Egiazko "light" elikagaiak aukeratzeko klabeak / Laktosarik gabeko ereduzko otordua / Koleretikoa
Egiazko light elikagaiak aukeratzeko klabeak
- Erosi aurretik, jaso bi produktu, bata normala eta bestea light modura iragartzen den horietakoa; konpara ezazu marka desberdinetako ?areago, marka bereko? bi produktuen arteko egiazko aldea. Ez uste produktu horiek guztiak diruditen bezain light, arin, arindu, koipe gutxiko, azukre gutxiko edo kaloria gutxikoak direnik.
- Kalorietan alde handia izateko light produktuak ohiko homonimoak baino %30 gutxiago izan beharko luke. Patata frijitu, marmelada eta esneki batzuetan, adibidez, kalorien aldea ez da %15era iristen.
- Elikagai askok kalorien erdia bakarrik badaukate ere oso-oso energetikoak dira. Zenbait produktu ?maionesa, margarina, pate edota patata frijituak, adibidez, jangaiaren parte baten ordez ura erantsi zaielako? egiaz konbentzionalek baino kaloria dezente gutxiago badauzkate ere, gantz eta energia gehiegi dauzkate oraino.
- Kaloria gutxiago dauzkate azukrearen partez, kaloriarik gabeko edulkoratzaileak (sakarina, aspartamoa, ziklamatoa edo azesulfamea, esate baterako) sartu dituzten produktu batzuek, hala nola gaileta, marmelada, freskagarri, zuku, karamelu edo txikleak, besteak beste.
- Irakur itzazu “azukrerik gabeko” edo “fruktosadun” produktuen osagaiak: azukre edo sakarosaren ordez fruktosa erantsi badute, elikagaiaren balio energetikoa ez da aldatzen, fruktosak eta sakarosak kaloria kopuru berbera daukatelako.
Laktosarik gabeko ereduzko otordua
Sojadun edaria. Fruta-zuku naturala. Laboredun ogi xigortua, olio, tomate eta urdaiazpikoarekin.
Fruta. Infusioa. Arto-talo edo opilak (irakurri osagaiak).
Dilistak, kui eta piperrarekin.
Ogi integrala. Fruta.
eskutada bat fruitu lehor. Fruta.
Fideo-zopa barazki-ziriekin.
Ogi integrala. Baso bat sojadun edari, eztiz gozatua.
irakur itzazu arreta osoz elikagaien etiketak, haietako batzuek laktosa baitaukate osagaietako bat. Honakoak dauzkatenak dira:
- Behi-esnea: txokolate esneduna, sugus karameluak, opilgintza, gozogintza eta postregintzako produktuak.
- Esne-osagaiak: esne-sueroa, esneki solidoak.
- E-101koloratzailea: riboflabina edo laktoflabina.
- Azidotzaileak: E-325 (sodio-laktatoa), E-326 (potasio-laktatoa), E-327 (kaltzio-laktatoa)
- Emultsionatzaileak: E-480 (estearil 2-laktiliko azidoa), E-481 (estearoil-2-laktilato sodikoa), E-482 (estearoil-2-laktilato kaltzikoa).
Nutrizioaren alfabetoa
- Koleretikoa:
/imgs/20070501/img.alimentacion-2.01.jpg behazunaren ekoizpena areagotu eta likidoago bihurtzen duen substantzia (beraz, behazuneko harrien osaketa prebenitzen du), hainbat landarek eta elikagaik daukatena. Gibelak behazunak jariatzen du eta hau xixkuan metatzen da. Substantzia hau ezinbestekoa da gantzak digeritzeko. Hainbat landare (boldoak, txikori belarrak) eta barazki (orburua, eskarola, endibia edota gardua, adibidez) gibelaren edo besikularen disfuntzioagatik ondoeza nozitzen dutenei bereziki komeni zaizkie; gaitz horren agerpenak ezagunak ditugu: digestio mantsoa, astuntasuna, sabel hanpatua eta, maiz, sabeleko mina jan ostean.