Migraina gizaki askok nozitzen du munduan. Espainian 18 eta 65 urte arteko 3,7 milioi pertsonak (populazio osoaren %12,6) pairatzen du gaitz hori baina, halaz ere, ez dute hartzen behar bezalako artapenik edo tratamendurik, 2006 urtean Migrainaren kontrako Egintza Planaren markoan eginiko inkestako datuek adierazten duten legez. Ikerlan hori Espainiako Neurologi Elkartearen eta Gaixotasun Neurologikoen Fundazio Espainiarraren parte hartzearekin eta Osasun eta Kontsumo Ministerioaren bermearekin egin zen.
Burukomina sortzen duten elikagaiak
Prebentziozko dieta
Dietak eta migrainaren genesiak elkarrekin duten erlazioa ulertzeko, gaitza sortaraz dezaketen mekanismo fisiologikoak ezagutu behar dira. Horietako bat, migraina eta elikabide-alergien arteko lotura da. Zefalea ?migrainaren adierazleetako bat?, organismoak tokikotzat (antigenotzat) identifikatzen dituen jangaien substantziekin kontaktuan egiten duen erreakzio immunologikoaren ondorioetako bat da. Zergatien beste azalpen fisiologiko bat, garuneko arteriek nozitzen duten efektu baso-dilatadore eta hanturazkoarekin lotu ohi da: efektu horren agerpen bat, adibidez, hainbat pertsonak elikagai jakin batzuk kontsumitu ondoren pairatzen duten min jasanezina da.
Dieta eta migrainaren artean dagoen lotura estua ezagututa ere, kasu gehienetan gaitza ez da suntsitzen jangai problematikoak kontsumitzeari uzten zaionean, gaixotasuna beste faktore askok ere eragiten baitute: estresa, menstruazioa, barau egitea, ariketa fisikoa, lo nahikorik ez egitea, botika jakin batzuk (antisorgailuak) etab. Balizko kausak, ikusi denez, hamaika badira ere, migraina-krisien maiztasuna edo intentsitatea jaitsi egin daiteke ondoeza ondorioztatzen duten elikagaien kontsumoa mugatuko duen prebentziozko dieta egiten bada edo, areago, horrelakoak behin ere hartzen ez badira. Elikagai horiek zein diren eta burukomina zergatik sortarazten diguten jakitea: hortxe koska.
Zein substantziak probokatzen dute migraina?
Txokolateak, teak eta kafeak dauzkaten konposatu fenoliko zenbaitek (flabonoideek, adibidez) amina biogenoak prozesatzen dituzten entzimen egintza indargabetu egiten dutenez, horiek ugaldu egiten dira organismoan eta, horrenbestez, migraina nozitzeko arriskua ere areagotu egiten da.
Glutamato monosodikoa eta aspartamoa jangaien zaporea areagotzeko baliatzen dira: lehena, zapore-indartzaile gisa eta bigarrena edulkoratzaile modura. Gehigarri horiek dauzkaten glutamatoa eta aspartatoa aminoazidoak dira eta organismoan hanturaren bitartekari gisa dihardute: horrek, gehigarriok dauzkaten produktuak ?esate baterako, aurretiaz prestaturiko produktuak (pizzak, kaneloiak, etc.), gozokiak, postreak?? kontsumitzean nozitzen den migrainaren hasieraren zergatia esplikatuko luke.
Migraina eta elikagai-alergia
Elikagaiekiko alergia edo intolerantzia diagnostikatutakoan, oso litekeena da baztertze-dieta eginez migraina desagertzea, elikagai alergenikoak alboratuta, alegia. Pertsonak, alergiarik ez baina elikagai jakin baten aurreko hipersentsibilitaterik agertzen badu, dieta horri esker hobekuntza latza egin dezake.
Barau luzerik ez
Barau luzearen ondoriozko hipogluzemiak (odoletan azukre gutxi izatea) ere migraina sortaraz dezake. Luzaro barau egin ondoren karbohidrato ugari duten jangaiak (ogia, gailetak, patatak, lekaleak, arroza eta orea) kontsumitu ostean pankreasak bat-batean intsulina ugari liberatzeak garunean triptofanoaren presentzia ugaldu egin dezake; hortik aurrera serotonina gehiago sintetizatzen da eta, ondo dakigunez, substantzia horren kontzentrazioa areagoturik agertzen da krisien hastapenean.
Mina arin dezaketen elikagaiak
Burukomina eragiten dute | Ugari daukaten elikagaiak |
---|---|
Amina biogenoak: histamina, tiramina, feniletilamina, serotonina | Arrain-kontserba eta erdi-kontserbak (atuna, sardina, antxoa); hesteki gordin onduak (txorizoa, saltxitxoia, salamia, sobrasada); gazta onduak (parmesanoa, emmental, gouda, roquefort, camembert, Mantxakoa); gibela; haragi eta arrainak (lehortu eta keztatuak); landarezko hartzituak (choucrout, soja) eta freskoak (ziezerba, alberjinia eta tomatea); edari alkoholdunak (ardo beltz, zuri eta aparduna, garagarboa); garagardo-legamia eta bera daukaten elikagaiak, fruta (anana heldu-heldua, ahuakatea); txokolatea. |
Konposatu fenolikoak | Txokolatea, tea, kafea. |
Gehigarriak | Glutamato monosodikoa: deshidrataturiko salda eta zopak, arrain-kontserba eta erdi-kontserbak, saltsak, aurre-kuzinatuak (pizzak, kaneloiak, kroketak), janari txinatarra. Aspartamoa: gozogintzako produktuak (karameluak, txikleak, litxarreriak), pastelak, opilak, postreak, gaileta eta pastak. Edari freskagarriak. Zukuak. |
Burukomina arintzen dute | Ugari daukaten elikagaiak |
---|---|
C bitamina | Guaiaba, kiwia, zitrikoak, tomatea. C bitaminak analgesiko natural gisa dihardu eta min-eragileak diren prostaglandinen sintesia inhibitu egin dezake. |
B2 bitamina, riboflabina | Esnea eta esnekiak, haragia, labore integralak. Azterlan kliniko batzuek frogatzen dutenez, migrainaren intentsitatea eta iraupena arindu egiten dute. |
Gantz-azido asegabeak | Hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja); fruitu lehorrak (intxaur eta amanda, batik bat); arrain urdina. Gantz-azido asegabeek, berriz, plaketen elkartzea eta handura urritu egiten dituzte (migraina abiarazten dute mekanismo horiek). |