Kirolak eta politikak albistegien erdia osatzen dute
Telebista da, dudarik gabe, espainiarrek nahien duten aisialdirako hedabidea: 14 urtez gorakoen %89k telebista ikusten du eta %36k egunkaria irakurri eta %52k irratia entzuten du, 2002ko Hedabideen Azterketa Orokorrak adierazi duenez. Beste aldetik, bide hori biziki onartua dute eta sinesgarritasun handia aitortzen diote espainolek, informazioa jasotzeko unean: albistegiak hamar herritarretik zazpik ikusi ohi ditu eta, horietatik, %72k telebista kateek eskaintzen dituzten albisteak oso edo aski sinesgarriak direla dio, CIS-en datuen arabera. Beraz, herritar askok egunez eguneko errealitateaz duen ezagutza telebistako albistegietan oinarritzen du (eta, seguruenik, hedabide horiek moldatu edo egokiturik daukate errealitateari buruzko iritzia).
Nolakoak dira, ordea, Espainiako telebistetako albistegiak?
TVE-1, La 2, Antena 3, Tele 5, Canal +, ETB-2, Canal 9, Tele Madrid, TV3, Canal Sur, TVG kateetako audientzia handieneko albistegiak ez ezik, TVE-k Nafarroa, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Errioxarako egiten dituen deskonexioak aztertu ditu CONSUMER-ek. Guztira, 500 ordu baino gehiago grabaturik, 660 albistegi eta 15.700 albiste. Oraingoan ez da aztertu albisteen zorroztasun eta objektibotasunik, ezta albistegien ekoizpenik ere. Albisteek jorratzen dituzten gaiak bakarrik ikertu dira, informazioak lantzeko ikuspegia, tonua edo modua alboan utzirik.
Ondorioak ez dira inorentzat ere harrigarriak, baina hausnarketa sakon egitera bultzatzen gaituzte. Kirolak eta politikak albistegietako denboraren %45 betetzen dute eta ekonomi alorreko albisteek, %8 inguru; kulturari, berriz, denboraren %11; eta, azkenean, osasun munduari (%3,1), ingurumenari (%2,3), zientziari (%2,1) eta kontsumoari (%1,8), ia deus ez.
Hortaz, badirudi albistegiek (nazional, autonomiko eta erkidegoetarako deskonexioak) audientzia-markak hausteari arreta handiagoa ematen diotela eguneroko bizitzaren inguruko gaiez herritarra informaturik edukitzeari baino. Gizarte gaiek denboraren %7 betetzen dute eta osasun, ingurumen, zientzia eta kontsumoari buruzkoak, guztiak bat eginik, erdipurdiko %9 hutsera iristen dira. Bestela esateko, ia beti dramatiko eta testigantzazko diren gertakariei bezainbeste, kasik.
Albistegien barnealdea publizitatearen behin betirako euskarri bihurtu dela ere frogatu da: telebista gehienek albistegietan etendurarik egiten dute, iragarkiak erakusteko edo katean kateko babesleei espazioa emateko (TVE-1-ean adibidez, publizitateak albistegiaren %18 betetzen du eta Tele Madrid-en, %14). Terminoak erkatzea dela eta, informazio meteorologikoa albistegiaren osagaitzat hartu da, kate batzuetan berariazko telesaioa bada ere.
Hona beste ondorioetako bat: ez da hautematen kate nazionalak eta autonomikoen arteko alde nabarmenik, kanal autonomikoetako albistegien osagai behinena kirola bada ere, nazionaletan politika den modu berean, espazio gehien betetzen duten lehen eta bigarren gaien arteko portzentajeen aldea berdintsuak mantentzen dira, tokiak alderanztuta. Esate baterako, edukien %28 kate nazionaletan politikak eta %20 kirolak betetzen du eta autonomikoetan, berriz, albistegietako denboraren %27 kirolari eskaintzen zaio eta %19 politikari.
