Haur-entzungailuak

Zenbat eta prezio handiagoa, hainbat eta funtzio aukera ugariagoa

Aparatu guztietan transmisio-kalitatea ona da 35 metrotara; merkeek ez dituzten funtzio osagarri eraginkorrak eskaintzen dituzte garestienek
1 apirila de 2006
Img analisis 2 listado 135

Zenbat eta prezio handiagoa, hainbat eta funtzio aukera ugariagoa

Ohiko kontua da gurasoek, abentura horretan hasi berriak badira bereziki, haurtxo txikia bakarrik utzi nahi ez izatea, zeinahi gorabehera dela eta, umearen negarra ez aditzearen beldur izatearren. Horren ondorioz ez dira niniaren albotik urruntzen eta, halaz ere, inoiz alde egiten badiote, dena ondo dagoen etengabe egiaztatzea dute kezka: honakoaren konponbide teknologikoa haur-entzungailua da. Ekipoa bi elementuk osatzen dute: gelan gertatzen diren soinu guztiak atzitu eta irrati bidez bidaltzen duen igorgailuak, batetik, eta soinu horiek dozena metro batzuetara erreproduzitzen dituen hargailuak, bestetik. Haurtxoen atsedena kontrolatzeko ez ezik, pertsona zaharren edota gaixoen egoera zaintzeko ere balio dute aparatuok, berauei esker laguntza premian dagoenak zaindariarekin komunikatzeko bide erraza etengabe zabalik izango baitu.

Mugimendu-sentsoreak eta bide-zaintzako kamerak dauzkaten haurtxoentzako interfono biziki sofistikatuak merkatuan salgai badaude ere, soinua transmititzea da azterketa honetarako hautatu diren entzungailuen funtzio bakarra. Honelako aparatu soilak gehien baliatzen direnak izaki, prezio biziki desberdinak dituzte: 50 eurotatik (Saro Visual Phone 4865) 114 eurotaraino (Supernova FD-D3).

Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Bebé Due laginak eskaintzen du, bera baita, besteak beste, 50 metrotara soinu kalitate onargarria ematen duten aparatu denetan merkeena (67 euro kostatzen da)./imgs/20060401/img.analisis2.02.jpg Miniland Radio Baby ere aukera polita da: bigarren garestiena (100 euro) izanik, hobekien osatua eta erabiltzaileen kalifikazio hoberenak bildu dituena.

Elkargarritasun elektromagnetikoko proban egiaztatzen da ekipo hauek gainerako aparatuen interferentzien aurka behar bezain ongi isolatuak dauden. Hori frogatzeko, interferentzia elektriko latza noziarazten zaie. Proba honetan Philips laginak egokitasun on-ona erakutsi zuen (seinale-kalitatearen %1,4 baizik ez zuen galdu, arauak onartzen duen gehienekoa %25 izaki), ondotik Chicco, Bebé Due eta Supernova datozkiola (hirurek, %8ko galera izan zuten). Proba hori gainditutakoan, interfonoek normaltasun osoz funtzionatzen segitu dute.

Tamainan alde handiak

Bolumena dute, hain zuzen, batzuen eta besteen arteko desberdintasun nabariena. Tamaina eta karga txikienekoak Saro (igorgailu eta hargailuaren neurriak 140x58x30 mm dira) eta Supernova (biak, 140x58x32 mm-takoak); ondotik datozkie Jané eta Miniland (aurreko bien halako bi, kasik). Denetan handienak Philips (txikiena baino zazpi bider handiagoa) eta Chicco (bost aldiz handiagoa) dira.

Aparatuok ez dute elektrizitate kontsumo handirik: 10 W-tatik behera dabiltza denak baina badira aldeak, lagin batetik bestera: gehien gastatzen duena Philips izanik (6W), beste muturrean Prenatal agertzen da (2,4W). Bateria edo pilekin denek funtzionatzen duten arren ohikoena da, geldirik daudela, elektrizitate-sarean entxufatuak egotea: horregatik komeni da aparatuaren haria ahalik eta luzeena izatea, erabiltzeko unean eroso gerta dadin. Supernova (hiru metrotik gorako hariaz hornitua) da gainerakoetatik nabarmentzen den lagin bakarra: besteen kablearen luzera 182 cm eta 193 cm artekoa da.

