Mapa-zerbitzua espainieraz jalgi du Google-k / Bideoa: "Abokatua!" / Blog: Orsai / RSS / Argazkia: Hubble teleskopio espazialak

1 ekaina de 2006

Mapa-zerbitzua espainieraz jalgi du Google-k / Bideoa: "Abokatua!" / Blog: Orsai / RSS / Argazkia: Hubble teleskopio espazialak

La noticia del mes

Mapa-zerbitzua espainieraz jalgi du Google-k

/imgs/20060601/img.internet.google.jpgInterneteko Google bilatzaileak Espainiari dagokion bilaketa lokal eta mapa-zerbitzua jalgi du. Google Maps-ek satelite bidez Espainia osoko irudietarako sarbidea ematen du; era berean, sarbide horiek hirietako kaleen planoekin eta hotel, jatetxe eta komertzioen gaineko informazio gaurkotuarekin aberastu du.

Orrialde Horien datu-basean oinarritu da sistema: horien gainetik satelite bidezko irudiak aplikatzen dira, egiazko imajinen ikuspen hibridoa baliatzeko aukera emanez: bertan, kale izenak eta zirkulazioaren norabideak adierazita agertzen dira.

Horri esker, gehien eskatzen den informazio motetako bat eskaini nahi du Google Maps-ek. Toki jakinetara nola irits daitekeen ere irudietan bertan agertzen da; eginkizun horretan, tokiak izendatzean erabiltzaileek baliatzen dituzten sinonimoak ikasiko ditu bilatzaileak. Telefono mugikor gehientsuenekin elkargarri den bertsioa ere eskaintzen du Google-k.

HILEKO BIDEOA

“Abokatua!”

/imgs/20060601/img.internet.01.jpgSevillan bada bideo-arte digitalean diharduen kolektibo ezagun bat: Zemos98. Honek, “Espacio Fílmica” blogean, Martin Scorsese-ren “Uno de los nuestros” filmeko eszena bat erreproduzitzen duen trauskilkeria atsegin hau eman du argitara. Bikoizketa alorreko aktore profesionalen ahotsetan argumentua erabat aldatzen da: jatorriz, bi mafiosok merkatari bati eraginiko estortsioa jasotzen zuen eszena, ezkontza-toki bateko nagusia, bere abokatua eta egileen elkarte orokorreko ordezkariaren arteko kalapita bihurtu da. Zoratzeko modukoa.

HILERO BLOG BAT:

Orsai

/imgs/20060601/img.internet.02.jpgBartzelonan bizi den Hernán Casciari idazle eta kazetari argentinarrak hainbat blog (aldiro-aldiro gaurkotzen ari diren web orri hauetan, argitara eman diren azkeneko informazioak lehen agertzen direnak dira) egin ditu. Den-denetan biziki komikoa, ia bufoa den umorea, gaur-gaurkoa den lirismoa eta adimen-argitasun aparta agertzen du. Nabarmenetan ditugu “Más respeto, que soy tu madre”, dagoeneko liburu bilakatutako bloga, “Diario de Letizia Ortiz” eta “Juan Dámaso, vidente” bazter-nahastailea. Dena den, dednbora gehien kendu dion bloga (hiru urte eman ditu horretan) “Orsai”da: ironiaz josiriko hausnarketak agertzen ditu Casciarik egunkari honetan. “Orsai” astero-astero eguneratzen bada ere, berako testuak ez daude denbora-mugez estekatuak, artxibategian arakatuz aurkituko ditu irakurleak.

HILEKO KONTZEPTUA

RSS

/imgs/20060601/img.internet.03.jpgHonakoa dastatzen duenarenak egin omen du: lehenago egiten zuen moduan ez du Interneten barrena nabigatuko, nonbait. Maiz bisitatzen ditugun orrietan agertzen denaren gainean mantentzeko modu bat da RSS; honi esker ez dugu behin eta berriro sartu-irten ibili beharko, orrietako edukia berriztatu duten ikusteko. Hiru hizki horiek adieraz dezaketenaz haratago (programazio informatikoaren hiru estandar izendatzeko akronimo hutsa), ordenagailuko idaztegian dagoen programa batetik Interneteko orri askotako edukiak elkarrekin lotzea sartzen da kontzeptu honetan, besteak beste. Horrela, web orrian informazio berriak sortzean, gure programan ere gaurkoturik agertuko dira. Gaur bertan, bloglines.com eta antzeko “web sindikatzaileak” balia ditzakegu, gure ordenagailura deskargatu gabe.

Informazio gehiago: http://www.rssfacil.net

HILEKO ARGAZKIA

Hubble teleskopio espazialak 16 urte bete ditu

/imgs/20060601/img.internet.04.jpgEstatu Batuetako Discovery transbordadore espazialak 1990eko apirilaren 24an Hubble teleskopio espaziala -espazioko argazkiak hartu eta Lurrera helarazteko xedez diseinatu zen ontzia- orbitan ipini zen. Hamasei urteko bizitzan Hubble-k hogeita lau mila zeruko objekturi 750.000 argazki egin dizkie. Beren erregistroen guztirako memoria 27 terabyte da (27.000 Gigabyte, hots, ia 40.000 CD) eta egunero-egunero beste 10 gigabyte sortzen ditu. Teleskopioaren urtebetetzea ospatzeko, proiektuaren arduradun izan ziren Europa eta Amerikako espazio agentziek (ESA eta NASA) beren web orrian Hartz Nagusiaren konstelazioan dagoen “Zigarroaren Galaxiatik” (M82) argazki paregabe hau argitaratu dute.