Azterketatik ateratako beste bi egiaztapen: batetik, edukiei ematen zaien arretan, jabetzak -publikoa izan, pribatua izan- ia eraginik ez duela (publikoan pribatuetan baino kulturaren eskaintza urriagoa izatea salbuetsita). Bestetik, kate batetik bestera alde handiak hautematen direla albistegietan. Albiste “praktikoak” (gizarte, ingurumen, kultura, kontsumo, meteorologia, osasun eta segurtasun alorretako gaiak baturik) gutxien jorratzen dituztenak Canal + katekoak dira: denboraren %19 bakarrik bideratzen dute horietara; alderdi horretatik sentsibilitate handienekoa Gaztela eta Leonerako TVE-k egiten duen deskonexioa da, bertako albistegietan gai baliagarri horiei buruzkoek denboraren %43 betetzen dutelako. Nolanahi ere, kulturan bereziki, La 2-eko albistegia da azpimarratzekoa.
Albisteen gaiak | (%)Betetzen duten denbora |
---|---|
Kirola | %22,6 |
Politika | %22,1 |
Kultura | %10,8 |
Ekonomia, finantzak | %8,2 |
Gizarte gaiak | %6,9 |
Meteorologia | %6,7 |
Gertakariak | %6,7 |
Terrorismoa | %3,8 |
Osasuna | %3,1 |
Ingurugiroa | %2,3 |
Zientzia | %2,1 |
Kontsumoa | %1,8 |
Segurtasuna | %1,4 |
Gizartea | %0,9 |
Hedabideak | %0,5 |
Loteria | %0,1 |
Guztira | %100 |
Futbola eta politika, albisteetako nagusi
Oro har, kirolak -futbol ahalguztiduna, behinen- eta politikak albistegietako denboraren %45 betetzen dute, baina kate jakin batzuetan denbora osoaren erdia eta gehiago ere okupatzen dute. Esate baterako, TVE-1 eta ETB-2 kateetan, politika eta kirolari bideratutakoa denbora guztiaren erdia baino gehiago da; areago, ETB-2-n %55era iristen da.
Adiera honetan, behintzat, informatiboen joera orokorra homogeneotzat jo daitekeen arren, albistegi zenbaitek berariazko izaera agertzen dute: La 2-ekoak kirolari denboraren %9 bakarrik ematen dio eta kulturak %21 betetzen du; TVE Rioja-n, berriz, politikaren ondotik ekonomia alorreko albisteak dira garrantzi handikoenak.
Edukien ranking orokorrean kultura agertzen da hirugarren tokian, baina politikari edo kirolari eskainitakoaren erdia bakarrik beteaz. Canal + eta Antena 3-en albistegiek kultura gaiei denboraren %4 bakarrik ematen diete baina TVE-2 da kulturaz gehien arduratzen den katea (%21).
Ekonomi alorreko albisteei kate batzuek (TVE-1, TVE-2, Tele 5 eta Tele Madrid) oso tarte txikia ematen dieten (%3 inguru); beste hainbat (ETB-2, %8, eta Canal +, %6) dezente gehiago arduratzen dira.
TVE-1-eko albistegiak, publizitate ugarienekoak
Publizitatea ematearren albistegiak etetea ez da kontu berririk; areago, bloke horietako batzuk babesleek ezarriak izan ohi dira. Baina, bitxia bada ere, telebista kate publikoa da publizitateari eskainitako denboraren ranking espainiarrean aitzindari. Gogora dezagun, dena den, Televisión Española eta RTP portugaldarra direla Europan publizitate gehien emititzen duten telebista publikoak.
Datuak erkatzea dela eta, eguraldiari eskainitakoa albistegiaren osagaitzat hartu da, kate zenbaitek berariazko atal gisa jotzen badute ere. Nolanahi ere, TVE-1-eko albisteen blokea amaitu eta meteorologia saioa hasi aurretik, bost eta hamar minutu bitarteko publizitate tarteak konputatu ziren, kate publiko horrek publizitateari “eskuzabal” eskaintzen dion denbora ugariaren adierazgarri.
Izan ere, TVE-1-eko albistegiek publizitateari eskaintzen dioten denbora azken lau urteotan hirukoiztu egin dute (CONSUMER-ek 1998ko apirilean eginiko azterketan %6 zelarik, %18 da egun), eta beste hainbat kate (TV3 , Tele 5, Antena 3, etc) antzeko mailetan mantendu dira. Adiera honetan azpimarratzekoak ditugu TVE-k Kantabria, Nafarroa, Gaztela eta Leon eta Errioxarentzat egiten dituen deskonexioak eta Canal + (%1 baizik ez du publizitatearentzat).
Albistegietan zientzia, kontsumo eta osasunari ematen zaien tartea hutsaren hurrena da: horrek, telebistek herritarren eguneroko bizitzarekin eta gertueneko arazoekin loturarik ia ez dutela adierazten du.
Kultura, gizarte, osasun, kontsumo, segurtasun, ingurumen eta meteorologia gaietako albisteak herritarrarengandik hurbileneko kontuak direla gogoan izanda, alderdi horietarako joera ahulena agertzen duten kateak Canal + (denak, baturik, %19ra iristen dira, ozta-ozta), ETB-2 (%23), Antena 3 eta TVG (%25 inguru) dira.
Televisiones nacionales y autonómicas
Kateak | TVE 1 | TVE 2 | Antena 3 | Tele 5 | Canal + | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|
Politika | %24,5 | %29,3 | %18,9 | %21,9 | %44,5 | %27,8 |
Kirola | %27,4 | %9,1 | %31,8 | %19,3 | %11,1 | %19,7 |
Kultura | %8,7 | %21 | %4,1 | %7,3 | %4,5 | %9,1 |
Gizarte gaiak | %5,6 | %8,7 | %8,7 | %12,7 | %3,1 | %7,8 |
Gertakariak | %5,9 | %5,1 | %9,1 | %10,5 | %6,1 | %7,3 |
Terrorismoa | %5,1 | %8,5 | %6,4 | %4,9 | %9,8 | %6,9 |
Meteorologia | %11,9 | %1,7 | %4,3 | %5,5 | %10 | %6,7 |
Ekonomia | %2,5 | %3 | %5 | %3,6 | %6,2 | %4,1 |
Zientzia | %1,1 | %5,4 | %2,4 | %3,1 | %1,2 | %2,6 |
Osasuna | %2,2 | %2,5 | %3 | %3,1 | %0,9 | %2,3 |
Ingurugiroa | %1,1 | %3,2 | %0,8 | %1,3 | %0,2 | %1,3 |
Kontsumoa | %0,6 | %0,9 | %1,8 | %2,9 | %0,4 | %1,3 |
Gizartea | %2 | %0,6 | %0,1 | %2,5 | %1,6 | %1,4 |
Segurtasuna | %0,6 | %0,5 | %2,3 | %1,1 | %0,4 | %1 |
Hedabideak | %0,5 | %0,4 | %1,1 | %0,2 | %0 | %0,4 |
Loteria | %0,2 | %0 | %0,1 | %0 | %0 | %0,1 |
ONDORIO ZENBAIT
Politika, gai kuttunena: kanal nazional espainiarretako albistegiek, batez beste, gai politikoei espazio handiagoa -edukiaren ia %28- eskaintzen diote kirolei baino -edukiaren %19-, bi salbuespen nabarmen badiren arren: TVE-1 eta Antena 3 kateetakoak: hauek politika baino kirol gehiago emititzen dute (horixe da erkidegoetako albistegiek erakutsitako joera).
Albistegien ia erdia politikak eta kirolak, hurrenez hurren, harrapatzen dute: denbora guztiaren %47,5 eskaintzen zaie. Batez besteko horren gainetik ere dabiltza bi kate: Canal + eta TVE-1, denboraren %56 eta %51 eskainita, albistegien erdia baino gehiago betetzen dute politikaz eta kirolez.
La 2-eko albistegiek gainerakoetatik at segitzen dute: politikaren (denboraren %30 okupatzen du honek) ondotik kultur gaiak dira Espainiako bigarren kate ofizial horretan protagonismo handienekoak (edukiaren %21). Gizarte gaiak (%8,7), bere aldetik, ia-ia kirolen parean (%9,1) dabiltza, beste kateetan ez bezala.
Gertakariak: erkidegoetako kanalek (%8,9) baino gertakari gutxiago emititzen dituzte (%7,3) baina bi kate kokatu dira erkidegoetako telebisten parean: Antena 3 eta Tele 5. Antena 3-eko albistegietan gertakariak dira, okupaturiko denboraren arabera, hirugarren blokea (%9,1), kirol eta politikaren gibelean, eta kulturaren (%4,5) oso gainetik. Tele 5-n berriz, gertakarien gaineko notiziak dira laugarren gaia (%10,5) eskala horretan, kirol, politika eta gizarte gaien ondoren.