Elektrizitate-sarean konektaturik daudela itzali egin daitezke bederatziak ere. Supernova eta Miniland dira pantaila daukaten bakarrak (aurreneko aparatuarena bigarrenarena baino dezente handiagoa da); horrek ez du esan nahi bideoa daukatela, haur-entzungailuaren egoera agertzen duen display batez osaturik daudela baizik. Hainbat emisio-kanalen (gehienetan, bi; Miniland-en zortzi eta Supernova-n, hogeita hamar) artean hautatzeko aukera dute bederatzi laginek: era horretan, frekuentzietako batek interferentziak (auzokideek dauzkaten antzeko edo bestelako aparatuek eraginikoak) nozituko balitu, beste kanal batera igaro liteke.

Supernova, Pinpon eta Miniland laginek eskaintzen dituzte funtzio gehien: gerrikotik eskegita eroan daitezke eta igorgailuaren transmisioa abiatzeko hots-atalasea doitzeko aukera ematen dute (horri esker, ekipoak ez du etengabe igorriko alferrikako zarata higuingarria). Hargailuan soinuaren adierazle ikusgaia (hots-gradua zenbat eta ozenagoa izan, orduan eta argi gehiago pizten dira) daukate hirurek. Bateriaren karga agortzen ari dela ohartarazten du beste elementu batek (Supernova eta Miniland laginetan oharpen hori soinuz ere ematen da) eta aparatua hartze-areatik ateratzean, berariazko alarma pizten dute. Supernova, Pinpon eta Miniland bezain ongi osatuak daude Saro eta Jané baina ez dute soinuaren sentsibilitate-atalasea doitzeko aukerarik ematen; bestetik, ordea, hargailuek badute gaueko argia. Philips laginek, bere aldetik, funtzio horietatik bakar bat ere ez du.

Miniland lagina osatzen duten bi elementuek igorgailua eta hargailua daukate (norabide bikoa da, beraz); ikusi batera, haurtxoak kontrolatzeko garaian funtzio horrek eraginkortasun handikoa ez badirudi ere, oso praktikoa da adineko pertsonak zaintzean. Gainerako ekipoetan, elementu bat soinu-igorlea da eta bestea hargailu hutsa.

Supernova eta Miniland laginek berriz kargatzeko pilak eta kargadorea dauzkate (Pinpon laginak hargailuko pilak bakarrik dauzka). Miniland laginak dakartzan aurikularrak hargailuan konektatzen dira: ingurukoei molestiarik eragin gabe haurtxoa diskrezioz kontrolatzeko balio du horrek. Gainerakoek ez daukate ez aurikularrik, ezta erabiltzaileak erosiko lituzkeen aurikularrak entxufatzeko konektorerik ere.

Aparatu horiek jaustea oso litekeena denez, erorikoen aurrean ekipook duten erresistentzia egiaztatu zen. Horretarako, haritzezko ohol baten gainean (etxebizitzako ohiko lurzoruaren simulazioz) metro bateko altueratik ekipoa hiru bider erortzen utzi zen. Proba nozitu ondoren denek martxan segitu zuten arren, Prenatal eta Saro laginen igorgailu eta hargailuaren estalkiak ireki eta bateriak atera egin ziren. Pinpon laginaren igorgailuarekin ere beste horrenbeste gertatu zen.

Kalitate-transmisioa

Transmisore hauek funtzionatu ahal izateko, igorgailua eta hargailuaren arteko distantziak mugatua izan behar du: argibide liburuan agertzen diren horiek transmisioa baldintza hobezinetan egitekoak dira, aire zabaleko espazioetan eta eragozpen edo oztoporik gabe, baina horrelako egoeretan nekez baliatuko dira haur-entzungailuok. Hori dela eta, sei erabiltzailek soinuaren transmisio-kalitatea 16, 35 eta 50 metrotara ebaluatu dute, egiazko ingurune batean, igorgailua eta hargailuaren artean hormak daudela (etxebizitza arrunt batean bezala, alegia). Transmisioaren kalitatea onargarria izan zen 16 eta 35 metrotara, ekipo batetik bestera alde handirik nabarmendu ez baitzen.

Ondoren, 50 metrotara, batzuen eta besteen funtzionamenduen arteko aldeak agertu ziren: Supernova eta Pinpon laginen transmisioa ezin kaskarragoa izan zen; txarra, berriz, Prenatal, Saro eta Jané laginena. Bebé Due eta Chicco laginen transmisioa onartzeko modukoa izan zen eta Philips laginarena, ona. Ekipo denetan hoberena, askozaz ere, Miniland da, distantzia horretan transmisio zehatz eta interferentziarik gabea egin baitzuen.

