Karga, banaketa eta eustea, funtsezkoak
Ekipajea, behar bestekoa eta ondo antolatua
/imgs/20070501/img.motor.02.jpg Banatu itzazu fardelak: ipini azpi-azpian astunenak, handienak ez badira ere; maleta astun eta sendoenak hondoan ipini behar dira eta gainerakoa, horren gainean. Horrela mantenduko duzu ibilgailuaren grabitate-zentroa ahalik eta beheren.- Atondu karga maleta-lekuan era konpentsatuan, autoaren egonkortasuna kalte egin ez dezan. Ez ipini gauza astunenak alde batean eta arinak beste aldean.
- Atzeko plazak okupatu gabe bazoaz, lotu segurtasun-uhalak: horrela, talka egitekotan, atzeko bizkarraldeak ez dira askatuko eta maletek ez dituzte bidaiariak lesionatuko.
- Ez ahaztu: autoaren karga gehi bidaiariena gehi ekipajearenak ez du gainditu behar automobilaren ezaugarri teknikoak dakartzan txartelean agertzen den baimendutako gehieneko pisua.
- Ez ipini ekipajea automobileko bidaiari-lekuan: bat-bateko gelditze edo istripua gertatzekotan, hori biziki arriskutsua izan daiteke. Haurrekin bazabiltza, funtsezkoa da txikiek gutxieneko espazio eta mugikortasuna izan dezaten, itorik sentitu edo artega ez daitezen.
- Kontuan izan: auto barruan ertz edo azalera zorrotzak dauzkaten objektuak egoteak, talka egitekotan, bidaiariak lesionatzeko arriskua areagotu egiten du.
- Ipini objektu guzti-guztiak (baita arinenak ere) automobileko maleta-tokian. Ez utzi atzealdeko bandejan: gidariaren ikuspen-eremua murrizteaz gainera, talka egitekotan, jaurtigailu arriskutsu bihur daitezke. Kolisioan, ur-botila soil bat 25 kiloko masa izango litzateke eta, hortaz, bidaiariei zauriak eragingo lizkioke.
- Gogoan izan kotxeak ez duela berdin jokatzen zama-zama eginik dabilenean: potentzia galtzeaz gainera -zenbat eta motor txikiago izan, orduan eta nabarmenago-, autoa gelditzeko tartea luzatu egiten dela hautemango dugu.
Euste ona, ezinbestekoa
- Ahal den guztietan, zamatze prozesua amaitutakoan, inguratu ekipajea sare batekin eta lotu hau maleta-tokiak horretarako dauzkan ainguratze-guneetan. Horrela, bat-bateko maniobra bortitza egin edo istripua izatekotan, kargaren toki-aldatzea mugatuko duzu eta baliteke bidaiari-tokian ez sartzea.
- Ahal dela, ez eraman ekipajea autoaren sabaiko parrillan. Horrela eramatea beste erremediorik ez baduzu, ipini fardel guztiak autoaren perimetroaz barru aldera; bermatu sendo-sendo lotuak daudela eta aurrealdea atzealdea baino altxatuagorik geratu ez dela. Auto gaineko maleta-toki hoberenak itxiak dira, gainaldeko kutxa izenekoak: maleta-toki hermetiko hauek itxura aerodinamikoa dute eta sarrailaz hornituak daude.
Gainaldeko kutxak
- Gaineko kutxa erabiltzeak segurantzia handia ematen du era guztietako bidaietan, sabaitik ezer ere jausiko ez delako, bestelako sistema soilagoak -ibilgailuko sabaiari lotuak doazen parrillak, adibidez- erabiltzen direnean ez bezala.
- Aukera ezazu zure ibilgailuaren tamainaren eta eskuarki daramazun kargaren araberako modeloa (badira 450 kilorainoko edukiera daukaten kutxak). Badira modelo “motz” edo karratuak, 1,40 metrokoak, eta “luzeak”, 1,90 metrorainokoak.
- Honelako kutxak aski garestiak dira (120 eurotik 600 euro arte) eta erabiltzen ez direnean traba egiten dute, beroriek gordetzeko tokia eduki behar baita. Kalkula ezazu erostea merezi dizun, maiz erabiltzeko ez baduzu.
- Modelorik funtzionalenak, alboetatik irekitzen direnak dira. Ekipajea antolatzeko eta hartzeko unean erosoagoak dira eta, sarraila bat haustekotan, beste aldetik ireki daiteke kutxa.
- Atzerantz irekitzen diren kutxen aurrealdean karga ipintzea ez da ariketa erraza, irekiera-angelua txikia denean.
- Izan gogoan ibilgailuko sabaiaren gaineko gehieneko zama (autoaren gidaliburu edo argibideetan agertzen da).
- Ipin itzazu fardelik astunenak maleta-tokian eta arinenak kutxan.
- Finka ezazu karga “olagarro” edo zintekin, labain ez dadin.
- Atera etekin handiagoa baliagarri den espazioari, kutxan gordeko duzun ekipajea zoro txiki malguetan sartuz. Ahal dela, ez eraman maleta handi eta zurrunak: astunenak izateaz gainera, alferrikako espazioak sortarazten dituzte, maleta-tokiaren edukieraren kaltetan.
- Kutxa autoan ipintzeko, aparatua ainguratzeko eta instalatzeko sistemaren eta ibilgailuaren araberako barrak eskuratu behar dituzu.
- Kutxak autoaren sabaian egokiro erdiratua kokatu behar da, alboetatik irten gabe.
- Bidaian hasi aurretik eta, ibilbidean, tarteka, egiazta ezazu kutxa ongi lotua dagoela bere barrei.
- Kutxa ipinitakoan, neurtu autoaren guztirako altuera, barra eta kutxa barne (hauek beste 60 zentimetro gehi diezazkiokete ibilgailuari), estalpeko parking batean utzi beharra egoki dakizuke-eta.
- Osagarri horien ahulgunerik larriena segurantzia da, soilenen kasuan bereziki; hobe duzu, beraz, segurantzi sarraila on bat daukan modeloa aukeratzea. Ez utzi inolaz ere horren barruan balio handiko objekturik.
- Kutxa horrek, beterik dagoenean batik bat, autoaren jokaera aldarazi egiten duela izan beharko duzu gogoan: alboko haizearekiko sentikortasunean, bihurguneetan eta ibilgailua gelditzeko unean.
- Beharrezkoa ez denean ez utzi kutxa instalaturik; horrek ibilgailuaren dinamika kaltetzen eta kontsumoa areagotzen du, %10 eta %15 artean, izarien arabe