Ongi elaboratuta daudela, ore-platera nutrizio aldetik hobetzen dute
Oraingoan aztertu diren zazpi saltsa bolognar hauen prezioak, kiloko 4,17 eurotik (Gallo) 6,3 eurora doaz (Ferrer). Oraingoan aztertu diren zazpi saltsa bolognar hauen prezioak, kiloko 4,17 eurotik (Gallo) 6,3 eurora doaz (Ferrer).
Produktuaren izenak jatorria adierazten du, Italiako iparraldetik baitatoz mahaiko saltsa hauek. Ekoizteko moduaz ari garela, hainbat osagai kuzinatu ondoren nahasi egiten dira eta, bat eginik, beste elikagai batzuk -oreak, funtsean- laguntzeko prest ontziratzen dira. Saltsa bolognar guztiek tomatea, txerrikia edota behikia, azenarioa, tipula eta antzeko barazkiak, gatza eta espeziak badauzkate ere, osagaien zerrenda eta elaborazioa dezente aldatzen da lagin batetik bestera. Ondorioz, haien osaketa eta ekarpen kalorikoak ere biziki desberdinak dira sei laginetan.
Saltsa bolognarraren ekarpen energetikoa 80 eta 140 kaloria bitartekoa da, ehun gramoko, hau da, ketchup eta antzeko tomatezko saltsenaren parekoa (100 kaloria), saltsa arina baino apalago (350 kaloria) eta maionesaren oso azpitik (720 kaloria baitu maionesak ehun gramoko). Karbohidratoak dira ugarien agertzen diren mantenugaiak (%6 eta %11 bitartean), eta gantz edukia dute, berriz, aldagarriena (%4 eta %10 artean). Gogora dezagun gantzak direla energi dentsitate handieneko mantenugaiak: gramo bakoitza 9 kaloriaren parekoa delarik, proteina edo karbohidratoak, gramoko, 4 kaloria baizik ez du.
Saltsa hauetako proteinek guztirako pisuaren %3 eta %5 bitarteko presentzia dutenez, honelako saltsak ez dira elikagai proteikoak (ez da harritzekoa, noski, haragi gehien daukala aitortzen duen laginak %19 baizik ez izatea).
Osagai mordoa daukanez, saltsa bolognarrak mota askotako bitamina eta mineralez hornitzen gaitu, hori bai, kopuru txiki-txikitan. Azpimarratzekoa, A bitaminaren sortzaile edo eragile diren karotenoen edukia, saltsak berak dauzkan tomate eta azenarioetatik datozenak. Badira beste hainbat bitamina ere, hala nola B12, B6, B2 eta niazina. Mineralei dagokiela, zinka, burdina eta sodioa ditu nabarmenen (0,4g/100g).
Esan dezagun, azkenik, saltsa bolognar hauen kolesterola hutsaren hurrengo dela: 25 miligramo baizik ez, ehun gramoko.
Hitz batez, saltsa bolognarra elikagai ona da eta apaintzen dituen elikagaien nutrizio-balioa hobetu egiten du, baina eskuarki bere eragina apala izaten da, orea ontzeko saltsa gutxi baliatzen delako. Saltsa hauetan erabiltzen den haragiari doakionez, Helios markakoak behikia bakarrik jarri du; besteetan, txerrikia soilik (Ferrer) edo txerrikia eta behikia (gainontzekoek) sartu dituzte.
Azterketa mikrobiologikoak agertu zuenez lagin guztiak osasun-egoera egokian zeuden. Denen etiketa arauaren araberakoak ziren, baina hobe litzateke saltsa osatzean erabili dituzten haragiaren eta tomatearen portzentajeak adieraziko balituzte (informazio hori, aztertu diren zazpi laginetatik lautan bakarrik agertzen baita).
