Hari gabeko zazpi daratulu

Prestazioetan alde handiak

Etxeko lan arruntak egiteko ederki balio duten daratulu batzuk soilak eta merkeak dira.
1 martxoa de 2003

Prestazioetan alde handiak

Oraingoan aztertu diren zazpi daratuluen prezioak biziki aldatzen dira, batetik bestera: garestiena AEG da, (233 euro) merkeena baino ia hamar aldiz gehiago kostatzen da (Agojama: 27,45 euro). Lagin bakar batek lixatu, zerratu edo leuntzeko osagarririk ez daukanez, zuloak egin eta torlojuak sartu edo ateratzeko bakarrik balio dute. Zazpiek ere bateria elektrikoaren bitartez funtzionatu ahal izateak (entxufearen premiarik ez dute), etxe barruan mugikortasun egokia ematen diete, baina lan astunago eta profesionalagoetan urri gertatzen dira, bigarren hauetan bateria horiek eman dezaketena baino potentzia handiagoa ezinbesteko izaten delako. Black & Decker (110 euro) laginak, material gogorrak zulatzeko perkutorea daukala, eta Bosch (116 euro), abiadura ugariz hornitua, dira kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokienak, biek ere jaso baitute balorazio funtzional eta ergonomikorik onena (4,1 puntu 5ekiko), prezioz ertainak izanik. Erabiltzaileak etxeko lan txikiak bakarrik (koadroa eskegi edo altzari bat muntatu) egin nahi baditu, ordea, Elem Technic eta Agojama laginek ederki betetzen dute eginkizun hori, askoz ere prezio txikiagoarekin: 30 euro eta 27 euro, hain zuen.

Zulatzeko sakonera

Barauts-etxearen muturretik kirtenaren gunerik gertuenerako distantzia, bazter txikietan aritzeko erraztasunaren adierazle izaten da. Alderdi honetan AEG laginak lortu zuen baloraziorik hoberena, 184 milimetro luze zela. Agojama eta Elem Technics laginak, berriz, (80 mm) ez ziren balio horren erdira ere iritsi. Daratuluaren pisua zenbat eta arinago izan, orduan eta erosoago izango da bere erabilera. Pisu txikienekoak Agojama, (1,35 kilo daratuluak eta 2,6 kilo maleta osoa) eta Elemt Technics (1,45 kilo daratulua, 2,65 kilo maleta eta guzti). AEG, berriz, lagin guztietan astunena izan zen (2,1 kilo eta 5,6 kilo). Daratuluak azkar biratzea bezain garrantzitsua da abiadura aldatu ahal izatea: material gogorrek (altzairua edo hormigoia, adibidez) barautsak mantsoago biratzea eskatzen dute eta samurrek (egurra edo plastikoak), aldiz, azkarrago. Lau daratuluk, tresna martxan ari delarik alda daitezkeen bina abiadura eskaintzen dituzte (Casals, Black & Decker, Bosch eta AEG). Agojama, Elem Technics eta Skil laginek abiadura bakarra dute: hiru kasuetan ere, 526 eta 550 bira bitarte minutuko. Bosch nabarmentzen da bi martxako daratuluetan, abiadura-aukera zabalena eskaintzen baitu (420 bira minutuko mantsoan eta 1.440 azkarrean).

Ekipoaren indarra

Gehieneko estutze-parea, daratuluak torlojuak sartu edo materiala zulatzeko eragin dezakeen bira-indarra da. AEG da estutze-pare handienekoa (25,1 Newton metroko); Casals eta Skil laginek, ostera, 9 Newton bakarrik erakutsi zuten metroko. Agojama eta Elem Technics laginek ez dute datu hori adierazten etiketan. Zulatu beharreko materialaren arabera, bira-unea aldatu egin behar izaten da, kasuan kasuko premietara egokitzeko. Daratuluak zenbat eta bira-une gehiago eskaini, hainbat eta hobeki. AEG laginak 20 posizio ditu, hau da, Agojama, Elem Technics, Skil eta Bosch laginen (seina bakarrik dituzte) oso-oso gainetik. Casals, Black & Decker eta AEG dira perkutore-funtzioa duten bakarrak. Funtzio horrek zulatzea laguntzen du -material gogorretan sartzeko guztiz egokia da-, etengabeko mailukadaren bitartez. Daratuluan zenbaterainoko barautsa balia daitekeen barauts-etxearen gehieneko zabaltzeak adierazten duenez, ahalik eta diametro handienekoa izatea komeni da. AEG, 13 milimetro zabaltzen delarik, gainontzeko guztiak baino hobea da, besteek 10 milimetroraino bakarrik irekitzen direlako. Casals, Black & Decker, Bosch eta AEG laginen katua sakatzeari utzi bezain laster mutur birakaria zeharo gelditzen da: segurtasun-neurri hori gainerako daratuluek ez dutenez, une batez biraka segitzen dute. Zazpi ekipoek biratze-inbertsioaren kontrako babesa dutenez, barauts-etxearen biratze-norabidea aldatzerik ez dago daratulua martxan dabilela.

Zahartze-simulazioa

Denbora joandakoan daratuluen jokaera simulatzeko, 264 orduko zikloa betearazi zitzaien: saioan, 10 minutuko martxa abiadura handienean eta 10 minutuko geldialdia tartekatzen ziren. AEG laginaren ardatza proba hasi zenetik 72 ordutara atera zen bere tokitik; beraz, azterketaren laurdena ozta-ozta igarotakoan, barautsak biratzeari utzi zion. Gainerako laginek azterketa osoa gainditu zuten, inongo arazorik gabe. Osaketa adierazten zuten bost bateriak (denak, Agojama eta Casals izan ezik) nikel-kadmiozkoak ziren (NiCd). Bateria horien eragozpen nagusia ezaguna da: zeharo hustu direnean kargatu behar izaten dira, ez lehenago. Horrela luzatzen da beren bizitza baliagarria eta, gainera, iraupena laburtzen dieten “oroitzapen efektua” galarazten da. Baterien autonomia neurtzeko, daratuluak kargatu berri lanean gelditu arte zenbat denbora eman zuten kronometratu zen. Gehien iraun zutenak Skil (48 minutu eta 26 segundo) eta Agojama (44 min. eta 43 seg.) izan ziren. Elem Technics laginak, gehien iraun zuenaren erdia bakarrik funtzionatu zuen: 25 min. eta 22 seg. Bateriak kargatzeko denbora ere oso desberdina izan zen: ordubetetik (Casals eta Black & Decker) sei ordu arte (Elem Technics). Osagarri gehien dauzkatenak Agojama eta Elem Technics dira: daratulu guztiak garraiatzeko maleta eta guzti datozen arren (Silk laginarena oihalezko bakarra da), Agojama eta Elem Technics laginek 6 barauts, 7 mutur eta bihurkinarentzako luzagarria dakartzate. AEG laginak, ekipoaren autonomia bikoizten duen ordezko bateria ematen du. Casals eta Black & Decker dira eskasenak atal honetan.

Erabilera proba

Tresna bakoitza hiru erabiltzailek probatu zuten: daratuluaren zarata baloratu, hainbat material zulatu (hormigoia, egurra, zeramika eta metala), barautsa aldatu eta torlojuak sartu eta atera zituzten. AEG laginak notarik altuena (4,4 puntu, 5ekiko) erdietsi zuen, zarata-alorrekoan huts eginez (ondotik Bosh eta Black & Decker zituela, 4,1na punturekin). Alderdi honetan okerren baloratutako daratulua Agojama (2,4 puntu) izan zen, egurra, metala eta zeramika zulatu, torlojuak sartu eta atera eta barautsa aldatzeko probetan kalifikazio eskasenak jaso zituelako. Black & Decker eta Bosch laginek, bere aldetik, kalifikazio hoberenak lortu zituzten argibide-liburu, erabiltzeko erraztasun eta ergonomian; biak agertu ziren hoberenak funtzionaltasun eta ergonomian (4,1 puntu 5ekiko). Kontrako muturrean, Agojama eta Skil (3na puntu): hutsegiterik larriena, funtzionaltasuna.


Segurtasun aldetik, denak ongi

  • Daratulu guzti-guztien segurtasun-proba denen (ihes-korrontea, alderdi aktiboetara iristeko erraztasuna, zurruntasun dielektrikoa, bero eta suaren aurkako erresistentzia, etab.), etiketa- eta markatze-kontrolen emaitzak zuzenak izan ziren.
  • Elkargarritasun elektromagnetikoari dagokionez, bateriak kargatzen ari ziren bitartean daratuluek ez zuten sortu perturbaziorik sarean entxufaturiko beste aparatuetan. Agojama, Casals eta AEG laginek, irrati-emisiorako ezarritako mugak gainditu zituztenez, gertuko beste aparatuetan (irrati edota telebistetan, adibidez) interferentziak eragin ditzakete.
  • Daratuluek zituzten argibide-liburuak eta gainerako informazioa ondo baloratu zituzten erabiltzaileek.
  • Bermearen iraupenetan alde handiak atzeman ziren: sei hilabetetik (Elem Technics eta AEG) bi urte arte (Casals eta Skil). Black & Decker laginak publizitate-iruzurra egiten du, etiketan bi urteko bermea iragartzen duen arren, dokumentazioan urtebete bakarra ematen baitu.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Azterturiko daratulu hari gabekoen prezioak biziki aldatzen dira, lagin batetik bestera: garestiena (233,82 euro) merkeena baino ia hamar aldiz gehiago kostatzen da (27,45 euro). Entxuferen premiarik ez dutenez, bazter aldrebesetan edo indar elektrikoa iristen ez den tokietan lanean aritzeko egokiak dira.
  • Black & Decker laginak etiketan bi urteko bermea iragartzen duen arren, dokumentazioan erdia baizik ez du ematen. Gainerako laginen argibideak egokiak dira eta bermeak zuzen daude.
  • Ezaugarri teknikoetan AEG laginak balorazio onenak jaso zituen arren, zahartze proban hautsitako bakarra izan zen.
  • Erabilera proban Agojama eta Elem Technics laginek kalifikazio apalenak (ez txarrak, ordea) eraman zituzten, baina gainerakoak baino dezente merkeagoak izateaz gainera, osagarri gehien dauzkatenak dira. Beraz, etxeko lan txikiak bakarrik egin nahi dituenarentzat egoki gerta daitezke.
  • Osoko kalitateari dagokionez Bosch eta Black & Decker laginei “oso ongi” kalifikazioa eman zitzaien, Casals markakoari “ongi”, eta Skill, Agojama, Elem Technics eta AEG “normal” geratu ziren.
  • Kalitate eta prezioaren arteko bi erlaziorik onenekoak funtzionaltasun eta ergonomian hobekien (4,1 puntu 5ekiko) baloratu diren berak dira: Bosch (abiadura multzo handiagatik) eta Black & Decker (perkutore funtzioa duelako).
Marka BOSCH BLACK & DECKER CASALS
Modeloa PSR 12 VE-2 HP 122 VXP12/ 2RM
Prezioa
(euros)
115,67 110,14 117,89
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
CE marka Zuzen Zuzen Zuzen
Erabilera eta mantenurako argibideak Zuzen Zuzen Zuzen
Segurtasun informazioa Zuzen Zuzen Zuzen
Bermea Segun-eta zein estatutan erosi den urtebete bi urte
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen
Elkargarritasun elektromagnetikoa (EMC) Zuzen Zuzen Ez du betetzen
Ezaugarri teknikoak
Daratuluaren pisua, bateria eta guzti (kg) 1,6 1,8 1,8
Maleta osoaren pisua (kg) 3,45 4,25 3,9
Muturretik kirtenerako distantzia (mm) 86 98 125
Funtzionamendu tentsioa (V) 12 12 12
Abiadura kopurua 2 2 2
Neurturiko gehieneko abiadura (min. bir.) 420/ 1440 388/ 1186 349/ 970
Martxan abiadura handitzeko aukera Bai Bai Bai
Estutze-pare gehienekoa (N m) 20 23,5 9
Biraketa uneko posizio kopurua 6 7 16
Barauts-etxearen gehieneko gaitasuna (mm) 10 10 10
Perkusioa Ez Bai Bai
Geldiera azkarra Bai Bai Bai
Biratze-inbertsioaren aurkako babesa Bai Bai Bai
Hertsaturiko zaharkitzea Zuzen Zuzen Zuzen
Bateria
Osaketa NiCd NiCd NI
Adierazitako karga-aldia (h:min) 1:10 – 2 1 1
Neurturiko baterien
iraupena (min:seg)
129:29 29:14 43:35
Tresna osagarriak
  • Plasti
  • kozko maleta
  • 9 mutur
  • Tresnak eramateko txalekoa
  • Bihurkin-muturraren luzagarria
  • Plasti
  • kozko maleta
  • punta 1
  • Plasti
  • kozko maleta
  • 2 mutur
Itxura eta gida-liburuak 4,0 4,2 3,6
Funtzionaltasuna 4,1 4,1 3,6
Osoko balorazio funtzional/ergoEzmikoa (1 a 5) 4,1 4,1 3,6
Osoko kalitatea Oso ongi Oso ongi Ongi
Marka ELEM TECHNIC AGOJAMA SKIL
Modeloa PRT 1200G-3 EF 25C855 2395
Prezioa
(euros)
30,02 27,45 60,13
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
CE marka Zuzen Zuzen Zuzen
Erabilera eta mantenurako argibideak Zuzen Zuzen Zuzen
Segurtasun informazioa Zuzen Zuzen Zuzen
Bermea 6 hilabete urtebete 2 urte
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen
Elkargarritasun elektromagnetikoa (EMC) Zuzen Ez du betetzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak
Daratuluaren pisua, bateria eta guzti (kg) 1,45 1,35 1,5
Maleta osoaren pisua (kg) 2,65 2,6 3,3
Muturretik kirtenerako distantzia (mm) 80 80 152
Funtzionamendu tentsioa (V) 12 12 12
Abiadura kopurua 1 1 1
Neurturiko gehieneko abiadura (min. bir.) 550 526 534
Martxan abiadura handitzeko aukera Bai Bai Bai
Estutze-pare gehienekoa (N m) NI NI 9
Biraketa uneko posizio kopurua 6 6 6
Barauts-etxearen gehieneko gaitasuna (mm) 10 10 10
Perkusioa Ez Ez Ez
Geldiera azkarra Ez Ez Ez
Biratze-inbertsioaren aurkako babesa Bai Bai Bai
Hertsaturiko zaharkitzea Zuzen Zuzen Zuzen
Bateria
Osaketa NiCd NiCd NiCd
Adierazitako karga-aldia (h:min) 5 – 7 5 3
Neurturiko baterien
iraupena (min:seg)
25:22 44:43 48:26
Tresna osagarriak
  • Plasti
  • kozko maleta
  • 6 broka
  • 7 mutur
  • Bihurkin-muturraren luzagarria
  • Plastikozko maleta
  • 6 broka
  • 7 mutur
  • Bihurkin-muturraren luzagarria
  • Oihalezko maleta
  • 7 mutur
  • Tresnak eramateko gerrikoa
  • Bihurkin-muturraren luzagarria
Itxura eta gida-liburuak 3,5 3,5 3,5
Funtzionaltasuna 2,7 2,4 2,5
Osoko balorazio funtzional/ergoEzmikoa (1 a 5) 3,1 3,0 3,0
Osoko kalitatea Normal Normal Normal
Marka AEG
Modeloa SB2E
Prezioa
(euros)
232,82
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
CE marka Zuzen
Erabilera eta mantenurako argibideak Zuzen
Segurtasun informazioa Zuzen
Bermea 6 hilabete
Segurtasuna Zuzen
Elkargarritasun elektromagnetikoa (EMC) Ez du betetzen
Ezaugarri teknikoak
Daratuluaren pisua, bateria eta guzti (kg) 2,1
Maleta osoaren pisua (kg) 5,6
Muturretik kirtenerako distantzia (mm) 184
Funtzionamendu tentsioa (V) 12
Abiadura kopurua 2
Neurturiko gehieneko abiadura (min. bir.) 370/ 987
Martxan abiadura handitzeko aukera Bai
Estutze-pare gehienekoa (N m) 25,1
Biraketa uneko posizio kopurua 20
Barauts-etxearen gehieneko gaitasuna (mm) 13
Perkusioa Bai
Geldiera azkarra Bai
Biratze-inbertsioaren aurkako babesa Bai
Hertsaturiko zaharkitzea Asegaitza
Bateria
Osaketa Ni
Adierazitako karga-aldia (h:min) 1:20
Neurturiko baterien
iraupena (min:seg)
29:23
Tresna osagarriak
  • Plastikozko maleta
  • Ordezko bateria
Itxura eta gida-liburuak 3,4
Funtzionaltasuna 4,4
Osoko balorazio funtzional/ergoEzmikoa (1 a 5) 3,9
Osoko kalitatea Normal

