Txokolatea

Mitoz josiriko gozokia

Elikagairik desiratuenetako bat den honen inguruko aurreiritziek ez dute euskarririk
1 apirila de 2005
Img alimentacion listado 299

Mitoz josiriko gozokia

/imgs/20050401/img.alimentacion.01.jpg
Munduan gehien zabaldutako gutizia gastronomiko bilakatu da txokolatea. Egun ekoizten den txokolate-sorta amaigabea dastatzeko aukera du edonork. Osagai nagusia kakaoa duela, horren %70 Afrika ekuatorialean ekoizten da: bertan, Boli Kosta, Ghana -munduko ekoizle behinena- eta beste hainbat herrialdek txokolatea eta kakaozko produktuak fabrikatzen dituzten herrialdeetarako esportazioekiko mendekotasun gaitza dute: AEB, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Brasil, besteak beste.

Kakao barietate nagusiak Theobroma criollo, Theobroma forastero eta biak gurutzatzetik erdiesten dena dira. Criollo horrek, lurrin eta zapore apartakoa, mundu zabaleko produkzioaren %10 hartzen du, Venezuela eta Ekuadorren ekoizten da. Gainerako %90 forastero motakoa da; kalitatez kreola bezain ona ez bada ere, ekoizpen ugariagoak eskaintzen ditu.

Kontsumoari dagokiola, Espainian 3,5 kilo hartzen zen 1999an, laguneko eta urteko, hots, Europako beste hainbat herrialdetan baino dezente gutxiago, kontsumoaren gehiena tabletako txokolatea izaki.

Txokolatearen kalitatea

Txokolatearen kalitatea kakaoaren eta gainerako osagaien jatorri eta portzentajeak ez ezik, lantze prozesuak ere determinatzen du. Ekuador, Venezuela, Ghana eta Costa Ricako kakaoekin egiten diren txokolateak zapore on eta lurrin finekoak dira, Indonesiakoen ahogozoa leuna da, Brasilgoek oso usain eta zapore aldagarriak dituzte eta Errepublika Dominikarrekoak denetan zapore ahulenekoak dira.

/imgs/20050401/img.alimentacion.02.jpg Kalitate handieneko txokolateak, oro har, kakao-osagai (kakaoa eta kakao-gantza) asko dauzkatenak eta “kontxeatze” izeneko prozesua nozitzen dutenak dira, hau da, txokolate likidoa makina batean hamabi orduz gutxienez eta zazpi egunean gehienez irabiatzean da. Egokiena, prozesua astebetez luzatzea da, horrela txokolateak zaporea hartu, mikaztasuna erabat suntsitu eta ukitua leunagoa agertzen duelako.
Beste osagai batzuei dagokiela, azpimarra dezagun bainila-estraktu hutsarekin txokolate bikainak fabrikatzen direla; gainontzekoak egiteko bainillina izeneko suzedaneoa baliatzen da.

Txokolatea, elikagai

Txokolatea ta kakaozko elikagaiak oso energetikoak dira, karbohidrato eta gantz ugari dauzkatelako. Gantza, batez ere, kakao-gantzak kakao-intxaur ehoak estutu ondoren erdiesten den olioa, alegia) ematen du: bertan hainbat gantz-azido saturatu dira ugarienak, hala nola estearikoa; honakoak, adibidez, bere familiako beste hainbat azidok ez bezala, ez du odoleko kolesterolaren igoerarekin loturarik. Proteina gutxi dauzka, esnerik edo esnekirik gehitu ezean.

Txokolatea elikagai tonikoa da, teobromina ugari daukalako. Teobromina, izan ere, nerbio-sistema estimulatzen duen substantzia da, kafearen kafeina edo tearen teinaren antzekoa, baina eragin kitzikagarri ahulagoa du, bi horiek baino. Bukatzeko, gantz asko daukanez, tamainan kontsumitzea komeni izaten da (anoa, 20 gramo). Nutrizio alorreko adituen ustez, dieta orekatuan beti ere, kakaoa -era askotan- kontsumitzea gaitzik ez duten adin guztietako gizakien osasunarentzat mesedegarria da.

