Behi haragiz egindako 6 hanburger eta oilasko haragiz egindako beste 6 eskuratu ditugu janari lasterreko kateetan, eta aztertu egin ditugu

Hanburgerrak: ez dira guztiak berdinak, eta osasun alderdian badute zer hobetu

Batzuek haragi gehiago dute besteek baino, eta hobea. Gantz kopuruan ere alde handiak daude, eta kaloriak eta gantz saturatuak ere ez dituzte berdin. Higiene eta osasun alderdia hobetzeko modukoa daukate hanburger gehienek
1 iraila de 2008

Hanburgerrak: ez dira guztiak berdinak, eta osasun alderdian badute zer hobetu

/imgs/20080901/analisisa1.jpgBehi haragiz egindako sei hanburger aztertu ditugu, eta oilasko haragiz egindako beste sei, guztiak ere janari lasterra ematen duten kateetan eskuratuta (Mc Donald’s, Burger King eta Kentucky Fried Chicken, besteak beste). 184 eta 328 gramo arteko pisua izan dute, eta batzuk, garestienak, hain zuzen (Tony Romas, Fosters Hollywood eta Vips etxeetakoak), plater osoago baten zati izan dira: patataz lagunduta datoz, entsalada edo saltsa bereziren batekin.
Hamabi hanburger horien haragiarekin alderatu ahal izateko, txahalkia eta oilasko paparra erosi ditugu harategian eta zartaginean egin. Laborategian hanburgerra bera aztertu dugu, ogitarteko osoa, eta ez menuaren beste osagaiak. Ez dugu egin dastatze probarik kontsumitzaileen artean, hanburgerrak osagai desberdinekin datozelako, eta kalitate-prezioen araberako sailkapenik ere ez dugu eman.

/imgs/20080901/analisisa2.jpgJanari lasterra merkea izan ohi da. Horixe du ezaugarri nagusietakoa. Prezioari erreparatuta behiki hanburgerra (4,1 euro, batez beste) zertxobait merkeagoa izan da oilaskoz egina baino (4,3 euro), eta behiki hanburgerrarekin etorri den platera garestiagoa (9,2 euro, batez beste), oilasko hanburgerrarekin etorri dena baino (8,6 euro).

Behiki hanburgerren artean, Mc Donald’s-ekoa izan da merkeena (3,32 euro), eta oilaskoz egindakoen artean, Burger King-ekoa (3,17 euro). Behiki hanburger guztien haragiak ezaugarri jakin bat eduki du: haragi xehatuarekin egindako prestakin bat izan dute oinarrian, eta arrautza-irinetan pasatu gabe egon da. Oilasko hanburgerretan ez dugu aurkitu halako antzekotasunik: oilasko haragi xehatua eduki dute hiruk oinarrian, arrautza-irinetan pasatua, eta beste hirurek, berriz, oilasko paparraren xerrak.

Janari prestatuaren sailean sartzen dira hanburgerrak, hartu bezala jateko izaten dira, eta ez daude behartuta etiketak modu jakinean ematera. Gure aldizkariak ikusitakoaren arabera, Mc Donald’s-ek ematen du informazio gehien ontzi eta bilgarrietan.

Maiz jateko, hobe oilasko hanburgerrak

Oro har, oilasko hanburgerrak osasungarriagoak dira behi haragiz egindakoak baino: gantz gutxiago dute (% 10 oilaskoarenak, eta % 15 behikiarenak), eta gantza ez da, gainera, hain saturatua (batez beste, % 25 ditu saturatuak oilaskoz eginak, eta % 42 behikiz eginak). Kaloriak ere gutxiago ematen dituzte, baina aldea txiki da: batez beste, 230 kaloria dituzte oilasko hanburgerrek ehun gramo bakoitzeko, eta 254 behiki hanburgerrek. Baina oilasko prestakinez egindakoak soilik hartuko bagenitu oilasko hanburgerren artean (ezagunenak eta merkeenak), eta behiki hanburgerrekin alderatu, aldeak txikiagoak izango lirateke, batik bat, gantz eta kalorietan.

Itxura batean, jendeak argi dauka zer gustatzen zaion, eta hanburger mota jakina eskatzen du gehienetan. Beraz, haragi mota berarekin egindako hanburgerrak alderatzea izan liteke egokiena. Baina bada aintzat hartu beharreko beste alderdi bat ere, begi bistakoa, baina garrantzitsua hori ere: hanburgerraren pisua. Aldeak oso handiak dira. Burger King-en oilasko hanburgerrek 184 gramo dauzkate, eta Vips-en behiki hanburgerrek, 328 gramo. Kaloria gehien, behiki hanburgerretan, Vips etxekoak ematen du, handienak, alegia (931 kaloria guztira); oilasko hanburgerretan ere, Vips etxekoa nabarmentzen da: 650 kaloria ematen ditu guztira, baina 100 gramo bakoitzeko zenbat ematen dituen neurtuta, erdi parean geratzen da (223 kaloria /100 g).

Gantz saturatu kopurua begiratu eta batzuk besteen halako lau dute

Kalorientzat balio duenak, gantz saturatuentzat ere balio du. Oso kontuan hartzekoa da hanburger baten gantzean zenbat gantz saturatu dauden proportzioan, baina ez hori bakarrik; batzuetan askoz adierazgarriagoa da hanburgerraren gantz kopuru osoa. Adibidez: behiki hanburgerren artean, Italian Burger izenekoak dauka -Fast Good etxekoak- gantz saturatu gehien proportzioan (%47) eta trans gantz gehien (% 3,7), baina gantz kopuru txikiena dauka -trans gantzei dagokienez 0,4 gramo ehun gramo bakoitzeko eta gantz saturatuak 5,6 ehun gramoko-. Beraz, bere pisua kontutan hartuta (209 gramo), 12 gramo gantz saturatu ditu eta 0,4 gramo gantz trans. Vips etxekoak, berriz, gantz saturatu gutxiago ditu proportzioan (% 42), eta trans gantzak berdin (% 2,5) baina gantz gehiago dauka (% 17,5) eta pisu handia. Ehun gramo bakoitzeko 7,3 gramo gantz saturatu ematen ditu eta 0,4 gramo gantz trans. Beraz, orokorrean hanburger bakarra hartuta 24 gantz saturatu jango genituzke eta 1,4 gantz trans (hanburger artean gehien, honexek). Pertsona batek egunean ez luke jan beharko 20 gramo gantz saturatutik gora, eta bi gramo gantz trans baino gehiago.

Trans izeneko gantzei buruz ari garela, oso alde handiak aurkitu ditugu: % 0,5etik % 3,7ra. Orokorrean, behiki hanburgerrek dute kopuru altuagoa (% 2,7 batez beste) behiki hanburgerrek baino (% 1 batez beste). Trans gantzak ekilore edo sojaren haziaren koipea hidrogenatzean sortzen dira baina berez ere badaude, animalietatik eratorritako produktuetan. Eta berez sor daitezke koipea gehiegi berotzen edo berrerabiltzen denean.
Bakoitzaren pisua kontutan hartuta, behiki hanburger bi dira gantz hidrogenatu gehien dituztenak: Vips etxekoa (1,4 gramo) eta Fosters Hollywood (1,3 gramo). Egunean 2 gramo baino ezin badira hartu, behiki hanburger bakarra jatearekin eguneko kontsumoaren % 40 beteta izan dezakegu (McDonald’s hanburgerrarekin) eta baita % 70 ere (Vips hanburgerrarekin). Oilasko hanburgerretan kopurua bajuagoa da. KFC etxekoa janda eguneroko kopuru gomendatu horren %5 hartzen dugu, Fosters Hollywood edo Mc Donald’s-ekoa hartuta %30.

Behiki hanburgerrak

/imgs/20080901/analisisa4.jpgBehiki hanburgerrek ezaugarri oso desberdinak dituzte. Pisua, hasteko. 194 gramotik 328 gramo bitartekoak daude. Haragia, bestalde, ogitartekoaren % 34 da batzuetan, eta % 51 besteetan. Ogia % 26 da batean, eta % 35 bestean. Barazkiak, berriz (tomatea, letxuga eta tipula izaten dira maizenik), % 5 dira batean, eta % 24 ere bai bestean. Eta bestelako osagai batzuk ere, gantzez eta kaloriaz ongi hornituak, ez daude proportzio berean hanburger guztieta, ogitartekoaren % 2 hartzen dute batean eta % 15 bestean: gazta (seiek badute), hirugiharra (bik soilik daramate) eta maionesa (hiruk daukate, erdiek).

Alde horiek guztiak ikusita, pentsatzekoa da gantz kopuruan eta gantz saturatuen proportzioan ere ezberdintasunak izango direla. Ba, bai. Hanburger batzuetan, produktu osoaren % 12 dira gantzak, eta % 17 besteetan; gantz saturatuak, berriz (kaltegarrienak), gantz guztien % 35-47 artean dabiltza. Trans gantzetan ere antzeman ditugu aldeak (kaltegarriagoenak dira): gantz guztien %1,8 izan daitezke batean eta %3,7 bestean.

Kalorietan ere, alde deigarriak. Gehien daukatenek (Vips eta Tony Romas) 280 eman dituzte ehun gramo bakoitzeko, eta beste hiruk 235 kaloria/100 g. Elikadura ikuspegitik, Burger King etxeko Whooper gaztaduna izan da onargarriena aukeran, barazkiei esker batik bat (hanburgerraren % 24 barazkiak dira), eta lipidoen izaeragatik ere bai (saturatu gutxi ditu, gantz guztiaren % 35, hain zuzen).

Behikiaren kalitateak ere ematen du zeresana (Tony Romas etxekoak txerrikia ere badu). Harategian erositako txahalki xehatuak % 10 eman du gantza zartaginean egin eta gero, eta hori halako bi agertu da sei hanburgerretatik bostetan (% 19 eta % 23 artean dabiltza); Italian Burger izenekoak, berriz, Fast Good etxekoak, % 13 eman du, eta hori izan da salbuespena. Argi samar dago, beraz, animalia gantza eransten dietela hanburger horiei, edo gantz gehiago duen beste haragi batzuk (hirugiharra, urdaia…). Gantzak ere horrexegatik izaten dituzte kaltegarriagoak: % 44-49 artean dira saturatuak hanburgerretan, eta harategian erosi den txahalkian, berriz, % 38. Behiki hanburgerrek 225 eta 314 kaloria artean ematen dituzte ehun gramo bakoitzeko, eta harategiko txahalki xehatuak, 200 kaloria/100 g. Merkatu kalitate oneneko haragia Mc Royal de Luxe izenekoak dauka (Mc Donald’s etxekoa), horrek agertu baitu ehun konjuntibo gutxien (zainetan, nerbioetan, kartilagoetan… pilatzen dira). Italian Burguer izenekoa etorri da jarraian, Fast Good etxekoa (gantz gutxien horrek eduki du sei behiki hanburgerretatik, % 13).

Oilasko hanburgerrak

/imgs/20080901/analisisa3.jpgOilasko paparrarekin egindako hiru hanburgerrak askoz garestiagoak dira oilasko prestakina oinarri hartuta egin dituzten hirurak baino (arrautza-irinetan pasatuta daude), baina menu baten zati gisa atera dituzte hirurak, beste jaki batzuk lagunduta. Hiru horiek % 4 eta % 12 artean soilik dute gantza, eta oilasko prestakinez eginda daudenetan, berriz, % 7 dauka gantza KFC etxekoak eta % 18 Burger King etxekoak.

Hanburgerra osorik hartuta, % 50 izan da haragia Sandwich Club izenekoan (Tony Romas etxekoa), eta % 19 Chicken Supreme izenekoan (Mc Donald’s); arrautza eta irina, berriz, hanburgerraren % 21 dira Mc Donald’s etxekoan, eta hortik behera gainerakoetan (oilasko paparrez egindakoek ez dute arrautza-irinik). Barazkietan ere (tomatea, letxuga eta tipula, nagusiki) antzeko aldeak ikusi ditugu: Tony Romas etxekoak ez du barazkirik, eta Caesar Sandwich izenekoan (Fosters Hollywood etxekoa) hanburgerraren % 32 hartzen dute.
Eta gantz eta kaloria askoko osagaiak ere ez dira agertzen proportzio berean hanburger guztietan (ikus txosten honen azken atala, non hanburgerrak banan-banan aztertu ditugun): gazta (erdiek daramate), hirugiharra (hori ere hiruk daukate) eta maionesa edo beste saltsaren bat (batek izan ezik, beste guztiek badute).

Elikadura ikuspegitik, Caesar Sandwich hanburgerra izan da osasungarriena oilaskoz egindakoetan (Fosters Hollywood etxekoa): barazki proportzio handiena du; gantz gutxien (% 4), kaloria gutxien eta zuntz gehien (% 3). Ez dauka gantz motarik onena (% 27 ditu saturatuak, eta horren aldean, badira % 20ra iristen ez direnak ere), baina hain gantz gutxi duenez, horrek ez du garrantzi berezirik.

Oilasko haragiaren kalitatea neurtu dugunean, pentsatzeko zen bezala, arrautza-irinik ez daukaten hiru hanburgerren haragiak hurbildu dira gehien laborategian prestatu ditugun oilasko paparretara; gehien-gehien Fosters Hollywood etxekoa, Vips etxekoa ondoren eta Tony Romas etxekoa azkenik (beste biak baino gantz gehiago dauka askoz, eta saturatuak eta trans gantzak ere gehiago ditu proportzioan). Oilasko prestakinez egindakoen artean, Kentucky Fried Chicken izenekoak eman du kalitate onena: beste biek baino gantz gutxiago dauka askoz, eta gantz saturatuagoak ere ez dauzka besteek bezainbeste.

