Iruditan:

Unibertsoa arakatuz

1 maiatza de 2007
Img fotorreportajep

Unibertsoa arakatuz

Zer gara? ¿Non gara? Nora goaz? Galdera handi hauen erantzunak erdietsi nahi dituzte munduko zientziarik zaharrenetako bat, Astronomia, praktikatzen duten gizon-emakumeek, zerura so. Zerk daramatza egungo astrofisikari eta ingeniariak izarrak aztertzen segitzera? Rafael Bachiller Espainiako Behategi Astronomikoko Zuzendariak argi du: gizartearen garapen eta aurrerakuntzan duten inplikazioak. Kosmoseko misterioak idoro bai, baina, era berean, gizadi osoaren mesedetarakoak diren teknologia berriak, teoriak eta aurrerakuntza zientifikoak gorpuzten dira.

Unibertso ikusezina

Izarrak behatzeko lehen mailako instalazioak dauzka Espainiak. Bertan kokaturiko teleskopio eta irrati-teleskopio ahaltsuek estatuko bostehun bat astronomo profesionali Unibertsoaren jatorri eta bilakaera ikertzea ahalbidetzen diete. Espainiako Sustapen Ministerioaren menpeko den Behategi Astronomiko Nazionalak Yebes-en (Guadalajara) daukana, astroek emititzen dituzten irrati-uhinak aztertzeko Europako instalaziorik handienetako bat da. Hil honetan martxan hasiko den 40 metroko diametrodun antena, bereziki, munduko irrati-teleskopiorik sentikorrenetako bat da.

Uhinen bidezko behapena

Unibertsoko objekturik garrantzitsuenetako batzuk ?irrati-galaxiak edota kuasarrak, adibidez? teleskopioetan ia-ia ikusezinak badira ere, irrati-uhinak emititzen sekulako mamu gaitzak dira. Irrati-galaxiek beren baitan zulo beltzak dauzkate eta, bertako nukleoetatik, argi-urte askotatiko materia-zurrustak emititzen dituzte. Objektu “ikusezin” horiek behatzeko bereizmen handiko antena eskergak baliatu behar dira. Horrelakoa de Yebes-koa: aluminiozko 420 panelek osatua, maluta baten kolpearen pareko energia detektatzeko gauza da antena hori.

Behaketa prestatuz

Astronomoak, batzuetan, behategi astronomikoetako langileak badira ere, bestetan, unibertsitateko irakasleak edo Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluko (IZGK) ikerlariak izanik eta berariazko instrumentala eskuratzearren, teleskopio erraldoi horiek erabiltzea eskatzen dute beren luzaro prestaturiko ikerlanak garatu ahal izateko.

Behatuz

Behapen-epea zehazturik, astronomoa behategira doa, neurriak hartzera. Irrati-astronomian kosmosa gauez eta egunez (Eguzkitik gertu-gertuko posizioetan izan ezik) eta gauez beha daiteke. Datuak, teleskopioek jaso eta ordenagailuek grabaturik, astronomoek interpretatzen dituzte horien adiera ulertzeko eta teoriak egiaztatzeko. Behaketek, maiz, beste galdera batzuk planteatzeko eta bestelako esperimentuak taxutzen hasteko balio izaten dute. Azken helburua gure Unibertsoari buruzko aurkikuntzak egitea da.

Sentikortasun handia

Geroz eta urrutiago dauden eta ahulagoak diren objektuak behatzeko astronomoek egiten dituzten eskaeretan oin harturik, teleskopioak eta beren ekipoak etengabe eguneratu behar dira. Teknologiarik modernoenak baliatzen dira eta, gerora, bestelako eremuetan (medikuntzan, adibidez) aplikatu ahal izango diren teknologiak garatzen dira. Behategi Astronomiko Nazionaleko teknikari eta telekomunikazioetako ingeniariek lanean dihardute para bertako detektagailuak ahalik eta prestazio handienez hornitzeko. Talde-lanean dabiltza: fisikarien (astronomoak dira fisikariak) premien arabera, ingeniariak berariazko material eta teknologiak diseinatzeko gauza izaten dira.

Emaitzak

Behaketetan erdietsitako emaitzak aldizkari zientifikoetan eta nazioarteko kongresuetan plazaratzen dira, bertan gaiak beste zientzialari batzuekin eztabaidan jartzen direlarik. Horrela, beste behapen astronomikoetako datuak interpretatzeko ideia baliagarriak jalgitzen dira: joan den udan, esate baterako, Pluton Eguzki Sistemako planeta ote zen auzitan ipini zen, eguzki orbitan dabiltzan antzeko beste objektu batzuei kategoria hori aitortzen ez zaie-eta. Dena den, Estatu Batuek “deskubritu duten planeta” bakarra denez, mantentzeko eta mantentzeko jardun zuten batzuek. Eztabaidatik at, komunitate zientifikoak 2020 urtean SKA proiektua inauguratzea aurreikusia du: kontua da irrati-teleskopio txikiez osaturiko kilometro karratu bat eraikitzea. Hori baino bost urte lehenago (2015ean) Txileko Andeetako Atacama mendilerroan Alma izeneko teleskopio milimetriko itzela inauguratuko da, itsasotik 5.000 metroko altueran. Bi proiektu horiei esker Unibertsoa hurbilxeago edukitzea nahi dute zientzialariek.