Kanpotik dator arriskua
Globalizazioak ez du eragina merkataritzan, lehen sektorean, industrian, ekonomian, segurtasunean, politikan edo gizakien migrazioetan bakarrik. Era berean, eta inola ere ez modu mesedegarrian, naturan eragiten du: planetako beste toki batzuetatik etorri edo ekarritako landare eta animaliek tokian tokiko izaki bizidunei kalte larriak -atzera gabekoak, zenbaitetan- eragiten dizkiete. Berezko areetatik kanpo baina onik irauteko toki aproposean espezie asko bizi dira, geroz eta gehiago. Lekura egokitzeko ahalmen aparta hori, elikagaia edo lurraldea eskuratzearren lehian dabiltzan espezieentzat amenazo bilakatu da, tokian tokiko espezieen desagertzea ekar dezake eta. Habitata hondatzearen ondotik, espezie inbaditzaile edo aloktonoen ugaltzea da landare eta animalien desagertzearen arrazoi nagusia: kanpotar horiek autoktonoen gainetik depredatzen dute, baliabideak lortzearren lehian dihardute, hibridatu egiten dira eta gaixotasunak transmititzen dituzte. Horietako zenbait sistemaren beraren funtzionamendua aldarazteko gauza dira. Kanpotik sarturiko espezie guztiak, ordea, ez dira arazo-sortzaile. Izan ere, abeltzaintzan eta nekazaritzan baliatu ohi direnetako asko eta asko kanpokoak dira. Dena den, espezie inbaditzaileak ingurumen globalaren aldaketaren eragile garrantzizko bihurtu dira. Espainian, ibai, erreka eta lakuetako lau arrain-motatik bat kanpotarra da. Landare eta animalia asko, ustekabean edo merkataritza-arrazoiak medio, berezko habitatetik biziki urrutira iritsi izan dira. Espezie inbaditzailearen adibiderik ezagunena Australian sartutako untxia izan da, egiazko izurrite bilakatu baitzen luze gabe. Penintsula Iberikoan, nahita edo nahi izan gabe, kanpoko fauna- eta flora-espezie asko sartu dira, bertakoei sekulako kalteak eraginez.
/imgs/20030101/img.medioambiente.01.jpg
Mustuka edo Panpako belarra
Landare exotiko hau Espainiara XX. mendearen hastapenetan iritsi zen Atlantikoaz beste aldetik, etxe ederretako lorategien apaingarri. Izurri bilakatzear dago. Erraz hautematen da landare dotore hau, ia bi metroko altueraraino iristen den zuri edo zilar koloreko mustukari esker. Nonahi etortzen da (bide ertzean, erriberan, mendian) eta, horren erraz eta ederki egokitu denez, benetako amenazoa da Kantauri erlaitzeko landare-aniztasunarentzat.-
Karkexa (Baccharis halimifolia)
Hegoamerikatik heldutako zuhaixka hau paduretan azalera handi-handiak kolonizatzen ari da. Itxuraz diskretu, bere ezaugarriak ezagun ez dituenarentzat ez da ikusgarri baina klimara egokitzeko gaitasun harrigarriari esker, paduretan tradizionalak ziren landareen etsai ikaragarri bilakatu zen hasieran, tokian tokikoak kanporatu ondoren, orain nagusi izaten hasia delarik. /imgs/20030101/img.medioambiente.02.jpg
Sasi-arkazia (Robinia pseudoacacia), mendi bazterretan geroz eta ugariago.Paspalum izeneko graminea hegoamerikarra itsas ertzetik gertuko zelaietako belar tradizionala ordezkatzen ari da, geruza lodi eta itxiak eratuz. Graminea honek sorturiko arazoa, Espainiako Hegoaldean eta Balear Uharteetan carpobrutus belaze afrikarrak sortarazi duenaren parekoa da: ur gutxirekin bizirik irauteko gauza zelako urbanizazio berrietako lorategiak berdez janzteko baliatzen hasi zelarik, lekuan lekuko barietateen ordezko bilakatu da atzenean./imgs/20030101/img.medioambiente.03.jpg
Caulerpa taxifolia
Mediterraneoko urak kolonizatzen ari den 80 zentimetroko alga tropikal hau arriskutsua da itsas landare-ekosistemarentzat. Duela hogei bat urte arrain-ontzietako edergailu gisa erabili zelarik, Monakoko akuario batetik igaro omen zen itsasora. Hotsaren aurka erresistentzia handikoa izaki, toxina asko dauka: horregatik ez zaizkio hurbiltzen ezta harrapariak ere./imgs/20030101/img.medioambiente.04.jpg
Zebra muskuilua
Itsaso Beltz eta Kaspiotik etorrita, Ebro Beherean hauteman da berriki. Ur gezako muskuilu honek ontzien kroskoari itsatsita “bidaiatzen” du. Neurri gabe ugaltzen denez, ubideak eta azpiegitura hidraulikoak (ureztatze eta kontsumorako ur-hoditeriak) erabat ixten ditu maiz. Habitatean flora eta fauna-espezieen sekulako galerak eta azpiegituretan, esan bezala, berebiziko kalteak eragiten ditu./imgs/20030101/img.medioambiente.05.jpg
Amerikar karramarro gorria
Gure ibaietako izurri eskerga benetan. Errekak birpopulatzeko xedez, 1974 urtean sartu zuten karramarro horrek, tokian tokiko espezieen suntsiketa eragin du. Erriberetan bizi delarik, bertan dihardu lurpeko osoa zulatzen, luiziak eraginez eta ibai ertzetako berezko orografia aldarazten. Delt d’Ebre eta Valentziako Albuferako arroztegien arazo larri bihurtu da, karramarroen biomasa, hektareako, 500 kilokoa izan daitekeenez, arroz-landareen ernamuinak zeharo irensten ditu./imgs/20030101/img.medioambiente.06.jpg
Lutxoa
Metro erdiko luzera eta 35 kiloko pisua izan dezakeen arraintzar honen jatuntasun ikaragarriak lekuan lekuko espezie askoren galera ekarri du, arrainak, anfibioak eta, areago, hegaztiak ere Erdialdeko Europatik 1949an ekarritako lutxoaren elikagai baitira./imgs/20030101/img.medioambiente.07.jpg
Floridako apoarmatua
Dortoka mota hau etxean edukitzen zuten, maskota gisa. Duela hamabost urte 900.000 ale inportatu ziren. Europako apoarmatuak baino egokigarriago, jatunago eta oldarkorrago denez, bertakoak ordezkatu zituen. Floridako apoarmatu gazteak, gainera, biziki haragijaleak direlarik, bertako igel eta zapaburuak ugari irensten dituzte. Europar Batasunak horrelakoak inportatzea debekatua du egun./imgs/20030101/img.medioambiente.08.jpg
Kanela koloreko malbasia
Ahate hau Europako hegoaldea kolonizatzen ari da, malbasia buruzuria delako senide europarra arriskupean jarrita. Kanela kolorekoak autoktonoarekin kopulatzen du, bertako espeziea endekatzen duten hibridoak sortaraziz./imgs/20030101/img.medioambiente.09.jpg
Bisoi amerikarra
Larru-industriak ugaltzen duena da hau. Aspaldi honetan, enpresa horietako kaioletatik ihes eginiko bisoi amerikarra europarren lehiakide bilakatu da, kanpotarra tamainaz handiago, oldarkorrago eta egokigarriagoa baita. Araldian lehenago sartzen denez bertakoa ordezkatu du ia, desagertzear utzi duelarik.- Ez askatu animaliarik naturan. Ezta landare edo hazirik ere.
- Gogoan izan espezie inbaditzaileak direla, mundu zabalean, espezieak desagertzearen zergati nagusietako bat.
- Konpainiako animalia bat erostekotan, ez aukeratu espezie exotikorik. Horrelakorik baldin badaukazu, zaindu ezazu, ez abandonatu.
- Inguruak edertzea baldin bada kontua, aukera itzazu bertoko espezieak.
- Bidaietatik ez ekarri izaki bizidunik. Sorlekuan hobeki bizi dira eta, gainera, ez dute arazorik sortzen.