Tamaina ertaineko motxilak

Garestienak ez dira hoberenak

Lagin batetik bestera, prezio eta prestazioetan aldeak badaude ere, eginkizuna ongi betetzen dute denek
1 apirila de 2002

Garestienak ez dira hoberenak

Zazpi motxila aztertu dira oraingoan, 30 eta 45 litro bitarteko edukierakoak eta 29,70 eurotik 76,90 eurora bitarteko preziokoak. Tamaina ertainekoak izaki, egun bat edo pare bateko txangoak egiteko egokiak izaten dira eta berariazko elementuak (pioletak, eskiak, zorroak, giltzak, etab.) garraiatzeko balio duten lokarri, poltsiko eta zintez horniturik merkaturatzen dira.

Motxila on batek pisu osoa bizkarretan, sorbaldan eta aldaketan zehar banatu behar du. Era berean, egokigarria izango da, erabiltzailea askatasunez mugituko bada. Hobe da sorbalda aldekoak egurastea ahalbideratzea eta ehunak transpirazioa ez galaraztea. Horiez gainera, ohiko erabilera latzaren ondorioz motxilaren bizitza baliagarriak iraun dezan, zulaketa, abrasio eta urraketak gertatzean sendo izan behar du.

Azterketa honetako kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Altus Oxford 30 laginak erakutsi zuen, onartzeko moduko prestazioak eskaintzen baititu modu-moduan (39,07 euro). Bestetik, Vaude Basic Rock laginak dituen osagarri ugariak direla medio, bera dute erabiltzailerik zorrotzenek aukera polit-polita, nahiz bigarren garestiena den (72,06 euro), balio anitzekoa izanik.

Bolumena eta pisua funtsezko ezaugarriak ditu produktu honek. Paradoxa badirudi ere, edukiera motxila bakar batek adierazten du (Salewa Hyper 700: 35 litro); dena den, gainerako seietatik beste bost laginetan, modeloak aldamenean daukan zenbakiak edukiera adierazten duela ulertzen da. Horrela baldin bada, behinik behin, Vaude Basic Rock, Ferrino Fennec eta Altus Oxford 30 litrokoak dira, Cassin Snowave 35 litrokoa eta Hi Tec Special, azkenik, 45 litrokoa. Atlantis laginak (The North Face) ez du adierazten nolako edukiera duen. Vaude eta Cassin, gainerakoak baino dezente astunagoak dira (1.250 eta 1.010 gramo) eta The North Face, denetan arinena, 660 gramo baizik ez da. Erabiltzailearen anatomiari motxila egokitzeko ahalmenari doakionez, lagin bakarrak (Vaude) ahalbideratzen du egokitzapen hori: motxilaren barru aldean dagoen sistema bati esker, bost taila desberdinen artean hautatzeko aukera ematen dio eramaileari.

Zazpi laginetatik lauk bakarrik dauzkate konpresio-zintak, kargaz bete-beterik ez dagoenean motxilak bolumen txikiagoa izan dezan: Cassin (sei konpresio-zinta), Vaude (lau), Ferrino (bi) eta Altus (bi) dira lau horiek. Bizkarrekoetan tentsoreak eduki eta bularrari egokitzeko aukera denek dutenez, erabiltzaileak bere tamainaren arabera egoki ditzake motxila horiek. Nolanahi ere, Vaude eta Cassin laginek bakar-bakarrik dauzkate bizkarrekoetan goi-tiranteak: era horretan, kargaren arabera motxilaren itxura erabiltzailearen sorbaldari egokitzeko aukera ematen dute. Vaude, Cassin, Hi Tec eta Altus laginek hatzak esekitzekoak dauzkate: horiei esker, eskuak motxilari helduta eduki ditzake mendizaleak (ohi bezala eramango balitu hanpatu egingo litzaizkioke eta). Gerriko egokigarriari dagokionez, Hi Tec da horrelakorik ez daukan bakarra eta Vaude laginaren gerrikoa, aldiz, alboetarako kulunka galarazten duten uhalak dauzkan bakarra.

Garraiatzeko erraza

Hi Tec laginak izan ezik, beste gainontzeko guztiek dauzkate materialak eramateko zintak, hauen kopurua lagin batetik bestera aldatzen bada ere: Ferrino-k bakarra daukala, Vaude-k hamar ere baditu. Cassin, Hi Tec eta Altus dira poltsiko gehien dauzkatenak: bosna. Giltzentzako gakoa, berriz, Vaude, The North Face eta Altus laginek daukate.