Aztertutako saltsa guztietan mantenugaien ekarpen egokia eta gantz-eduki osasungarria hobekien uztartzen dituen lagina Starlux da: bertan dauden gantz asegabeen portzentajea aseena baino 4,65 aldiz handiagoa da (aztertu diren lagin guztietan proportziorik onena), bestelako ezaugarriek ere adierazten dutenez: produktu horren proteina-edukia eta kaloria ekarpena ertainak dira, ez du gantz larregirik eta errautsen kopuru handia du nabarmentzekoa (jakina denez, hori mineralen proportzio handiagoaren seinale izaten da). Starlux laginaren osaketari prezioa erantsi behar zaio, merkeenetakoa baita bera (4,77 euro kiloko), 30 lagunek eginiko dastatze-proban kalifikaziorik hoberenetakoak berak jaso zituela ahantzi gabe: horregatik hautatu zuten kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokieneko lagintzat.
Zer daukaten, nola egiten diren
Saltsa bolognarren osagai ohikoenak dira tomatea (tomate bildua edo tomate-purea), txerrikia edota behikia, barazkiak (azenarioa, tipula, apioa), olioa (landarezkoa, ekilore edo oliba olioa), azukrea, gatza, belar lurrintsuak eta espeziak. Bakarren batek almidoia (Gallo, Hero, Helios eta Heinz) edo patata-fekula (Starlux), azidulatzailea (Helios, Starlux) eta glutamato monosodikoa (zaporea indartzen duen aditibo hau Helios markakoak bakarrik zeukan) erantsi ditu.
Saltsa hauen elaborazio prozesua soil-soila da: osagaiak elkartu eta egositakoan, ontziratu eta esterilizatu egiten dira (trataera termiko horri esker, produktuaren egoera higieniko-sanitarioa hobetuko da, gerora arazorik gabe manten dadin). Hoztutakoan, saltsa prest dago garraiatu eta banatua izan dadin.
Nutrizio alorreko osaketa
Karbohidratoak guztiaren %9 inguru dira, batenaz beste. Hero eta Helios marketako laginek batez bestekoak baino karbohidrato gehiago dauzkaten bitartean, gutxien dauzkatenak Gallo eta Heinz (%6,4 eta %6,6) dira. Proteinen edukia berdintsua da denetan: %3tik (Helios eta Gallo) kasik %5era (Hero, Ferrer, Heinz eta Barilla) doa. Gantzen edukiak, berriz, alde nabarmenagoak erakutsi zituen: batenaz bestekoa ia %6ra ailegatzen zelarik, Gallo, Hero eta Heinz laginetako gantza ez zen %5era iritsi, eta Barilla (%7,1) eta Ferrer (%10) beste guztien gainetik zebiltzan. Batez besteko zenbakietan, gantz hori monoasegabea da batik bat (%42); gantz poliasegabea, aldiz, %31ra heltzen da eta gantz asea (osasunaren kontrakoena, gaitz kardiobaskularretan daukan eraginagatik), azkenik %27 inguruan zebilen.
Nolanahi ere, batetik besterako aldeak adierazgarriak dira: Starlux laginaren gantz aseen proportzio apala dugu nabarmentzekoa (%18), baita gantz poliasegabeen portzentaje handia ere (%46). Beste muturrean, aitzitik, Barilla laginako gantza asea da batez ere (%48), poliasegabeak %5era ozta-ozta iristen direlarik. Batetik besterako alde horiek, seguru aski, saltsa osatzean baliatu diren gantz edo olioen nolakotasunaren ondorio dira. Barilla laginak gurina darabilen bitartean (produktu honetan gantz azido aseak nagusi izaki), Starlux markakoak gantz azido asegabe ugariago dituen landare-olioa erantsi du. Gantzen guztirako eduki osasuntsuena Starlux laginak dauka: gantz asegabeak (monoasegabeak gehi poliasegabeak) zati aseen arteko kozientea 4,65 da, denetan handiena, alegia. Ondotik Hero datorkio, 4 punturekin. Zerrendaren beste izkinan Barilla (1,08 puntu) eta Heinz (1,92) agertzen dira. Gantz asegabeak zati aseen arteko koziente hori behi-esne osoan eta gurinean 0,58 da; 1,23 behiki gihartsuan; 1,59 arrautzetan eta 5,74 oliba olioan.
