dute. Eskolako ikasgaiak ere pasatzen dizkiote elkarri, eta zalantzak argitu. Taldean lan egiten dute, eta taldean ikasten, eta dohain horri balio handia ematen diote enpresa munduan. Sare hauek, beraz, ez dute inor bakartzen, eta ezer izatekotan, gazteak are gehiago sozializatzeko tresna dira.

Sarerik garrantzitsuenak

 

Jarraian ageri diren lau sareek helburu eta erabilera berdintsuak dituzte; legez kanpoko esku-hartzeei aurre egiteko estrategietan, ordea, badago aldea batzuen eta besteen artean.

  • Live Spaces: Microsoft-en gazte sarea da, gazteenentzat egina. Erabiltzaile izateko, nahikoa da izen bat ematea, posta helbide bat eta pasahitz bat. Sare irekia da, eta erabiltzaile guztien orriak ikus daitezke, erabiltzaileren batek kontrakorik adierazten ez badu, behintzat . Edukiak zorrotz kontrolatzeko klausula dauka.
  • MySpace: Unibertsitate arloko gazte asko biltzen ditu, eta artista asko (beren sormen lanak partekatzen dituzte). Hau ere sare irekia da, eta oso ezaguna, hemendik atera baitira egungo musika izar asko. Edukien jabetza norena den zorrotz zaintzeko klausulak ditu.
  • Facebook: Sare hau oso ezaguna da gazteen artean, eta ezaugarri berezi bat du: erabiltzaileek sortu dituzte hor erabiltzen diren tresnak, eta oso erraza da nork bere orrira eramatea tresna horiek. Orri itxia da, eta bertako norbaiten gonbita behar da sartzeko. Horrek babesa ematen du, eta arriskuak saihesten ditu.
  • Tuenti: Facebook-en antzeko orria da, baina hau gaztelaniaz dago (arrakasta handia lortu du). Pribatutasuna zorrotz kontrolatzen du, eta adinaren arabera sailkatzen ditu erabiltzaileak, inor ez dadin harremanetan jarri nahi ez duen norbaitekin.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto