Diseinua ere, prezio barnean
Grillez hornituriko zortzi mikrouhin labe aztertu dira oraingoan. Horien prezioek gorabehera handiak dituzte: 117 euroetatik (Samsung CE-2817N) 300 euroetara (Sharp R-74ST). Kolore zuri eta kontagailu analogikoa duten hiru mikrouhin labeak (Balay, Samsung eta Fagor) merkeenak dira; kontagailu digitala duten kolore metalikoko biak (Sharp eta Sanyo), garestienak. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena labe merkeenak eskaintzen du: Samsung-ek. Bera da erabiltzaileek hobekien baloratu duten bigarrena eta funtzionaltasunik handiena eskaintzen duena. Arrazoi estetikoak direla medio, eroslea mikrouhin labe kromatuaren bila badabil, Sharp, denetan garestiena, izan da balioztapen hoberenekoa.
Mikrouhin labeak frekuentzia handiko uhin elektromagnetikoak igortzen ditu: uhinok elikagaiak daukan ura berotzen dute eta, barnetik hasita kuzinatzen denez, produktua egosi egiten da beti, erre ordez. Esate baterako, sekula ez doa 100º C-tik gora, horixe baita uraren lurruntze-tenperatura. Horregatik aurkitzen dugu elikagaiaren barnealdea azalera baino beroago eta arrazoi beragatik honelako labeek ez dituzte ontzi hutsak berotzen: elikagaiak berotu eta desizoztu baizik ez dituzte egiten aparatu hauek. Grillez osaturiko mikrouhin labeek, frekuentzia handiko uhin-emisoreaz gainera, kuartzozko bi barra ere badaukate (janariak gorritu eta gainerretzeko beroa ematen dutenak, alegia).
Ohiko hiru erabiltzailek labearen itxura puntu bakarretik bost puntura kalifikatu zuten. Batez besteko balorazioak hiru puntutik gora ibili ziren zortzi laginetan ere eta nabarmentzekoak dira LG eta Sharp (3,6na puntu), argibide-liburuagatik eta ergonomiagatik. LG laginak puntuazio hoberena jaso zuen kanpoko itxurari (4,7), argiztapenari (4) eta ikusgarritasunari (4) zegokienez. Samsung markakoak, berriz, balorazio orokorrean (3,2 puntu) emaitza txarrena eraman zuen, abiatze (3,7) aginte eta kontrolen argitasun eta baliagarritasunean (4,7) nabarmendu bazen ere; argiztapenean eta mantenu eta garbitasunean (2 puntu), egonkortasun, neurri eta ikusgarritasunean, aldiz huts egin zuen (3 puntu).
Egiazko proba
Laginak probatzeko, haietako bakoitzean lasagna, kaneloiak eta pizza kuzinatu eta ogia eta ziazerbak desizoztu ziren. Samsung labeak irabazi zuen puntuazio hoberena (4,6 puntu, 5etik) eta toki txarrenean LG gertatu zen, puntuazio onarekin, dena den (3,3 puntu): ogia desizoztean (4 puntu) eta lasagna eta kaneloiak kuzinatzean (5 puntu) emaitza onak erdietsi bazituen ere, bai tenperaturan, bai desizozturiko ziazerben uniformetasun eta ukituan ere, pattal ibili zen (2 puntu).
Mikrouhin labe batek txikia izan behar du kanpotik eta zabala barrutik. Panasonic da denetan txikien eta arinena (458 x 299 x 315 zentimetro eta 10,5 kilo), baita barne-edukiera txikienekoa (17,4 litro) ere. Fagor, aitzitik, astunen eta handiena da denetan (541 x 316 x 410 zentimetro eta 19,2 kilo), eta barne-edukiera bigarren handiena du (23,5 litro). Lagin guztietan, egiazko edukiera adierazitakoa baino txikiagoa izaki (Fagor markak ez du datu hori ematen), kasuren batean, 5,5 litrokoa izan zen bata eta bestearen arteko aldea (Samsung laginean, hain zuzen). Panasonic labeak dauka haririk luzeena (145 zentimetro), eta denetan laburrena Whirlpool laginarena da (91 zentimetro).
LG, Balay, Sanyo, Sharp, Panasonic eta Fagor laginen gehieneko potentzia 900 wattekoa da, eta Samsung labeak 850 watt dauzka; Whirlpool da denetan ahulena, 750 watt besterik ez baitu. Egiazko kontsumoari dagokiola, Panasonic (ahaltsuenetako bat) da kontsumo gutxien egiten duen laginetako bat, bai mikrouhin funtzioan (1.155 watt) baita konbinatuan ere (1.710 watt); gutxien kontsumitzen duen grilla Whirlpool laginarena da (750 watt). Hona kontsumo gehien dutenak: Sanyo mikrouhin funtzioan (1.455 watt), LG grillean (1.240 watt) eta Fagor konbinatuan (2.566 watt).
Denbora neurtzeko sistemak
Bost laginetako tenporizadoreak digitalak dira: garestiago eta -ustez bakarrik- zehatzagoak (LG, Whirlpool, Sanyo, Sharp eta Panasonic). Beste hirurek (Balay, Samsung eta Fagor-ek) analogikoa dute. Whirpool labearen tenporizadorea da egosaldi-denborak zehazkien neurtzen dituena (bost segundoan behin) eta txarrena Balay (hogeita hamar segundoan behin graduatzen da). Denetan zehatzena, berriz, analogikoetako bat da, Samsung (minutuan bost ehuneko aldea bakarrik agertzen du) eta denbora okerren neurtzen duena, azkenik, Fagor: minutuari beste bi segundo gehitzen dizkio.
Tenporizadore analogikoek onartzen duten gehieneko programazioa ordubetekoa da eta digitalek, berriz, 90 minututik (LG, Whirlpool, Sanyo) 100 minutu (Panasonic, Sharp) bitartekoa. Aurretiaz antolaturiko programek labearen erabilera soildu edo erraztu egiten dute, egosaldiaren iraupena eta potentzia elikagaien pisuaren eta nolakotasunen arabera egokitzen baitute. Ezaugarri hori tenporizadore digitalaz hornituriko bost mikrouhin labeek bakarrik agertu zuten.
Labe horien hiru funtzioak (mikrouhinak, desizoztea eta grilla) eragitea dela eta, erregulatzaileak posizio asko behar du izan, egospen-potentzia zehatzago gertatuko bada. Whirpool laginak hamabi posizio ditu eta Panasonic labeak zazpi.
Zortzi labeek dituzte erretilu birakaria, lana amaitutakoan abisatzen duen mekanismo akustikoa eta, atea zabaldutakoan, denak gelditu ziren. Zortzietatik lau laginek (LG, Whirlpool, Sanyo eta Panasonic-ek) aparatua martxan jartzea galarazten duen segurtasunezko blokeoa daukate. Lagin guztietan, martxan zeudela, aldatu ahal izan zen programaturiko denbora; potentzia, ordea, ezin aldatuzkoa gertatzen da LG, Sanyo eta Sharp labeetan, hauek funtzionatzen duten bitartean.
Barrualdeko beroaren aurkako babespena ere aztertu zen, alkohol etilikoz garastatu eta azukreztaturiko patata bat grill eta mikrouhin funtzioetan potentzia handienean eraginez (gorabehera horietan oso litekeena da elikagaia sukartzea). Lagin bakar batean ere ez zen babes termikoa martxan jarri: zortziek segitu zuten martxan. Areago, Samsung eta Panasonic laginen atearen barrualdea su-garretan hasi zen.
Kontsumitzailea- rentzako informazioa, ondo
Laginen etiketa eta markak ulergarri eta argigarri gertatu ziren. Lagin bakar batean ere gizakiaren hatza ezin da iritsi barruko atal aktiboetaraino; labe guztiek gainditu zituzten bai ihesen korronte-proba, baita zurruntasun dielektrikoarena ere (test horiek aparatuaren funtzionamendu elektrikoaren zuzentasuna adierazten dute). Araua gainditzen ez duen bakarra Whirpool da: erabiltzaileek muturreko baldintzetan berotu zutenean, kable isolatzaile bat ketan hasi zen. Panasonic laginean, akatsez funtzionatu zuenean, babespen mekanismoa martxan jarri zen; LG, Balay, Samsung, Sharp eta Fagor laginetan ez zen inongo babesik agertu, baina labeak ez ziren gehiegizko tenperaturetara iritsi; Sanyo labea txinpartaka hasi zenez, kable baten isolatzailea belztu egin zen.