Gatza, zuntza eta gehigarriak

Batez beste, % 0,4 daukate sodioa hanburgerrek, eta horrek esan nahi du % 1 dutela gatza. Kentucky Supreme oilasko hanburgerrak dauka gatz gehien (% 0,6 sodioa), eta gainerakoek, % 0,3-0,5 artean. Gauza jakina da sodioa hipertentsioari lotuta dagoela, eta gehienez ere, elikagaiek % 0,7 eduki dezakete. Hanburger guztiak, beraz, neurri barruan dabiltza.

Zuntz gehien, berriz, Fosters Hollywood behiki hanburgerrak dauka (% 4); besteek ez bezala, mahaspasak dauzka osagaien artean, eta zuntz asko izaten du fruitu lehor horrek. Gainerako guztiek, % 2-3 artean daukate zuntza.

Haragiaren kontserbagarri espezifikoei dagokienez, nitritorik ez dugu aurkitu hanburger batean ere; arauak esaten du 150 zati eduki ditzakeela milioiko (z/m), edo, bestela esan, 150 mg/kg. Nitratoetan ere -beste kontserbagarri bat da- 150 z/m onartzen ditu arauak berorik eman ez zaion haragiarentzat (kasu honetan, sutan jarri aurreko hanburgerrarentzat balio du arauak). Haragi gordinak nitrato kopuru bat badu, pentsatzekoa da, sutan egin ondoren ere, nitrato kopuru bera eman behar lukeela gehienez ere, eta halaxe gertatu da guk aztertu ditugun guztietan. Legeak ezarritako mugatik urrun ibili dira gehienak (ez dira iritsi 30 z/m edukitzera), eta bakarra ibili da gertu samar 150eko muga horretatik, Fast Good-en behiki hanburgerra (147 z/m).

Beste kontserbagarririk baduten ere aztertu dugu, bi zehazki, horiek erabiltzen baitira gehien: azido sorbikoa eta azido bentzoikoa. Lehenak lizunaren eta legamiaren aurka egiten du, eta bigarrenak, bakterien eta onddoen aurka. Gerta daiteke bi azido horiek hanburgerren saltsetan agertzea, gaztetan edo hestekietan. Legeak ez du esaten hanburger batek zenbat eduki behar duen gehienez; osagai bakoitzarentzat ezartzen ditu mugak, ez hanburgerrentzat. Guk aztertu ditugun produktuetan agertu dira azido sorbikoa eta bentzoikoa, baina mugaren barruan guzti-guztietan. Burger King-en behiki hanburgerrak soilik dauzka biak, eta Tony Romas etxekoek, berriz, ez daukate ez bat ez beste, eta berdin gertatzen da Fast Good etxeko behiki hanburgerrarekin eta Fosters Hollywood etxeko oilaskodunarekin. Azkenik, koloragarrien bila ibili gara (legeak ez du onartzen haragi prestakinei koloragarririk eransterik). Azido karminikorik ba ote duten aztertu dugu (kolore gorrikara ematen die jakiei), hori erabiltzen baita gehien, baina ez dugu inon aurkitu./imgs/20080901/analisisa5.jpg

Osasun alderdietan hobetu beharra daukate

Hanburgerrak prestatzeko, eskuztatu egin behar dira, bestela ezin dira egin. Horregatik, eta tratamendu termikorik jaso ez duten barazkiak dauzkatelako, oso zorrotz zaindu beharra dago horiek prestatzeko prozesua. Hamabi hanburgerren higiene eta osasun egoera nolakoa izan den ikusteko, bakoitzetik bat hartu dugu janari laster horiek saltzen dituzten kateek han eta hemen dauzkaten zenbait saltokitan (Valentzian, Madrilen, Malagan, Bilbon eta Gasteizen izan gara). 52 eraman ditugu guztira laborategira. Azterturiko 27 oilasko hanburgerren artean, lauk ez dute bete osasun arauek esaten dutena (bi Caesar Sandwich, Fosters Hollywood etxekoak, Rusty Mediterráneo bat, Vips etxekoa, eta Kentucky Supreme bat, KFC etxekoa): mikroorganismo baztergarri bat gehiegi agertzen dela antzeman dugu (Escherichia Coli) eta mikroorganismo patogeno bat ere bai (Staphilococcus aureus). Batzuek eta besteek ez dute sortzen osasun arazo larririk, baina toxiinfekzio arinak eragin ditzakete Staphilococcus aureus izenekoari, ‘eskuztatzaileen patogenoa’ esaten diote, eta Escherichia Coli delakoa, berriz, gorozki kutsaduraren adierazgarri izaten da.

Horiez gain, oilaskoz egindako beste sei hanburgerren egoera ere ez da izan guztiz ona; onartzeko modukoa bai, baina hobetu beharrekoa. Mikroorganismo ez-patogenoak antzeman ditugu laborategian, asko samar, gainera (aerobioak eta/edo koliformeak). Segur aski, erabili dituzten barazkiak ez direlako izan berri-berriak, edo janari azkarreko saltokietan janariak ez dituztelako eskuztatzen behar bezalako higiene eta garbitasunarekin. Hala ere, onargarritzat jotzen da hanburger horien higiene eta osasun egoera, ezin baita ziur jakin mikroorganismo horiek haragiarenak diren, edo tratamendu termikorik jaso ez duten beste osagai batzuek ekarriak ote diren (gaztak edo hirugiharrak). Egungo legediak esaten duenez, osagai onduak edo hartzituak dituzten jaki prestatuetan, ez dira aintzat hartuko mikroorganismo horiek, eta gazte eta hirugiharra sail horietakoak dira.

Behiki hanburgerretan, asko izan dira”onargarri baina hobetu beharrekotzat” jo ditugun horietakoak, gehienak (25etik 16). Oilaskoz egindakoei buruz esan duguna esan behar dugu horiei buruz ere, baina, gutxienez,”arauz kanpo” dagoen hanburgerrik ez dugu antzeman horietan (lau baziren oilaskoz egindakoetan).

