Bananazko eta txokolatezko barratxo energetikoak: zortzi lagin aztertu dira

Kaloriak eta nutrienteak, kirolean eginiko esfortzutik suspertzeko

Irregulartasunik ere baden arren, denek betetzen dute beren lana. Deigarria: lagin merkeena da dastatzaileen gustukoena
1 apirila de 2006
Img analisis listado 115

Kaloriak eta nutrienteak, kirolean eginiko esfortzutik suspertzeko

Zortzi barratxo energetiko aztertu dira oraingoan, horietako lau txokolatedunak eta gainerakoak bananazkoak. Pisu eta prezioetan alde handiak daude batzuk eta besteen artean: 35 gramotik 80 gramoraino eta, kiloko, 12,50 eurotik (Aptonia txokolatezkoa) ia 38 euroraino (Enervit txokolatezkoa). Kirolean bizi dihardutenek hartzeko diseinatuak daudela (jende arruntarentzat energetikoegi gertatzen dira eta, gainera, kirol-produktuetan espezializatutako establezimenduetan ia bakarrik daude salgai), kirol ariketaren ondoren suspertzen eta bertan eginiko gastua konpentsatzen laguntzen dute barratxook.

Laginen osaketa nutrizionala ere arras aldatzen da, batetik bestera: karbohidratoak produktu osoaren %60etik %77raino doaz; gantza, %3tik (Power Bar txokolatezkoa) %24raino (Aptonia txokolatezkoa); proteina, %4tik % 15eraino eta ekarpen energetikoa, ehun gramoko, 370 kaloriatik hasi eta 490 kaloriaraino. Kontua, ordea, ez da amaitzen makronutrienteetan: azterketa kimikoak erakutsi zuenez, Enervit markako bi laginetan egiazko bitamina edukia etiketan adierazitakoa baino dezente txikiagoa da, Energy Cake markako bi laginak dira bitamina erantsia ez dutenak eta, beste aldetik, Power Bar laginak 10 bitamina diferente gehitu dizkio produktuari.

Azterketa mikrobiologikoak agertu zuenez, Enervit bananazkoa ez ezik (lizunei dagokienez, legeak xedaturiko muga gainditzen dituelako, irregulartasun hau arina bada ere) barratxo denak egoera higieniko-sanitario egokian daude. Transgenikoak atzemateko berariazko azterketak, berriz,/imgs/20060401/img.analisis1.02.jpg barratxo hauek horrelakorik ez daukatela egiaztatu du.

Dastatze proban, 7,2 puntuz, Aptonia lagina (txokolatezkoa) nabarmendu da eta Power Bar txokolatezkoak kalifikazio kaskarrena eraman du (3,5 puntu baino ez), epaileren bat atsekabetu duelarik. Bananazkoetan bakarra nabarmendu zen (eta ez goitik, gainera) Power Bar: 4 puntu.

Kalitatea eta prezioaren erlazio egokiena Aptonia markako txokolatezkoek erakutsi dute: denetan merkeena ez ezik, (12,50 euro kiloko; gainerako zazpien batez besteko kostua 30 eurotik gora doa) kontsumitzaileei gehien gustatu zaiena da. Egiari zor, gainerakoek baino gantz gehiago dauka (edukiaren %23,5, gainerako zazpien batez bestekoa %12 delarik) eta denetan energetikoena da (ia 490 kaloria ehun gramoko; besteen batenaz bestekoa, berriz, hori baino %18 gutxiago) baina hori onartzeko modukoa da horrelako elikagai batean. Bananazkoetan aukera polita Isostar laginak ematen du.

Osaketa nutrizionala

Kirolarientzat berariaz diseinaturiko produktu hauek, esfortzu luze edo bizia egin bitartean eta ondoren hartu izan diren gaileta, fruta, txokolate eta fruitu lehorren ordezko izan daitezke. Bestela esateko, premian dagoenean, organismoari energia eta nutrienteak oparo emateko modu azkar eta erosoa da.

