Ohiko xurgagailuak baino arinagoak dira, baina ez hain eraginkorrak
Irudika dezagun hautsa kentzen ari garela, gasolinazko motorra duen xurgagailu batekin, zeina zaldien indarrez baliatzen baita. Ez da lan erraza hori irudikatzea, baina halakoxea zen lehen xurgagailua, Puffing Billy izenekoa; makina hark hutsarte bat sortzen zuen barruan, eta hautsa xurgatu eta biltzen zuen han (lehenena izan zen teknika hori erabiltzen). Gaur egun, makina aski txikiak badira, potentzia apalekoak eta elektrizitate gutxi behar izaten dutenak; makina barruko presio atmosferikoa gutxitu, eta hautsa barrurantz eramaten dute, poltsa batera. Guk ezagutu ditugun ohiko xurgagailuak dira horiek (lera-xurgagailuak ere esaten diete), baina berriagoak ere agertu dira merkatuan, erratz itxura dutenak, eskuila birakaria izaten dute muturrean, eta bateriekin ibili ohi dira. Ohiko xurgagailuak baino arinagoak dira, errazago erabiltzekoak, baina dena ote da abantaila?
Galdera horri erantzun nahian, sei erratz-xurgagailu aztertu ditu CONSUMER EROSKI-k, Rowenta, Electrolux, Hoover, Fagor, Solac eta Ufesa etxeetakoak, eta ohiko xurgagailu batekin alderatu ditu. Erratz-xurgagailuek, batez beste, 112 euro balio dute, baina alde handiak aurkitu ditugu etxetik etxera: Ufesa etxekoa 69,90 eurorekin eskura liteke, eta Rowenta etxekoa, berriz, 179 euroan saltzen dute. Ohiko xurgagailuetan ere alde handiak izaten dira prezioan; aldizkari honetako adituek 17 xurgagailu aztertu dituzte, hautsa poltsa batera biltzen dutenetakoak, eta beste 17, biltegia askatzen zaien horietakoak, eta batez beste 120 euro balio dutela ikusi dute. Aldea ez dago, beraz, xurgagailu mota bat izan edo beste bat; modelotik modelora dago alderik handiena.
Zer abantaila dituzte?
Ohiko xurgagailuak baino arinagoak dira. Ohiko xurgagailuek, batez beste, 5 kilo pasatxo izaten dituzte eta erratz txurakoek, berriz, hiru kilo eskas dituzte. Beste abantaila bat heldulekuak edo kirtenak ematen du: aski luzea dute, eta gorputz-jarrera desegokiak saihesteko balio du. Rowenta etxekoak, adibidez, 120 zentimetro neurtzen du, eta laguntza ona da hori hautsa biltzeko orduan, baina gordetzeko, aldiz, traketsa. Eragozpen horri irtenbidea emateko, Ufesa, Hoover eta Fagor etxeko xurgagailuetan, tolestu egiten da heldulekua. Ufesa eta Fagor xurgagailuek, Electrolux etxekoak bezala, badute beste abantaila bat ere: xurgatze-motorra bereizi egin daiteke egitura nagusitik, eta eskuko xurgagailu gisa erabil daitezke.
Erratz-xurgagailuak arinak dira,
gehienak ez dira hiru kilora iristen
Era horretan erabiltzeko, dena den, bateriek autonomia dezente eman behar lukete, eta guk aztertu ditugun etxeetakoek 24 minutukoa baino ez daukate, batez beste. Rowenta etxekoa nabarmendu da horretan: 32 minutuko autonomia dauka erabateko potentzia emanda, eta beste 14 minutuz irauten du indar gutxiago jarrita. Elektrizitatea ere besteek baino gehiago behar du Rowenta etxekoak bateria kargatzeko, 7,9 watt (Electrolux etxekoak halako hiru ia) eta lanean ari dela, 104 watt (Ufesa etxekoak 62 watt baino ez). Gehiago kontsumitzeak ez du esan nahi eraginkorragoa dela, baina Rowenta etxekoak, behintzat, besteek baino indar gehiagoz xurgatu du hautsa. Xurgagailuaren ahoan, 15,9 metro iritsi ditu aireak segundoan, Electrolux etxekoak baino zertxobait gehiago (15,5 m/s), eta Ufesak baino askoz gehiago (7,4 m/s). Gainera, triangelu formako burua dauka, pareten eta zoruaren arteko zokoetan hautsa xurgatzeko. Hoover eta Fagor etxekoek, berriz, hodi luzagarriak ekarri dituzte. Rowenta eta Fagor etxekoek beste abantaila bat ere badute: tente geratzen dira xurgatzeko lanak eteten ditugunean, eta ez da ibili behar ezeren kontra bermatzen edo beren euskarri gainean jartzen (parking kokapena daukatela esaten da).
Eta zer eragozpen?
Erratz-xurgagailuak ez zaizkio konektatzen sare elektrikoari, eta, ondorioz, ez dute ohiko xurgagailuen indarrik; dena den, gabezia hori orekatzeko edo, eskuila birakaria ekartzen dute, eta horrek hautsa harrotzen laguntzen dio buruko gailuari. Guk egin dugun probetako batean, ogi birrina jarri dugu bi egur kontratxapaturen arteko erreten batean, eta sei xurgagailuetatik hiruk ez dute bihirik ere bildu (Solac, Hoover eta Fagor). Rowenta izan da onena horretan, baina ogi birrinaren% 18 baino ez du atera; ohiko xurgagailuak, berriz, % 97 bildu du.
Ehunaren gainean egin ditugun probetan, aldiz, txikiagoak izan dira aldeak. Talko hautsak bota ditugu ehunen gainean, 10 gramo, eta ohiko xurgagailuak guztia bildu du. Erratz-xurgagailuen artean, berriz, emaitzarik txarrena lortu duenak ere, Fagor etxekoak, hautsaren % 87 bildu du. Mahai-oihal baten gainean ere bota dugu ogi birrina, eta harea auto baten jarlekuetan, eta emaitzak ez dira askorik aldatu. Ohiko xurgagailuak zikin guztia bildu du, eta erratz itxurakoetan apalen ibili denetakoak, Fagor etxekoak, zikinaren % 90 baino gehiago. Moketa gainean zabaldu ditugun 20 hari zatiak ere ongi bildu ditu ohiko xurgagailuak, eta erratz-xurgagailuetan, berriz, 5 hari utzi ditu bildu gabe emaitza apalena eman duenak, Solac etxekoak. Erratz-xurgagailuen arteko alderik handiena zementu gaineko proban antzeman dugu: Hoover etxekoak ia % 100 xurgatu du eta Fagor etxekoak, berriz, % 29 baino ez.
Guztiek gainditu dituzte segurtasun elektrikoa neurtzeko probak, eta erortzera utzi ditugunean ere (atzerantz eta albo baterantz), ez da arazorik sortu. Bi urteko bermea ematen dute sei xurgagailuek, baina Hoover etxekoak ez du adierazten argibide-eskuliburuan (web orrian baino ez du esaten). Ez Hoover-ek ez Electrolux-ek ez dute jakinarazten argibide-eskuliburuan gailu horiek ezin dituztela erabili gaitasun fisikoak edo bestelakoak urrituta dituztenek, eta egokigailua adierazteko, korronte jarraituaren ikurra erabiltzen dute eta ez korronte aldizkatuaren ikurra.
Kalitate-prezioak
Rowenta eta Electrolux etxeko xurgagailuak gustatu zaiz- kie gehien erabilera proban parte hartu duten sei kon-tsumitzaileei. 7,8 puntu lortu dituzte biek, eta gertu izan dituzte Hoover (7,5) eta Solac (7,3). Apalxeago ibili dira Fagor (6,3) eta Ufesa (6,6). Kalitate-prezioetan, Hoover etxekoa gailendu da. Merkeena, arinena, gainerakoak bezain eraginkorra eta erabiltzaileen gustukoa. Modelo indartsua nahi dutenentzat, berriz, eta gehiago ordaintzeko prest badaude, Rowenta etxekoa ere aukera ona da. Tente geratzen da erabiltzen ez denean, bateriek dezente gehiago irauten dute eta besteek baiEz indar gehiago dauka.