Erabilera proba

Interfonoez iritzi baliagarria ateratzeko xedez, horrelako ekipoak baliatzen dituzten sei erabiltzailek aparatuaren ebaluazio objektiboa egin dute. Kontsumitzaile bakoitzak hainbat ezaugarri eta funtzio 1etik 10era baloratu ditu. Sei erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten ekipoak Supernova eta Miniland dira, biei ere batez beste 7,3 puntu eman dizkiete eta. Soinuaren kalitatea, tamaina txiki eta pisu arina eta prestazio funtzionalak dituzte alderdi nabarmengarriak. Miniland laginaren diseinua gustatu zaie erabiltzaileei, oso eramangarria da, helmen handikoa eta bi erabiltzaileei hartzaile eta igorle gisa erabiltzeko aukera ematen die (norabide bikoa da). Pinpon da kalifikazio apalena eraman duena (6 puntu): erabiltzaileei ez zaie gustatu ekipoaren diseinua, ezta bukaera ere (karkasa gardena dauka) ezta argibideak ingelesez bakar-bakarrik agertzea. Philips da bigarren okerrena (6,1 puntu), astun eta handiegia gertatzen delako, Supernova, Jané eta Miniland laginez bestekaldera: hirurok nabarmendu ziren alderdi hauetan.

Bederatzi laginak erraz erabili eta eramatekoak dira eta, distantzia laburretan (35 metro egiazko, hots, horma eta guzti) beren soinu-kalitatea onartzeko modukoa da. Pinpon, Saro eta Miniland laginek ez dute berme-agiririk baina, halaz ere, ekipo horiek erosten dituzten kontsumitzaileek legeak xedaturiko bi urteko berme-aldia dute aldeko. Pinpon laginaren argibideak eta segurtasun alorreko oharrak ingelesez bakarrik daude; espainieraz agertzea legezkoa bada ere, ez dago horrelakorik.

Segurtasuna

Aparatu hau haur txikiengandik gertu egongo denez (baita, askotan, sehaska barruan ere) segurtasun arau guztiak zorrotz betetzea ezinbestekoa da. Laborategian proba latzak ezartzen zaizkie ekipoei: ezohiko funtzionamenduaren ondorioz ekipoa ez sukartzea, elektrizitate-erpinak jasatea, azalera isolatzailea izatea eta aginteak eta estalkia erresistentzia handikoak izatea. Bederatzi laginak seguruak badira ere, Pinpon markakoak ez du froga gainditu segurtasun oharrak ingelesez bakarrik agertzen direlako.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

Bederatzi interfono edo haur-entzungailu aztertu dira oraingoan. Beren prezioak 50 eurotik (Saro) 114 eurora (Supernova) doaz. Aparatu hauei esker, beste gela bateko soinuak kontrolatzen direnez, haurtxoen atsedenaldia zaintzeko egoki-egokiak dira.

