Oporretara animaliekin
Urteko lehen oporraldia hurbil dugun honetan, etxeko animaliekin zer egin kezka sortzen da familia askotan. Oraindik asko dira, gehiegi, animalia abandonatzea aukeratzen dutenak. Baina kasurik gehienetan, zorionez, katu, txakur, txori eta gainerako etxeko abereak jabeen atseden egunetan zehar lagun edo familiakoren batekin edo egoitza bereziren batean gelditu ohi dira: beste zenbait, jabeekin batera joaten da oporretara. Familiako maskota oporretara eramatea erabaki baduzu, bidaia eroso, lasai eta segurua izan dezan beharko duzu.
Etxeko animaliak eta autoa
- Eraman noizean behin autoan, ibiltzen ohitu dadin.
- Bidaia aurretik ez jaten eman.
- Jarri leku eroso bat manta edo toaila zahar baten gainean, animalia eroso egoteaz gain autoa babesteko. Horrela hobeto sentituko da txakurra.
- Txakurra autoan zorabiatu egiten bada -nahiko ohikoa izaten da-, eskatu albaitariari botikaren bat.
- Eramazu ontzi handi bat urez beteta eta 2 edo 3 ordutik behin gelditu txakurrak ura edan, eginbeharrak egin eta korrika apur bat egin dezan.
- Katuek ez dituzte bidaiak gogoko izaten eta, beraz, bide luzea egin behar baduzu, eskatu albaitariari lasaigarri arinen bat.
- Normalean katuek ez dute bidaian zehar beren beharrik egiten, baina badaezpada, estali kaxaren barrena egunkari paperez edo zapi batekin.
- Egun batzuetarako bada, bakarrik ere utz dezakezu katutxoa -baina ez astebete baino gehiago-, behar diren neurriak hartuta:
- Batez ere, utzi behar adina ur irauliko ez duen ontzi batean. Pentsu lehorrez betetako katiluak jartzen badizkiozu, nahikoa jateko izango du.
- Jarri hainbat erretilu azpigarri garbiarekin.
- Eguzkiaren argia eta airea sar dadila etxean.
- Arrainak oporretara eramaterik, pentsatu ere ez. Akuarioa ez da sekula mugitu behar, salbuespeneko kasuetan eta ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik.
- Utzi arrainak etxean, baina behar diren neurriak hartuta. Jarri janari-aska automatikoa, nahikoa janari izan dezan. Bidaia 15 egun baino gehiagokoa bada, eskatu konfiantzazko norbaiti arrainei ura aldatzea.
- Kartoizko kaxan eraman beharko dituzu, kaiolan eramanez gero lumak kaltetuko zaizkie eta. Papagaia bada, kaxak egurrezkoa izan beharko du, kartoizkoa hautsi egingo luke eta.
- Arnasa hartzeko lekua izan dezala: horretarako aski da kaxari zulo batzuk egitea, baina zuloak ez daitezela handiegiak izan, zuloa handitu eta ihes egiteko arriskua baitago.
- Sartu kaxan hazi batzuk eta sagar zati bat laukietan ebakita. Sagarrarekin nahikoa likido izango du.
- Txoria ez sekula eraman autoaren maletategian. Ihes-tutuko gasa sartu eta bertan pilatzeak ondorio latzak izango lituzke. .