Kultura: guztirako denboraren %9 okupatuz, kate nazional espainiarretan (La 2-en, bereziki) garrantzizko tokian agertzen da, nahiz Antena 3 eta Canal + kateetan %4 ingurura baizik iritsi ez den arren.
Gizarte gaiak: albistegi espainiar orokorretan laugarren blokea izaki (%7,8), erkidegoetako telebistetan baino garrantzi handiagoa dute (%6,5).
ETB-2 (CAV) |
Canal 9 (Valentzia) |
Tele Madrid (Madril) |
TVG (Galizia) |
|
---|---|---|---|---|
Kirola | %29,4 | %34,6 | %20,2 | %31,1 |
Politika | %25,2 | %9,4 | %20,2 | %17 |
Kultura | %8,6 | %5,8 | %12,4 | %9 |
Gertakariak | %7,3 | %8 | %11,1 | %14,6 |
Meteorologia | %5,6 | %10,7 | %8,5 | %6,3 |
Ekonomia, finantzak | %8 | %5,5 | %3,8 | %5,9 |
Gizarte gaiak | %2,% | %7,9 | %5,9 | %6,4 |
Terrorismoa | %5,6 | %1,7 | %4,8 | %2,3 |
Osasuna | %2,1 | %4 | %3,5 | %2,2 |
Ingurumena | %0,7 | %2,9 | %2,6 | %1,1 |
Kontsumoa | %1,1 | %2,7 | %2,2 | %0,3 |
Segurtasuna | %2,1 | %3,3 | %1,8 | %0,3 |
Zientzia | %0,9 | %2,4 | %1,3 | %1,2 |
Gizartea | %0,1 | %1,1 | %1,6 | %0,5 |
Hedabideak | %0,4 | %0 | %0,2 | %1,2 |
Loteria | %0 | %0 | %0 | %0,4 |
Canal Sur (Andaluzia) |
TV3 (Katalunia) |
Guztira | |
---|---|---|---|
Kirola | %26,5 | %21,2 | %27,2 |
Politika | %15,2 | %23,3 | %18,4 |
Kultura | %14,2 | %8,2 | %9,7 |
Gertakariak | %8,6 | %3,8 | %8,9 |
Meteorologia | %4,4 | %9,1 | %7,4 |
Ekonomia, finantzak | %12 | %7,8 | %7,2 |
Gizarte gaiak | %4,1 | %12 | %6,5 |
Terrorismoa | %1,8 | %3,7 | %3,3 |
Osasuna | %4,4 | %2,2 | %3,1 |
Ingurumena | %1,8 | %2,1 | %1,9 |
Kontsumoa | %1,8 | %2,5 | %1,8 |
Segurtasuna | %1,9 | %1,1 | %1,8 |
Zientzia | %0,% | %1,6 | %1,4 |
Gizartea | %1,8 | %1,3% | %1,1 |
Hedabideak | %0,% | %0 | %0,4 |
Loteria | %0,2 | %0 | %0,1 |
Zenbait ondorio
Kirola, politikaren gainetik: erkidegoetako sei kateetako albistegiek denbora gehiago eskaintzen diete kirolei (%27,2) politikari baino (%18,4). Kirolik gehien emititzen dutenak Canal 9 katekoak dira, ia %35ekin. TV3eko albistegiek osatzen dute salbuespena, politika gehixeago eskaintzen baitute (%23,3) kirola baino (%21,2), eta baita Tele Madrid katekoek ere, tarte berbera eskaintzen baitiote kirolari eta politikari (%20,2 kasu bietan).
Kirolak eta politikak, ia albistegien erdia: telebista autonomikoetako albistegien denboraren %45 hartzen dute. Batez besteko horren gainetik nabarmentzen dira ETB-2 kateko albistegiak, denboraren %55 eskaintzen baitiote kirolei eta politikari eta baita TVG katekoak ere, tartearen %48 erabiltzen baitute gai horietarako. Tele Madrid kateko albistegiek erabiltzen dute denborarik gutxien gai horietarako, %40,4 guztira. Canal 9 katea ere nabarmen agertzen da, informazio gehiago eskaintzen baitu meteorologiaz (%10, 7) politikaz baino (%9,4).
