Orriak etxeko animalien nagusientzat / Avatar / Hileko bideoa: Train Bombing in Europe

1 urria de 2007
Img internet 2 listado

Orriak etxeko animalien nagusientzat / Avatar / Hileko bideoa: Train Bombing in Europe

Sarean barrena nabigatzea


Orriak etxeko animalien nagusientzat

Maskoten jabeak Interneten adorez sartzen ari dira. Animalia laguntzaile horrenganako maitasunak bultzaturik, horien arraza, elikabide, jokabide eta hainbat alderdiren gaineko informazioa eta argazkiak ipintzeko foro eta sare sozial asko sortu dituzte. Zenbat animali espezie hainbeste sare daude dagoeneko eta, bitxia bada ere, sendotzen ari dira, nagusiek ardurez, elikagaiez edo osasunbideez partekatzen dituzten kontsulta ugariei esker. Interesa biziki handia izanik, Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan albaitaritza kontsultategiak online ere sortuak dira.

  • CONSUMER EROSKI gida praktikoa. “Todo sobre mi mascota” Ongi osatutako gida, zehaztasun handikoa, maskota nola hezi behar den (plegu gehien-gehienak jorratzen ditu gidak), oporretan berarekin zer egin, nola elikatu, nolako ardurak (bai prebentziozkoak, bai higiene alorrekoak) eta espezie bakoitzak dituen bereizgarriak ezagutu nahi duenarentzat. Horiek ez ezik, erabiltzaileak horrelako animalia baten ardura har dezakeen prestatua dagoen jakiteko egin dezakeen test bat dakar.
  • MyDogSpace.Txakurren MySpace (oso sare sozial herrikoia) da, beraien nagusiek sortua, bistan da: jabeek orrian beren maskota kuttunen bideoak, argazkiak, zaletasunak eta ustezko bloga agertzen dituzte. Argazkiak beste zernahi baino askozaz ere ugariagoak direnez, que un MySpace baino areago Flickr (irudiak publikatzeko sistema) bat dirudi horrek. Nagusiak beren animaliez zein harro dauden erakusten da bertan. Zerbitzua doakoa da eta, oso lanabes soilak baliatuz, maskotari eskainitako orria eratzeko aukera ematen du. Badauka, era berean, “Zaunka” izeneko foro bat, nagusiak elkarrekin komunikatzeko. Ingelesez.
  • Ophidia, sugeen ataria. Sugeen mundua ardatza du Ophidia webak. Terrario bat antolatzeko, sugeak etxean, tenperatura- eta hezetasun-baldintza egokietan edukitzeko aholku praktikoak, sugeentzako jana saltzen duten tokiei buruzko informazioa eta beste hamaikatxo gauza eskaintzen dizkie narrastien zaleei. Gatibu bizi diren narrastien munduari buruzko informazio-atari zabala sortzea helburu duen Camaleones, proiektuaren baitan dago Ophidia.

Hileko kontzeptua

Avatar:
Mitologia hindu klasikoak avatar izenekoak misio jakinak betetzeko (liskar bati amaiera ematea edo, beharrezkoa denean, munduan ontasuna banatzea, adibidez) xedez Lurrera jaisten diren jainkoak dira. Helburu hori erdiesteko, jainkozko horiek hainbat froga gainditu behar izaten dituzte. “Ultima” rol-jokoen seriean oin harturik, avatar hitzak bideojokoetara eta, ondoren, mundu birtualetara (The Sims eta Second Life, adibidez) eta foroetara eramango lukeen adiera berri bat hartu zuen. Joko horietan, avatar jokalariak jokatzeko hartzen edo baliatzen duen pertsonaia da: avatar hori rolean ez da aske, “bertute” derizten kode etikoen arabera jokatu beharko baitu. Erabiltzaileak jokatzen duenean, kode horiei hertsiki loturik jardun behar du, nahitaez. Bideojokoetan (jokalari bat baino gehiagok esku hartzen duten online jokoetan batik bat) erabiltzailea Interneten bidez beste batzuekin konektaturik dago eta beste horiek ezagutu ahal izaten dezakete: avatar horren karakterizazioa erabiltzaileak eman diona izango da eta hasiera-hasieratik misioa erabat zehaztua izango du. Second Life-ko avatarrek, aldiz, ez duten zertan bete inolako koderik, ezta misiorik ere.

Hileko bideoa


Train Bombing in Europe

LED argi-“euria” da kaleko arte-esperientziarik interesgarrienetako bat aspaldi honetan. “Performance” hori, botoiaren tamainako diodo asko erloju-pila eta iman banarekin antolatzean datza: horrela, pizturik jaurtikita, zeinahi azalera metalikori itsatsiko zaizkio. Ehunka diodoz horniturik, austriar artista batzuk Linz-eko tranbia batean sartu eta koloretako argitxoez “bonbardatu” egin zuten, bagoi koloretsu bihurtuz. Gidariak ustekabe atsegina hartu zuen, azkenean.