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz, Sei aholku osasungarri, hanburgerrak jan nahi dituenarentzatz

  1. Ez erosi hanburgerrik handienak: zenbat eta pisu gehiago daukaten, orduan eta gantz saturatu eta kaloria gehiago ematen dizkiote gure organismoari.
  2. Gehien gustatzen zaigun hanburgerraren elikadura ezaugarriak zein diren ikasi: hanburger batetik bestera, alde handiak egon daitezke, adibidez, gantz saturatu kopuruan eta kalorietan.
  3. Gaztarik ez: hanburgerrari kendu eta platerean uztea da onena. Gantz saturatu eta kaloria gutxiago jango ditugu, eta gure gorputzak eskertuko du. Berdin egin hirugiharrarekin ere.
  4. Saltsa, ahal bezain gutxi: hartu gogoan maionesak askoz kaloria gehiago duela ketchup-ak edo barbakoa saltsak baino (zazpi halako), eta ziapeak bi halako baduela ketchup-aren aldean.
  5. Patata frijituak: onena, batere ez eskatzea, eta entsalada hartzea. Patatarik gabe etsi ezin duenak, gutxienez, erraziorik txikiena har dezala.
  6. Freskagarrietan, beti light motakoak hartu: ez dute kaloriarik. Eta hobea litzateke, noski, zuku naturalak edo ura eskatzea.
“Behiki hanburgerrak” eta “Oilasko hanburgerrak”
Produktua Roma burger Whopper con queso Le Grand chef burger Hamburguesa francesa
Katea Tony Romas * Burguer king Fosters Hollywood * Vips *
Hanburger osoaren pisua (g) 270 274 308 328
Prezioa (Euro/bakoitzeko) 9,09 3,48 9,08 9,56
Haragia (%) 40,1 33,8 45,8 38,1
Arrautza-irinak (%)
Ogia (%) 26,4 29,5 27,1 29,5
Gazta (%) 8,6 4 7,3 15,3
Hirugiharra (%) 5,6 4
Saltsa (%) 1,5 8,5
Arrautza frijitua 12,7
Mahaspasak (%) 1,2
Barazkiak (%) 1 5,1 24,2 18,6 13,1
Hezetasuna (%) 46,5 55,2 52,9 47,2
Proteinak (%) 18,6 11,9 16,6 16,9
Gantzak (%) 16,7 14,4 13,5 17,4
Gantz saturatuak (gantzarekiko, %) 40,8 34,8 46,1 42,1
Trans gantzak (%) 2(hanburgerrarekiko, %) 3 0,5 (0,08) 0,7 (0,1) 0,9 (0,1) 0,7 (0,1)
Karbohidratoak (%) 14 14,1 11,4 14,9
Kaloriak (kal/100g) 281 234 234 284
Sodioa (g/100g) 0,4 0,4 0,3 0,4
Elikadura zuntza (g/100g) 2,2 2,7 4,1 1,8
Azido bentzoikoa (z/m) E-210 baino gutxiago 20 36,8 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20
GEOak 4 Ez Ez Ez Ez
Azido sorbikoa (z/m) E-200 baino gutxiago 20 165 47 27,2
ANALISI MIKROBIOLOGIKOA
Valentzian erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia AG Egokia-Hobetzeko modukoa
Bartzelonan erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak AG Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa
Madrilen erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa
Malagan erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa
Bilbo edo Gasteizen erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak AG Egokia Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa
Produktua Mc Royal de Luxe Italian Burger Sandwich club Crispy chicken
Katea Mc Donalds Fast good Tony Romas Burger king
Hanburger osoaren pisua (g) 194 209 232 184
Prezioa (Euro/bakoitzeko) 3,32 5,5 8,24 3,17
Haragia (%) 42,4 50,8 49,6 30,6
Arrautza-irinak (%) 14,8
Ogia (%) 34,3 34,8 33,5 36,7
Gazta (%) 2,2 5,2 6
Hirugiharra (%) 6,9
Saltsa (%) 5,7 3,8 3,1
Arrautza frijitua
Mahaspasak (%)
Barazkiak (%)1 15,4 9,2 14,8
Hezetasuna (%) 51,8 50,8 46,8 47,8
Proteinak (%) 13,9 18,5 20,3 9,6
Gantzak (%) 15,1 12,0 12,3 17,6
Gantz saturatuak (gantzarekiko, %) 41,2 47,4 35,5 18,6
Trans gantzak (%)2 (hanburgerrarekiko, %) 3 0,9 (0,1) 0,6 (0,07) 1,4 (0,2) 0,6 (0,1)
Karbohidratoak (%) 16,2 13,8 17,1 21,2
Kaloriak (kal/100g) 256 237 260 282
Sodioa (g/100g) 0,3 0,5 0,3 0,3
Elikadura zuntza (g/100g) 1,5 1,9 1,8 2,2
Azido bentzoikoa (z/m) E-210 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20
GEOak 4 Ez Ez Ez Ez
Azido sorbikoa ((z/m) ) E-200 39,9 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20 74,6
ANALISI MIKROBIOLOGIKOA
Valentzian erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia Egokia
Bartzelonan erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa AG Egokia Mejorable
Madrilen erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia
Malagan erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia AG Egokia Egokia
Bilbo edo Gasteizen erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia-Hobetzeko modukoa AG AG Egokia-Hobetzeko modukoa
Produktua Caesar sandwich Rusty mediterráneo Chicken Supreme Kentucky Supreme
Katea Fosters Hollywood Vips Mc Donalds Kentucky fried chicken (KFC)
Hanburger osoaren pisua (g) 216 290 277 200
Prezioa (Euro/bakoitzeko ) 8,5 9,08 4,35 5,25
Haragia (%) 27,5 25,4 18,9 34,2
Arrautza-irinak (%) 20,7 13,1
Ogia (%) 30,5 51,7 31 29
Gazta (%) 4,5 7,7
Hirugiharra (%) 3 3,6
Saltsa (%) 7 2,5 6,7
Arrautza frijitua
Mahaspasak (%)
Barazkiak (%)1 32 12,3 15 23,7
Hezetasuna (%) 56,4 47,5 51,3 57
Proteinak (%) 13,3 14,5 9,4 14,2
Gantzak (%) 3,7 6,2 14,8 6,7
Gantz saturatuak (gantzarekiko, %) 26,9 26,6 27,4 15
Trans gantzak (%) 2 (hanburgerrarekiko, %) 3 0,8 (0,03) 0,8 (0,05) 1,1 (0,2) 0,5 (0,03)
Karbohidratoak (%) 22 27,4 20,2 18,2
Kaloriak (kal/100g) 175 223 252 190
Sodioa (g/100g) 0,3 0,4 0,5 0,6
Elikadura zuntza (g/100g) 2,9 2,6 2,3 1,9
Azido bentzoikoa (z/m) E-210 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20
GEOak 4 Ez Ez Ez Ez
Azido sorbikoa (z/m) ) E-200 baino gutxiago 20 20,5 66,2 25,4
ANALISI MIKROBIOLOGIKOA
Valentzian erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Desegokia Desegokia Egokia Desegokia
Bartzelonan erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia AG Egokia
Madrilen erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa
Malagan erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Desegokia Egokia Egokia Egokia
Bilbo edo Gasteizen erositako hanburgerraren higiene eta osasun alderdiak Egokia Egokia Egokia-Hobetzeko modukoa Egokia-Hobetzeko modukoa

*Tony Romas, Fosters Hollywood eta Vips etxeko hanburgerrak plater baten zati dira; hau da, beste jaki batzuk lagunduta datoz: patata frijituak, entsalada eta abar. Horregatik dira ohiko hanburger osoak baino garestiagoak.

