Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Hotela aukeratu : Oso alde handiak prezioetan, bai maila desberdinetan, bai hiri desberdinetan

Gela bikoitzak lanegun batean hiru izarreko hotel batean 32 eurotik 101 eurora bitartean balio dezake

Hotel erabiltzailearentzat egokiena

Hotel taloitegiak

Bancotel, Ibercheque, Hotelcolor, Hotelplus eta abarrek oso prezio lehiakorrak eskaintzen dituzte eta antzeko funtzionamendua. Bancotelen taloitegia da ezagunena: bost kupoi dauzka eta 250 euro balio du, baina bidai agentzia batzuetan kupoiak solte saltzen dituzte, 50 euroren truke. Taloi horiek zerbitzua eskaintzen duen konpainiarekin hitzartutako hoteletarako balio dute (kupoi hauek erosten direnean horiek non erabil daitezkeen jakiteko zerrenda bat ere entregatzen da). Ez dira izendunak: taloitegia edo taloiren bat daukan edozein pertsonak erabil dezake horrelakorik. Urte bateko balioa daukate (oro har apirilaren 1etik hurrengo urteko martxoaren 3ra bitartekoa), eta epealdi horretan erabili gabeko taloiak geratu zaizkien bezeroek ez daukate dirua itzultzeko edo beste batez trukatzeko eskubiderik. Taloitegia bidai agentzietan eta Internet bitartez erosten da, eta hotelek ez dute horrelakorik saltzen. Hoteletako erreserba bidai agentzia batean , hotelera zuzenean deituta edo kupoi sistemaren erreserba zentralera hots eginda egin daiteke, baina formularik erosoena Internet bitartez egitea da, hoteletan lekurik dagoen egiaztatzeko, zenbat bonu eskatzen dituzten jakiteko eta erreserba egiteko aukera ematen baitu. Ez badugu erreserbarik egiten, hotelak bere tarifa normala aplika diezaguke, baita taloitegia bertan aurkezten badiogu ere. Hotelean Harrera gelan eskatzen diguten bonu kopurua emango dugu. Taloitegiaren prezioan ez dago BEZa sartuta eta, ondorioz, establezimenduan bertan ordaindu beharko dugu, handik joaten garenean.

Hotelaren eskaintza nola baloratu?

  • Kontuan hartu beharreko lehenengo gauza gure aurrekontua da. Egin dezakegun gastutik abiatuta, oporrak igarotzeko aukeratu dugun lekuko hotel eskaintza aztertuko dugu. Prezioetan alde handia izaten da, baita kategoria berean ere eta denboraldiaren arabera.
  • Hotelaren kategoria bezain inportanteak dira eraikuntza data eta duela gutxi egindako berrikuntzak. Berrienek edo duela gutxi zaharberritu direnek eragozpen gutxiago izaten dute, eta zailagoa da ustekabeak gertatzea, hala nola dutxak ez duela egoki funtzionatzen, koltxoiak hondatuta daudela, igogailuak eskasak eta motelak direla edo moketa higatuta dagoela.
  • Hotela non dagoen. Komeni da hirigunean edo hiritik kanpo edo komeni zaigun ingurunetik urruti dagoen jakitea (hondartza, mendia, jolas parkea…). Ondo asmatuz gero ez dugu desplazamendu deseroso eta garestirik egin beharrik izango. Ondo komunikatuta dagoen ere jakitea komeni da.
  • Bere aparkalekua. Oso erosoa da automobila hotelaren aparkalekuan bertan uztea: egunero 10en bat euro kobratuko digute, baina horren truke segurtasuna eta erosotasuna izango dugu, eta hainbat egunez kalean uzten badugu baino hobeto egongo gara.
  • Garraiobideak gertu izatea. Autobusa, metroa eta taxia izango dira hiri ezezagun batean gaudenean gehien erabiliko ditugunak. Horiek hurbil edukiz gero, gure denbora errentagarriagoa gertatuko zaigu.
  • Zerbitzuak eta instalazioak. Hotelean denbora asko igarotzeko asmotan bagara, eskaintzen dituen zerbitzuak eta instalazioak bereziki baloratuko ditugu, hala nola familia osoa entretenitzeko jolas edo animazio jarduerak, batez ere haurrak eta edadetuak direnean.
  • Umeekin bidaiatuz gero, galdetu egingo dugu gelan sehaskari edo ohe osagarririk dagoen. Gela bat baino gehiago behar badugu, jakinarazi egin behar diegu, gelak ondoan edo gertu egon daitezen.
  • Soilik lo egitea. Gaua pasatzeko ez beste ezertarako lekua behar badugu, edo diruz eskas bagabiltza, behe mailako kategoriak dira egokienak, baina hoteletako taloitegiek prezio egokian eskaintzen dituzte goi mailako hoteletan egonaldiak (batez ere asteburuetan).
  • Zerbitzu orokorrak: jantokia, taberna, kafetegia, logela zerbitzua, Interneteko konexioa, telebista, aire egokitua, hari musikala… baloratu behar ditugu hotela aukeratzerakoan.
  • Instalazioak, zerbitzu bereziak eta ekipamenduak, hala nola gimnasioa, igerilekua, masajeak, animatzaileak, jarduera antolakuntza, txangoak, etab., hotel bat edo bestea aukeratzeko elementuak izan daitezke.
  • Adiskideek, etxekoek, lankideek edota bidai agentziek hotelari buruzko lehen eskuko informazioa eman diezagukete, batez ere foiletoetan agertzen ez diren baina funtsezkoak diren kontu horiei buruz, horien artean hoteleko langileek ematen duten tratua, janariaren kalitatea, garbitasuna, egunez dagoen giroa, gauez zaratarik dagoen…
  • Kontuan hartu beharrekoa:

    • Hotelak, kategoriaren eta denboraldiaren arabera, egunero taloi bat baino gehiago eska dezake ordaintzeko.
    • Sistema honekin ordaindutako egonaldi bakoitzak gela bikoitzean bi pertsona egun batez ostatatzeko aukera ematen du, eta oro har gosaria ez da hor sartzen.
    • Taloitegia galtzen badugu edo lapurtzen badigute, ez du ezertarako aukerarik: ez dugu kalte-galerak kobratzeko eskubiderik, eramaileari egindako billete bat delako.
    • Normalena izaten da taldeentzako erreserbarik ez onartzea, eta taldea aldi berean bost gela baino gehiago eskatzen duen bezeroari esaten zaio.
    • Establezimenduak bitartekoak badauzka, prezio berean eta gela berean sehaska edo beste ohe bat sartzeko aukera ematen du, gehienez ere hamabi urte baino gutxiagoko bi haurrentzat. Galdetu egin behar da, zenbait lekutan zerbitzu hori ume batentzat baino ez baita izaten.
    • Logelaren erreserba iristeko egunaren arratsaldeko seiak arte baino ez da bermatzen, baina hotelaren politikaren hori aldagarria izan daiteke.
    • Taloitegi hauekin automobilak alokatzeko gastuak, parke tematikoetako sarrerak, ferryak, bainuetxeak, golfa, urpekaritza eta helikopteroko bidaiak ordain daitezke.

    Eduki honen barruko orrialdekatzea

    Hau interesa dakizuke:

    Infografiak | Argazkiak | Ikerketak