Osaketa nutrizionala (anoa, 20 gramo)

Txokolate mikatz azukreduna Txokolate esneduna Txokolate zuria Kakao azukreduna
Energia (kcal) 103 107 106 73
Proteinak (g) 0,4 1,7 1,6 2
Karbohidratoak (g) 12,6 12 11,7 13,4
Gantzak (g) 6 6 6 1,6

Galde-erantzunak

Zer da kakao-portzentaje txikiena?
Txokolatean dautzan kakaozko produktuen -kakaoa edo kakao-orea eta kakao-gantza, alegia- gutxieneko kopurua da: zenbat eta kakao gehiago orduan eta txokolate hobea.

Kakao-portzentajeak ba ote du eraginik osaketa nutrizionalean?
Nutrizioaren ikuspegitik, txokolate beltz mikatza esneduna baino hobea da, esneak txokolatearen ahalmen antioxidatzailea eragozten duelako. Adituen arabera, baliteke hori gertatzea antioxidatzaile eta esne-proteinen artean konplexu ez-xurgagarriak sortzearen ondorioz.

Nolako osagaiak dauzka txokolate zuriak?
Txokolate zuriak kakao-gantza, esne hautsa, azukrea eta soja-lezitina dauzka. Ez du kakaorik eta, horrenbestez, ez da benean txokolate.

Txokolatearen inguruko mitoak
  • Txokolateak gizendu egiten du
    Txokolateak azukre eta gantz asko daukanez, kaloria asko ditu eta, hortaz, tamainan kontsumitu behar da. Horrela, kopuru txikitan hartuz gero, ez da inondik ere gizentzearen erruduna.
  • Aknea areagotzen du
    Txokolatea eta antzeko elikagai gantzatsuek ez dute garau eta zaldarren agerpenarekin inolako zerikusirik, dietan irensten den gantza ez baita bilgor-guruinetan metatzen.
  • Karies edo txantxarra areagotzen du
    Luzaro, kariesaren sortzaile edo eragile nagusitzat joak izan dira txokolatea, azukrea eta beste hainbat gozoki ere; lotura hori, dena den, ez da zuzena, tartean baitabiltza bestelako elementuak ere, hala nola elikagaien ukitua, hortzekiko atxikitasuna eta, nola ez, aho-higienea. Ez da zertan elikagai horiei saihets egin, non eta jan-tarteetan hartzen ez ditugun eta ahoa zaintzen dugun.
  • Mendekotasuna sortzen du
    Txokolateak konpultsio edo mendekotasunezko kontsumorik proboka dezaketen eragin fisiologikoak dituela ez du inongo azterketak edo ikerlanek frogatu. Arazoa bestelakoa da: txokolatea kontsumitzeak sentsazio atsegina sortzen du eta “mendekotasuna” nozitzen omen duen pertsona sentsazio horren bila (kasu batzuetan, maizegi) dabil. Gozotasuna sentitzeko “antsia” edo “desira” hori, sarri, aldartearen jaitsierarekin, depresioekin edo emakumearen hilekoarekin egokitzen da. Izan ere, gozokiak kontsumitzeak endorfinen askapen-mekanismoak estimulatzen dituela egiaztatu da: eragin horrek, pertsona batzuei gozokiak jateak egonezina arindu eta abaildura edo lur-jotze egoerari aurre egiteko unean laguntzen diela ulertaraz liezaguke.
  • Burukominen sortzaile da
    Kakaoak eta txokolateek, migraina-episodioen agerpenarekin lotu izan diren substantzia batzuk (hala nola tiramina, histamina eta -feniletilamina, adibidez) dauzkaten arren, migrainaren abiarazleak faktore asko dira eta substantzia horien parte-hartzea ezin izan da oraino zehaztu.