1. Barazkiak (%): Hanburgerrak dauzkan barazki guztien edo batzuen portzentajeak batuta lortzen da: tomatea, tipula, letxuga, luzokertxoa, perretxiko barrengorriak.

2. Trans gantzak (%): gantz guztiaren ehun gramo bakoitzeko zenbat trans gantz daukan adierazten du. Trans gantzek handitu egiten dute LDL kolesterola (kolesterol txarra) eta triglizeridoak, eta gutxitu egiten du HDL kolesterola (ona). Ez dute elikadura baliorik.

3. Trans gantzak, hanburgerrarekiko, %): produktu osoaren ehun gramo bakoitzeko zenbat trans gantz daukan adierazten du.

4. GEO: Genetikoki Eraldatutako Organismoak. Ez dugu bat ere aurkitu.

Onargarria-Hobetzeko modukoa: legeak ezarritako mugatik gora agertu dira aerobioak eta/edo koliformeak. Hala ere, Onargarria da hori, hanburgerrak eduki baitezake osagai ondu edo hartzituren bat, tratamendu termikoa jaso gabea, eta hortik etor daitezke mikrobio horiek (legeak ontzat ematen du hori). Hobetzeko modukoa da, ordea, zeren hanburgerrak ez badu halako osagairik, barazkiak berriak ez diren seinale baita hori, edo ongi garbitu gabeak dauden seinale bestela.
AG: Aztertu gabea, hiri edo autonomia erkidego jakin horretan ez delako aurkitu kate horretako saltokirik.

Behiki hanburgerren haragia
Produktua Roma burgerraren haragia Whopper gaztadunaren haragia Le Grand chef burgerr aren haragia Frantziar hanburgerraren haragia
Katea Tony Romas Burguer King Fosters Hollywood Vips
Haragia/hanburgerrarekiko (%) 40,1 33,8 45,8 38,1
Hezetasuna (%) 54 51 52,3 49,4
Proteinak (%) 24,8 24,5 26,8 24,1
Gantzak (%) 19,2 21,1 19,2 23,3
Gantz saturatuak gantzekiko, %) 44,5 49,2 45 43,9
Trans gantzak (%)1(haragiarekiko, %) 2 2,0 (0,4) 4,2 (0,9) 3,1 (0,6) 3,2 (0,7)
Kaloriak (cal/100g) 272 295 282 314
Oinarri lehorraren gaineko hidroxiprolina (g/100g) 3 1,39 1,2 1,28 1,17
Kolagenoa/Proteina (%) 20,6 19,6 18 19,9
Almidoia (g/100g) 4 0,1 0,3 0,3 baino gutxiago0,1
Nitratoak (z/m) 5 24 32 21 21
Nitritoak (z/m) 6 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Azido karminikoa (E-120)(z/m)7 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Haragi mota Txahalkia-Txerrikia Txahalkia Txahalkia Txahalkia
Produktua Mc Royal de Luxeren haragia Italian Burgerr aren haragia Haragi xehatu prestatua, alderaketak egiteko eredutzat hartu duguna
Katea Mc Donalds Fast Good Harategikoa
Haragia/hanburgerrarekiko (%) 42,4 50,8
Hezetasuna (%) 52,6 58,3 61,4
Proteinak (%) 24,1 23 27,2
Gantzak (%) 21,7 13,3 9,9
Gantz saturatuak gantzekiko, %) 48,1 47,7 37,9
Trans gantzak (%)1(haragiarekiko, %) 2 3,0 (0,7) 3,7 (0,5) 4 (0,4)
Kaloriak (cal/100g) 292 225 199
Oinarri lehorraren gaineko hidroxiprolina (g/100g) 3 0,89 1,10 1,37
Kolagenoa/Proteina (%) 13,9 16 16%
Almidoia (g/100g) 4 baino gutxiago0,1 0,81 0,13
Nitratoak (z/m) 5 13 147 baino gutxiago10
Nitritoak (z/m) 6 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Azido karminikoa (E-120)(z/m) 7 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Haragi mota Txahalkia Txahalkia

1. Trans gantzak (%): gantz guztiaren ehun gramo bakoitzeko zenbat trans gantz daukan adierazten du. Trans gantzek handitu egiten dute LDL kolesterola (kolesterol txarra) eta triglizeridoak, eta gutxitu egiten du HDL kolesterola (ona). Ez dute elikadura baliorik.

2. Trans gantzak,hanburgerrarekiko, %): produktu osoaren ehun gramo bakoitzeko zenbat trans gantz daukan adierazten du.

3. Oinarri lehorraren gaineko hidroxipolina: aminoazido bat da, eta kolagenoak asko izaten du. Kolagenoa, berriz, proteina bat da, eta asko azaltzen da ehun konjuntiboetan (zainetan, nerbioetan…), kalitate gutxien duten haragi zatietan, alegia. Zenbat eta kopurua handiagoa izan, orduan eta kalitate txarragoa izango du haragiak.

4. Almidoia: Barazkietan agertzen den polimero maturala da. Almidoi asko agertzen bada, esan nahi du ogia edo ogiaren eratorriak erantsi dizkiotela haragiari. Guk oso almidoi gutxi aurkitu dugu, eta, beraz, esan dezakegu ez dietela halakorik erantsi. Burger King, McDonalds eta KFC etxeko oilasko hanburgerretan agertu den almidoia arrautza-irinen eraginez agertu da.

5. Nitratoak eta (6) Nitritoak: Kontserbagarri onartuak dira. Haragi produktuetan, nitritoen muga 150 z/m da, baina ez dago zehaztua hanburgerrek zenbat eduki behar dituzten. Nitratoen muga, berriz, 150 z/m da berorik eman ez zaien haragi produktuentzat (kasu honetan, sutan jarri aurreko hanburgerrarentzat balio du arauak). Haragi gordinak nitrato kopuru bat badu, pentsatzekoa da, sutan egin ondoren ere, nitrato kopuru bera eman behar lukeela gehienez ere, eta halaxe gertatu da guk aztertu ditugun guztietan. Fast Good-en behiki hanburgerra, ordea, Italian Burger izenekoa, gertu samar ibili haragi gordinarentzat ezarritako dagoen 150 z/m mugatik (147 z/m eman ditu).

