lana bilatzeari

Lana bilatzeko ere balio du Sareak

1 urtarrila de 2001
Img internet listado

Lana bilatzeko ere balio du Sareak

Lana bilatzeak denbora eta ahalegin asko eskatzen ditu. Eskaintzak non eta nola bilatu behar diren jakin behar da eta, aurkitu ondoren, gure ahalegina alferrikakoa izan ez dadin, proposamena nori igorri nahi diogun erabaki beharko dugu.

Gurea bezalako profil profesional eta pertsonala hoberen egoki daitekeen enpresetara mailing (eskutitzen bidalketa) bat egitea eta, bestetik, espezializaturiko egunkari edo aldizkarietan ezarritako iragarkiei erantzutea dira tradiziozko formulak; hauek ere indarrean irauten duten arren, Internet berebiziko kemenaz sartu da lan-merkatuaren alor horretan eta, sorturiko espazio birtual horri ahalik eta etekin onena ateratzen saiatzen dira bai enplegatu gehiago behar dituzten enpresak, bai lanpostuaren bila dabile pertsona ere.

Estudio General de Medios erakundearen datuen arabera, Sarean enplegua bilatzen duten pertsonen %90 unibertsitateko ikasleak dira eta interesa zerbitzu-sektorera (%60), industriara (%20) eta informazio-teknologietara (%10) zuzentzen da. Nolanahi ere, aukerak geroz eta zabalagoak direnez, enpleguaren gaineko web orri horietan ugaldu dira orain lanbide-heziketa eta lanbideetara zuzenduriko sekzioak. Sarean lana bilatzeari dagokionez, hiru bide bereiziko ditugu: batetik, espainiar Estatuko Instituto Nacional de Empleo (www.inem.es) erakundearen eta beste organismo ofizial batzuen web orriak (hauek, enplegu publikoari buruzko informazioa erdiesteko aukera ematen dute); beste batetik, beraien lan-poltsak ezagutarazteko enpresek, elkarteek edota lanbide-kolegioek dituzten web orriak; azkenik, enplegu-bilaketan espezializatuta dauden atariak.

Enplegu-atariak

Web gune horiek antolatzeko moduak bi badira ere, nola edo hala ezinbestekoa izango da posta elektronikoan helbidea izatea, horixe baita datuak igortzeko bidea. Atari batzuek lan-eskaintzak zuzenean bilatzeko aukera ematen dute, internautak lan egin nahi duen estatua eta herrialdea hautatuz. Eskaria baliokotzat ematen denean, indarrean dauden eskaintzen zerrenda agertzen da (horrela gertatzen dawww.trabajo.org)izenekoan, adibidez. Beste atari batzuek, aitzitik, bilaketan hasi aurretik izena emateko derrigorrezkotasuna ezarria dute (horietako bat dawww.todotrabajo.com).

Lehen ereduan, eskaintzak aukeratu ondoren, interesgarriena aukeratu eta datu gehiago lortuko ditu izangaiak: lan-mota, enpresak lanean jarri behar duen pertsonaren profila, eskaintza ekonomikoa… areago, aurkeztu diren izangaien kopurua bera ere (www.empleofacil.com). Bigarren metodoan, aldiz, prozesu berdinera iritsiko da izangaia baina, aldez aurretik, bere e-mailaren helbidea kenduko zaio eta, horrekin batera, galdategi bat (zenbaitetan, luzea eta zehaztasun handikoa) bete dezan ere aginduko zaio erabiltzaileari (www.jobpilot.es).

Lan-eskaintza eskura izateko bi formula klasiko ditugu. Enpleguan espezializatuta dauden atari batzuek eredu anglosaxoia nahiago izaten dute: eskatzaileari galdategi bat betearazten zaio, beste ezer eransteko aukera galarazita(www.mercadis.com);gehien erabiltzen direnetan, berriz, formulario osoa bete behar izaten da (datu pertsonalak, gidatzeko karneta, sektore interesgarria, hizkuntzak, ikasketa-maila, bizilekua aldatzeko jarrera, tituluak, lanbide-ezagutza, eskarmentu-urteak eta espektatiba ekonomikoak) eta, horren bukaeran tarte bat utziko da, interesatuak bere curriculum vitae eta aurkezpen-gutuna txerta ditzan (www.vedior.es). Lehendabiziko metodoan de facto aurretiazko aukeraketa egiten ari dira, formularioa biziki konplexua denez (www.jobline.es) eta eskatzaileak ezagutza tekniko sendoa agertu behar duenez, informatikan hasitakoek bakarrik bete dezaketela esan daiteke.