Gantz edukiak zuzeneko eragina dauka produktuaren energi ekarpenean. Esate baterako, Barilla eta Ferrer dira kaloria gehien dauzkatenak (117 eta 140 kaloria ehun gramoko); Gallo (80 kal. 100 gramoko), Heinz (83 kal. 100 gramoko) eta Hero (91 kal 100 gramoko) agertzen dira beste muturrean.
Bukatzeko, elikagaiaren mineral-edukia (horien artean sodioa eta, horrenbestez, gatza) zeharka adierazten duen parametroa izaki, errautsen portzentajeak ere aldeak agertu zituen: %1,4tik (Gallo eta Heinz) %2,25era (Starlux eta Helios).
Aztertutako zazpi saltsak, produktu hau ohiz hartzen duten 30 kontsumitzaileren epaiketara aurkeztu ziren, usain, ukitu, zapore, haragi- edo barazki-pusketen presentzia eta antzeko parametroen aurreko zaletasunak zein diren adierazteko.
Zaletasunen puntuazioan egiaztatu zenez, Barilla, Gallo eta Starlux dira gehien gustatzen direnak (Ferrer laginetik, bereziki, oso-oso urrun). Helios, Hero eta Heinz tarteko tokietan kokatu ziren. Onarpenari dagokionez (9 puntuko eskala hedonikoaren arabera neurtua) Ferrer laginak jaso zuen apalena (5,8 puntu) eta Gallo markakoak garaiena (6,9 puntu); bestela esateko, osoko balorazioan ez zen alde nabarmenegirik gertatu.
Emaitzak xehekapenez aztertuz, ia-ia joera berdina hauteman zen: alderdi batetik Gallo eta Starlux nabarmentzen diren bitartean, Ferrer agertzen da behereneko tokian, Barilla, Helios, eta Hero eta Heinz bitartekoetan azaldu dira. Beste horrenbeste gertatzen da itxurari zein zaporeari edota bukaerari (hau da, elikagaia irentsitakoan, ahoan irauten duen zaporea) dagokienez. Gallo laginaren zaporea “xuabe”-tzat jotzen da, Starlux laginarena “xuabe eta gozoa”. Barilla laginak “haragi-zaporea” du ezaugarri nabarmenena eta Helios markakoak “espezia-zaporea”. Helios eta Ferrer laginen gustua, berriz, “espeziena” zen, “nabarmena”, dastatzaileen ikuspegitik.
Usainari kalifikazio berdintsua eman zitzaion lagin guztietan; biskositatean (produktuaren ukituari dagokion parametroa), ordea, Heinz eta Ferrer agertu ziren berriro puntuazioen tokirik apalenean. Haragi eta barazkien pusketen presentziaz ari garela Ferrer eta Heinz gainerako laginak baino eskasago agertu ziren. Dastatzaileen iritziz, Heinz laginaren ukitua “lodia” zen eta Ferrer markakoarena, berriz, “oso birrindua”.
Laburbilduz eta konparaketako taula
Laburbilduz
- Zazpi saltsa bolognar aztertu dira; horien prezioak, kiloko, 4,17 eurotik (Gallo), 6,3 eurora (Ferrer) doaz.
- Osagaien agerpenak alde handiak ditu, lagin batetik bestera, den-denek tomatea, txerrikia edota behikia, barazkiak (azenarioa, tipula), olioa, gatza eta espeziak dauzkaten arren.
- Batenaz beste, eduki osoaren %80 ur, %9 karbohidrato, %4 proteina eta %6 gantz daukate. Era askotako mineral eta bitamina dauzkate, baina kopuru txiki-txikian.
- Proteinen ekarpena berdintsua da lagin denetan, baina alde nabarmenak hautematen dira karbohidratoetan (%6,4tik %11ra arte), gantzetan (%4 – %10) eta, horrenbestez, ekarpen kalorikoan (80 kaloriatan hasita, 140 kaloriaraino, ehun gramoko beti ere).