Beroaren eta suaren aurreko erresistentzia, berotze eta egonkortasun eta arrisku mekanikoen saiakeretan emaitza onak erakutsi zituzten lagin guztiek. Uhinen ihesak aparatutik bost zentimetrotara neurtu ziren. Segurtasunaz ari garela, labe guztietan, arauak xedatutako gehieneko mugen azpitik dabiltza, oso (10 – 50 aldiz).
Funtzionatzen ari dela, beste etxetresna elektrikoen prestazioetan eraginik izan dezakeen labe bakarra Panasonic da: martxan dabilela, bere jarduera elektrikoa hozkailuko termostato elektronikoa nahasi edo ikuzgailu elektronikoaren ikuzte-zikloa eten egin dezake. Bateratasun elektromagnetikoko proba guztiak erraz gainditu zituzten gainerako zazpi mikrouhin labeek.
Beste aldetik, kontsumitzaileari eskaini behar zaion informazio eta babesari dagokionez, zortziek emaitza ona atera zuten. Den-denek ematen dituzte aparatuak instalatu, erabili eta mantentzeko argibideak eta, areago, errezeta liburua dakarte guztiek. Espainiako legeak xedaturiko sei hilabeteko bermea Whirpool eta Fagor markakoek ematen dute; gainerakoek, urtebete.
Erabiltzeko aholkuak
Aparatuak dakartzan argibideak arretaz irakurtzeaz gainera, mikrouhin labea behar bezala erabiltzeko hainbat aholku betetzea komeni da:
- Mikrouhin labea hutsik dagoenean martxan ez jartzea.
- Ez sartzea bertan elementu metalikorik, ezta urre- zein zilar-pinturaz amaituriko portzelanazkoak ere.
- Berotzen hasi aurretik, elikagai “hermetikoak” (arrautzak, hestekiak, etab.) ziztatu, zulatu edo irekitzea.
- Plastiko, paper edo bestelako gai erregarriz eginiko ontziak erabiltzen direnean, zaindu labea etengabe, produktua ez sukartzeko.
- Labetik ateratzean, biberoi eta txarroetako edukia nahasi eta bertako tenperatura egiaztatzea, erredurarik ez gertatzeko.
- Likidoak irakin ondoren, zabaldu atea eta itxaron segundoren bat, ontzia eskuratu aurretik. Bestela, aireak eta likidoak elkar ukitzean, bat-bateko irakinaldia jazo eta erabiltzaileari erredura larriak eragin liezazkioke.
Laburbilduz eta konparaketako taula
Laburbilduz
- Grillez hornituriko zortzi mikrouhin labe aztertu dira; horietako bost, digitalak (LG MG 5562EJ, Whirlpool TC 2250/WH, Sanyo EM-SL20, Sharp R-74ST eta Panasonic NN-F359WB) eta hiru, analogikoak (Balay 3WG-2534, Samsung CE2817N eta Fagor MW3-245GB). Prezioak: 117 euroetatik (Samsung CE-2817) 299,91 euroetara (Sharp R-74ST). Hiru merkeenak mekaniko eta zuriak dira; bi garestienak, aldiz, kromatu eta digitalak.
- Segurtasun proba zorrotzak lagin guztiek gainditu dituzte Whirlpool-ek izan ezik, behar ez bezalako berotze-proban ketan hasi baitzen. Labe horien egiazko erradiazioa, arauak xedatutakoa baino 10 – 50 aldiz txikiagoa da. Mikrouhin labeak muturreko baldintzetan funtzionatzen ipini zirenean, lagin bakar batean ere ez zen babesle termikoa abiatu; areago, Samsung eta Panasonic laginetako ateen barrualdeak sukartu egin ziren. Panasonic labeak gainerako etxetresna elektrikoen funtzionamenduan eraginik izan lezake.
