"Produktu guztiez behar bezalako informazioa..."
Hauxe izan zen EROSKI aldizkariak bere lehen alean eginiko asmo-aldarrikapena. Kontsumitzailea eskubide eta obligazioen subjektu zela aldarrikatzeko testuinguruan sortu zen publikazio hura 1974an. Informazio hutsunea nabarmena zen, oro har, eta gizartean bete behar zuen rolean aritzeko tresna gutxi zeuzkan kontsumitzaileak. Hortaz jabeturik, kontsumitzailearen jakinduria zabalduko zukeen eta, bestetik, bere burua merkatu ekonomian eragile aktibo jo zezan, informazio plegu jakin bat eskaintzeko konpromisoa hartu genuen.
Hiru hamarkada luze honetan hamaika aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta teknologiko bizi izan ditugu kontsumitzaileok. Bestelako testuingurua osatu da eta, honetan, kontsumoari buruzko informazioa izugarri ugaldu da. Baina, batez ere, unea heldu da: kontsumitzaileak, ekonomia berrian geroz eta garratzi handiagoa betetzen duen rol eta protagonismoa mintzakide sozialek aitortzen diotela ikusten du orain.
Zergatik Grupo Eroski-k, Fundación horren bitartez, segitzen du kontsumitzaileari informazioa ematearen alde, erantzukizun sozialarekin eta garapen iraunkorrarekin Eroski-k harturiko konpromisoaren funtsezko elementu hartuta?
Badira horretarako hainbat arrazoi. Hauek aukeratuko nituzke nik:
- Kontsumitzailea gure enpresa-proiektuaren osagaietako bat delako, enpresako kudeaketa-organoetan esku hartzen du, bere ikuspuntuak eta iritziak helarazten dizkigu bere kezkak gure egin ditzagun eta bere eskariei era kolektiboan erantzuna eman diezaiegun.
- Etekinak kontsumitzaile ororen eskurako informazioan inbertitzea pertsonarekiko eta bere ongizatearekiko konpromiso bihurtzen dela etsi-etsian sinesten dugulako.
- Geroz eta korapilatsuago bihurtzen ari den gizarte honetan, informazio-iturri ugariak kontsumitzaileetatik kualitatiboki aparte bizi direnez, kontsumitzailearen eskubideetatik begiratuta egunerokotasunaz ikuspegirik eskain dezakegula uste dugulako.
- Eusteko lanabesa eta bozgorailu independentea izan nahi dugulako, kontsumo-egintzetan kontsumitzaileak autonomiaz eta arduraz jardun dezan.
- Kontsumitzaileok geure buruari egiten dizkiogun galdera asko eta askori behar bezalako erantzunik ematen ez zaiela uste dugulako. Gizarte honetan ezagutzaren konplexutasunak nahasketa areagotu egin du. Horregatik aukeratu dugu hainbat eragile eta gestorerekin elkarlanean aritzea, mundu aldagarri eta korapilotsu hori deszifratzen eta ulertzen lagun gaitzaten.
- Lana gozamena dugulako eta, hortaz, gizartearekin partekatu nahi dugulako.
Eta, batez ere, geure ekarpenik hoberena, egunik egun pittin bat zoriontsuago bizi gaitezen lortzeko.
Arantza Laskurain
FUNDACION EROSKI-ko Zuzendaria