Garbitu eta babestea
Garbitzea, batik bat
- Garbitu astean bizpahirutan ilea eta buru-azala.
- Saiatu ilean gantz gehiegi ez biltzea: gantzak mikrobioen ugalpena eragin eta ileen oxigenazioa eragozten du.
- Erabili ilearentzat
/imgs/20060501/img.consejos.01.jpg berariaz diseinaturiko produktuak. - Ilea behar bezala ikuzteko, lehendabizi garbitu uretan zikinkeria, gantza eta hautsa kentzeko. Ondoren, eman xanpu pittin bat. Ikuzi ilea ur epel edo hotzarekin, xaboi arrasto guztietatik libre utzi arte. Ilea zikin edo gantzatsua balego bakar-bakarrik, errepikatu prozesua.
- Ilea berritzen laguntze aldera, eman ikuz osteko lozio edo baltsamuak, buru-azaleko odol zirkulazioa hobetzeko eta oxigenazioa areagotzeko.
- Lehortzean, ez igurtzi ilea.
- Ahal dela, ez erabili lehorgailua. Baliatuz gero, eduki burutik 15 zentimetrotara gutxienez eta erabili aire hotza soilik.
Eskuilatzea
- Hautsa, ile eta zelula hilak bertatik kentzeko, eskuila ezazu ilea. Eskuilatze horri esker, ileen sustraien mailako odol zirkulazioa eragin egiten da.
- Balia ezazu txerri edo basurde ile naturalekin eginiko eskuila; horrelakorik, ezean, muturra biribildua daukan nylonezko ilekoa.
- Ez eskuilatu eta ez orraztu bortitzegi, ezta maizegi ere. Igurzteak ileak babesgailu daukan kutikula urratu egiten du.
- Ez erabili goma, klip, pintza edo antzeko apaingailurik, ilearen sustraietan presiorik eragiten badu. Ez da komeni, era berean, egunero-egunero ilea txirikorda edo antzekoak moldatuz, loturik eramatea, horrela ilea luzarazi egiten delako.
- Ez tindatu, ez egin permanentea maizegi.
- Babestu ilea kanpo-erasoetatik: eguzkiak, hotz handiak, euriak eta beroak ilea lesionatu egiten dute.
- Ilean anomaliarik (ile asko erortzen dela, zahia dagoela, seborrea, etc.) hauteman bezain laster, kontsulta iezaiozu dermatologoari.
Ile lehorra
- Hauskorra denez, eskuilatzea, lehorgailuaren erabilera eta tindatze eta permanenteak ez
/imgs/20060501/consejos3.jpg ditu ongi pairatzen. - Ile lehorra ikuzteko erabil ezazu xanpu hezagarria; galdutako hezetasuna ileari harraraziko diolako; bestela, baliatu proteina tentsioaktiboez osaturiko oinarridun xanpua: horrek ilea azaltxo batez babestuko du eta, horri esker, leunago agertuko da eta elektrizitate estatikoa desagertuko da bertatik. Era berean, B bitamina eta keratina ugari duten lozioak ere aplika daitezke.
- Ilea goxo-goxo eskuilatu behar da, ile naturalez osaturiko eskuilarekin. Horrela, ez da ilea hautsiko eta elektrizitate estatiko gutxiago geratuko da bertan.
Ile gantzatsua
- Ikuzi maiz, gehiegi gabe, guruinak ez saturatzeko eta gantza ugaldu ez dadin. Baliatu xanpu astringenteak eta ur hotza, buru-larruko poroak ixteko eta gantz sekrezioa urritzeko.
- Ilea egunero ikuzpen baduzu, tartekatu ile gantzatsuarentzako xanpua eta ile arruntarentzakoa.
- Produktu leungarriak baliatuz gero, gehiegizko gantza areagotu egin daiteke.
- ZEskuilatu ilea goxo-goxo, zilbor-guruinen aktibitatea ez bizkortzeko.
Ilea odoletik elikatzen denez, ilea osasuntsu mantentzeko oinarri sendoa dieta orekatua hartzea da.
- Mota guztietako ileak zaintzea dela eta, berebiziko eginkizuna du gizaki horren elikadurak.
- Edan ur asko: egunean bizpahiru litro.
- Barazki, fruta eta bitamina-konplexuen bidez kontsumitzen ditugun oligoelementuek funtsezko eginkizuna betetzen dute ilearen formazioan.
- Kontsumi itzazu fruta eta barazkiak, zink eta magnesio ez ezik, B5 eta B6 bitamina ugari duten elikagaiak, ileari mesede egiteko.
- Ahal dela, ez kontsumitu alkoholik, tabakorik, kaferik: hauek buru-azaleko odol-hodiak estutzen dituztenez, odol-jarioa eta, hortaz, ilearen elikadura urritu egiten da.