Albistegietan denbora gehien hartzen duen hirugarren gaitik aurrera desberdintasun handiagoak antzematen dira erkidegoetako albistegien artean: Kulturari buruzko berriak hirugarren tokia betetzen dute Canal Sur (%14,2), Tele Madrid (%12,4) eta ETB-2 (%8,6) kateetan. Beste hiru kanal autonomikoetan, aitzitik, oso bestelakoa da gehien jorratzen diren gaien artean hirugarren tokian ageri dena: TVG kateko albistegietan gertakariek hartzen dute hirugarren tokia, denboraren %14,6rekin; TV3 katean gai sozialei ematen zaie toki hori, albistegiaren %12 eskainita eta Canal 9-n, berriz, politikari, albistegietako denboraren %9,4 hartzen baitu.
Gertakariak: elebista autonomikoetan laugarren tokian ageri dira emitituriko minutuei dagokienez, estatu mailako telebista-kateekiko puntu eta erdi gainetik.
Osasuna, Ingurugiroa, Kontsumoa e Zientzia: guztien artean, albistegietako minutu guztien %8,2 hartzen dute batez beste.
TVE 1
Gai kuttunenak kirola (%27) eta politika (%24,5) dira.
Kate hau da albistegietan publizitate gehien sartzen duena (denboraren %18). Egunean emititzen dituen 4 albistegiak batez besteko iraupen luzeenekoak dira (65 minutu), baina iraupen bereko gainerako albistegiek (27) baino albiste gutxiago ematen ditu bertan. Meteorologiari denbora gehien (%12) eta finantza-ekonomiari gutxien (%2,5) ematen diena.
TVE 2
Gai nagusiak: politika (%29) eta kultura (%21).
Nazioarteko albisteei (%21) eta kulturari (%48) denbora gehien ematen diena eta, aitzitik, meteorologiari, tarte txikiena eskaintzen diona (%1,7). Kirolari (%9) eta ekonomia zein finantzei (%2,5), minutu gutxi. Batez beste, ordu erdiko albistegiak, publizitaterako etenik gabe.
TELE 5
Gai nagusiak: politika (%22) eta kultura (%19).
Gizarte gaietako albisteei (%13) eta gertakariei (%10) denbora tarte handiena ematen diena. Albiste nazionalari arreta handiagoa (%41). Egunean 4 albistegi duten katetan, albiste gehien (29) ematen dituenetako bat. Publizitaterako eten gehien (2) egiten dituztenak, iragarki asko bilduz (%12).
ANTENA 3
Gai nagusiak: kirola (%32) eta politika (%19).
Kulturari (%4).denbora gutxien ematen diena.
Egunean 4 albistegi, publizitaterako 2 aldiz eteten du, albistegiaren %5 harrapatuz. 45 minutuko iraupena, denbora gehien izaera nazionaleko albisteak jorratzeko.
CANAL +
Politikari (%44) gehien eskaintzen dionetako bat, urrutitik kirola (%11) datorkiola.
Terrorismoaz gehien mintzatzen direnak (albistegien iraupenaren %10). TVE-1 eta Canal 9 kateekin batera, meteorologiari espazio gehien ematen diena (%10). Garrantzi gutxi ematen diote kirolari (11%) eta kulturari (%4,5). Herritarrengandik urrutienekoa (denboraren %19 baizik ez gizarte gai, ingurumen, eta antzeko albisteetan). Albistegi laburrenak (17 minutu) eta notizia gutxienekoak (9), publizitaterako etendurarik gabeak.
ETB 2
Gai nagusiak: kirola (%29) eta politika (%25), ondoren kultura (%8,6) datorrela.
TVE (Cantabria) katearekin batera, gizarte gaietako albisteei denbora gutxien ematen diena. Erkidegoko notiziei arreta handiagoa (%47). Batez beste 57 minutuko albistegiak eta 34 albiste saioko.
CANAL 9
Gai nagusiak: kirola (%35) eta, harritzekoa bada ere, meteorologia (%11).
