Baietz seguruenak irabazi!

1 abendua de 2007
Img fotorreportajep 111

Baietz seguruenak irabazi!

Txikienen gelan jostailuak “bizirik” irauten duen aldi luze edo tartetxoak ez du ia zerikusirik fabrikatze eta segurtasun-kontrolarekin. Diseinatzaile, psikologo eta pediatrek osaturiko taldeak onespena emanik, sortze prozesuari bukaera emateko prototipo bat egin behar da. Eredu horrek hamaika gai-azterketa, saiakera, froga eta esperimentu gainditu beharko ditu, horrelaxe lortzen baita jostailu batek merkaturatzeko behar duen gutxieneko kalitatea, lege-araudi zorrotz-zorrotza beteko bada.

Espainiako Jostailugintzan Ikertzeko Elkartea irabazi-asmorik gabeko zerbitzu erakunde pribatua da eta, jostailuen segurtasunari dagokionez, organismo ohartarazle gisa aintzat hartua dago Europar Batasunean. Erakunde horren laborategietan jostailuak analizatu egiten dira, hauen erabilerak inolako arriskurik ez duela bermatuko duten estandarrak betetzeko.

Erresistentzia handiko jostailuak

Pelutxe eta panpinek, barrua bete eta josi ondoren, dendako apalategira iritsi aurretik josturen trakzio-tolerantzia neurtzeko frogak gainditu behar dituzte. Ohiko erabileran, jostailua haustekotan, betegarriaren higienea bermatua dago.

Ertz arriskutsurik ez

Izkina eta muturrak neurtu egiten dira, haurrak irents ditzakeen edo ebakitzaile bihur dakiokeen ertz arriskutsurik izan ez dezan jostailuak.

Suaren aurkako jostailuak

Suharberatasuna egiaztatzeko saiakerek garra hedatzeko abiadura determinatuko dute. Errekuntza-ahalmena kalkulatzeko, su-íturri txiki bat gerturatzen zaio

Elementu toxikorik eza

Haurrak jostagarria zupatu edo irensten duenean organismoaren jokamoldea erreproduzitzen duen digestio-prozesua aplikatuko zaie orain jostailua osatzen duten gaiei. Saiakuntza probetan urdaileko erreakzioa 37º C-tan (gorputzeko tenperaturan) simulatzen da, metal astunen migrazioa determinatzeko xedez. Produktu osoaren ez-toxikotasuna (baita atal guzti-guztiena, independenteak balira) bermatuko da horrela.

Soinudun bai,burrunbatsu ez

Frogatua dago: 40 dezibeliotan soinu sentsazioa lasaia da baina 85 dezibeliotik gorako soinuak luze entzunez gero entzumen zolitasuna galtzen hasten da pertsona. Jostailuen egiazko kadentzia jakin nahi denean, ganbera erdi-anekoikoan saiakuntza akustikoak egiten dira, aparatuak sortarazten dituen soinuen intentsitateak “konfort atalasea” (bibrazio maila) eta “soinu atalasea” (hots maila) gainditzen ez dituela bermatzeko.

Hatzen kontra babestua

Haur baten hatzaren simulagailua baliatuz jostailuaren atalak banan-banan analizatuko dira espazio arriskutsuetara iristerik ez dagoela eta lakio gisa ezin funtziona dezaketela frogatzeko.

Isolamendu elektrikoa

Jostagarrien isolamendu elektrikoaren kondukzio zurruntasuna eta erresistentziaren determinazioa balioztatzen direnean de 24 voltetik beherakotentsioarekin elikatzen diren jostailuek gainditu behar dituzten segurtasun faseak analizatzen dira. Proba horien bitartez, funtzionatzen ari den jostailu elektrikoa berotzen ote den aztertzen da. Horrekin batera, zirkuitulaburrik gerta ez dadin, pilak egokiro ipiniak dauden eta ezgaitasun dielektrikoa (elektrizitatearen eroale izan ez dadin) ere egiaztatzen da.

Jostailuen segurtasunari buruzko informazio zabalagoa: http://www.jugueteseguro.coop/web/cas/