Hiztegiak etxean

Hitzak ezagutzeko zaletasuna

1 iraila de 2004
Img miscelanea listado 286

Hitzak ezagutzeko zaletasuna

Batxileratoko ikasleei aresti eginiko azterlan baten arabera, hitzen adiera ezagutzeko, terminoen arrazoi etimologikoen konponbidea aurkitzeko edo ortografia eta morfosintaxian zuzen jarduteko unean, hiztegiak baliatzea ez da inondik ere ohiko praktika. Hiztegiak eta entziklopediak eskaintzen dituzten edukiak oro har ikasle horiek nahasi egiten dituztela eta biblioteketan ugari diren hiztegi motak harik eta ezezagunago direla nabarmendu zuen azterketak. Halaz ere, eta paradoxa dirudien arren, lanabes baliagarri eta jakintza-iturri gisa, hiztegiek kalifikazio garaia jaso eta, gainera, interes eta jakin mina harrotu zuten. Horrelakoen estima hobetu egin da teknologia berriek ematen dituzten aukerei esker, hiztegien bertsio digitalak biziki baliagarri gertatzen baitira; areago oraino, bilduma hoberenek gehienetan on line bertsioa ere eskaintzen dutelako, hiztegiak paperezko dirauen arren. Hiztegi on bat eskuratzeko diru dezente ordaindu behar izaten bada ere, egin dezagun ñabardura bat: epe luzera ere baliozko izango den inbertsioa da hori, edukiek ez dute iraungitze datarik eta lanabesa hamaika erabilerakoa da, dudarik gabe.

Hizketa hainbat irizpideren arabera taldekatu eta antolatzeko saio gehienak anglosaxoiak -britainiarrak, gehienbat- dira eta espainolak ere baditu dozenaka liburu hitzak aburu zenbaiten arabera azaltzeko. Filologia jorratu gabe hiztegi on bat eduki nahi duena ito egin daiteke erdarek eskaintzen dizkioten aukera ugari horien aurrean.

Hiztegi erabilgarriak

“Erabilera hiztegi” izenekoa da denetan oinarrizkoena, hizkuntza bateko hitzak eta horren adierak biltzen dituena edo, Millas idazleak emaniko definizioaren arabera, hizkuntza-mundua eta errealitatearen arteko erlazioaren ondorio logiko dena.

Espainolaz ari direla, gehien-gehienek Maria Moliner-en Diccionario del uso del español aholkatzen dute. Lexikografo horrek hiztegia idazteari 1952an ekin zion eta 1966an bukaera. Bi ale dira, lehenak 1.446 orrialde ditu eta bigarrenak 1.585, eta espainoleko letren harribitxitzat jotzen dute. Bigarren edizioa (autorea hil ondoren plazaratu zena) 1998an argitaratu zen eta 2000 urtean edizio laburtua kaleratu zuten.

Harrera ona jaso duen espainolezko beste hiztegi bat Clave. Diccionario de uso del español actual da, Concepción Maldonadoren zuzendaritzapean 1996an editatua. Espainiera erabiltzeko arauak, ortografia, aditz erregular eta irregularren konjugazioa, morfosintaxiaren hainbat alderdi eta irudi erretoriko ugari jasotzen ditu. Bertan, 300.000 definiziorekin batera, estilo liburuxka bat ere sartu du, hizketak aurkezten dituen zailtasunei irtenbidea emateko.

Miguel de Toro y Gisbert autoreak 1912 Pequeño Larousse ilustrado izenekoari amaiera eman zion eta 1964 urtean Ramón García Pelayok idazlana orraztu zuen; entziklopedia ez den hiztegi horrek hitz zientifiko eta teknikoak eta, batez ere, hamaika amerikanismo bilduriko espainieraren eskuliburu bikaina eskaintzen du.

Eleberri balitz bezala, 1999 inguruko garaietan Manuel Secoren Diccionario del español actual hiztegiren zain egon zen jendea. Bi liburukitan osatutako hiztegi horretan Espainian espainieraren berri ematen da, aipu askoren laguntzaz (bertsio laburtuan horietako 2000 argitara gabe geratu diren arren) eta bertan neologismo eta erregionalismo ugari, Espainieraren Akademiak aldez edo moldez jaso ez zituen hitz asko eta, areago, oker edo desegokitzat jotzen diren (baina idatzizko hizkeran sartu diren) hitz hedatuak ere jaso dira.

