Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Espainiako 18 hiritan "kerik gabeko" 425 toki eta establezimendu publiko bisitatu ditugu : Tabakoaren aurkako lege espainiarrak lehen emaitzak erakutsi ditu: toki publikoetan orain dela hiru urte baino askoz gutxiago erretzen da

Txostenak datu kezkagarriak erakusten ditu: adingabeentzako diskoteketan haur eta gaztetxo batzuk erretzen ari ziren eta, erretzaileentzako berariazko gunea duten tokietan, lautik hirutan gune horiez kanpo erretzen ari zen jendea

Kerik gabeko espazioen seinaleztapena, hobetzeko moduan

Horrenbestez, duela hiru urte diagnostikatu zen egoera haren aldean gaurko panorama hobea al da? Hobetu egin da, denean eta dezente hobetu, gainera: unibertsitateetan duela hiru urte portzentaia %100 zelarik, egun %35 baizik ez da; aireportuetan, %100etik %20ra jaitsi da; tren geltokietan, %92tik %25era; institutuetan, %42tik %15era eta ospitaletan %33tik %0ra. Zorionak emateko moduko erdiespena, beraz. Dela legea indarrean sartu delako, dela erretzen ez duen jendeak osasuntsu segitzeko eskubidearen aurrean kontzientzia soziala areagotu egin delako, kerik gabeko espazio publikoetan orain dela urte batzuk baino gutxiago erretzen da. Nolanahi ere, 2003 urteko txostenean espazio publikoen artean ez ziren ikertu egun jendez beterik egon ohi diren adingabeentzako diskotekak, baina kezkagarria da haur eta gaztetxoen biltoki diren espazio horien %60tan jendea erretzen ikustea. Are kezkagarriagoa oraino, light diskoteka horien %22tako zigarro-makinetan adingabekoek tabakoa erosten dutela ikustea, legeak xedatua baitu erretzea debekatua duten espazioetan horrelako makinarik ezingo dela ezarri eta, era berean, horrelako makinak erabiltzea 18 urtetik beherakoei galarazia dielako.

Bigarren galdera nagusia: horretarako egokituriko guneetan bakarrik erre daitekeen espazio publikoen gainerako tokietan zer gertatzen ote da? Aurreikus zitekeen legez, erabat debekatua dagoen lekuetan baino dezente gehiago erretzen den arren, harrigarria da, erretzeko berariazko guneak edukita, hori galarazita dagoen tokiak ia-ia errespetatzen ez direla egiaztatzea. Ikus ditzagun datu orokorrak, lehenik eta behin: bisitatu ditugun helduentzako diskoteka denetan ikusi dira pertsonak erretzen, 100 metro karratutik gorako taberna eta jatetxeen %85etan, hotelen %60tan, autobus geltokien %55etan, aireportuen %40tan, merkataritza guneen %35etan eta tren geltokien %30etan.

/imgs/20060501/portada01.jpgHona, dena den, txostenean agertzen den datu esanguratsuena: erretzaileentzako berariazko guneak benetan dituzten lau toki publikotik hirutan, norbait erretzen ari bazen, gune berezi horietatik kanpo ari zen, legez kontra. Lege hauste horren gailurra helduentzako diskotekan zegoen: horietan, erretzen ari diren hamarretik bederatzi baino gehiago horretarako toki berezietatik kanpo ari baitzen erretzen. Taberna eta jatetxeetan, proportzioa %60tik gora zihoan, autobus geltokietan %70etan, hotelen %90etan eta tren geltoki eta aireportuetan, %95eraino, ia.

Kerik gabeko espazioen seinaleztapena, hobetzeko moduan

Bisitatu diren hamar espazio publikotik bederatzitan agerian zeuden (Legeak xedatua duen bezala) erretzeko debekua edo, aukera zegoen tokietan, berariazko guneetan bakarrik egin beharra adierazten zuten kartelak. Betetze gradua, beraz, onartzeko modukoa da. Dena den, toki publiko askok eta askok ez dute horrelako seinalerik agertzen, horietako batzuek bereziki: estalpeko parking eta helduentzako diskotekei dagokienez, hamarretik hirutan ez zegoen horrelako kartelik; beste horrenbeste gertatzen zen adingabekoentzako diskoteka, banku eta museoetan ere: hamarretik bitan, kale. Seinalez hobekien hornituriko espazio publikoak (horietako bakar batean ez baitzen hauteman horrelako kartelen gabezia) aireportu, institutu, merkataritza gune, tren geltoki, ospitale, metro eta unibertsitateak dira.

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak