Etxebizitzen alokairu aseguruak

Alogera kobratuko dela bermatzea

Partikularrentzako eskaintza garestia eta mugatu-mugatua da
1 apirila de 2005
Img economia listado

Alogera kobratuko dela bermatzea

/imgs/20050401/img.ecodomestica.01.jpg
Urte honetako lehen bi hilabeteetan etxebizitzen alokairuak egin duen %4,2ko igoera motelak ez du atera Espainia etxeen alogerako europar herrialdeen zerrendaren buztanetik. Etxebizitza guztien %10 baizik ez dira alokatzen Espainian; Alemanian, berriz, %60 dira alogeran jartzen direnak eta Holandan %40. Alokairuen espainiar merkatu urri horren zergatia azaltzen duen arrazoietako bat, maizterrek ordainduko ez dioten eta, gainera, eraikina txikituko dioten beldurra omen da, etxejabeen arabera. Horri denari, etxebizitza egun inbertsio errentagarria izatea eta, maizterraren aurrean, etxejabeak duen defentsa eskasa badizkiogu, erraz ulertuko dugu zergatik dauden une honetan Espainian hiru milioi etxebizitza hutsik. Etxebizitzen errentamendua sustatzeko neurri asko aztertu direlarik, erakunde publikoek eta aseguru konpainiek eskaintzen duten alokairu aseguruak kontratatzea da horietako bat. Horrelako aseguruak enpresa gutxik eskaintzen dituzte eta, gainera, horien prezioa ez da oso-oso merkea.

Partikularrentzako alokairu asegurua

/imgs/20050401/img.ecodomestica.02.jpg
Honako hau ez da ohiko etxebizitza asegurua, oraindik ere aseguru konpainia gutxik eskaintzen duten zerbitzu berria baizik, eta etxejabeak kontratatu beharko du errenta ez kobratzeari aurre egiteko, batik bat. Ordaindu beharreko urteko kuota, berriz, hileko errentaren %60ren parekoa da, hor nonbait: maizterrak hilean 600 euro ordaintzen baditu aseguru poliza, urtean, 360 euro inguru kostatuko zaio errentatzaileari.

Maizterrak nahitaez bete beharrekoak.

Honelako asegurua kontratatua daukan etxejabeak maizterren datu guztiak jaso eta konpainiari ezagutarazi behar dizkio, aseguratzaileak errentadun horien kaudimena aurretiaz egiaztatu eta arriskua balora dezan. Horretarako, maizterrei aspaldi honetako nominak eta lan kontratua erakustea eskatzen zaie. Partikularrei bereziki begirako prozedura hori bi aseguratzaileetan betetzen da: berdin-berdina da Mutua de Propietarios eta La Estrella konpainietan. Maizterraren betebeharrekoak, berriz, kontratu alokairu bat eta NAN aurkeztea.

Estaldurak

  • Ez ordaintzea. Titularrak sinatzea aukeratu duen kontratuaren arabera, sei hilabetetik urtebete arteko errenten ez ordaintzea estali ohi du polizak. Ordaindu gabeko errenten konpentsazio ekonomikoa, hileko, 1.200 euroraino irits daiteke.
  • Higiezineko txikizioak. Errentatzaileek gehien eskatzen duten estalduretako bat den arren, eskaintza horren baldintzak ez dira inola ere egokienak kontsumitzailearentzat. Klausula baten bidez, higiezinean eragindako kalte eta txikizioengatik 3.000 euroraino estaltzen dituzte aseguru batzuek, baldin eta maizterrak etxetik kaleratze prozesuan gertatu badira eta egintza bandalikoen ondorio direla frogatzen bada. Bestela esateko, etxetik kaleratzeko beharrean egokitzean, maizterrek etxeari egin dizkioten txikizioak bakar-bakarrik estaltzen dira; beran ez dira sartzen etxebizitzan alokairu epean eraginiko kalteak.
  • Laguntza juridikoa.Ez da ohiko kontua honelako polizek estaldura juridikoa eskaintzea baina, halaz ere, aseguratzaile batzuk alor honetan espezializatuak daude, hala nola DAS Internacional S.A. (laguntza juridikoa ematen du honek). Alokairu aseguruei dagokiela, maizterrek etxejabeari giltzak entregatu arteko defentsa juridikoa ematen du, aparteko estaldurak kontratatu beharrik izateke.

Aseguruaren indarraldia.

Baliteke alokairu kontratua formalizatzen den datan bertan indarrean sartzea, lehenagotik ordaindu gabeko errentarik ez baldin badago. Ez da lehenago ordaintzeke geratu ziren kuotak kobratzeko asegurua, etorkizuneko ez ordaintzeak bermatzeko baizik.

Kudeaketa publikoko egitarauekin loturiko alokairu aseguruak

Espainiako Etxebizitza Ministerioaren Talka Plan izenekoan, administrazio eta erakunde publikoak hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programak sustatzen ari dira. Errentatzeko etxebizitzen eskaintza bideratzeko asmoz eta, horrekin batera, balizko ez ordaintzeak estaliko dituen asegurua (ACC Seguros konpainiak eskaintzen duen legez) etxejabeei eskaintzeko xedez, alokairuaren udal bulegoak sortu dira.

  • Alokairu kuotak. Merkatu librekoak baino apalagoak dira baina, horren ordez, etxejabeak ez du zertan kezkatzerik: badaki eta, seguru kuota guztiak ordainduko zaizkiola. Beste aldetik, horrelako agentzietan agertzen diren etxebizitzen errentamendua eskaintzen zaie merkatu libreko alokairuko etxebizitza batean sartzeko adina baliabide ekonomiko ez duten pertsonei.
  • Kontratuaren indarraldia. Horrelako alokairua hautatzen duen etxejabeak etxebizitza bost urtez uzteko prest agertu behar du.
  • Kontratua. Bi kontratu formalizatzen direla esan dezakegu: bata, etxebizitzaren jabea eta erakunde publikoaren artekoa; bestea, maizterrak eta erakunde publikoak (udalak, autonomi erkidegoko gobernuak, etc.) sinatzen dutena. Jabea eta maizterraren artean kontraturik ez da izenpetzen: horrek esan nahi du enpresa publikoak, etxebizitza kokatua dagoen zonaldeko alokairu prezioen arabera kalkulatuko den hileko errenta ordaintzeko konpromisoa bereganatua duela.
  • Ez ordaintzea. Erakunde edo enpresa publikoak (Espainian, Madrilgo Udal Alokairu Agentzia, Gazteriaren Institutua edo, EAEn, Bizigune, esate baterako), erakunde publikoa eta etxejabearen artean hitzarturiko alokairu aseguruen bitartez, etxebizitza egoera onean mantentzeko eta, kontratua amaitutakoan, jabeari egokiro itzultzeko arduratzen da. Etxebizitza babes ofizialekoa ez izatea da horrela jarduteko baldintza bakarra.