Barratxoon osagaiak lagin batetik bestera biziki aldatzen badira ere, denetan ugarienak dira laboreak (zahi, arroz, arto, gari, olo-krispetak), fruta eta fruitu lehorrak, azukrea, eztia, laktosa eta bestelako esne-osagaiak, esne-hautsa eta txokolatea. Fabrikatzaile batzuek produktuari esne- edo landare-proteina (soja, adibidez), bitamina eta mineralak gehitzen dizkiote.

Zortzi barratxoak arras energetikoak dira, karbohidrato ugari daukate-eta. Power Bar markako bi laginak (370 kaloria ehun gramoko) arinenak dira alderdi honetan eta Aptonia txokolatezkoak kaloria gehien dauzka (488 kal. 100 gramoko). Barratxo hauen hezetasuna (ur edukia) hutsaren hurrena da: guztirako edukiaren %5,2 (Aptonia) eta % 11% (Energy Cake bananazkoa) bitartean dabil.

Karbohidratoak ugarien

Barratxoek dauzkaten karbohidratoen iturri dira bai laboreak (karbohidrato konplexuak) baita sakarosa eta bestelako azukre soilak ere (fruktosa, laktosa eta glukosa-xarabea). Produktuari eztia, karamelua, esne kondentsatua (esnea eta azukrea), fruta pusketatxoak edo fruta lehortuak eransten bazaizkio azukreen edukia areagotu egiten da. Azterketa honetan, bananazko barratxoek (%72, batez beste) txokolatezkoek (%63) baino karbohidrato gehiago dauzkate, oro har, baina, halaz ere, bananazko batek (Energy Cake, %65) txokolatezko batek (Power Bar, %70) baino gutxiago dauka.

Gantzaz ari garela, Energy Cake eta Aptonia txokolatezkoak nabarmendu dira, osagai horren presentzia %20tik gorakoa baita; gantz urrienekoak, berriz, Power Bar laginak dira (%4 eskas). Txokolatezko barratxoetan gantzen ia erdiak aseak da (osasunari mesede gutxien egiten diotenak). Bananazkoetan, aitzitik, aldeak biziak dira: Isostar lagineko gantzaren %80 asea delarik, Enervit eta Energy Cake laginetan proportzio hori %60 inguruan dabil eta, areago, Power Bar laginean, %23raino jaitsi da. Dena den, gantz asearen proportzio horiek guztirako gantzarekikoak dira: gantz ase gehien dauzkaten barratxoak Energy Cake markako biak eta Aptonia txokolatezkoa dira (11 gramo inguru, elikagaiaren ehun gramoko); gutxien daukatenak, berriz, Power Bar markako biak: 2 gramo baino gutxiago, 100 gramoko.

Proteina gehien dituzten barratxoak Power Bar markakoak dira (edukiaren %14 baino gehiago); beste muturrean bananazkoak agertzen dira: Energy Cake (%5), Enervit (%4,6) eta Isostar (%3,9).

Bitaminak

Fabrikatzaileek barratxoei bitaminak (azterturiko zortzietatik seiri) eta mineralak (hiruri) erantsi dizkiete. Elikagaietatik energia erdiesteko xedez gure organismoak betetzen dituen prozesuetan, nutrienteen aprobetxamenduan esku hartzen dute bitamina horiek. Eginkizun horiek berebiziko garrantzia dute energi xahuketa handiko egokieretan. Azterketak egiaztatu duenez, bitamina gehien dauzkaten barratxoak Power Bar markako biak dira: C bitamina, tiamina, riboflabina, niazina, azido pantotenikoa, piridoxina, azido folikoa, B12 bitamina, biotina eta E bitamina erantsi zaizkienez, barratxo horietatik 100 gramo kontsumitzen bada, bitamina denetan (batean izan ezik: B1 edo tiaminan) aholkatzen den eguneko kopuruaren beharra asetzen da. Zerrendako beste muturrean Energy Cake barratxoak daude: ez daukate ez bitamina ez mineral erantsirik.

Nutrizio alorreko adituek diotenez, barratxo hauek eta nutriente ugariz aberastutako bestelako elikagaietatik gehiegi edo kaotikoki kontsumitzea kaltegarri izan daiteke, fabrikatzaileak aholkatzen duen kopurua gaindituz gero. Bitamina askotan ditugun premiak (egunean aholkatzen diren kopuruetan) barratxo horietako batek ase ditzakeen arren, bitamina eta gainerako horiek dieta orekatua hartuz eskura ditzakegu, era osasungarriagoan, gainera.