7. Azido karmikoa: haragi produktuekin maiz erabiltzen den koloragarria da. Ez da inon agertu.

Oilasko hamburgerraren haracia (arrautza-irinak barne, hala dagokionean)
Produktua Sandwich clubaren haragia Crispy chickenaren haragia + arrautza-irinak Caesar sandwicharen haragia Carne Rusty mediterráneoren haragia
Katea Tony Romas Burguer king Fosters Hollywood Vips
Haragia/hanburgerrarekiko (%) 49,6 30,6 27,5 25,4
Hezetasuna (%) 60,1 53,9 62,7 65,8
Proteinak (%) 30,4 15,8 32,2 28,4
Gantzak (%) 5,9 19,1 3,4 2,6
Gantz saturatuak gantzekiko, (%) 40 26,1 30,4 28,5
Trans gantzak (%)1 (haragiarekiko, %)2 1,7 (0,1) 0,6 (0,1) 0,6 (0,02) 0,6 (0,02)
Kaloriak (cal/100g) 182 272 160 143
Almidoia (g/100g)3 0,2 5,4 0,2 0,2
Nitratoak (z/m)4 21 14 20 25
Nitritoak (z/m)5 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Azido karminikoa (E-120) (z/m) 6 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Haragi mota Oilaskoa Oilaskoa Oilaskoa Oilaskoa
Produktua Chicken Supremearen haragia + arrautza-irinak Kentucky Supremearen haragia + arrautza-irinak Oilasko papar prestatua, alderaketak egiteko eredutzat hartu duguna
Katea Mc Donalds Kentucky fried chicken (KFC) Harategikoa
Haragia/hanburgerrarekiko (%) 18,9 34,2
Hezetasuna (%) 51,4 57,1 64,7
Proteinak (%) 14,1 20,7 30,7
Gantzak (%) 16,6 9,3 3
Gantz saturatuak gantzekiko, (%) 23,3 14,3 25,1
Trans gantzak (%)1 (haragiarekiko, %)2 0,8 (0,1) 0,5 (0,05) 1,1 (0,03)
Kaloriak (cal/100g) 268 209 150
Almidoia (g/100g)3 10,1 7,5 baino gutxiago 0,1
Nitratoak (z/m)4 17 12 17
Nitritoak (z/m)5 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Azido karminikoa (E-120) (z/m) 6 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3 baino gutxiago 3
Haragi mota Oilaskoa Oilaskoa

(1) Trans gantzak (%): gantz guztiaren ehun gramo bakoitzeko zenbat trans gantz daukan adierazten du. Trans gantzek handitu egiten dute LDL kolesterola (kolesterol txarra) eta triglizeridoak, eta gutxitu egiten du HDL kolesterola (ona). Ez dute elikadura baliorik.

(2) Trans gantzak, hanburgerrarekiko, %): produktu osoaren ehun gramo bakoitzeko zenbat trans gantz daukan adierazten du.

(3) Almidoia: Barazkietan agertzen den polimero naturala da. Almidoi asko agertzen bada, esan nahi du ogia edo ogiaren eratorriak erantsi dizkiotela haragiari.

(4) Nitratoak eta (5) Nitritoak: Kontserbagarri onartuak dira. Haragi produktuetan, nitritoen muga 150 z/m da, baina ez dago zehaztua hanburgerrek zenbat eduki behar dituzten. Nitratoen muga, berriz, 150 z/m da berorik eman ez zaien haragi produktuentzat (kasu honetan, sutan jarri aurreko hanburgerrarentzat balio du arauak). Haragi gordinak nitrato kopuru bat badu, pentsatzekoa da, sutan egin ondoren ere, nitrato kopuru bera eman behar lukeela gehienez ere, eta halaxe gertatu da guk aztertu ditugun guztietan. Fast Good-en behiki hanburgerra, ordea, Italian Burger izenekoa, gertu samar ibili haragi gordinarentzat ezarritako dagoen 150 z/m mugatik (147 z/m eman ditu).

(6) Azido karmikoa: haragi produktuekin maiz erabiltzen den koloragarria da. Ez da inon agertu.

Banan-banan

Banan-banan, 12 hanburgerrak (Behikiz eginak eta oilaskoz eginak)

Burger King. Whopper gaztaduna

  • 3.48 euro.
  • 274 gramo, eta proportzioan haragi gutxien (hanburgerraren % 34 da haragia) eta barazki gehien (% 24). % 29, ogia; % 8 tomatea; beste % 8 maionesa, % 6 letxuga eta beste % 6 tipula; gazta % 4, luzokertxoa % 3, eta ia % 1 ketchup-a. Ez du gantz asko (% 14), eta gantz saturatu gutxien ere honek du, proportzioan (% 35). 234 kaloria ehun gramo bakoitzeko, beste guztiek baino zertxobait gehiago. Azido bentzoikoa darabilen bakarra da.
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta bitan egoera mikrobiologikoa hobetzeko modukoa gertatu da, onargarria izan arren.
  • Haragiaren kalitatea: gantza du % 21, harategian erosi eta laborategian prestatu dugun haragi xehatuak halako bi, eta proteinak, berriz, zertxobait gutxiago (% 24,5 hanburgerrak, eta % 27 haragi xehatuak). Beste hanburgerrekin alderatuta, erdi parean geratzen da gantzari eta proteinei dagokienez. Txahal haragia du guztia. Haragi gantzen ia erdiak, saturatuak. Trans gantz gehien dutenen artean dago (% 4). Haragiaren merkatu kalitatea erdipurdikoa, baina, batez beste, erdi parean geratzen da (19,6 kolageno/proteina proportzioa).

Mc Donalds. Mc Royal de Luxe

  • 3.32 euro.
  • 194 gramo, eta nabarmentzeko moduko ezer ez osagaietan. Hanburger osoaren % 42 haragia, eta barazkiak % 15. Ogi gehien duenetako bat da (% 34), tomatea % 9 du, maionesa % 6, letxuga ere % 6 eta gazta % 2 soilik. Gantz guztiak kontuan hartuta, % 2,7 trans motakoak; horiek dira kaltegarrienak, eta haragiak berez eduki ohi dituen arren, landare gantz partzialki hidrogenatuetatik eta frijitzeko erabili den oliotik ere etorri ohi dira. 256 kaloria ditu ehun gramo bakoitzeko (erdi parean dabil).
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta horietako baten egoera mikrobiologikoa hobetzeko modukoa gertatu da, onargarria izan arren.
  • Haragiaren kalitatea: gantza du % 22, harategian erosi eta laborategian prestatu dugun haragi xehatuak halako bi baino gehiago, eta proteinak, berriz, zertxobait gutxiago (% 24 hanburgerrak, eta % 27 haragi xehatuak). Beste hanburgerrekin alderatuta, erdi parean geratzen da gantzari eta proteinei dagokienez.
  • Txahal haragia du guztia. Haragi gantzen % 48 saturatuak dira. Haragiaren merkatu kalitaterik onena dauka guztietan: 14 kolageno/proteina proportzioa du, eta beste lau hanburger, adibidez, 20ra iristen dira ia-ia.

