Mingain geografikoa / Lo gutxi egitea oroimenarentzat kaltegarri izan daiteke / Marihuana erretzeak birikak kaltetzen ditu / Zaurietan aplikatzea odolustea eteten duen botika sortu dute / Kakaoaren osagai bat penizilina bezain sendagarria izan daiteke / Elkarrizketa: José Manuel García Almeida, endokrinologoa
Hitz bitan
- Mingain geografikoa:
- Mingain geografiko edo glositi migratorio izeneko lesio onbera mihi bizkarrean agertzen da, haur eta emakumeen artean, bereziki. Izenaren zergatia gaitzaren itxurak azaltzen du: hondo zurixkaren gainetik arrosa koloreko orbanak agertzen dira, maparen tankera hartuz. Jatorri ezezagunekoa izaki, infekzioekin, estresarekin, elikagai min, alkohol eta tabakoarekin, asma, ritinis eta larruazaleko alergiekin lotu izan da. Dastamen papila filiformeak galtzeak, mihian hilabete baino gehiago iraun dezaketen makulen osaketa ohi dakar. Tratamendu berariazkorik ez badu ere, garrantzi handikoa da alkohola, tabakoa eta elikagai minak alboratzea eta aho eta hortz-haginak ongi garbitzea.
Gaztigatzean kalterik ez
Albisteak
Zaurian aplikatzen denean botika sortu berri honek odol-jarioa segundo gutxitan eteten du. Antihemorragiko hau odol jarioa bat-bateko mamitzeari esker, animalia hemofiliko bati eginiko anputazio hilgarri bat eten dezake minutu bakar bat igaro gabe. Hemendik hiru urtera salgai ipiniko den erabilera topikoko botika hau hemofilia edo mamitze-arazorik nozitzen dutenentzat eta anputazioa egin zaienentzat bereziki baliagarria izango da eta, nola ez, trafiko edo lan istripuetako biktimak artatzeko hil ala bizikoa.
Kakaoa elikagai zoragarria izateaz gainera, penizilina bezain propietate sendagarriak izan ditzake, Chemistry & Industry aldizkariak plazaratutako azterlan batean diotenez. Txostenaren arabera, kakaoaren epikatekina izeneko osagaia biziki osatzailea denez, penizilinarekin konpara liteke. Substantzia hori hainbat motatako te, txokolate, fruta eta barazkitan ere atzeman daiteke. Ikerlanak dioenez, baliteke epikatekinak gizartea bost gaixotasun hilgarrienetatik lautatik askatzea, hots, krisi apoplejiko, bihotz-gelditze, minbizia eta diabetesetik; gaitz hauen maiztasuna, izan ere, aipaturiko substantzia hori hartu ohi duen Panamako etnia bateko kideengan gainerako gizakiengan baino %10 txikiagoa da.
Elkarrizketa
Pazienteak pisua galtzeak baino gehiago kezkatzen gaitu ongi jaten ikasteak. Jokoan dagoena, itxura eta auto-estimazioa ez ezik, osasuna da, oro har.
Baliteke pisua galtzeko aukerak erakarrita, pazienteak behar bezala jatea merezi duela ikustea?
Nekez. Pazienteak hilabeterako emaitzak nahi ditu eta guk, berriz, hortik bi urtetako horizontera begiratzen dugu.
Sendagilea eta pazientearen arteko dibortzioa agertzen da orduan; haixoa gezurretan dabil kontsultan, ezta?
Baliteke gezurretan ibiltzea eta baliteke, era berean, zer jan zuen edo zenbat denboratan egin duen ariketa azaltzen ez jakitea… Berak bizi duen egoera metabolikoari erreparatu behar diogu, bera gehiegizko pisuaren errudun egin gabe.
Pazienteak, ordea, bere burua susmagarritzat jotakoan, alde egingo du.
Argaltzeko dieta egiten duten pertsonen %90ek sendagilearen kontrolik gabe dihardutenez, zuhurtziaz jokatu behar dugu. Pazientearekiko elkarrizketa klinikoan aurre-baldintzak ezarri behar dira, alderdi bietako interesen araberakoak, norberaren itxura fisikoa baino, inondik ere, osasuna garrantzitsuagoa osasuna dela ondo finkatuta.
Errezeta profesionalik?
Estatu Batuetan sendagileek ederki zekiten, prebentzio gisa, dieta eta ariketa-programek kasu guztien %2 eta %20 artean bakarrik funtzionatzen zutela. Paziente hauengan zergatik funtzionatzen zuen (bi urtetik aurrera ere 13 kiloko galerari eusten zioten) ikertzea deliberatu eta, sekretua aurkitu zuten: dieta aztura bihurtua zuten.
Beraz?
Pazienteari azturak kontrola ditzan, jaten duena apunta dezan eta bizimodu aktiboa egin dezan irakastea eraginkorragoa da elikagai hipokaloriko batzuen zerrendarekin akuilatzea baino. Kontsumitzen dutenaz edo erretzen duten kalori kopuruaz kontziente diren pertsonak gehiegizko pisurik gabe zahartzen dira, normalean. Zaintza hori, aztura bihurturik, eroso egiten da, baita atsegingarria ere.