Kirolari denbora gehien (hein batean, bederen, Espainiako Liga Valentziak irabazi duelako aurten) eta politikari gutxien (%9) ematen diena. Canal + eta Antena 3-ekin batera, albiste kulturalei minutu gutxien eskaintzen diena. Bertako albiste gehientsuak izaera lokalekoak dira. TVE (Cantabria) katearekin batera, ofizialena (albisteen %43 erakunde publikoetatik datoz).
TELE MADRID
Gai nagusiak: politika eta kultura (%20narekin).
Gertakariei (%11) denbora gehien ematen diena.
Publizitate gehieneko albistegiak: 2 eten, denbora guztiaren %14 beteaz. Albiste erdiak baino gehiago (%52) kale gertakarien berri ematekoak. Albiste lokalari arreta handiena (%43).
TVG
Gai nagusiak: kirola (%31) eta politika (%17), albistegien ia erdia harrapaturik.
Gertakariei (%15) denbora gehien ematen diena. Albiste nazionalari arreta handiagoa (%41). Bertako albiste gehientsuak erkidegoari dagozkio. TVE-1 katearekin batera, albistegi luzeenak (63 minutu), iraupen bereko beste albistegiek baino notizia gutxiago (27) ematen baditu ere.
CANAL SUR
Gai nagusiak: kirola (%26) eta politika (%15), albistegien ia erdia harrapaturik.
Batez beste, kate honetako albistegiek 61 minutu irauten dute eta albiste gehien ematen dituztenak dira (36).
Publizitaterako egiten dituzten bi etenek denbora osoaren %7 betetzen dute. Albiste gehienak erkidegoari dagozkio.
TV3
Politikak (%23) eta kirolak (%21) albistegien ia erdia harrapaturik, Tele 5 katearekin batera gizarte gaiei espazio gehien ematen diena da (%12).
Albistegi gehien ematen dituen katea (5), batez besteko iraupena 44 minutu izaki. Publizitaterako eten bakarrak denboraren %8 hartzen du. Nazio eta nazioarteko albisteek espazio berdina betetzen dute (%30).
TVE CANTABRIA
Kirol (%25) eta politika (%22) dira albistegiaren osagai nagusiak.
TVE-1 Rioja katearekin batera, ekonomia-finantza alorrari espazio gehien ematen diona (%17). Bertako albiste gehien-gehienak (%99) erkidegoari dagozkio. Albistegi ofizialenak (bertako informazioen %47 erakunde publikoetatik datoz). 21 minutuko albistegiak izaki, ez dute publizitaterako etenik eta batez beste 13 notizia ematen dituzte.
TVE RIOJA
Gai nagusiak politika (%24) eta ekonomia-finantzak (%21).
Alor honi eta zientziari espazio gehien eskaintzen diona (%5,5) izanik, kirol gutxien emititzen duena da (%8,5). Albistegiko 13 notizia, batez beste, 21 minutukoak dira eta ez dute publizitaterako etenik.
TVE CASTILLA Y LEÓN
Politika (%20) eta kultura (%18) dira gai behinenak.
TVE-2 katearekin batera, kulturari denbora gehien eskaintzen diona eta ekonomia zein finantzei denbora gehien eskaintzen dietenetako bat (%12). Bertako notizia gehienak (%45) erkidegoari dagozkio. Bertakoak eguneroko bizitzarekin lotuen dauden albistegiak (denboraren %43 ingurumen, gizarte gai, kultura eta antzekoetan ematen dute). Albistegiko batez besteko 14 notizia; 21 minutu irauten dute eta etendurarik ez dute izaten.
TVE NAVARRA
Kirol (%27) eta kultura (%17) dira bi albiste-gai nagusiak.
Kulturari denbora gehien eta politikari gutxien eskaintzen dietenetako bat (16%). Kontsumoari buruzko albiste gehien jorratzen dituzten albistegiak. Albiste gehien-gehienak (%98) erkidegoari dagozkio. 21 minutuko albistegi hauek ez dute publizitaterako etenik izaten eta, batez besteko, 12 notizia ematen dituzte.