Beste alderdi batetik, hiru motxilak dute euriaren kontrako babes-sistemarik: Vaude eta Salewa laginek magala daukaten bitartean, Hi Tec funda iragazgaitz batekin estal daiteke. Motxilaren josturek sendo eta iraunkorrak izan behar dute. Bukaeren kalitatea onartzeko modukoa da lagin guztietan (zinten bukaerari esker, hariak ez dira zirpiltzen eta plastikozko elementuak, aho zorrotzik ez dutenez, ez dira ebakigarriak. Denetan nabarmentzekoak, Vaude (trabatzen ez diren kremailerak dauzkalako) eta Altus (plastikozko bukaera duten heldulekuak dituelako).

Vaude, Cassin, Ferrino eta Hi Tec laginen sorbalda, giltzurrun aldea eta gerrikoa barrubigunez bukatuak daude. Salewa eta Altus markakoek ez dute barrubigunez hornituriko gerrikoa eta The Norh Face laginak, azkenik, sorbalda alderdia bakarrik dauka horrela prestatua.

Vaude, Cassin eta The North Face marketakoek sorbaldan aire-kanal antzeko bat daukate, aireztapena hobeki egiteko. Ferrino laginaren barrubigunak aire-kanalik ez duen arren, nolabait egurastea ahalbideratzen du. Modelo gehienetan, barrubigunaz osaturiko ehunak (sarexka gisa eratutako ehuna edo antzekoa) egurastea errazten duen arren, The North Face laginaren ehuna arrunt trinkoa denez, erraztu ordez eragotzi egiten du eragiketa hori.

Berariaz jarri zen proba batean, gorpuzkera eta ezaugarri anatomiko desberdinetako hiru erabiltzailek motxilen erosotasuna eta erabilerarako egokitasuna baloratu zituzten. Emaitzarik hoberenak Cassin, Ferrino, Salewa eta Altus laginek eskaini zituzten; Hi Tec markakoak, aldiz, kalifikazio apalena jaso zuen.

Beroaren aurka erresistentzia handia; euripean, eskas

Motxiletan euriak izan dezakeen eragina kalkulatzeko, euri-arku azpian ezarri ziren ordubetez; hamar minutuko tarteetan aztertu ziren, barrualdea bustirik ote zegoen egiaztatzeko. Hi Tec izan zen proba hori gainditu zuen bakarra, berak bakarrik daukalako funda iragazgaitza.

Beste proba batean, motxilak lau orduz 70º C-ko tenperaturan ezarri ziren: bakar batek ez zuen itxura aldaketarik, hanpadurarik edo arraildurarik erakutsi. Laginaren ehunak igurtziaren aurrean nolako erresistentzia duen egiaztatzeko, motxilaren hondoa minutuko 200 birako abiaduran zebilen 180 zk. garauko lixadun aparailuan ipini zen, bost minutuz. Ehuna zeharo galtzen badu, motxilak proba gainditu ez duela ulertzen da. Halaxe gertatu zitzaion Ferrino laginari. Gainontzekoetan, masaren galera %0,1etik (Vaude eta Altus) %1,2raino (Cassin) iritsi zen. Kanpo aldeko ehunak urraketaren aurka ezartzen duen erresistentzia neurtzeko, haustura eragiteko zenbateko indarra behar zen kalkulatu zuten laborategian. Erresistentzia handikoenak Hi Tec eta Altus izan ziren (65 Newton baino gehiagoko indarra aplikatu behar izan zen hauek biak hausteko). Ahulenak, aldiz, Salewa (29 N) eta Vaude (14 N) izan ziren.

Beste proba batean, 1,5 mm-ko diametrodun orratza baliatu zuten, bideko adar eta adaxkek motxilan egin ditzaketen ziztaden antzekoak simulatzeko. Zulaketaren kontra onartzeko moduko erresistentzia lagin guztiek agertu zuten arren, hoberenak Hi Tec eta Vaude izan ziren; Cassin, Salewa eta Altus, berriz, ahulenak izan ziren alderdi honetan.