Fast Good. Italian Burger

  • 5,5 euro. “Sinpleen” saileko garestiena da, eta patata frijiturik eta antzekorik gabe dator.
  • 209 gramo ditu, eta haragi gehien duena da (% 51), barazki gutxien duenetakoa (% 9) eta ogia ere gehien duena (% 35, sesamo eta guzti). Tomatea % 5 soilik du, eta gazta, beste % 5. Rukula duen hanburger bakarra da (%4). Honek dauka gantz gutxien (produktuaren % 12), baina, hala ere, besteek baino gantz saturatu gehiago (% 47) eta trans gantz gehiago (% 3,7) ditu proportzioan. 237 kaloria dauzka ehun gramo bakoitzeko, beste batzuek baino zertxobait gutxiago. Hanburger honek du sodio gehien (% 0,5).
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako hiru hanburger aztertu ditugu, eta hiruretan hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria hala ere.
  • Haragiaren kalitatea: % 13 soilik du gantza, beste hanburgerrek baino askoz gutxiago (% 19-23 artean daukate) eta harategiko haragi xehatu prestatuak baino zertxobait gehiago (% 10 dauka). Txahal haragia du guztia. Haragi gantzen % 48 saturatuak dira. Haragiaren kalitatean bigarren geratu da (16 kolageno/proteina). Proportzioan, honek du almidoi gehien, baina % 0,8 besterik ez dauka guztira. Honi aurkitu dizkiogu nitrato gehien (147 zati milioiko).

Tony Romas. Roma Burger.

  • 9,09 euro; arrautza frijitu batekin dator. Hanburgerra soilik aztertu dugu, eta ez menu honetako beste osagai batzuk.
  • 270 gramo. Ogitartekoaren % 40, haragia, eta ogia % 26 (honek du gutxien). Arrautzak, gaztak, hirugiharrak eta maionesak plateraren % 30 egiten dute ia (arrautza frijituak % 13, gaztak % 9, hirugiharrak % 6, maionesak % 1,5). Barazkietan, tipulak % 5 hartzen du, eta ez dauka ez tomaterik, ez letxugarik. Gatz ugarien dituenetakoa da (% 17), baina gantz saturatuetan, erdi parean dabil (% 41). 281 kaloria ehun gramo bakoitzeko (batez bestekoa, 235 da). Sodioa % 0,4; ez besteek baino gehiago, baina hobe litzateke gutxiago baleuka.
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako hiru hanburger aztertu ditugu, eta bitan hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: % 19 du gantza, harategian erosi dugun haragi xehatuak halako bi baino gehiago, eta proteinak, berriz, zertxobait gutxiago (% 25 hanburgerrak, eta % 27 haragi xehatuak). Beste hanburgerrekin alderatuta, erdi parean geratzen da gantzari eta proteinei dagokienez.
  • Haragi guztia ez da txahalarena, txerrikia ere badu. Haragi gantzen % 44 saturatuak dira. Haragiaren kalitate kaskarrenetako duen hanburgerra (ia 21 kolageno/proteina proportzioa du).

Fosters Hollywood. Le Grand Chef Burger

  • 9,08 euro. Hanburgerra soilik aztertu dugu, eta ez menu honetako beste osagai batzuk.
  • 308 gramo, pisu gehien eman duen bigarrena. Haragi gehien duenetakoa da (% 46), ogi gutxien (% 27) eta barazki gehien (plater osoaren % 19). Hanburgerraren % 7 gazta du, eta, besteek ez bezala, mahaspasak ere baditu (% 1). Tomateak % 10 hartzen du, eskarolak % 4 baino gehiago, tipulak % 3 eta letxugak gorriak ia % 1. Gantz gutxien duenetakoa da (hanburgerraren % 13,5 du gantza), baina gantz saturatuetan, batez bestekoaren gainetik dabil (% 46). Gainera, trans gantz gehien duenetakoa da (% 3). Zuntz gehien duena da (% 4). 234 kaloria ematen ditu ehun gramo bakoitzeko (gutxien ematen duenetakoa da). Beste hanburger batzuek baino sodio gutxiago du (% 0,3).
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako lau hanburger aztertu ditugu, eta hirutan hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: % 19 du gantza, harategian erosi eta laborategian prestatu dugun haragi xehatuak halako bi, eta proteina kopuru bera (% 27). Beste hanburgerrekin alderatuta, erdi parean geratzen da gantzari eta proteinei dagokienez. Haragi guztia txahalarena du. Haragi gantzen % 45 saturatuak dira (horiek dira kaltegarrienak). Haragiaren kalitate kaskarrenetako duen hanburgerra da (ia 18 kolageno/proteina proportzioa du).

Vips. Frantziar hanburgerra

  • 9,56 euro. Hanburgerra soilik aztertu dugu, eta ez menu honetako beste osagai batzuk.
  • 328 gramo, pisu gehien duena.
  • Hanburgerraren % 38, haragia; % 13 barazkiak eta ogia ia % 30. Gazta asko (% 15), eta perretxiko barrengorriak ere bai (% 6). Hirugiharra % 4, tipula % 4 eta letxuga % 3. Gantz gehien duena (% 17), eta horien % 42, saturatuak. 284 kaloria ehun gramo bakoitzeko, gehien dutenen artean dabil (batzuek 50 kaloria gutxiago dituzte ehun gramo bakoitzeko).
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta guztietan hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: % 23 du gantza; beste guztiek baino gehiago, eta harategian erosi eta laborategian prestatu dugun haragi xehatuak halako bi baino gehiago, eta proteinak, berriz, zertxobait gutxiago (% 24 hanburgerrak, eta % 27 haragi xehatuak). Haragi guztia txahalarena du. Haragi gantzen, % 44 saturatuak. Haragiaren kalitatea erdipurdikoa, baina erdi parean geratu da besteekin alderatuta (ia 20 kolageno/proteina proportzioa du).

Crispy Chicken, Burger King etxekoa

  • 3.17 euro.
  • 184 gramo. Lehengaia: oilasko prestakina.
  • Oilasko haragia estaltzen duten arrautza-irinek hanburger guztiaren % 15 hartzen dute; haragiak berak % 31 hartzen du eta barazkiek % 15. Ogia %37 da, letxuga % 8 eta tomatea % 7. Maionesa ere badu (% 3). Proteina gutxi dauzka (% 10), eta besteek baino gantz gehiago (% 18). 282 kaloria ematen ditu ehun gramo bakoitzeko, oilaskoz egindako beste guztiek baino gehiago
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta guztietan hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: oilasko prestakinez egina dago, ez oilasko paparrez, eta, beraz, proteina gutxiko haragia da (% 16 ditu, eta laborategian prestatu dugun paparrak, % 31), eta gantz askokoa (% 19; laborategian eredu gisa erabili dugun paparrak % 3 soilik dauzka). 272 kaloria ematen ditu egun gramo bakoitzeko, eta eredutzat hartu dugun paparrak, berriz, 150. Haragi honen % 5,5 almidoia da. Haragi guztia oilaskoarena du.

