Protokoloa

Gonbidatu eta anfitrioi perfektuak

Adiskidantzazko edo konpromisozko topaketaz gozatzeko klabea, erosotasuna lehenestea
1 maiatza de 2006
Img miscelanea listado 414

Gonbidatu eta anfitrioi perfektuak

“Sasoi garaia” ez da oporraldiei bakar-bakarrik aplika dakiekeen kontzeptua. Ospakizun zibil eta erlijiosoak ere urtean barrena aste gutxi batzuetan biltzen dira, beren “sasoi garaian”, alegia. Maiatza eta ekaina dira, askozaz ere, ezkontzeko eta lehen jaunartzea egiteko jende gehienak aukeratzen dituenak. Espainian urtean ospatzen diren 250.000 ezkontza, 200.000 jaunartze eta 300.000 bataioen erdia baino gehiago Aste Santua igaro eta uda iritsi aurretik egiten dira. Batzuentzat jaiegun, besteentzat konpromiso, denetan ezagun-ezagunak ez diren zeremonia horiek arautzen dituzten ohitura eta azturen aurrean anfitrioi eta gonbidatuek dakitena erakutsi behar izaten dute. Horrenbestez, baliagarri izango da helburu behinena (egunaz benetan gozatzea) lortzeko, batzuek eta besteek hainbat jarraibide erreferentzia gisa hartzea.

Ospakizunaren aurretik

Gonbidatzen duena

  • Ospakizunari zor zaion kutuntasunak baldintzatuko du prestakuntza osoa baina kontuan hartu behar da partaideak eroso sentitzea helburu behinena izango dela.
  • Gonbidatuen zerrenda osatze korapilatsuan familia, lantoki eta gizarte mailako konpromisoak ager daitezke edo, bestela, anfitrioiak benetan ikusi nahi dituen pertsonak soilik. Erabaki biak baliozko dira baina, halaz ere, hautaturiko aukerari eutsi beharko zaio, eztabaidarik, egonezinik eta ezerosotasunik sor ez dadin.
  • Antolatzailearen isla da ospakizuna. Gonbidatuek, orokorki, anfitrioiak ezagutzen dituzte eta emanaldia zertan izango den aurreikus dezakete, gutxi-asko.
  • /imgs/20060501/miscelanea01.jpgGonbitea telefonoz, mailez, postaz… baina egin, egin beharra dago. Gonbidatzen duenak ez du espero behar, inoiz aipatu ziolako edo, norbaitek bere burua gonbidatutzat jo dezan.
  • Gonbidatuak konfiantzakoak badira, bankuko kontu zenbakia edo opari zerrenda egin den dendaren izena gonbit txartelean ezar daiteke.
  • Familia oso bati gonbitea eginez gero, hori ere zehaztu beharra dago.
  • Oturuntzan gonbidatuak non eseriko diren zehaztu behar zaie, dela plater-edalontzien aurrean txartela jarriz, dela mahaien antolamendua egitean, bakoitzaren eserlekua berariaz adieraziz.
  • Gonbidatuen banakuntza antolatzen denean, beraien artean harreman ona ez duten pertsonak elkarren aldamenean ez eseraraztea komeni da. Lagunik gabe, bakarrik, doazen gonbidatuak eroso sentitzeko moduko taldean kokatzea ere komeni da.

Gonbidatua

  • Honek, ospakizunera joateko aukera, desira eta obligazioa aztertu behar du.
  • Ustezko ezerosotasunaren adierazle da zalantza, egintza ospakizuna den neurrian. Horrela ez hartzekotan eta konpromisoa saihesteko modukoa bada, hobe du gonbidatuak inbitazioa eskertu baina ez joatea. Hobe lehenbailehen jakinaraztea, aitzakiatan luzatu gabe. Egun horretan joatea ezinezkoa dela argudiatu eta, nahi izanez gero, balio sinbolikoko oparia bidaltzea aski da.
  • Gonbitea onartzekotan ere, lehenbailehen jakinarazi beharra dago, anfitrioiei ahalik eta arazo gutxien sorrarazteko.
  • Kontaktuaz lasai asko balia gaitezke anfitrioiei nolako oparia egin dakiekeen galdetzeko, zerrenda prestatu den ala dirua nahiago duten, etab.
  • Norberaren ahalmen ekonomikoa gorabehera, luxuzko opari nabarmenak egitea saihestu behar da. Ezkontzetan, ahal dela, opari pertsonalik ez egiteaz gainera, egokiena ospakizun data baino dezente lehenago bidaltzea da.
  • Anfitrioiak lagunak, are lagun minak badira ere, ez da inolako baldintza edo eskakizunik ezarri behar.

Ospakizuna

Gonbidatzen duena

  • Zibila izan, erlijiosoa izan, jarraibide formal batzuen araberakoa da ospakizuna: baldintza horiek aurretiaz bete behar ditu.
  • Aitabitxi, amabitxi edo lekukorik hartu behar bada, bere eginkizunak zehatz-mehatz azaldu behar dizkio.
  • Gonbidaturen batek parte hartzea nahi izanez gero, hobe behar bezain aurretiaz jakinaraztea.
  • Ordainketarik egin behar izatekotan (abesbatza, dantzariak, txoferra, apaiza) hobe da kudeaketa hori konfiantzako lagunen baten eskuetan uztea.
  • Bete ordutegia: puntualtasuna bertutea da eta, honelako ospakizunetan, betebeharrekoa.
  • Ezkontzara lehendabizi senargaia amabitxiarekin iritsiko da. Biok gonbidatuen zain egongo dira eta, hauek iritsitakoan, elizan, udaletxean edo aretoan sar daitezen adieraziko diete. Emaztegaia ondoren etorriko da.
  • Bataioan, jaunartzean edo urtebetetzean aurrenik anfitrioiak iritsiko dira.
  • Segida eta protagonista nagusien antolamendua aurretiaz erabakitzea komeni da. Premiazkoa bada, aulkietan etiketak ezar daitezke. Eserlekuak izendatzeko unean pertsona zaharrak kontu-kontuan hartu behar dira.
  • Ahal dela, argazki-saioen ordena ere aurreikustea komeni da.

Gonbidatua

  • Hobe puntual ibiltzea.
  • Antolatzaileen konfiantzako pertsonen oharpenei kasu egin behar die.
  • Arropa aukeratzean, kontuan hartuko du bere izateko modua agertu behar duela baina, oraingoan, ospakizunaren aurreko eta gonbidapena egin duenarenganako errespetua ere erakusten du. Ez da norberaren estiloa galdu behar, ezta, horren bitartez, besteen sinesmen pertsonalak hertsatu ere. Ospakizunera joatea erabaki badu, bertako baldintzak onartzen ditu, baita janzkera alorrekoak ere. Gizonezkoak gorbatarik eraman ohi ez badu ere, oraingoan salbuespena egitea komeni da, hori ezinbestez bete beharrekoa ez bada ere.

Emanaldian…

Gonbidatzen duena

  • Oturuntza garaiz hastea komeni da, geroratuz eta atzeratuz ibili gabe. Gonbidatuak zain ditu.
  • Ahal den neurrian, une txiki batez gonbidatu guztiekin hizketaldi txiki bat egitea komeni da, ezagun ez dituenak aurkeztuko zaizkiolarik.
  • Oparia zein den gogoan badu, merezi du zehazki eskertzea, erabakiaren egokitasuna nabarmenduz.
  • /imgs/20060501/miscelanea02.jpgEztei ondoko dantza emazte berriak eta bere aitak hasiera ematea agintzen du protokoloak. Hortik minutu batzuetara, senar berriak emaztearekin dantzan egiteko baimena eskatu eta aitabitxiari amabitxia lagako dio. Ondoren, gainerako bikoteak elkartuko zaizkie dantzan. Dena den, formula hau norberaren irizpidearen arabera alda daiteke.
  • Amaitzeko tenorean eskertzekoa da senar-emazte berriak atetan geratzea, gonbidatuei etorri izana eskertu eta agur egiteko.

Gonbidatua

  • Hobe puntual ibiltzea.
  • Hobe izendatu zaion lekuan esertzea, auzitan jarri gabe.
  • Oturuntza hastean, bere burua mahaikideei aurkeztuko die, ezagunak ez baditu.
  • Amaitu arte ez da mahaitik jaiki behar.
  • Solas gaietan, ahal dela, kontu eztabaidatsuei saihets egin behar zaie.