Laburbilduz eta konparatzeko taula
Laburbilduz
- Sei erratz-xurgagailu aztertu ditugu; merkeenak 69,90 euro balio izan du, Hoover etxekoak, eta garestienak 179 euro, Rowenta etxekoak.
- Bateriarekin dabiltza guztiak, eta, batez beste, 24 minutu behar izan dituzte agortzeko.
- Seiek gainditu dituzte segurtasun elektrikoa neurtzeko probak, emaitza onak eman dituzte eraginkortasuna aztertzeko probetan, eta ongi gainditu dute erabilera proba.
- Sei xurgagailuetatik hiru tolestu egiten dira, errazago gorde ahal izateko; beste hiru eskuko xurgagailu bihur daitezke, eta bi tente geratzen dira erabiltzen ez direnean.
- Ohiko xurgagailuen antzeko prezioa daukate erratz-xurgagailuek, baina indar gutxiagoz xurgatzen dute, eta ez dira haiek bezain eraginkorrak, batik bat erretenetako zikina ateratzeko.
- Kalitate-prezioetan Hoover etxekoa gailendu da. Merkeena da, baita arinena ere eta gainerakoak bezain eraginkorra izateaz gain, kontsumitzaileen gustukoa ere izan da
Marka | Fagor | Hoover | Solac | |
---|---|---|---|---|
Modeloa | OHIKO XURGAGAILUA 2000 W |
Limited Edition VCE-156 | Freejet SU144CBR2011 | Minuetto Eco AE2510 |
Prezioa (euros) | 75,73 | 69,90 | 87,06 | |
Kontsumitzailearentzako informazioa | ||||
Zenbateko bermea eskaintzen du argibide-eskuliburuak | 2 urte | Ez du esaten | 2 urte | |
Etiketa eta argibide-liburua | Egokia | Egokia | Egokia | |
Segurtasun elektrikoa | Egokia | Egokia | Egokia | |
Erabilgarritasuna | ||||
Pisua (Kg) | 3,40 | 2,45 | 2,70 | |
Altuera ? altuera, tolestuta (cm) | 114 – 79 | 107 – 64 | 107 | |
Eskuko aspiragailu bihur liteke | Bai | Ez | Ez | |
Osagarriak | Hodi luzagarri malgua, Izkinetan xurgatzekoa Parking kokapena |
Hodi luzagarri malgua Izkinetan xurgatzekoa Zoruko euskarria |
Zoruko euskarria | |
Karga-kontsumoa (watt) (1) | 8,7 | 6,4 | 6,4 | |
Motorraren kontsumoa (watt) (2) | 70,8 | 93,6 | 74 | |
Xurgatze-indarra (m/s) | 35 | 13,1 | 8,8 | 7,6 |
Bateriaren iraupena (minututan) | 19 | 18 | 16 | |
Erortzera utzita zer emaitza eman du | Egokia | Egokia | Egokia | |
ERAGINKORTASUNA | ||||
Gainazal gogorrean (zenbat talko hauts xurgatu duen, %-etan) Zorua | 100 | 29 | 99 | 97 |
Oihal gainean (zenbat talko hauts xurgatu duen, %-etan) Kuxina | 100 | 87 | 99 | 98 |
Oihal gainean (zenbat ogi birrin xurgatu duen, %-etan) Mahai-oihala | 100 | 98 | 100 | 99 |
Oihal gainean (zenbat harea xurgatu duen, %-etan) Autoko moketa | 100 | 91 | 100 | 100 |
Erretenetan (zenbat ogi birrin xurgatu duen, %-etan) Erretena | 97 | 0 | 0 | 0 |
Moketa gainean (zenbat hari xurgatu dituen, %-etan) Hariak | 100 | 100 | 100 | 75 |
Kalitate-emaitza | Ona | Ona | Ona | |
Erabilera proba (0tik 10era) | 6,3 | 7,5 | 7,3 |