Josturak hausteko nolako indarra eragin behar zen ere neurtu zuten: Altus laginak erdietsi zuen emaitzarik onena (184 N/cm); Vaude eta Salewa markakoek ere ongi gainditu zuten proba. Josturarik makalenak, aitzitik, Ferrino eta Hi Tec (96 N/cm) laginenak izan ziren, baina Cassin eta The North Face motxilenek ere nota apalak jaso zituzten.

Tiranteetan ere, aldeak

Erresistentzia handienekoak (bai goiko tiranteak, bai behekoak ere) The North Face laginarenak izan ziren: 1.130 N eta 1.320 N-ko indarra eragin behar izan zen batzuk eta besteak hausteko. Haustura, eskuarki, josturaren aldameneko ehunean gertatzen da, jakina denez. Salewa lagineko goialdeko tiranteek emaitza ona eskaini zuten bitartean, behe aldekoak aski makalak gertatu ziren. Zeharo kontrakoa jazo zen Cassin motxilarekin. Tirante ahulenak Ferrino (575 N. eta 350 N) laginak zeuzkan.

Era berean, behar ez bezalako irekidura eragiteko, kremaileran zeharka egin behar den trakzio-indarra ere neurtu zuten laborategian. Motxila guztiek erresistentzia polita agertu bazuten ere, denetan hoberenak The North Face, Salewa, Altus eta Hi Tec izan ziren.

Etiketari dagokionez, motxila hauetako bakar batek ez du erabat ongi. Altus eta The North Face laginenak dira onenak. Vaude laginean bakarrik dago zuzen berme-agiria; Ferrino motxilarena onartzeko modukoa izan liteke, baldin eta (oraindik Espainian indarrean sartu ez delarik) Europako arautegia kontuan hartzen bada. Bukatzeko, motxilak erabili eta mantentzeko argibideak osagabe daude zazpi motxiletan: hoberenak Altus laginekoak ziren, ikur normalizatuen bidez, motxila ikuzi eta kontserbatzeari buruzko informazioa ematen duelako.

