Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Pertsonala hautatzean, enpresek emozio-gaitasun eta jokaerak funtsezko elementutzat jotzen dituzte
Emozioak pertsonaren parte ahulentzat jo izan ditu gizarteak tradizioz; norbaiten gaitasun intelektuala, berriz, logika eta pentsaerarako gaitasunean ia bakar-bakarrik oinarritzen zen. Pertsonala hautatzeko prozesuetan, enpresek gaitasun intelektualak neurtzeko testak lehenesten zituzten, hots, arrazonamendu abstraktua, ahozkoa edo numerikoa, adibidez, baina ez emozionala. Egun, aitzitik, erabaki behinenetan (pertsonaletan ez ezik, profesionaletan orobat) aukerarik hoberena hautatzeko gaitasun emozionalak erabatekoak direla egiaztatu da.
Gaitasun emozional produktibo positibo horrek hainbat alderdirekin du lotura, hala nola:
Emozioak behar bezala moldatzea bizitza pertsonal eta profesionalean elementu balioztatu bezain baliagarria da. Izan ere, horiek kontrolatzea ezinezko denean oso litekeena da emozio negatiboen eragin kaltegarriak jalgitzea; sentipen irrazional horiek gizakia zamatu egiten dute eta sinesmen (horietako asko, garapen hastapeneko etapetatik herrestan ekarri direnak) bihurtzen dira eta, orokorki, inkontzienteki aritzen dira, horietaz pertsona konturatzeke.
"Pentsamendu automatiko" izena ere ematen zaielarik, nork bere buruarekin egiten dituen barne-elkarrizketa mentalak dira, egoera emozional biziekin -hala nola antsietatea, depresioa, sumina, euforia, etc.- loturiko imajina edo pentsaera gisa adieraziak. Maiz, gertatzen zaizkigun gauzen bertsio objektiboak izanik, errealitatea desitxuratu egiten digute, "distortsio kognitibo" izenekoak sortaraziz.
Geure buruaren parte diren baina kalte egiten diguten pentsaera distortsionatuak zein diren identifikatzen lagun gaitzake ondorengo zerrendak:
Horrelako emozio eta pentsaera irrazionalak finkatzen direnean pairamen psikikoa bizi-bizia denez, batzuetan beharrezkoa izaten da sufriarazten duen pentsamendu emozionala detektatu, atzeman eta aldaraziko duen profesional baten laguntza eskatzea.
| Emozio negatiboa | Aukera |
|---|---|
| Iragaztea | Desdramatizatu eta konponbideak bilatzea Galde egitea: Inoiz gertatu da honelakorik? Horren txarra izan zen? |
| Polarizazioa | Egoera graduatzea. Galde egitea: bi mutur horien artean ba al da tartekorik? |
| Gehiegizko generalizazioa | Probak bilatu eta zehaztea. Galde egitea: zenbatetan jazo da, benetan? Nolako frogak ditut ondorio hori ateratzeko? |
| Pentsamendua interpretatzea | Frogak bilatzea. Usteak baztertzea Galde egitea: nolako frogak ditut, hori sinesteko? |
| Ikuspegi katastrofikoa | Aurrerapenik ez egitea. Orainaldian zentratu eta aukerak balioztatzea. |
| Personalizazioa | Frogak eta efektuak bilatzea. Galde egitea: beste norbaitek baino gutxiago edukitzeak hura baino gutxiago bihurtuko nau? |
| Justizi falazia | Gainerakoen asmoak aditzea. Pertsona horrek nik ez bezalako iritzia izateko eskubiderik ote duen galde egitea. |
| Aldaketa falazia | Galde egitea: nolako frogak ditut aldaketa bestearen esku bakarrik dagoela sinesteko? |
| Errunduntasuna | Bilatu bestelako motiboak kasu jakin baterako. Galde egitea: bik egotzitako motiboaz besterik izan ote liteke? |
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa