Ingurumenarentzat eta geure poltsikoarentzat mesedegarria
Energia, jaikitzen garenetik oheratzen garen arte egunero eta etengabe darabilgun zerbait da, baina gutxitan pentsatzen dugu nola administratu dirua aurreztu edo ingurumenari laguntzeko. Eta argi izan behar dugu naturak berak ordainduko duela garestien gure energia xahuketa, batez ere kontuan izaten badugu Espainian erabilitako energiaren %6 bakarrik datorrela iturri berriztagarrietatik.
Beraz, lehentasunezkoa da petrolioa eta erregai fosilenganako menpetasun ekonomikoa jaistea -poliki-poliki agortzen diren iturriak dira-, eta horretarako bi irtenbide daude: iturri alternatiboak eta berriztagarriak bultzatzea, eta are garrantzitsuagoa energia eraginkortasunez erabiltzea. Gai honetan denok dugu ardura bera. Energia eguneroko jardueren bidez lortu dezakegu, eta gainera, gaur egun aurrerapen teknologiko ugari daude hau lortzeko, emaitza onak ematen dizkiguten aurrerapenak hain zuzen. 1970etik hona %20 energia gutxiago kontsumitu da energia bera lortzeko.
Nola egin eraginkorrago energia kontsumoa
Lanpara fluoreszenteak (kontsumo baxukoak esaten zaienak) ezberdintasun gutxi dituzte ohiko lanparetatik, eta gainera, ohiko goritasun-lanparen ordezko lana egiteko daude diseinatuta. Abantaila ugari ditu lanpara hauek erabiltzeak: %20-25 gutxiago kontsumitzen dute, 8.000 ordura arteko iraupena dute (8 aldiz gehiago), eta erabileran 3.000 ordura arteko errentagarritasuna ematen dute; ondorioz, luze erabiltzea aholkatzen da. Hala ere, ez da gomendatzen sarritan piztu eta itzali behar diren lekuetan jartzea, kontsumoa funtzionatzen hasi eta ordu erdira hasten baita errentagarri izaten.
Isolamendu termikorako teknikak, hau da, beroaren aurrean erresistentzia handia duten materialak (hormak, zoruak, estalkiak etab.) sartzea eraikinak ixtean, neguan sortzen den beroa ez galtzen laguntzen dute, eta ondorioz, udan berorik ez sartzen. Laburbilduz, isolamendu termikoak berogailu edo aire egokitu gutxiago kontsumituz energia aurrezteko balio du; gainera, barruko erosotasuna ziurtatzen du, bai neguan zein udan ere. Merkatuan aurki dezakegun material aukera gero eta zabalagoa da, baina ohikoenak kortxoa eta taula aglomeratuak, zuntz mineralak, poliestirenoa, beira zelularra edo poliuretanoa dira. Material bat edo bestea aukeratzea kokalekuaren araberakoak izango dira.
Garraioan erregaia aurrezteari dagokionez gidatzeko ohiturak funtsezkoak dira autoa erabiltzen dugun bakoitzean behar baino gehiago ez gastatzeko. Motorretan energia aurrezteak eta energia berriztatzaileen alde apustu egiteak duen garrantzia ulertzeko jakin beharra dago Espainian kontsumitzen den petrolioaren ia erdia garraioak erabiltzen duela, eta mundu osoan autoak direla petrolio kontsumoaren kontsumitzaile nagusiak. Erabiltzaileek abiadura jaitsi edo azelerazio zakarrik ez eginaz ere lagundu dezakete aurrezten.
Gure jarrerarekin etxean ere aurreztu dezakegu energia, honela argi eta gasaren fakturak murrizteaz gain, ingurumenari lagunduko diogu. Etxeko lanak egitean edo besterik gabe etxean gaudenean ohitura batzuk hartzea da kontua.
- Garbigailua ahalik eta gehien bete, gutxiagotan jarri behar izateko.
- Aldi bakoitzean ahalik eta arropa gehien lisatu eta ez utzi etxetresna elektriko hau behar baino denbora gehiago piztuta.
- Hozkailua ondo itxi.
- Audio eta bideo tresnak itzali inork erabili behar ez dituenean.
- Argiak beharrezkoa denean bakarrik piztu eta ahal den guztian argi naturala erabili.
- Ez berotu gehiegi etxea; bestela gero leihoak zabaldu beharko dira beroagatik (gogorarazi behar da etxerako tenperaturarik egokiena 22º dela)
- Sukaldean egitean kazolei tapa jarri berorik ez galtzeko.
- 1994an Espainian hozkailu, izozkailu, garbigailu, lehorgailu, ontzi-garbigailu eta etxeko lanparei etiketatze “energetikoa” jartzeko komunitateko zuzenbide batzuk jarri ziren indarrean. Data horretatik aurrera, fabrikatzaile guztiek etxetresna elektriko guztiak identifikatu behar dituzte beraien eraginkortasun mailaren arabera. Eraginkortasun maila hori Atik Gra bitarteko letren bidez adieraziko da. A letrak gehieneko eraginkortasuna adierazten du eta G letrak gutxienekoa.
- Arau hori Espainian indarrean sartu aurretik Europan etxetresna elektriko bakoitza zazpi maila horietako batean kokatzeko kalkuluak atera ziren. Honela egin zen: hozkailu, garbigailu eta abarrek urtean izaten zuten batez besteko kontsumoa neurtu zen, eta aztertutako etxetresnen batez besteko kontsumoari D eta E letraren arteko puntu bat izendatu zitzaion ( A eta G letren artean erdi bidean geratzen diren mailak). Batez besteko puntu horietan oinarrituta kalkulatu ziren gainontzekoak. Honela bada, A motako hozkailu batek bolumen bera izanda, erdi mailako batek beharko lukeena baino %55 energia gehiago kontsumitzen du (energiaren %100). B motakoak %55etik %75era bitartean kontsumitzen du, C garbigailu batek %75etik %90era bitartean gastatzen du, eta horrela hurrenez hurren. Edo beste modu batean esanda B motako etxetresna elektrikoak A motakoak baino %10 gehiago kontsumitzen du, Ck A motakoak baino %20 gehiago…
- Etiketa hauetan dagozkien letra agertzeaz gain, pegatinaren eskuineko aldean etxetresna elektriko bakoitzari buruzko informazio gehiago agertzen da. Adibidez, garbigailuek garbialdi bakoitzeko energia kontsumoa KW/h (kilowatt orduko) neurtzen dute. Gainera, ur kontsumoa litrotan ere azaltzen dute etiketa horietan eta makinak martxan dagoenean egiten duen zarata ere bai.
- Kontuan izatea komeni da ez dagoela erakunde independenterik etxetresna bakoitza identifikatzeko. Etxe bakoitzak homologatutako laborategiei eskatzen dio bere modeloen kontsumoko frogak egitea eta proba horien emaitzen arabera jartzen dituzte etiketak.
- Datu garrantzitsu bat: hainbat ikerketek adierazi dute A motako etxetresna bat eta C motako baten arteko prezio desberdintasuna 5 urtetan amortizatzen dela, kontsumoa txikiagoa delako.