Nola egin zen
TVE 1, TVE 2, Antena 3, Tele 5, Canal +, ETB 2, TV3, Tele Madrid, TVG, Canal 9, Canal Sur, TVE Cantabria, TVE Navarra, TVE Castilla eta León, TVE Rioja kateetako eguerdiko eta ilunabarreko albistegiak aztertu ziren, aurtengo maiatzaren 4tik ekainaren 1era bitartean. Horretarako, 660 albistegi grabatu eta ikusi ziren (531 ordu, guztira), 15.700 albiste aztertu eta hurrengo alderdiak ikertuz: albisteen edukia, jatorria, esparrua eta albistegietan txertaturiko publizitatea.
Edukiak zehaztu ahal izateko, 16 gaitan sailkatu ziren: politika, kirola, ekonomia, gizarte gaiak, meteorologia, gertakariak, kultura, terrorismoa, kontsumoa eta eguneroko bizitza, osasuna, segurtasuna, ingurumena, zientzia, hedabideak, ospetsuen albisteak eta loteria. Albisteak jatorriaren arabera sailkatu ziren, erakundeak (gobernu eta parlamentuak, unibertsitateak, Banco de España, Eliza eta antzekoak), kale gertakizunak, elkarteak, alderdi politikoak, enpresa publiko zein pribatuak edota pertsonaiak sorburu hartuta. Bestetik, albisteak lau sailetan bereizi ziren: espainolak, nazioartekoak, erkidegoetakoak eta lokalak. Azkenik, publizitatea txertatzeko albistegia zenbat aldiz eten zen ere kontuan hartu zuten aztertzaileek, eten horien iraupena bera ere neurtuz. Ez zen bestelako gairik kontuan hartu, hala nola zorroztasuna, objektibotasuna, edota albistegien ekoizpen eta errealizazioa. Horien edukia, galdategian aurreikusitako gaietako batera bideratu baizik ez zen egin, informazioak tratatzeko modua, tonua edo ikuspegia zeharo bazterturik.
Albistegien rankinga
- Albistegietan kirol gehien ematen duen katea… Canal 9, Valentziakoa (denboraren %34,6)
-Kirol gutxienekoak… TVE Errioxa (%8,5) eta TVE-2 (%9,1). - Nazioarteko informazioari denbora gehien eskaintzen diona… TVE-2 (%48,1)
-Denbora gutxienekoa… Kantabria eta Nafarroako TVE-ko deskonexioak - Politika gehien ematen duena… Canal + (%44,5)
-Politika gutxienekoa… Canal 9 (%9,4) - Gertakariei denbora gehien eskaintzen diena… TVG (%14,6)
-Denbora gutxienekoa… TVE Kantabria (%1,5) - Ingurumenaz gehien kezkatzen dena… TVE Gaztela eta Leon (%6,0)
-Ardura gutxienekoa… Antena 3, ETB 2 eta Canal + (%1etik behera). - Kultur notizia gehien ematen dituena… TVE-2 (%21,0)
-Gutxienekoa… Antena 3 eta Canal + (%4 baino gehixeago) - Kontsumoari buruzko notizia gehien ematen dituena… TVE Nafarroa (%4,4)
-Notizia gutxienekoa… TVG eta TVE Gaztela eta Leon (%0,3) - Herritarragandik urrutiratuena (gizarte, ingurumen, kultura, kontsumo, meteorologia eta osasun gaietan denbora gutxien ematen duena)… Canal + (%19,4)
-Gai horiekiko sentsibilitate handienekoa… TVE Gaztela eta Leon (%42,7) - “Ofizialena” (notizien iturburuaz ari garela)… TVE Kantabria (Notizien %46,8, iturri instituzionalek emanak)
-Ofizialtasun apalenekoa… Tele Madrid (%14,2) - Albistegietan publizitate gehien txertatzen duena… TVE1 (denboraren %18)
-Publizitate urrienekoak… TVE2, TVE Kantabria, TVE Nafarroa, TVE Gaztela eta Leon eta TVE Errioxa (publizitaterik ez) eta Canal + (%1) - Publizitatea txertatzeko albistegiak gehien mozten dituztenak… Antena 3, Tele 5, Canal Sur eta Tele Madrid (2 aldiz batez beste, saio bakoi- tzeko)
-Etendura gutxienekoak… TVE2, TVE Kantabria, TVE Nafarroa, TVE Gaztela eta Leon, TVE Errioxa eta Canal Plus.