Eskolako hiztegiak

Erabiltzailearen premietara egoki daitezke hiztegi guztiak. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloko ikasleek arreta berezia eskatzen duen taldea osatzen duten baina, hizkuntzan adituak diren gehiengoen iritzian, eskolako hiztegia ez dago oraindik burutua, akats asko dituztelako: arkaikoak dira eta, areago, instituzionalistak dira, hamaika definizio arrazista, sexista eta klasista agertzen baitira horietan. Gehienek ez dituzte 20.000 sarrera baino gehiago eta definizioak, maiz, barregarriak dira: obra horietako askotan hiztegiak ez du ematen hitz eta erdi baino gehiago, definizioko. Horrez gainera, adibideak ez dituzte ematen eta testuen eta irudien arteko egokipen ezak ugari dira. Horregatik merezi duen eskolako hiztegirik nekez aurki daiteke. Horrela ulertzen da hiztegiok balizko erabiltzaileengan izaniko arrakasta eskasa: adin txikikoak dira, baina zentzu osokoak. Hiztegi onek bolumen eta karga handia dutenez, eskolako horiek besteen aldean erabilgarriago dira funtzionalki bakarrik.

Espainieraren Akademiako hiztegiak

Aipamen berezia merezi dute Espainieraren Akademiak eginiko hiztegiek. Erakunde hori 1713an sortu zen, “espainieraren hitz eta terminoak propietate, dotorezia eta purutasun sendoagoz finkatzeko”. Erakunde horren Diccionario de la Lengua Española idazlanaren 22 edizio egin dira dagoeneko eta egun hogeita hirugarrena egiten ari da. Prozesu konplexu batean, hiztegiko aldaketetan eragina duten erabakiak hartzeko organo arduradun den aldetik, akademikoen osoko bilkurak lantzen du edukia, bazkideturiko hogeita bat Akademien koordinazioan. Espainiera ama hizkuntza duten hiztunei zuzendua dago, erdaldun horiek irits dakizkiekeen mezuak ulertzeko behar bezainbeste baliabide topatzen dituztelako bertan. Espainieraren hiztegi orokorra den heinean ezinezko du espainieraren lexiko osoa bildu; alderantziz eta ezinbestez, hitzezko kode horretatik hautaturiko multzo jakin bat du muin. Azkeneko edizioan (2001) 87.000 hitz jaso ziren eta sartu-atera mordo bat gertatu zen: 11.425 artikulu erantsi zitzaizkion eta 6.008 kendu ziren; 55.442 zuzendu ziren, 24.819 erabilera berri erantzi eta 17.337 kendu ziren. Akademia horrek 1999 eman zuen argitara ortografi hiztegiaren azkeneko bertsioa, 1994 urtean gramatika hiztegia eta 1996an atsotitzen hiztegia. Espainieraren Akademiak, 1996 urtean, 1992ean ateratako edizio orokorretik eratorritako eskolako hiztegia plazaratu zuen.

Bestelako hiztegiak

Norberaren liburutegian erabilerako hiztegi on bat sartu ondoren, hizkuntzak eta hizkerak harrotzen duten jakin mina asetzeko bestelako hiztegiek ere balio dezakete.

Hiztegi etimologikoak: hizkuntza jakin bateko hitzen jatorriaz informazioa ematen dutenak dira. Espainieraz ari garela, horren bi adibide egoki dira Espainieraren Akademiako Diccionario de las Autoridades eta Jose A. Pascual eta J . Corominesen Diccionario crítico y etimológico castellano e hispánico (1991).

Sinonimo eta antonimoen hiztegia: honelako hiztegietan adiera berdintsu eta kontrakoa duten hitzak lotzen dira, testuak idaztean erabiltzaileak aukera egokia bila dezan. Julio Casaresen Diccionario ideológico de la lengua española klasikoa espainieraz. Zainquiren Diccionario razonado de sinónimos y antónimos idazlana, berriz, espainiera ikasten ari den kanpotarrentzat erreferentzia bilakatu da.

Hiztegi espezializatuak: alor jakin bateko (informatika, medikuntza, zientziak, laburdurak, etc.) hitz edo esakuneak dituzte aztergai eta berba edo esamolde horien adieraz informazioa ematen dute.