Motxila behar bezala erabiltzeko
  • Ez aukeratu motxila handia aukera gehiago eskainiko dizkizulakoan bakarrik. Edukiera handikoa baldin bada, are eta gehiago beteko duzu seguruenik; hori arazo iturri bihurtzen da oinez ibiltzean.
  • Motxila kargatzeko modua ere ibilbidearen arabera aldatzen da. Azalera laua eta gorabeherarik gabea denean, hobe zama astunena goialdean ezartzea, bizkarraldean. Bidezidor eta aldapan edo toki aldrebesetan ibiltzeko, ordea, karga erdialdean eta gerritik gertu kokatu behar dugu, egonkorrago joan dadin.
  • Erabili uhalak aldakei egokitu eta atxikitzeko: lokarri horiek karga sorbalda osoan zehar banatu eta orekatzen dutelarik, pisu osoa lepoan ez eramatea ahalbideratzen digute.
  • Erabaki argi eta garbi motxila zertan erabiliko duzun. Kirol guzti-guztiek (eskia, mendiko txangoak, mendiko bizikleta, alpinismoa…) bereizgarri desberdinak dituzte eta motxilak premia jakin batzuetara egokitzen dira, berariazko elementuei esker.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Egun bat edo pare bateko txangoak egiteko egokiak diren zazpi motxila aztertu dira, 30 eta 45 litro bitarteko edukierakoak eta 29,70 eurotik (Hi Tec Special 45) eta 76,90 euro (Cassin Snoware 35) bitarteko preziokoak.
  • Berme-agiria zuzen daukan bakarra Vaude Basic Rock 30 lagina da. Motxila erabili eta mantentzeko argibideei dagokienez, Altus Oxford 30 da onena.
  • Egonkortasun eta erosotasunaren aldetik, hoberenak Vaude Basic Rock 30 eta Cassin Snowave 35 dira. Altus Oxford 30 eta Vaude Basic Rock 30 dira garraio-elementuez osatuenak. Hi Tec Special 45 laginak bakarrik dauka funda iragazgaitza. Denen bukaerak asetzeko modukoak badira ere, Vaude eta Altus laginen kremailerenak erresistentzia handiagokoak dira.
  • Erabiltzeko egokitasuna eta ergonomia alorretan Vaude Basic Rock 30 (motxila erabiltzailearen tailaren arabera egokitzeko aukera ematen duen bakarra), Cassin Snowave 35 eta Ferrino Fennec 30 dira nabarmenenak.
  • Erresistentzia handienekoak Hi Tec Special 45 eta Altus Oxford 30 dira. Beroaren aurrean denak dira erresistentzia handikoak; euri-proba, berriz, Hi Tec (funda iragazgaitza daukan bakarra) laginak bakarrik gainditu zuen. Abrasio proban (lixa batekin igurztea) Ferrino Fennec 30 laginak soilik huts egin zuen.
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena Altus Oxford 30 laginak (39,07 euro) eskaintzen du; Vaude Basic Rock 30 (72,06 euro) ere aukera polita dute erabiltzaile zorrotzagoek, aukera asko ematen dituelako.
MARKA ALTUS HI TEC VAUDE THE NORTH FACE SALEWA CASSIN FERRINO
Modeloa OXFORD 30 SPECIAL 45 BASIC ROCK 30 ATLANTIS HYPER 700 SNOWAVE 35 FENNEC 30
Prezioa (eurotan) 39,07 29,75 72,06 41,97 53,94 76,90 33,60
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa R gaizki gaizki gaizki gaizki gaizki gaizki
Pisua (gramotan) 850 810 1.250 660 760 1.010 740
Ezaugarri fisikoak eta osagarriak
Konpresio-zintak 2 4 6 2
Bizkarraldeko goi-tiranteak + +
Bizkarraldeko tentsoreak + + + + + + +
Gerriko egokigarria + + + + + +
Gerrikoa egokitzekoak +
Bular aldeko egokigarria + + + + + + +
Hatzak esekitzekoak + + + +
Materiala eramateko zintak 4 10 2 4 6 1
Poltsikoak 5 5 3 3 4 5 3
Giltzetarako gakoa + + +
Magalak + +
Funda iragazgaitza +
Bukaeren kalitatea oso ongi ongi oso ongi ongi ongi ongi ongi
Erabiltzeko egokitasuna eta ergonomia
Sorbalda/ giltzurrun/ gerrialdeko barrubiguna +/+/- +/+/+ +/+/+ +/-/- +/+/- +/+/+ +/+/+
Sorbaldako aire-kanala + + +/
Barrubigunaren ehuna + + + No favorece ventilación + + +
Taila desberdinen arabera egokitzea +
Erregulatzeko erraztasuna ongi ongi ongi ongi ongi ongi ongi
Egokitzeko zerrenden ergonomia ongi onar- tzeko moduz ongi onar- tzeko moduz ongi ongi ongi
Kanpoko poltsikoetarako irisgarritasuna ongi onar- tzeko moduz onar- tzeko moduz ongi ongi ongi ongi
Erosotasuna ongi onar- tzeko moduz ongi onar- tzeko moduz ongi ongi ongi
Euriaren kontrako erresistentzia gaizki ongi gaizki gaizki gaizki gaizki gaizki
Beroaren kontrako erresistentzia ongi ongi ongi ongi ongi ongi ongi
Abrasioaren kontrako erresistentzia ongi ongi ongi ongi ongi ongi gaizki
Urraketaren kontrako erresistentzia oso ongi oso ongi oso gaizki onar- tzeko moduz gaizki onar- tzeko moduz ongi
Zulaketaren kontrako erresistentzia onar- tzeko moduz oso ongi oso ongi ongi onar- tzeko moduz onar- tzeko moduz ongi
Josturen erresistentzia oso ongi oso gaizki ongi gaizki ongi gaizki oso gaizki
Goiko / beheko tirantearen erresistentzia onar- tzeko moduz/ onar- tzeko moduz ongi/ onar- tzeko moduz onar- tzeko moduz/ ongi ongi/ ongi oso ongi/ gaizki oso gaizki/ oso ongi gaizki/ oso gaizki
Kremaileraren erresistentzia oso ongi oso ongi onar- tzeko moduz oso ongi oso ongi onar- tzeko moduz onar- tzeko moduz
Osoko balorazioa ongi onar- tzeko moduz oso ongi onar- tzeko moduz onar- tzeko moduz ongi onar- tzeko moduz

Adierazleak: Ez du: -; badu: +

Banan-banan

Zazpi motxilak, banan-banan

ALTUS OXFORD 30

  • 39,07 euro
  • Osoko balorazioa: ongi
  • Merkea, lirezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena. Kontsumitzailearentzako informazioa, gaizki: etiketa, ia-ia zuzen (osatu gabea). Argibideak, ongi (ikur normalizatuak erabiltzen ditu, baina ez dauka berme-agiririk. Elementu osagarriez aski osatua, kremaileren bukaera du alderdi nabarmena. Erabilerarako egokitasun eta ergonomiaz, ongi. Josturak eta kremailera erresistentzia handikoak.