Banan-banan

Banan-banan

BOSCH PSR 12 VE-2

  • 115,67 euro
  • Osoko kalitatea: oso ongi.
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Gelditu azkarra eta bi biratze-abiadura (420 eta 1.440 bira min.). Biratze-une gutxienekoa (6). Osagarriak: plastikozko maleta, 9 mutur, tresnak eramateko txalekoa eta bihurkin-muturraren luzagarria.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoa: denetan hoberena, 4,1 puntu 5ekiko.

BLACK & DECKER HP122

  • 110,14 euro
  • Osoko kalitatea: oso ongi.
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Gelditu azkarra, bi biratze-abiadura (420 eta 1.440 bira min.) eta perkutorea. Bateriak kargatzeko denbora-tarte laburrena: ordubete. Osagarriak, gutxien dauzkana: plastikozko maleta eta mutur bat. Itxura eta argibide-liburuak, nabarmentzeko modukoak.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoa: denetan hoberena, 4,1 puntu 5ekiko.

CASALS VXP12/2RM

  • 117,89 euro
  • Osoko kalitatea: ongi.
  • Elkargarritasun elektromagnetikoari buruzko Araudia urratzen du, irrati-emisioetarako mugak gainditzen dituelako. Bi biratze-abiadura (420 eta 1.440 bira min.), perkutorea eta gelditu azkarra. Estutze-parearen indarra, denetan txarrena (9 newton metroko). Bateriak kargatzeko denbora-tarte laburrena: ordubetea. Osagarriak: plastikozko maleta eta 2 mutur.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoa: 3,6 puntu 5ekiko.

ELEM TECHNIC PRT1200G-3EF

  • 30,02 euro
  • Osoko kalitatea: normala.
  • Bigarren merkeena. Barauts-etxe eta kirtenaren arteko distantzia txikiena (80 mm.) eta biratze-unea egokitzeko posizio gutxien dituena (6). Bateriak kargatzeko denbora-tarte luzeena: (5 – 7 ordu) eta gutxien irauten duen bateria (25,5 min). Osagarriak: plastikozko maleta, 6 barauts, 7 mutur eta bihurkinaren luzagarria. Balorazio funtzional eta ergonomikoa: 3,1 puntu 5ekiko.

AGOJAMA 25C855

  • 27,45 euro
  • Osoko kalitatea: normala
  • Denetan merkeena. Elkargarritasun elektromagnetikoari buruzko Araudia urratzen du, irrati-emisioetarako mugak gainditzen dituelako. Daratulu eta maletarik arinenak. Barauts-etxe eta kirtenaren arteko distantzia txikiena (80 mm.). Biratze-une gutxien dituena (6). Abiadura bakarrekoetan mantsoena (526 bira min.). Osagarriak: plastikozko maleta, 6 barauts, 7 mutur eta bihurkinaren luzagarria.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoa: denetan txarrena, 3 puntu 5ekiko.

SKIL 2395

  • 60,13 euro
  • Osoko kalitatea: normala
  • Biratze-uneko indarrik ahulena (9 newton metroko) eta egokitzeko posizio-kopuru txikiena (6). Gehien irauten duten bateriak (48,26 min.). Osagarriak: oihalezko maleta, 7 mutur, tresneria jartzeko gerrikoa eta bihurkinaren luzagarria.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoa: denetan txarrena, 3 puntu 5ekiko.

AEG SB2E 12

  • 232,82 euro
  • Osoko kalitatea: normala
  • Denetan garestiena, zahartze-proban hautsi zen bakarra. Elkargarritasun elektromagnetikoari buruzko Araudia urratzen du, irrati-emisioetarako mugak gainditzen dituelako. Daratulu eta maletarik astunenak. Barauts-etxe eta kirtenaren arteko distantzia handienekoa (hoberena: 184 mm.) eta barauts handienak onartzen dituena (13 mm-koak). Bi abiadura, perkutorea eta gelditu azkarra. Bai biratze-uneko indarra (25,1 newton metroko) baita egokitzeko posizio-kopurua (20), denetan hoberenak. Osagarriak: plastikozko maleta eta ordezko bateria.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoa: 3,9 puntu 5ekiko