- Panasonic-en alderdi nabarmenak: mikrouhin labearen potentzia handia, egiazko kontsumo apala, neurri txikiak eta arintasuna, aurretiaz antolaturiko programak eta segurtasuneko blokeoa, denetan kablerik luzeena (145 cm). Fagor MW3-245 GB lagina, aldiz, denetatik handien eta astunena da, ez du aurretiaz antolaturiko programarik, ezta segurtasuneko blokeorik ere, bere tenporizadorearen neurketa akastunena izan zen, bere programatzailearen denbora motzenetako bat eta, mikrouhin eta grill funtzioak batera eragitean, egiazko kontsumorik handienekoa (2566 watt) da.
- Osoko kalifikazioari dagokionez, Whirlpool, Sharp eta LG laginek “oso ondo” kalifikazioa eraman zuten, Samsung, Sanyo eta Panasonic labeek “ondo” eta Balay eta Fagor markakoek, azkenik, “normal”.
- Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Samsung-ek eskaintzen du, bera baita denetan merkeen eta funtzionalena (4,6 puntu, 5ekiko). Mikrouhin labe kromatu digitalen artetik Sharp (garestiena) nabarmentzen da, bere diseinuari, ezaugarri tekniko onei, ergonomiari eta funtzionaltasunari esker (4 puntu).
Marka | SAMSUNG | SHARP | LG | SANYO | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Modeloa | CE2817N | R-74ST | MG 5562EJ | EM-SL20 | ||||
Prezioa (euros) |
117,00 | 299,91 | 244,50 | 282,63 | ||||
Kontsumitzailea- rentzako Informazio eta babesa | ||||||||
CE markatzea | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Erabili eta mantentzeko argibideak |
Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Segurtasunari buruzko informazioa | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Bermea | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Segurtasuna | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Bateraga- rritasun elektro- magnetikoa (EMC) | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Ezaugarri teknikoak | ||||||||
Kolorea | Zuria | Metalikoa | Beltza | Metalikoa | ||||
Neurriak (zabal X altu X sakon, cm) |
489x 275x 415 |
520x 305x 422 |
512x 307x 400 |
490x 353x 322 |
||||
Pisua (Kg) | 14,1 | 16,4 | 16,9 | 16,5 | ||||
Aierazitako edukiera (L) |
23 | 26 | 25 | 23 | ||||
Egiazko edukiera (L) |
17,5 | 24,7 | 23,2 | 19,8 | ||||
Tenporizadorearen mekanismoa |
Mekanikoa | Digitala | Digitala | Digitala | ||||
Tenporizadorearen zehaztasuna (s) |
10 | 10 | 10 | 15 | ||||
Min. baten neurketa, tenporizadorean |
1:00,05 | 1:00,07 | 1:00,10 | 1:00,14 | ||||
Aurretiaz zehatu programak |
Ez | Bai | Bai | Bai | ||||
Pogramagailuaren gehieneko denbora (min) |
60 | 99,9 | 90 | 90 | ||||
Gehieneko potentzia (W) |
850 | 900 | 900 | 900 | ||||
Erregulatzailearen posizioak | ||||||||
Mikrouhinetan | 6 | 3 | 6 | 6 | ||||
Desizoztean | 1 | 2 | 1 | 1 | ||||
Konbinatuan (mikrouhin + grill) | 3 | 4 | 3 | 2 | ||||
Segurtasuneko blokeoa | Ez | Ez | Bai | Bai | ||||
Hariaren luzera (cm) |
121 | 120 | 103 | 138 | ||||
Egiazko kontsumoa (W) | ||||||||
Mikrouhina | 1325 | 1380 | 1320 | 1455 | ||||
Grilla | 1044 | 920 | 1240 | 1060 | ||||
Biak | 2207 | 2202 | 2400 | 2350 | ||||
Babes termikoa | Ez | Ez | Ez | Ez | ||||
Hornitutako osagaiak |
3 | 3 | 3 | 3 | ||||
Itxura eta argibide-liburuak |
3,2 | 3,6 | 3,6 | 3,4 | ||||
Funtzionaltasuna | 4,6 | 4,3 | 3,3 | 3,4 | ||||
Osoko balorazioa, funtzional eta ergonomikoa (1 5) |
3,9 | 4,0 | 3,5 | 3,4 | ||||
Kalitate osoa | Ongi | Oso Ongi | Oso Ongi | Ongi |