Fabrikatzaileak ez du produktua aberasten bitamina bakoitza bereiz gehituz; aitzitik, ordea, nahi diren kopuruetan bitaminak dauzkan produktua eransten diote. Barratxo batean bitamina bat edo gehiagotan defizitik hautematekotan, ohikoena da erantsitako bitamina gehienetan edo guztietan agertzea: litekeena da erantsitako produktu hori eranstean aurreikusitakoa baino gutxiago gehitu izana. Horixe gertatuko zitzaien, seguruenik, Enervit markako bi laginei: erantsitako bitamina guztiak, bat izan ezik (niazina, txokolatezko barratxoan), ontzian adierazitako proportzioan baino urriago agertu dira azterketan. Power Bar barratxoetan ere atzeman da adierazitakoa baino eduki urriagoa: txokolatezko barratxoan, hiru bitaminarekin gertatu da hori; bananazkoen, bi bitaminarekin. Aptonia markako biak eta Isostar bananazkoa etiketan adierazten denarekin bat datoz eta, areago, bitamina kopuru horien gainetik dabiltza.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Kirolariek hartzeko zortzi barratxo energetiko aztertu dira: horietako lau txokolatezkoak eta beste lau bananazkoak. Kirol ariketa egin bitartean eta ondoren suspertzen eta bertan eginiko gastua konpentsatzen laguntzen dute barratxook.
  • Laginen osagaiak lagin batetik bestera biziki aldatzen direnez, zerrenda irakurtzea komeni da. Karbohidratoen presentzia produktuaren %60 eta %77 artean dabil; gantza, %3tik %24ra arte; proteina, %4tik %15era doa.
  • Ekarpen energetiko handikoak dira: 370 – 490 kaloria ehun gramoko.
  • Enervit markako bi laginetan, daukaten bitamina edukia etiketan adierazitakoa baino dezente urriagoa da.
  • Energy Cake laginak dira bitamina eta mineral erantsirik ez duten bakarrak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Aptonia txokolatezkoak agertzen du: denetan merkeena eta kontsumitzaileen gustukoena da.
Marka Aptonia Enegy Cake Power Bar Power Bar
Zaporea Txokolate Txokolate Txokolate Txokolate
Prezioa (euro kiloko) 12,50 28,13 37,86 30,77
Formatua (gramo) 40g 80g (3 u.) 35g 65g
Etiketad1 Zuzen Ez dago Ez dago Zuzen
Hezetasuna (%) 5,2 9,6 8,7 9
Karbohidratoak (%) 59,3 59,9 63 69,7
Gantz-azidoak, guztira (%) 23,5 22 16,7 3,4
Aseak (%) 44,8 50 46,5 44,9
Asegabeak (%) 55,2 50 53,5 55,1
Proteinak (%) 9,9 6,9 9,5 14,7
Balio kalorikoa (Kcal 100 gramoko) 488 465 440 368
Bitaminak 2
-C bitamina (mg/100 g) 20,4 63,8
-Tiamina (B1 vit.) (mg/100 g) 0,7 1,5 0,4
-Riboflabina (vit. B2) (mg/100 g) 1 2,1
-Niazina (B3 vit.) (mg/100 g) 16,9 26
-Az. pantotenikoa (B5 bit.) (mg/100 g) 7,5
-Piridoxina (B6 vit.) (mg/100 g) 0.9 2,3 2,6
-Az. folikoa (B9 bit.) (µg/100 g) 267
-B12 bitamina (µg/100 g) 1,5
-Biotina ( µg/100g) 162
-E bitamina (mg/100 g) 10 12
OGM 3 Ez dago Ez dago Ez dago Ez dago
Egoera mikrobio- logikoa4 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 a 9) 7,2 5,7 6,2 3,5

