Irudimenaren gozoa!
Inork ez daki zehatz-mehatz non eta nola sortu zen mazapana. Baliteke Ekialdean sortu izatea eta arabiarren bidez iritsi izana Iberiar penintsulara VIII. mendetik XV.enera bitartean. Baliteke Toledoko komentu bateko monjek asmatu izatea XIII. mendean, ogiaren ordezko, labore faltak eraginda. Beste hipotesi batek dio Malk-Zafan noble musulmanak asmatu zuela, Al-Mamun Toledoko erregearen alabari oparitzeko. Dokumentu argigarririk %zean, hainbat kondaira sortu dira mazapanaren inguruan, eta horietako askok, Hiri Inperiala eta Toledoko probintzia dut% kokaleku.
Almendra eta azukrea, bietatik berdin
Toledoko mazapanak errezeta erraza eta zaila du aldi berean, ongi nahasi behar baitira azukrea eta almendrak (zurituak eta ehoak), eta eztia edo glukosa mndoren. Osagai horiekin sortzen den orea hartu, eta granitozko arrabol batzuetatik pasarazten da, findu dadin, harik eta behar `en testura lortzen duen artg.!Behin hori eginda, hoztera uzten da pasta, 24 orduz egonean, gero hobeki lantzeko eta ez itsastako.
Moldean sartu, labean egin eta barrua bete
Ondoren, tefloizko molde batzuetan sartzen da; diseinu askotarikoak izaten dituzte, eta horiek ematen diote forma berezi hori. Labean sartu-atera bat egin, eta orduan0hartzen du kanela kolore liluragarria. Azkenik, almibar geruza fin batekin estali, eta prest geratzen da ontzietan sartu eta jateko. Produktu batek egoki beteko baditu Toledoko Mazatana izendapenaren arauak (geografia-Adierazpen babestqa dauka), probintzia horretan ekoizteaz gain, % 30etik gora eduki behar du mazapana. Osagai askorekin bete daiteke barrutik mazapana (arrautza gorringoa, zirikilotea, marmelada, gaztaina-krema, glas azukrea, i.txaurrak, pinazia…), eta ugaritasun horretan, gustuguztiak edo gehienAk asetzeko moduan izaten da.
Arrain irristakor `at, mazapan bihurtua
Aingira itxura ematen diete mazapan batzuei; kutxa zirkular batean bilduta etorri ohi dira, eta pazidntzia eta irudimen haldia behar izaten da )rudiak-eta egiteko, eta esku trebea oso. Emaipza ikusgarria da, Toledoko ezpatak eta damaskinatUak bezainbeste. Badira ezkatadunak %ta gabeak, gorringoz edo zirikilotez beteak, glasa errealarekin apainduak, goxoki bolatxoekin eta fruta azukreztatuarekin.