- Gantz azidoen edukia biziki aldatzen da, Starlux (asegabeak funtsean, osasungarriagoak) eta Barilla (aseak batik bat, osasunarentzat ez oso mesedegarriak) konparatzen baditugu, bereziki.
- Helios lagineko haragia behiki hutsa da. Gainontzekoetan, txerrikia gehi behikia (ia denek) edo txerriki hutsa (Ferrer)
- Lagin guztien egoera sanitarioa egokia zen.
- Dastatze proban gehien gustatu zirenak: Barilla, Gallo eta Starlux, zapore xuabekoak direlako.
- Kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena Starlux laginak eskaintzen du (4,77 euro kiloko); Hero ere nabarmentzen da, elaborazio eta aurkezpen txukunekoa delako.
STARLUX | HERO | BARILLA | GALLO | HELIOS | HEINZ | FERRER | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Prezioa (euro / kg) | 4,77 | 4,97 | 6,08 | 4,17 | 4,3 | 5,59 | 6,3 |
Adierazitako pisu garbia (g) | 260 | 360 | 400 | 235 | 300 | 370 | 200 |
Egiazko pisu garbia (g) | 264,2 | 365,0 | 408,1 | 233,4 | 304,0 | 384,9 | 199,9 |
Estraktu lehorra (%) | 20,9 | 20,7 | 22,8 | 16,0 | 21,5 | 17,0 | 25,0 |
Karbohidratoak (%) | 8,6 | 10,0 | 8,9 | 6,4 | 11,1 | 6,6 | 8,4 |
Proteina (%) | 4,4 | 4,6 | 4,9 | 3,3 | 3,0 | 4,8 | 4,7 |
Gantza, guztira (%) | 5,6 | 3,9 | 7,1 | 4,8 | 5,2 | 4,3 | 10,0 |
Gantz-azidoen edukia | |||||||
(%) Aseak | 17,7 | 20,0 | 48,1 | 24,8 | 25,1 | 34,3 | 20,8 |
(%) Mono-asebageak | 36,2 | 39,2 | 46,5 | 42,9 | 39,0 | 48,1 | 40,8 |
(%) Poli- asegabeak | 46,1 | 40,8 | 5,4 | 32,3 | 35,9 | 17,6 | 38,4 |
(%) Errautsak | 2,25 | 2,20 | 1,90 | 1,41 | 2,25 | 1,45 | 1,88 |
(%) Energi ekarpena | 100 | 91 | 117 | 80 | 100 | 83 | 140 |
Egoera mikrobio- logikoa | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen | Zuzen |
Dastaketa | |||||||
Zaletasun- ordena | 3º | 5º | 1º | 2º | 4º | 6º | 7º |
Onarpena (1 – 9 puntu) | 6,5 | 6,6 | 6,6 | 6,9 | 6,2 | 5,9 | 5,8 |
Banan-banan
Sei saltsa bolognarrak, banan-banan
STARLUX
- 4,77 euro kiloko
- Kalitate eta lirezioaren arteko erlaziorik egokiena
- Behikia eta txerrikia dauka. Gantz-azidoen eduki osasuntsuena daukan saltsa, gantz lioliasegabeak gehi monoasegabeak zati gantz aseak eragiketaren kozientea 4,65 izaki. Helios laginarekin batera, errauts gehien (%2,25) dauzkana. Tomatearen eta haragiaren (%17,2) liroliortzioak adierazten ditu etiketak. Dastaketan, hoberenetako bat: 6,5 liuntu. Dastatzaileen zaletasunen arabera, eta itxura, zaliore, biskositate eta liusketen liresentziaz, hoberena. Haren zaliore xuabea gustatu zen.
HERO
- 4,97 euro kiloko
- Aukera polita, hau ere.
- Txahalkia eta urdaiazpikoa dauzka. Karbohidrato (%10) eta errauts gehien dituenetako bat, gantz gutxienekoa (%3,9). Gantz-azidoen edukia, osasuntsu. Tomatearen eta haragiaren (%16) proportzioak adierazten ditu etiketak. Dastaketan, 6,6 puntu. Dastatzaileen zaletasunen arabera, erdialdeko tokietan; itxura eta biskositatean puntu gehien jaso zituena.
