Nork bere abatarra diseinatzea / DRM eta kanon digitala / Elkarrizketak: Rogelio Bernal, John "Maddog" Hall, Carlos Moreira
Sarean barna nabigatzea
Internautaren izaera digitalaren irudikapen grafikoari, orokorki, abatar deritzo Sarean. Hortaz, mezularitzako bezeroaren posta elektronikoko helbidea edo, ordenagailuaren bitartez, ahotsez mintzatzeko bere zerbitzuan duen apodoa aurpegiz hornituko duen argazkia edo marrazkia jartzeko aukera ematen dute hamaikatxo zerbitzuk. Beren burua ordezkatuko duen marrazki edo binetaren alde egiten dutenentzat irudia egiten laguntzen duten programak ere diseinatu dira eta, gainera, gorde eta hurrengoetan ere baliatzeko aukera ematen dute.
- South Park Studio:
Flash moduan funtzionatzen duen orri honek erabiltzaileari serie ezaguneko marrazkiak eta antzekoak era guztietako osagarriekin eta neurriz marrazteko aukera ematen dio, erabiltzailearen ezaugarriekin pertsonalizatuz, gainera. Esate baterako, betaurrekoak erantsi, orrazkera eta ile zein begietako kolorea aldatu, bizar eta biboteak kendu edo jarri, diademak eta era guztietako osagarriez apaindu, soinekoak jantzi eta eranztea bideratuz, hitz batez.
Gogobetetzeko moduko diseinua buruturik, orria atzitu beharko du erabiltzaileak, marrazkia edizio-programa batez ebaki eta jatorrizko tamainadun erdiari egokitu beharko dio, gordetzeko eroso izan dadin. Ondoren, ordenagailutik erraz igo ahal izango du Interneteko zeinahi zerbitzutara, hala eskatuz gero. Ingelesez eta alemanez agertzen da zerbitzua. - Stortroopers:
Biziki programa interesgarria honakoa, abatarra moldatzeko hamaika marrazki eskaintzen dituelako eta oso erabilera errazekoa izatearren. Honekin moldatzen diren marrazkien errealismoa eta bukaera hobeak dira South Park-en inspiratutako zerbitzukoak baino; hori bai, ironia ahulagokoak dira, aukeran.
Zerbitzuak Java teknologiaz funtzionatzen duenez, nabigatzailearentzako aplikazioa ordenagailura deskargatu beharko du erabiltzaileak. Karga handi samarreko programa da Java eta, gainera, ordenagailuaren prozesagailu grafikoari eskakizun ugari egiten dizkio; beraz, ekipoa mantsotzeak ez du erabiltzailea harritu behar. Nolanahi ere, Windows-en erraz deskonfigura daiteke: “Kontrol panela” > “Software kendu edo gehitzea” aktibatuz.
Hileko kontzeptua
- DRM eta kanon digitala, bateraezinak ote?
- DRM Digital Rights Management (Eskubide Digitalen Kudeaketa) siglek osaturiko akronimoa da eta, formatu digital jakin batean, jabego intelektuala duen obra bat eskuratzen duen pertsonak erabiltzeko aukerak murrizteko garatu diren teknologia guztien erreferentzia egiten du DRM horrek.
Esate baterako, baliteke DRM daukaten kantez osaturiko CD diskoa erosten duen pertsonak ordenagailuaren disko gogorrean kopiatzerik edo MP3 erreproduzitzailera pasatzerik ez izatea edo, agian, baliteke kanta horiek MP3 zein disko birjinan hainbatetan bakarrik kopiatzea, etab.
DRM horrek autoreen jabetzako obren erabilera mugatzen du eta teknologia horiek zuzenbidea dute euskailu. Espainian, ordea, era guztietako euskarrietan (diskoak, erreproduzitzaileak, MP3, etab.) eskubidedun obra digitalen egin daitezkeen kopiengatik beste zerbait ere ordaintzen da: kanon digitalaz ari gara, jakina.
Kanonak eta DRM teknologiek xede berbera bete behar dutenez (autorearen eskubideak zaintzea) ez dira bateragarriak. Euskarri optikoetan (CD eta DVD) DRM teknologiak dagoeneko ez dira aplikatzen ari eta kanona ordaintzen da orain.
Obrak Internetetik deskargatzen direneko euskarrietan (MP3 erreproduzitzaileak, telefono mugikorrak, ordenagailuak) bai kanona, bai DRM aplikatzen dira, hainbat produktutan. Adibidez, iTunes-ek (Apple-ren dendak) bere iPod hornitzeko saltzen dituen doinu eta bideoetan DRM teknologia sartu dute: honek, Apple markakoak ez diren aparatuetan obra horiek erreproduzitzea galarazten du. Orain, Europar Batzordea Apple konpainiari presioa eragiten ari zaio egoera honi irtenbiderik eman diezaion.
Gure elkarrizketak Sarean
Rogelio Bernal, AR Networks, eListas Networks eta coRank-en fundatzailea:
Rogelio Bernal 1989an Estatu Batuetara joan zen ingelesez ikastera eta ez zen berriro itzuli Espainiara bizitzera. Aukeren herrialdean, egun bizi dugun iraultza teknologikoaren lekuko eta protagonista izan da: lehendabizi, Netscape-n eta ondoren eBay- programatzaile gisa. Silicon Valley legendazko hartan zeuden bi enpresa horiek arrakasta eskuratu zutenean Bernalek alde egin zuen, beste erronka batzuen bila. Horrela sortu zituen eListas, eGrupos eta, azkenean, coRank enpresak: sozialki moderatuak diren albisteen kudeaketa-zerbitzu hau espainieradunen merkatuan ipini berri du eta arrakasta bereganatzeko aukera handia omen du. Gune horiek guztiek ezaugarri orokor bat dute: sare horietan internautek beren nortasun digitala garatzen dute eta beraien artean dihardute harremanetan. Bernalek, bere ikuspegi pribilegiatutik dioenez, “hedabideek aldaketei buru egiten badiete, jokoz kanpo amaituko dute”.
John “Maddog” Hall, Linux Internacional-eko presidente:
John Hall (Sarean, “Maddog” ezizenez ezaguna) ingeniari eta programatzailea software askearen eremuan pertsonaiarik nabarmenenetako bat izateaz gainera, horren hedakuntzan aktibista historikoa da. Berak zuzentzen duen irabazteko asmorik gabeko Linux International erakundetik era guztietako makina eta dispositiboetan pinguinoaren sistema operatiboa erabil dadin sustatzen du. Mundu zabalean mutur batetik bestera doa etengabe Hall Linux eta bere distribuzioak erabiltzeak dakartzan abantailak azaltzeko (Microsotf konpainiako Windows sistema operatiboa baliatu ordez). Datuak, zinez, berak eskuratutako arrakastaren lekuko dira: “Gu hasi ginenean Linux milaka batzuek baizik ez zuten erabiltzen; orain, berriz, milioi asko dira”.
Carlos Moreira, Wisekey-ren fundatzaile eta presidentea:
Carlos Moreira-k erakusten dituen ezaugarrietatik harrigarriena bere azentu suitzar peto-petoak kutsaturiko espainiera arin eta ia perfektua da. Moreira Cadizen jaio bazen ere, gazterik joan zen Suitzara, ostalaritza ikastera. Bertan zela, diplomaziak (Nazio Batuetan) eta teknologiak gehiago tiratu zioten. Beraz, NBE-tik igaro ondoren eta bertan oin harturik, Wisekey proiektua asmatu zuen Moreirak: hasieran, gobernuek web orri seguruak izan zitzaten aukera bat bazen ere, horri esker Microsoft-eko lehentasunezko bazkide bilakatu da, Windows Vista sistema operatiboaren erabiltzaileen konfidentzialtasun atalean: “Honetara ezkero gutaz gehiegi daki Google-k”, ohartarazi du.