Marka | BALAY | FAGOR | PANASONIC | WHIRLPOOL | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Modeloa | 3WG-2534 | MW3-245 GB | NN-F359WB | TC 2250/WH | ||||
Prezioa (euros) |
219,00 | 211,65 | 240,50 | 245,00 | ||||
Kontsumitzailea- rentzako Informazio eta babesa | ||||||||
CE markatzea | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Erabili eta mantentzeko argibideak |
Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Segurtasunari buruzko informazioa | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Bermea | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | ||||
Segurtasuna | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Akastun | ||||
Bateraga- rritasun elektro- magnetikoa (EMC) | Zuzen | Zuzen | Akastun | Zuzen | ||||
Ezaugarri teknikoak | ||||||||
Kolorea | Zuria | Zuria | Zuria | Zuria | ||||
Neurriak (zabal X altu X sakon, cm) |
512x 307x 400 |
541x 316x 410 |
458x 299x 315 |
525x 293x 434 |
||||
Pisua (Kg) | 16,4 | 19,2 | 10,5 | 17,3 | ||||
Aierazitako edukiera (L) |
24 | Ni | 20,3 | 20 | ||||
Egiazko edukiera (L) |
22,8 | 23,5 | 17,4 | 19,6 | ||||
Tenporizadorearen mekanismoa |
Mekanikoa | Mekanikoa | Digitala | Digitala | ||||
Tenporizadorearen zehaztasuna (s) |
30 | 15 | 10 | 5 | ||||
Min. baten neurketa, tenporizadorean |
59,54 | 1:02,03 | 1:00,09 | 1:00,07 | ||||
Aurretiaz zehatu programak |
Ez | Ez | Bai | Bai | ||||
Pogramagailuaren gehieneko denbora (min) |
60 | 60 | 99 | 90 | ||||
Gehieneko potentzia (W) |
900 | 900 | 900 | 750 | ||||
Erregulatzailearen posizioak | ||||||||
Mikrouhinetan | 4 | 4 | 3 | 5 | ||||
Desizoztean | 1 | 1 | 1 | 2 | ||||
Konbinatuan (mikrouhin + grill) | 4 | 3 | 3 | 5 | ||||
Segurtasuneko blokeoa | Ez | Ez | Bai | Bai | ||||
Hariaren luzera (cm) |
101,5 | 120 | 145 | 91 | ||||
Egiazko kontsumoa (W) | ||||||||
Mikrouhina | 1450 | 1422 | 1155 | 1400 | ||||
Grilla | 1200 | 1225 | 1029 | 750 | ||||
Biak | 2470 | 2566 | 1710 | 2010 | ||||
Babes termikoa | Ez | Ez | Ez | Ez | ||||
Hornitutako osagaiak |
3 | 3 | 3 | 6 | ||||
Itxura eta argibide-liburuak |
3,5 | 3,3 | 3,4 | 3,3 | ||||
Funtzionaltasuna | 4,0 | 3,7 | 3,4 | 4,2 | ||||
Osoko balorazioa, funtzional eta ergonomikoa (1 5) |
3,8 | 3,5 | 3,4 | 3,8 | ||||
Kalitate osoa | Normal | Normal | Ongi | Oso Ongi |
Banan-banan
BANAN-BANAN
SAMSUNG CE2817N
-
117 euro, denetan merkeena
Osoko kalitatea: ondo
Erabilera-proba: 3,9 puntu - Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Kolore zurikoa. Tenporizadore mekanikoa, denetan zehatzena. Ez aurretiaz antolaturiko programarik, ezta segurtasuneko blokeorik ere. Programatzailerik motzenetako bat (60 minutu, gehienez). Mikrouhin labean aukera ugarienekoa (6), baina desizozteko posizio bakarra. Ekipoa gehieneko potentzian gehiegi berotzean, ate barruko plastikozko atal bat sukartu egin zen. Kalifikaziorik hoberena funtzionaltasunean (4,6 puntu), eta txarrena itxura eta argibide-liburuen baliagarritasunean (3,2).
SHARP R-74ST
-
299,91 euro, denetan garestiena
Osoko kalitatea: oso ondo
Erabilera-proba: 4 puntu - Aukera polita. Kolore metalikoa. Tenporizadore digitala. Barne-edukiera handienekoa (24,7 litro). Aurretiaz antolaturiko programak bai, segurtasuneko blokeorik ez. Programatzailerik luzeen (99,9 minutu) eta potentzia handienekoa (900 w). Mikrouhin labean aukera gutxienekoa (3), baina desizoztekoan, ugarienekoa (2). Kalifikaziorik hoberena itxura eta argibide-liburuen baliagarritasunean (3,6) eta bigarren hoberena funtzionaltasunean (4,3 puntu).
LG MG 5562EJ
-
244,50 euro
Osoko kalitatea: oso ondo
Erabilera-proba: 3,5 puntu - Kolore beltza. Tenporizadore digitala. Potentzia handienekoa (900 w). Mikrouhin labean aukera ugarienekoa (6), baina desizoztekoan, gutxienekoa (1). Bai segurtasun blokeoa, baita aurretiaz antolaturiko programak ere. Grillean kontsumo apalenekoa (1.240 w). Erabilera-proban, kalifikaziorik hoberena itxura eta argibide-liburuen baliagarritasunean (3,6), eta notarik txarrena funtzionaltasunean (3,3 puntu).
SANYO EM-SL20
-
282,63 euro, bigarren garestiena
Osoko kalitatea: ondo
Erabilera-proba: 3,4 puntu - Kolore metalikoa. Tenporizadore digitala. Bai segurtasun blokeoa, baita aurretiaz antolaturiko programak ere. Potentzia handienekoa (900 w). Mikrouhin labean. aukera ugarienekoa (6), baina desizoztekoan (1) eta programa konbinatuan (2), gutxienekoa. Mikrouhin-labearen funtzioan kontsumo handienekoa (1.455 w).
BALAY 3WG-2534
-
219 euro
Osoko kalitatea: normal
Erabilera-proba: 3,8 puntu - Kolore zuria. Tenporizadore mekanikoa (30 segundoko tarteetan baizik ezin zen erregulatu). Aurretiaz antolaturiko programarik ez. Programatzailerik motzenetako bat (60 minutu, gehienez). Potentzia handienekoa (900 w) mikrouhin labe funtzioan. Desizoztekoan, aukera bakarra. Segurtasun blokeorik ez.
FAGOR MW3-245GB
-
211,65 euro
Osoko kalitatea: normal
Erabilera-proba: 3,5 puntu - Bigarren merkeena. Kolore zurikoa. Tenporizadore mekanikoa, denetan akastunena (minutuak 62 segundo irauten du). Denetan handien eta astunena (541x316x410 zentimetro eta 19,2 kilo). Ez segurtasun blokeorik, ezta aurretiaz antolaturiko programarik ere. Programatzailerik motzenetako bat (60 minutu, gehienez). Potentzia handienekoa (900 w). Desizozteko funtzio bakarra. Erabilera konbinatuan, kontsumo handienekoa (2.566 watt).
PANASONIC NN-F359WB
240,50 euro
Osoko kalitatea: ondo
Erabilera-proba: 3,4 puntu
Kolore zurikoa. Tenporizadore digitala. Bateragarritasun elektromagnetikoaren araua urratzen du. Muturreko baldintzetan ipintzean, ekipoa sukartu egin zen. Denetan arinen eta txikiena (458 x 299 x 315 zentimetro eta 10,5 kilo). Barne-edukierarik txikienekoa (17,4 l). Bai segurtasun blokeoa, baita aurretiaz antolaturiko programak ere. Potentzia handienekoa (900 w). Aukera gutxienekoa bai mikrouhin labe (3), baita desizozteko funtzioan ere (1). Kablerik luzeenekoa (145 cm). Mikrouhin labe eta erabilera konbinatuan, kontsumo gutxienekoa (1.155 eta 1.710.566 watt).
WHIRLPOOL TC2250/WH
-
245 euro
Osoko kalitatea: oso ondo
Erabilera-proba: 3,8 puntu - Kolore zurikoa. Segurtasunari buruzko arautegia urratzen du, bidez bestelako erabilera-proban kea atera zuelako. Tenporizadore digitala, 5 segundoko tarteetan programa daitekeena. Mikrouhin labearen potentzia apalena (750 w). Aukera ugarienekoa bai mikrouhin labe (5), baita desizozteko funtzioan ere (2). Kablerik laburrena (91 cm). Grill erabileran, kontsumo gutxienekoa (750 watt) Osagarri ugarien dakartzana (6).