Marka | Ufesa | Rowenta | Electrolux |
---|---|---|---|
Modeloa | Praktika FD88 08 32 | Airforce RH8565 01 | Ergorrapido ZB2813 ML13 |
Prezioa (euros) | 104 | 179 | 156,50 |
Kontsumitzailearentzako informazioa | |||
Zenbateko bermea eskaintzen du argibide-eskuliburuak | 2 urte | 2 urte | 2 urte |
Etiketa eta argibide-liburua | Egokia | Egokia | Egokia |
Segurtasun elektrikoa | Egokia | Egokia | Egokia |
Erabilgarritasuna | |||
Pisua (Kg) | 2,65 | 3,65 | 2,45 |
Altuera ? altuera, tolestuta (cm) | 113 – 75 | 120 | 109 |
Eskuko aspiragailu bihur liteke | Bai | Ez | Bai |
Osagarriak | Izkinetan xurgatzekoa Hormako euskarria Zoruko euskarria |
Izkinetan xurgatzekoa Parking kokapena |
Izkinetan xurgatzekoa Hormako euskarria Zoruko euskarria |
Karga-kontsumoa (watt)(1) | 7 | 14 | 4,7 |
Motorraren kontsumoa (watt)(2) | 62,2 | 104 | 67,3 |
Xurgatze-indarra (m/s) | 7,4 | 15,9 | 15,5 |
Bateriaren iraupena (minututan) | 24 | 46 | 20 |
Erortzera utzita zer emaitza eman du | Egokia | Egokia | Egokia |
ERAGINKORTASUNA | |||
Gainazal gogorrean (zenbat talko hauts xurgatu duen, %-etan) Zorua | 96 | 97 | 94 |
Oihal gainean (zenbat talko hauts xurgatu duen, %-etan) Kuxina | 96 | 97 | 99 |
Oihal gainean (zenbat ogi birrin xurgatu duen, %-etan) Mahai-oihala | 100 | 100 | 100 |
Oihal gainean (zenbat harea xurgatu duen, %-etan) Autoko moketa | 100 | 100 | 100 |
Erretenetan (zenbat ogi birrin xurgatu duen, %-etan) Erretena | 10 | 18 | 10 |
Moketa gainean (zenbat hari xurgatu dituen, %-etan) Hariak | 100 | 100 | 100 |
Kalitate-emaitza | Oso Ona | Oso Ona | Ona |
Erabilera proba (0tik 10era) | 6,6 | 7,8 | 7,8 |
1. Karga kontsumoa: Bateriak guztiz hustu, eta zenbat elektrizitate kontsumitzen duen berriz kargatzeko.
2. Motorraren kontsumoa: Motorra indar guztiz lanean jarrita eta bateriak erabat kargatuta. Zenbat eta zenbaki handiagoa eman, orduan eta gehiago kontsumitzen du xurgagailuak: hori gerta daiteke, halaber, motorrak potentzia gehiago duelako ere.
Banan-banan
Banan-banan, sei erratz-xurgagailu
Hoover Freejet SU144CBR2011
- Prezioa: 69,90 euro.
- Hau izan da merkeena.
- Honek lortu du emaitzarik onena kalitate-prezioetan
- Emaitza, oro har: Ona.
- Argibide-eskuliburuan ez du jakinarazten gailu hauek ezin dituztela erabili ez haurrek, ez ezintasunen bat duten pertsonek, eta ez du esaten bermeak zenbat irauten duen.
- Heldulekua tolesten zaio, eta hodi luzagarri malgua ekarri du; beste guztiek baino leku gutxiago hartzen du gordetakoan (64 cm), eta guztietan arinena izan da (2,45 kg).
- Erabilera proba: 7,5 puntu 10etik.
- Motorra ezin da bereizi egitura nagusitik, eta erabiltzaileei deseroso samarra gertatu zaie eskuko xurgagailu moduan erabili nahi izan dutenean.