  • Pinpon, Saro eta Miniland laginek ez daukate berme-agiririk, legeak xedatutakoa urratuz. Pinpon laginaren argibideak eta segurtasun oharrak ez daude espainolez idatzita.
  • Aparatu txikienak Saro eta Supernova dira; handienak, Philips eta Chicco. Prestazio gehien ematen dituena, Miniland; ondotik Supernova eta Pinpon datoz. Philips da funtzio gutxien dauzkana. Egiazko 16 metrotara (horma eta guzti) denek garbi eta zehatz emititzen dute baina 50 metrotara Miniland da hoberena; ondotik Philips datorkio. Supernova, Pinpon, Prenatal, Saro eta Jané laginek ez dute proba gainditu.
  • Erabiltzaileen gustukoenak Supernova eta Miniland (10 puntutik, 7,3) dira; balorazio eskasenak jaso dituztenak, Pinpon eta Philips (6 puntu baino ez).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Bebé Due laginak ematen du: berrogeita hamar metrotara kalitatez emititzen dutenen artean bera da merkeena. Miniland ere aukera polita da: erabiltzaileen balorazio hoberena eraman duena, hobekien osatuena eta transmisio-kalitate hoberenekoa, garestienetako at bada ere.
Marka Bebé Due Miniland Chicco
Modelo Tiny F-15301 Radio baby Classic 3860/A
Prezio (euros) 66,9 99,50 70,62
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Zuzen Zuzen
Bermea Zuzen Ez dago zuzen (ez da agertzen) Zuzen
Segurtasun elektrikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Elkarga- rritasun elektro- magnetikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Alderdi teknikoak
Igorgailuaren dimentsioak (mm) 154x77x56 170x59x44 235x83x62
Hargailuaren dimentsioak (cm) 154x77x43 170x59x44 235x83x62
Hariaren luzera (cm) 183 184 184
Gorgailuaren + hargailuaren kontsumoa (W) 3,4 3,9 5,4
Pantalla Ez Bai Ez
Kanal kopurua 2 8 2
Sentsibilitate programagarria Ez Bai Ez
Soinuaren adierazlea hargailuan Bai Bai Bai
Bateria-kargaren adierazlea Ez Bai Ez
Helmen-alarma Bai Bai Bai
Gerrikoan ezartzeko euskailua Ez Bai Bai
Gaueko argia Bai Ez Ez
Transmisioaren Ezrabidea Ezrabide bakarrekoa Ezrabide bikoa Ezrabide bakarrekoa
Osagarriak: Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu
Kargadorea Berriz
kargatzeko bateriak
Aurikularrak
Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu
Erorikoen aurreko erresistentzia Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa
Transmisioaren kalitatea (50m) Onargarria Oso ona Onargarria
Erabilera-proba (1 – 10) 6,5 7,3 6,4
Marka Philips Saro Prenatal
Modelo SC 463 Visual Phone 4865 BC-93
Prezio (euros) 99,33 49,99 59,50
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Zuzen Zuzen
Bermea Zuzen Ez dago zuzen (ez da agertzen) Zuzen
Segurtasun elektrikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Elkarga- rritasun elektro- magnetikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Alderdi teknikoak
Igorgailuaren dimentsioak (mm) 220x105x72 140x58x30 181x72x54
Hargailuaren dimentsioak (cm) 218x81x53 140x58x30 181x72x54
Hariaren luzera (cm) 193 191 184
Gorgailuaren + hargailuaren kontsumoa (W) 6 4,5 2,4
Pantalla Ez Ez Ez
Kanal kopurua 2 2 2
Sentsibilitate programagarria Ez Ez Bai
Soinuaren adierazlea hargailuan Ez Bai Bai
Bateria-kargaren adierazlea Ez Bai Bai
Helmen-alarma Ez Bai Ez
Gerrikoan ezartzeko euskailua Ez Bai Ez
Gaueko argia Ez Bai Ez
Transmisioaren Ezrabidea Ezrabide bakarrekoa Ezrabide bakarrekoa Ezrabide bakarrekoa
Osagarriak: Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu
Erorikoen aurreko erresistentzia Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa
Transmisioaren kalitatea (50m) Ona Akastuna Akastuna
Erabilera-proba (1 – 10) 6,1 6,8 6,7
Marka Jané Supernova Pinpon
Modelo 50410 FD-D3 P100-001
Prezio (euros) 90 114,35 71,95
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Zuzen Ez dago
Bermea Zuzen Zuzen Ez dago zuzen (ez da agertzen)
Segurtasun elektrikoa Zuzen Zuzen Ez dago
Elkarga- rritasun elektro- magnetikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Alderdi teknikoak
Igorgailuaren dimentsioak (mm) 142x70x45 140x58x32 193x72x46
Hargailuaren dimentsioak (cm) 142x70x45 140x58x32 157x65x44
Hariaren luzera (cm) 182 323 184
Gorgailuaren + hargailuaren kontsumoa (W) 4,6 4,5 3,6
Pantalla Ez Bai Ez
Kanal kopurua 2 2 (30etaraino) 2
Sentsibilitate programagarria Ez Bai Bai
Soinuaren adierazlea hargailuan Bai Bai Bai
Bateria-kargaren adierazlea Bai Bai Bai
Helmen-alarma Bai Bai Bai
Gerrikoan ezartzeko euskailua Bai Bai Bai
Gaueko argia Bai Ez Ez
Transmisioaren Ezrabidea Ezrabide bakarrekoa Ezrabide bakarrekoa Ezrabide bakarrekoa
Osagarriak: Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu
Kargadorea Berriz
kargatzeko bateriak
Ezrabide bakarrekoa Korronte-egokigailu
Kargadorea Berriz
kargatzeko bateriak
Erorikoen aurreko erresistentzia Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa
Transmisioaren kalitatea (50m) Akastuna Oso akastuna Oso akastuna
Erabilera-proba (1 – 10) 6,7 7,3 6

Banan-banan

Zortzi haur-entzungailuak, banan-banan

Bebé Due Tiny F-15301

/imgs/20060401/fonoton_bbdue.jpg66,99 euro
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Hargailuan soinu-adierazlea, helmenetik kanporatzean pizten den alarma eta gaueko argia dauka. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea onartzeko modukoa da. Erabilera proba: 6,5 puntu.

Miniland Radio baby

/imgs/20060401/fonoton_miniland.jpg99,50 euro
Aukera polita, hau ere. Berme-agiririk ez du. Pantailaz eta 8 kanalez osatua. Programatzeko moduko sentsibilitate-atalasea, bateria agortzeaz ohartarazten duen adierazlea, helmenetik kanporatzean pizten den alarma eta soinu-adierazle ikusgai eta entzungarriak. Gerrikotik eskegitzeko euskailua. Norabide biko bakarra eta aurikularrez hornituriko lagin bakarra da hau. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea oso ona da. Erabilera proba: 7,3 puntu. Hoberenetako bat.

Chicco Baby Control Classic 3860/A

/imgs/20060401/fonoton_chicco.jpg70,62 euro
Bigarren handiena. Hargailuan soinu-adierazle ikusgaia eta helmenetik kanporatzean pizten den alarma. Gerrikotik eskegitzeko euskailua. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea onartzeko modukoa da. Erabilera proba: 6,4 puntu.

Philips SC 463

/imgs/20060401/fonoton_philips.jpg99,33 euro
Denetan astun eta handiena. Funtzio gutxien dauzkana. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea ona da. Erabilera proba: 6,1 puntu. Txarrenetako bat.

Saro Visual Phone 4865

/imgs/20060401/fonoton_saro.jpg49,99 euro, denetan merkeena
Berme-agiririk ez du. Denetan arinen eta txikiena. Hargailuan, bateria agortzeaz ohartarazten duen soinu-adierazlea, helmenetik kanporatzean pizten den alarma, gerrikotik eskegitzeko euskailua eta gaueko argia. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea akastuna da. Erabilera proba: 6,8 puntu.

Prenatal BC-93

/imgs/20060401/fonoton_prenatal.jpg59,50 euro
Programatzeko moduko transmisioaren sentsibilitate-atalasea, hargailuan soinu-adierazlea, bateria agortzeaz ohartarazten duen adierazlea eta gerrikotik eskegitzeko euskailua. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea akastuna da. Erabilera proba: 6,7 puntu.

Jané 50410

/imgs/20060401/fonoton_jane.jpg90 euro
Hargailuan soinu-adierazlea eta bateria-agorpenaz ohartarazten duen alarma eta helmenetik kanporatzean pizten den alarma, gerrikotik eskegitzeko euskailua eta gaueko argia. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea akastuna da. Erabilera proba: 6,7 puntu. Txiki eta arina.

Supernova FD-D3

/imgs/20060401/fonoton_supernova.jpg114,35 euro, denetan garestiena
Txikien eta arinenetako bat. Haririk luzeenekoa. Pantaila eta 30 kanal ditu. Programatzeko moduko transmisioaren sentsibilitate-atalasea, bateria agortzeaz ohartarazten duen soinu-adierazlea, helmenetik kanporatzean pizten den alarma eta gerrikotik eskegitzeko euskailua. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea oso akastuna da. Erabilera proba: 7,3 puntu. Hoberenetako bat.

Pinpon P100-001

/imgs/20060401/fonoton_pinpon.jpg71,95 euro
Berme-agiririk ez du. Argibideak eta segurtasun oharrak ingelesez bakarrik. Programatzeko moduko transmisioaren sentsibilitate-atalasea, soinu-adierazlea eta bateria agortzeaz ohartarazten duen adierazlea, helmenetik kanporatzean pizten den alarma eta gerrikotik eskegitzeko euskailua. 50 metrotara, transmisioaren kalitatea oso akastuna da. Erabilera proba: 6 puntu. Denetan txarrena.