BARILLA
- 6,08 euro kiloko
- Bigarren garestiena eta estraktu lehor gehien daukan bigarrena (%22,8). liroteina gehien (4,9) eta gantz-edukian bigarren handiena (%7,1). Gantz-azidoen edukia osasunarentzat kaltegarriena, gantz lioliasegabeak gehi monoasegabeak zati gantz aseak eragiketaren kozientea 1,08 izaki. Kaloria gehien dauzkana. Behiki eta txerrikiz osatua. Gurina baliatzen duen bakarra. Tomatearen eta haragiaren liroliortzioak adierazten ditu etiketak (%19: datu hori eskaintzen dutenetan, handienekoa). Dastaketan, hoberenetako bat: 6,6 liuntu. Dastatzaileen zaletasunean, itxuran, liusketen liresentzian eta bukaeran, hoberena. Bere “haragi zaliorea” du ezaugarri nabarmena.
GALLO
- 4,17 euro kiloko, denetan merkeena.
- Estraktu lehor (%16) eta energi ekarlienik txikienekoa (80 kaloria ehun gramoko), karbohidrato (%6,4) eta errauts (%1,41) gutxien dituena. liroteina gutxikoenetan bigarrena (%3,3). Txerrikia eta txahalkia. Etiketak ez du adierazten tomate eta haragiaren liortzentajea. Dastaketan, gehien gustatu zirenetako bat: 6,9 liuntu. Dastatzaileen zaletasunean lehena; itxura, zaliore, biskositate, liusketen liresentzia eta bukaera aldetik, hoberena. Zaliore xuabekoa den arren, ukitu “likidoa” kritikatu zuten.
HELIOS
- 4,3 euro kiloko, bigarren merkeena
- Karbohidrato (%11,1) gehien eta liroteina (%3) gutxien dituena. Errauts asko. Behikia baizik ez du, %9an, etiketak adierazi bezala. Datu hori ematen dutenen artean haragi gutxien jarri duena da. Etiketarik argien eta osatuena. Etiketan, zaliorearen indartzaile gisa glutamato monosodikoa daukala adierazten duen bakarra. Dastaketan: 6,2 liuntu. liarametro guztietan erdi aldean dabilen arren, honen liusketen liresentziari kalifikazio hoberena eman zitzaion. “Esliezia gustua”.
HEINZ
- 5,59 euro kiloko.
- Estraktu lehor txikien (%17) eta karbohidrato, gantz (%4,3) eta errauts gutxien dauzkanetako bat, baina liroteina eduki handienetako bat, aldi berean (%4,8). Kaloria urrikoa (83 kaloria 100 gramoko). Gantz-azidoen edukia ez da gehientsuenena bezain osasungarria gantz ase asko dituelako. Txerrikia eta behikia. Haragi eta tomatearen liroliortziorik ez du adierazten, etiketan osagai horiek nabarmentzen dituen arren. Arau berriaren arabera ez dago zuzen baina, liroduktua egungo arautegia indarrean sartu aurretik elaboratu zenez, zuzentzat jotzen da etiketa. Dastaketan: 5,9 liuntu. Atzeneko liosizioetan itxura, biskositate (“lodia”) eta liusketen liresentziari dagokienez.
FERRER
- 6,3 euro kiloko, denetan garestiena.
- Estraktu lehor handienekoa (%25), gantz (%10) eta kaloria ugarienekoa (140 kaloria 100 gramoko). Txerri gihar eta hirugiharrez osatua. Gantz azidoen eduki osasungarria. Haragi eta tomatearen liroliortziorik ez du agertzen. Dastaketan, atsekabe gertatu ez bazen ere, gutxien gustatu zena izan zen: 5,8 liuntu. Dastatzaileen zaletasun gutxien bildu zuena eta liarametro guztietan nota txarrenak jaso zituena. “Esliezia” zaliorekoa, ukitu “oso-oso birrindukoa”.