Marka Isostar Energy Power Bar Enervit
Zaporea Txokolate Txokolate Txokolate Txokolate
Prezioa (euro kiloko) 25,96 28,13 30,77 32,50
Formatua (gramo) 40g(3 u.) 80g (3 u.) 65g 40g
Etiketad1 Zuzen Ez dago Zuzen Ez dago
Hezetasuna (%) 8,6 10,8 8,8 8,7
Karbohidratoak (%) 77,1 64,8 70,2 75,5
Gantz-azidoak, guztira (%) 9,1 17,9 3,8 9,9
Aseak (%) 80 58,7 23,1 62,5
Asegabeak (%) 20 41,3 76,9 37,5
Proteinak (%) 3,9 5 14,3 4,6
Balio kalorikoa (Kcal 100 gramoko) 406 440 372 410
Bitaminak 2
-C bitamina (mg/100 g) 40,7 81,7 60,5
-Tiamina (B1 vit.) (mg/100 g) 1 0,9 1,7
-Riboflabina (B2 vit.) (mg/100 g) 0,9 2,2
-Niazina (B3 vit.) (mg/100 g) 10,4 24,3 10,5
-Az. pantotenikoa (B5 bit) (mg/100 g) 7,7
-Piridoxina (vit. B6) (mg/100 g) 1,7 3 1,9
-Az. folikoa (B9 bit.) (µg/100 g) 248
-B12 bitamina (µg/100 g) 1,5
-Biotina ( µg/100g) 166
-E bitamina (mg/100 g) 6,8 19 11,1
OGM 3 Ez dago Ez dago Ez dago Ez dago
Egoera mikrobio- logikoa4 Zuzen Zuzen Zuzen Ez dago
Dastatze proba (1 a 9) 6,1 5,7 4 6

(1) Etiketa: Energy Cake markako bi laginek etiketari dagokion araudia urratu egiten dute, eman beharreko informazio osoa ikuspen-alor berean ez adieraztearren. Enervit markako bietan, “ez dago zuzen” kalifikazioaren zergatia edukiari dagokio: bitaminen egiazko edukia etiketan adierazitakoa baino txikiagoa da.

(2) Bitaminak: barratxo hauen etiketan adierazitako kopuruaren azpitik dauden egiazko balioak letra beltxean agertzen dira.

(3) OGM: genetikoki eraldaturiko organismoak.

(4) Egoera mikrobiologikoa: Enervit bananazkoak arautegi higieniko-sanitarioa urratu egiten du, lizunei ezarritako gehieneko muga gainditu duelako; dena den, irregulartasun horrek ez du populazio osoarentzat, oro har, arriskurik eragiten.

Banan-banan

Kirolarientzako zortzi barratxoak, banan-banan

Aptonia

/imgs/20060401/barrita_aptonia.jpg“Laboredun barratxoa, magnesio ugaridun praline txokolatezkoa, bitamina erantsiak dauzkana”
12,50 euro kiloko, denetan merkeena.
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Txokolatezkoa. Barratxoak 40 pisatzen du. Gantz eduki (%23,5) eta gantz aseen proportzio aldetik, ugarienetako bat.Energetikoena: 488 kaloria ehun gramoko.
Dastatze proban, 7,2 puntuz, dastatzaileen gustukoena; aldeko aspektuak: “zapore goxo-goxoa”, “kraskatsua”, “itxura” eta “bukaera”; kontrako aspektuak “txokolatearen zaporea” eta “gogor samarra” izatea.

Energy Cake

/imgs/20060401/barrita_energycake_chocolat.jpg“Olo eta frutez osaturiko snacka”
28,13 euro kiloko.
Txokolatezkoa. Barratxoak 80 gramo pisatzen du. Etiketa araua urratzen du, derrigorrezko informazio osoa ikuspen alor berean sartu ez baitu. Gantz eduki (%22) eta gantz aseen proportzio aldetik, ugarienetako bat. Ez dauka bitamina, ez mineral erantsirik.
Dastatze proban, 5,7 puntuz, tartean agertzen da; aldeko aspektuak: “murtxikatzean ematen duen sentsazioa” eta “zapore goxoa”; kontrako aspektuak “gozoegia”, “lehor samarra” eta “bukaera”.

Enervit

/imgs/20060401/barrita_enervit1.jpg“Fruta, labore eta bitaminadun barratxoa, esne-txokolatez bildua”.
37,86 euro kiloko; denetan garestiena.
Muesli eta txokolatez osatua. Baratxoak 35 gramo ditu. Irregulartasun latza: erantsitako bost bitaminetatik lautan, adierazi baino eduki urriagoa.
Dastatze proban, 6,2 puntuz, erdi parean agertzen da; aldeko aspektuak: “zaporea”, “itxura” eta “murtxikatze onekoa” izatea; kontrako aspektuak “zapore gozoegia”, eta txiklea bezain samurra” izatea.

Power Bar

/imgs/20060401/barrita_powerbar.jpg“Kirolari eta jende aktiboarentzako oloz osaturiko kirol-barratxoa, karbohidrato ugariduna, bitamina eta aminoazidoekin aberastua”
30,77 euro kiloko.
Txokolatezkoa. Barratxoak 65 gramo pisatzen du. Gantz eduki (%3,4) eta energi ekarpen (368 kal. 100 gramoko) aldetik, apalenetako bat. Erantsitako bitamina eta mineral gehien eta ugarien dituena: 10 bitamina.
Dastatze proban, 3,5 puntuz, bi txarrenetako bat; aldeko aspektuak: “zaporea” eta “bukaera”; kontrako aspektuak “gogorregia”, “itsaskorra”, “gozoegia”.

Isostar

/imgs/20060401/barrita_isostar.jpg“Iraupen luzeko barra energetikoa”
25,96 euro kiloko: bananazkoetan merkeena.
Bananazkoetan, aukera politena. Barratxoak 40 gramo ditu. Karbohidrato ugarienekoa da (%77).
Dastatze proban, 6,1 puntuz, bananazkoetatik hoberenetako bat; aldeko aspektuak: “banana zaporea” eta “bukaera”; kontrako aspektuak “gogorregia”, “itsaskorra”, “gozoegia”.

Energy Cake

/imgs/20060401/barrita_energycake.jpg“Olo eta frutez osaturiko snacka”
28,13 euro kiloko.
Bananazkoa. Barratxoak 80 gramo ditu. Etiketa araua urratzen du, derrigorrezko informazio osoa ikuspen alor berean sartu ez baitu. Gantz ase (osasunarentzat, kaltegarriena) gehien daukatenetako bat. Ez du mineral, ezta bitamina erantsirik.
Dastatze proban, 5,7 puntuz, bananazkoetatik gustuenetako bat; aldeko aspektuak: “banana zapore naturala”, “murtxikatzeko erraza” eta “itxura”; kontrako aspektuak “handiegia” eta “gozoegia”.

Power Bar

/imgs/20060401/barrita_powerbar_banana.jpg“Kirolari eta jende aktiboarentzako oloz osaturiko kirol-barratxoa, karbohidrato ugariduna, bitamina eta aminoazidoekin aberastua”
30,77 euro kiloko
Bananazkoa. Barratxoak 65 gramo ditu. Gantz (%3,8) eta energia (372 kaloria 100 gramoko) aldetik, apalena. Erantsitako bitamina eta mineral gehien eta ugarien dituena: 10 bitamina.
Dastatze proban, 4 puntuz, bananazkoetan gutxien gustatu zaiena dastatzaileei; aldeko aspektuak: “banana zapore sakona”; kontrako aspektuak “gogorregia” eta “gozoegia”.

Enervit

/imgs/20060401/barrita_enervit2.jpg“Fruta, labore eta bitaminadun barratxoa, esne-txokolatez bildua”.
32,50 euro kiloko; denetan garestiena.
Bananazkoa. Baratxoak 40 gramo ditu. Irregulartasun latza: erantsitako bost bitaminetan, etiketan adierazitakoa baino eduki urriagoa. Karbohidrato gehien daukatenetako bat (%75). Egoera higieniko-sanitarioa ez da egokia: lizunen muga gainditu du.
Dastatze proban, 6 puntuz, bananazkoetan hoberenetako bat; aldeko aspektuak: “txokolatearen zaporea”, “itxura” eta “murtxikatze onekoa” izatea; kontrako aspektuak “banana-zapore motelegia”, eta “oretsua” gertatzea.