Fagor VCE-156
- Prezioa: 75,73 euro.
- Bi merkeenetako bat izan da.
- Emaitza, oro har: Ona.
- Astunenetakoa izan da (3,4 kg). Heldulekua tolestu egiten da (teleskopioa balitz bezala biltzen da), eta hori ona da gordetzeko. Eskuko xurgagailu bihurtzen da. *Hodi luzagarri malgua dauka, eta parking kokapena (tente geratzen da bere kabuz). Honek lortu ditu emaitzarik txarrenak zoru gainean, mahai-oihalean, autoko jarlekuan eta kuxin gainean egin ditugun probetan.
- Erabilera proba: 6,3 puntu 10etik.
- Hauxe gustatu zaie gutxien kontsumitzaileei; bereziki desegokia gertatu zaie zutikako eran erabiltzeko, eta horma ondoko eta izkinetako zikinak kentzeko.
Solac Minuetto Eco AE 2510
- Prezioa: 87,06 euro.
- Emaitza, oro har: Ona.
- Ez da tolesten, eta eskuko xurgagailu ere ez da bihurtzen. Honen bateriak iraun du gutxien. Hariak xurgatzeko proban honek eman du emaitzarik apalena.
- Erabilera proba: 7,3 puntu 10etik.
- Erabiltzaileei gustatu zaie nola bilduta etorri den.
Ufesa Praktika FD88 08 32
- Prezioa: 104 euro.
- Emaitza, oro har: Oso ona.
- Tolestu egiten da gordetzeko, eta eskuko xurgagailu bihurtzen da. Honen motorrak eman du potentzia gutxien, eta xurgatu ere, besteek baino indar gutxiagoz egin du.
- Erabilera proba: 6,6 puntu 10etik.
- Honek lortu du emaitzarik apalenetakoa. Erabiltzaileei ez zaie iruditu egonkorra, eta arrastan eramateko ere desegokia gertatu zaie.
Rowenta Airforce RH8565 01
- Aukera ona da diru gehixeago ordaintzeko prest daudenentzat.
- Prezioa: 179 euro. Hau izan da garestiena.
- Emaitza, oro har: Oso ona.
- Honek soilik ekarri du triangelu formako burua. Beste guztiak baino luzeagoa da (120 cm) eta astunagoa (3,65 kg). Parking kokapena dauka (tente geratzen da bere kabuz), baina ez da tolesten, eta, beraz, besteek baino leku gehiago hartzen du gordetzerakoan. Honek kontsumitu du elektrizitate gehien bateria karga-tzeko; besteek baino indar gehiagoz xurgatu du (15,9 m/s), eta onena izan da erretenetako zikina kentzen. Beste xurgagailuen bateriek baiEz askoz gehiago iraun du honenak.
- Erabilera proba: 7,8 puntu 10etik.
- Hauxe gustatu zaie gehien erabiltzaileei, Electrolux etxekoarekin batera. Hormen ondoko eta izkinetako zikina oso erraz biltzen dituela iruditu zaie, nahiz eta astun samarra gertatu.
Electrolux Ergorrapido ZBZ2813 ML13
- Prezioa: 156,60 euro.
- Bi garestienetako bat izan da.
- Emaitza, oro har: Ona.
- Argibide-eskuliburuan ez du jakinarazteen gailu hauek ezin dituztela erabili ez haurrek, ez ezintasunen bat duten pertsonek. Eskuko xurgagailu bihurtzen da, eta arinenetakoa izan da, Hoover etxekoarekin batera (2,45 kg). Honek behar izan du elektrizitate gutxien bateria kargatzeko, eta Rowenta etxekoaren ondotik, honek xurgatu du indar gehienez (15,5 m/s).
- Erabilera proba: 7,8 puntu 10etik.
- Hauxe gustatu zaie gehien erabil-tzaileei, Rowenta etxekoarekin batera. Kanpoko itxura gustatu zaie, eta erosoa iruditu zaie.