Chicken Supreme, Mc Donald´s etxekoa

  • 4.35 euro.
  • 277 gramo. Lehengaia: oilasko prestakina.
  • Oilasko haragia estaltzen duten arrautza-irinek hanburgerraren % 21 hartzen dute, eta haragiak berak baino pisu gehiago dute (% 19 du haragia). Barazkiak hanburgerraren % 15 dira (letxuga eta tomatea, biak kopuru bertsuan). Ogiak % 31 hartzen du, gaztak % 8 eta maionesak % 7. Proteina gutxi ditu (% 9) eta gantz asko (% 15). 252 kaloria ematen ditu ehun gramo bakoitzeko, eta gehien ematen dituenetakoa da.
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako lau hanburger aztertu ditugu, eta batean hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: oilasko prestakinez egina dago, ez oilasko paparrez, eta, beraz, proteina gutxiko haragia da (% 14 ditu, eta laborategian prestatu dugun paparrak, adibidez, % 31 ditu), eta gantz askokoa (% 17; laborategian eredu gisa erabili dugun paparrak % 3 soilik). 272 kaloria ematen ditu egun gramo bakoitzeko, eta eredutzat hartu dugun paparrak, berriz, 150. Haragi honen % 10 almidoia da. Haragi guztia oilaskoarena du.

Kentucky Supreme, Kentucky Fried Chicken (KFC) etxekoa

  • 5.25 euro.
  • 200 gramo Lehengaia: oilasko prestakina.
  • Oilasko prestakinez eginda dauden hiru hanburgerretatik, osasungarriena. Oilasko haragia estaltzen duten arrautza-irinek hanburgerraren % 13 hartzen dute, eta haragiak berak % 34. Barazkiak (tomatea eta letxuga) % 24 dira. Ogia hanburger guztiaren % 29 da. Oilasko prestakinez eginda dauden beste biekin alderatuta, gantza haien erdia du (% 7). Proteinak, berriz, % 14, beste biek baino dezente gehiago. Gainera, 12 hanburgerretatik, honek du proportzioan gantz saturatu gutxien (% 15). 190 kaloria ehun gramo bakoitzeko, gutxien dauzkaten bietako bat. Gatz gehien duena (% 0,6 du sodioa).
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta horietako batek egoera mikrobiologiko desegokia izan du, arauz kanpokoa, nahiz eta ez izan arriskutsua kontsumitzaileentzat. Beste bitan, hobetzeko modukoa egoera, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: oilasko prestakinez egindako hiruretan, hau izan da haragi onena. Proteina gutxi ditu (% 21), bere saileko beste biek baino gehiago hala ere, eta gantz dezente (% 9; beste bien erdia). Besteekin alderatuta, oso gantz saturatu gutxi ditu proportzioan (% 14; beste biak % 23-40 artean dabiltza). 209 kaloria ematen ditu ehun gramo bakoitzeko; eredutzat hartu dugun paparrak 150 ematen ditu, baina oilasko prestakinez eginda dauden beste biek, 270 inguru. Haragi honen % 7,5 almidoia da. Haragi guztia oilaskoarena du.

Tony Romas. Sandwich Club.

  • 8.24 euro. Hanburgerra soilik aztertu dugu, eta ez menu honetako beste osagai batzuk.
  • 232 gramo. Lehengaia: oilasko paparra.
  • Hanburgerraren % 50 haragia da (besteek baino askoz gehiago du, nabarmen), eta % 33 ogia. Ez du barazkirik, eta baditu gazta (% 6), hirugiharra (% 7) eta maionesa (% 4). Proteina gehien duen hanburgerra da (%20), baina oilasko paparrez egindako beste biek baino gantz gehiago dauka (%12). Gainera, lipidoen izaerari begiratuz gero, hanburger hau da oilaskoz egindako guztietan kaskarrena: % 35 ditu gantz saturatuak, eta % 1,6 trans gantzak (saturatuak baino are kaltegarriagoak dira). 260 kaloria ditu ehun gramo bakoitzeko, eta paparrez egindako beste biak, berriz, 175 eta 223 kaloria artean dabiltza.
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako hiru hanburger aztertu ditugu, eta batean hobetzeko modukoa izan da egoera mikrobiologikoa, baina onargarria.
  • Haragiaren kalitatea: eredutzat erabili dugun oilasko papar prestatuak adina kaloria dauzka (% 30), baina gantza hark halako bi (% 6). Lipidoen izaerari begiratuz, oilaskoz egindako sei hanburgerretan, hau da kaskarrena: % 40 ditu gantz saturatuak, eta % 1,9 trans gantzak. Haragi guztia oilaskoarena du.

Fosters Hollywood. Caesar Sandwich

  • 8.50 euro. Hanburgerra soilik aztertu dugu, eta ez menu honetako beste osagai batzuk.
  • 216 gramo. Lehengaia: oilasko paparra.
  • Haragia da ogitartekoaren % 27,5, baina barazkiek hartzen dute proportziorik handiena (%32; beste guztietan baino handiagoa da), tomateak, batik bat, baina baita letxugak ere. Ogiak % 30,5 hartzen du. Hirugiharra ere badu (% 3), eta maionesa ugari (% 7). Gantz gutxien duen hanburgerra da (% 4 soilik; beste guztiek baino gutxiago du, txahalkiz eginikoak barne). Zuntza ere asko du, ogitartekoaren % 3 ia, ogiak sesamoa baitu. 175 kaloria ditu ehun gramo bakoitzeko, beste 11 hanburgerrek baino gutxiago.
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta horietako bik egoera mikrobiologiko desegokia izan dute, arauz kanpokoa, nahiz eta ez izan arriskutsua kontsumitzaileentzat.
  • Haragiaren kalitatea: eredutzat erabili dugun paparraren antzeko elikadura ezaugarriak ditu (gantz pixkatxo bat gehiago du, hori da alde bakarra), eta horrek esan nahi du kalitate onekoa dela. Haragi guztia oilaskoarena du.

Vips. Rusty Mediterráneo

  • 9.08 euro. Hanburgerra soilik aztertu dugu, eta ez menu honetako beste osagai batzuk.
  • 290 gramo. Lehengaia: oilasko paparra.
  • Hanburgerraren % 52 ogia eta % 25 haragia. Haragiak halako bi pisatzen du ogiak. Barazki gutxi samar ditu (ogitartekoaren % 12). Tomatea % 2,5 soilik du, tipula berdin, letxuga % 5,5 eta piperra % 2. Gazta badu (% 4,5), hirugiharra ere bai (% 4), baita saltsa ere (%2,5). Zuntz dezente (hanburgerraren % 2,5). 223 kaloria ehun gramo bakoitzeko (oilasko paparrez egindako hiruretan, hauxe geratu da tartean alderdi horretan).
  • Higiene eta osasun alderdiak: mota honetako bost hanburger aztertu ditugu, eta horietako batek egoera mikrobiologiko desegokia izan du, arauz kanpokoa, nahiz eta ez izan arriskutsua kontsumitzaileentzat
  • Haragiaren kalitatea: eredutzat erabili dugun paparraren antzeko elikadura ezaugarriak ditu (hark baino proteina gehiago eta gantz pixkatxo bat gutxiago), eta horrek esan nahi du kalitate onekoa dela. Haragi guztia oilaskoarena du.