Beste bi kasuetan, aurreneko bilaketan nahi bezalako eskaintzarik aurkitzen ez bada, bidalketako harpidetza-zerbitzuan sartzeko aukera ematen zaio eskatzaileari. Horrela bada, maiztasun jakin batez, hautagai-profil horri dagozkion lan-eskaintzen zerrenda jasoko du eskatzaileak posta elektronikoko buzoian. Bilatzen ari dena ez lortzekotan, hobe du interesgarrien iruditu zaizkion orriak berriro begiratzea, bilaketa berak berriro egiteko, informazioa jasotze hutsarekin aski izateke.

Norbere etxetik edo bulegotik lana egin nahi duenak, azkenik, telelaneko berariazko orrietara jotzeko aukera du(www.lalinea.com). Era berean, bere zerbitzuak eskarmentu baten truke doan edo irabazteko asmorik gabeko erakundeen alde eskaini nahi dituenak, bolondresak ere badu Sarean berariazko tokia, espainiar Estatuko gobernuz kanpoko erakundeetan(www.canalsolidario.com).

Nahi adina nabigatzeko

  • www.jobline.es
    Europako 12 estatutan dagoen orri honek hautagaiari datuak bidaltzeko metodo konplexua jarrai dezan eskaintzen dio, harreman interaktibo handiekin batera: “Zure orria” atalean egiazta daiteke izangaiaren profilarekiko interesa erakutsi duen enpresarik ba ote dagoen.

  • www.empleofacil.com
    Jarduera eta herrialdea hautaturik, interesatuaren profilarekin bat datozen eskaintzak aurkituko dira. Eskatzaileak, e-mailaren bitartez, harpidetza egin behar du.

  • www.tecnoempleo.com Informatikari dagozkion lan-eskari eta eskaintzak jasotzen ditu atari honek. Hautagai erregistratu behar du eskatzaileak eta, eskaintza hautatu ondoren, posta elektronikoko helbidea, kodea eta giltza (azken bi datuok ematen zaizkio eskatzaileari erregistroa egiterakoan) sartuta, eskaria igortzen zaio.

  • www.todotrabajo.com
    Dauzkan eskaintza guztiak ikus daitezkeen arren, hautagaitza bidaltzeko eskatzaileak bere burua ezagutarazi eta curriculum vitae osatzeko moduko galdategi bat bete behar du.

  • www.infojobs.net Lan-eskaintzen buletina argitaratzen du astero.

  • www.vedior.es Bertako datu-basean sar dadin, curriculuma igortzeko aukera ematen du; era berean, sektore, zaletasun eta herrialde guztietako eskaintzak ikus daitezke.

  • www.infoempleo.es Mundu zabalean zehar milaka enplegu-eskaintza dituela iragartzen du, eskualde edo estatuka sailkaturik, hala nola Estatu Batuak eta Kanada, Latinoamerika, Europar Batasuna eta espainiar Estatua, herrialdetan sailkaturik.

  • www.mercadis.com
    Atari honen seriotasunaren berri iragartzen du formatoak berak: orriotatik enplegua eskaini duten enpresa eta erakundeen zerrendadun direktorioa agertzen baita atari honetan.

  • www.jobpilot.es
    Ederki osaturiko orri honek enpresa eta ekonomia-munduko informazio praktikoa biltzen du, batik bat, azken uneko albisteak ere ematen dituelarik.

  • www.segundamano.es
    Orri honen jatorria paperean argitaratzen den izen bereko astekari batean datza. Bitartekari hutsa baizik ez da, eskaintzaren ondoan hautagaitza bidal daitekeen telefono-zenbaki edo e-mail baten berri bakarrik eskaintzen duelako.

Lan-poltsak

  • Kolegio, elkarte eta enpresa handi askotxok tokian tokiko lan-poltsak kontrolatzen badituzte ere, jarraian adibideetako bi eskainiko ditugu:
  • www.infosfera.com Informatika- eta programazio-sektorera berariaz bideratua.

  • www.periodistas.org Kazetarien Erakundearen orria Interneten. Eskakizun eta eskaintzak lotzeko balio duen orri honekin posta elektronikoaren bidez sar gaitezke harremanetan informa@periodistas.org helbidean.

Teletrabajo

  • www.ciberteca.es/aet Asociación Española de Teletrabajo elkartearen web orria. Informazio zabal eta osoa.

  • www.angelfire.com/co2/teletrabajo Sektoreka sailkaturik agertzen da lan-eskaintza zabal-zabala.

  • www.telecat.org/sinergy
    Azken orduko eskaintzak dakartza telelaneko aldizkari honek.

  • www.telework.net
    Nolabaiteko ezintasunik nozitzen duten pertsonei lana eskaintzen die ingeles hutsezko magazine honek

  • www.discapnet.es
    Desgaitasunik agertzen duten pertsonak atenditzeko atari honetan lan-burtsa, praktikatako lana, prestakuntza eta telelana bezalako zerbitzuak eskaintzen zaizkie.