HI TEC SPECIAL 45

  • 29,75 euro
  • Osoko balorazioa: onartzeko modukoa.
  • Denetan merkeen eta handiena (45 litro). Ez dauka konliresio-zintarik, ezta gauzak eramateko elementurik ere. Gerriko egokigarria ez daukan bakarra. Hatzak esekitzekoa eta lioltsiko asko (5), ordea, bai. Funda iragazgaitza daukan bakarra (euri-liroba egindakoan, barrualdea bustita ez zuen bakarra). Urraketa eta zulaketaren aurka, erresistentzia handikoa. Zeharkako trakzioaren aurkako erresistentzia handia du kremailerak. Josturak, berriz, makal samarrak.

VAUDE BASIC ROCK 30

72,06 euro, bigarren garestiena.

Osoko balorazioa: oso ongi

Informazioa, gaizki: osaketa ez du adierazten etiketak; argibideak, osatu gabeak. Asetzeko moduko berme-agiria daukan bakarra. Denetan astunena (1.250 gramo) eta osagarri zein prestazioetan, osatuena: goi tiranteak dauzka bizkar aldeetan, gerrikoa egokitzeko uhalak, hatzak esekitzekoak, gauzak eramateko 10 zinta, giltzetarako gakoa, eta magalak. Erabiltzailearen tailari egoki dakiokeen bakarra. Bukaerak eta zulaketaren aurkako erresistentzia, oso ongi. Urraketaren aurka, aldiz, makalena da.

THE NORTH FACE ATLANTIS

  • 41,47 euro.
  • Osoko balorazioa: onartzeko modukoa.
  • Informazioa, gaizki: etiketa osatua, baina berme-agiria eta argibideak, osatu gabeak. Denetan arinena (660 gramo baizik ez). Sorbaldako ehunak ez du aireztaliena errazten. Josturak erresistentzia urrikoak dira; tiranteak, berriz, erresistentzia handienekoak. Alboko trakzioaren aurkako erresistentzia handikoak dira kremailerak.

SALEWA HYPER 700

  • 53,94 euro.
  • Osoko balorazioa: onartzeko modukoa
  • Informazioa, gaizki: etiketa osatu gabea, testuak alemanez bakarrik. Edukiera (35 litro) berariaz adierazten duen bakarra. Beste batek eta honek bakarrik dauzkate magalak. Kanlio aldeko ehunak urraketaren aurkako erresistentzia txikia du, beheko tiranteak trakzioaren aurka bezala. Goiko tiranteak, aldiz, erantzun ona eman zuen liroba horretan eta alboko trakzioaren aurkako erresistentziaz, lagin honen kremailera onenetako bat izan zen.

CASSIN SNOWAVE 35

  • 76,90 euro, denetan garestiena.
  • Osoko balorazioa: ongi
  • Informazioa, gaizki: etiketa osatu gabea eta ez esliainieraz; berme-agiririk ez, argibideak osatu gabea eta ez daude esliainieraz. Bigarren astunena (1.010 gramo). Osagarrietan eta lirestazioetan, osatuenetako bat: sei konliresio-zinta, bizkar aldeetan goi tiranteak, hatzak esekitzekoak eta bost lioltsiko. Erabilerarako egokitasun eta ergonomiaz, ongi. Josturek, erresistentzia eskasa; tiranteetan, goialdekoa oso gaizki eta behe aldekoa, oso ondo.

FERRINO FENNEC 30

  • 33,60 euro
  • Osoko balorazioa: onartzeko modukoa
  • Informazioa, gaizki: etiketa osatu gabea eta ez dago esliainieraz; berme-agiria zuzen, argibideak aski osatuak baina ez daude esliainieraz. Arinenetako bat (740 gramo). Erabilerarako egokitasun eta ergonomiaz, ongi. Josturen eta tiranteen erresistentzia eskasa. Abrasio liroba gainditu ez zuen bakarra.