Eguzkitako betaurrekoen 20 lagin

Babestu, denak babesten dute, baina bakarren batek beharreko informazioa ez du ematen eta beste batzuek, berriz, argitasun gutxi dagoenean bakarrik balio dute
1 uztaila de 2001

Eguzkitako betaurrekoen 20 lagin

Araudiak xedaturiko baldintzak denek betetzen dituzten arren, eguzki-argitasun gutxi dagoenean bakarrik dira egokiak lagin zenbait.

Eguraldi ederrak iritsitakoan, eguzkitako betaurrekoak ia ezinbesteko tresna bihurtzen zaizkigu. Horrelako betaurrekoen erabilera geroz eta gehiago zabaltzen ari da eta, horrekin batera, modaren gorabeherei hertsiki loturiko osagarritzat ere, egunetik egunera garrantzi handiagoa hartuz doaz. Izan ere, egun optika enpresek lehia bizian dihardute arropa diseinatzaile itzaltsuek, modako markek, boutique askok eta osagarriak bakarrik saltzen dituzte denda ugarik eginiko proposamenekin, nor bere estiloari jarraiki, denek aurkezten dituztelako eguzkitako betaurrekoak.

Panorama horretan, erabiltzaile batzuek eguzkitako betaurrekoek funtsezkoa duten zeregin praktikoaren gainetik betekizun estetiko eta sinbolikoa lehenesten dituzte, argi erradiazioaren aurrean gure begiak babestea bigarren mailan utzirik.

Europako legeriak eguzkitako betaurrekoak babes hornigailu indibidual (BHI) gisa hartzen ditu eta, halakotzat, modeloek CE marka agertu ahal izan dezaten, hainbat kalitate-baldintza xedatzen dituen araudia betearazten die. EEE-ko legeria horrek daukan ardatz nagusia hau da: eguzkitako betaurrekoak eguzkitik datozen erradiazio kaltegarrietatik eraginkortasunez babestu behar du erabiltzailea, koloreak eta irudiaren kontrastea atzemateko ahalmenean murrizketarik eragin gabe erabiltzailearengan.

Bistan den legez, eguzkitako betaurrekoak hautatzeko unean bete-betean asmatzeko funtsezko irizpidea betaurreko horiek nola erabiliko ditugun zehaztea da. Parametro hori baldintzatzen duten oinarrizko faktoreak babes-filtroa eta kristalaren kolorea dira, eta erabiltzailearen begietara iritsiko den argi-intentsitatearekin eta erradiazio-motarekin daude hertsiki lotuak. Erabakia nolabait hertsatzen duten beste elementu batzuk (estetiko hutsak bazterrean utzirik, erabat subjektiboak direlako) hauek dira: armazoiaren diseinua ¿ez du izan behar txikiegi, tamaina txikiko lenteak bakarrik har ditzakeelako, eta ez du egon behar aurpegitik urrutiegi, alboetako erradiazioa gehitzean, izpi ultramoreen absortzioa areagotu egingo litzateke eta¿. Nolanahi ere, eguzkitako (eta, oro har, beste ezelako) betaurrekoen kalitatearen berri beste hainbat kontuk adierazten digute, hala nola, armazoiaren erresistentzia, diseinua edota produktuan erabilitako gaiak.

Argiaren intentsitatea hein batez moteltzea, begiak erradiazio ultramorearen aurka babestea eta itsutze-efektua arintzea dira, batez ere, honelako betaurrekoen oinarrizko eginkizunak. Horiexek dira, izan, bai optika dendetan, baita arropa eta osagarriak saltzen dituzten boutique zenbaitetan ere erosi eta CONSUMERek aukeratutako 20 eguzkitako betaurrekoen azterketatik atera diren ondorioetako batzuk. Azterturiko laginen prezioen arteko aldeak ikaragarriak izan ziren. Denetan merkeenak Base (1.500 pezeta), Springfield (2.490 pezeta), Jota (2.780 pezeta), Fosco eta ZA Accesories (3.995 pezeta) marketakoak izan ziren, bostak ere arropa eta osagarrien dendetan erosiak; garestienak, berriz, Oakley (27.700 pezeta), Gucci (24.500 pezeta) eta Giorgio Armani (20.020 pezeta). Batez beste, eguzkitako betaurrekoak 11.000 pezeta inguru kostatu ziren. Neklot, MS F Basic, West, SunGeart Sport, Massimo Dutti, Dirty Dog eta Police laginen prezioak batez besteko horretara ez dira iristen eta azterketan ikerturiko Persol, Carrera, Ray Ban, Diesel eta Eassun marketako laginen kostuak, aldiz, 11.000 pezeta horien gainetik ibili ziren.

Betaurrekoen etiketak erabiltzaileari ematen dion informazioa, eskaintzen duten ikusmenaren kalitatea, eguzki erradiazioaren aurrean erdiesten duten babesa, lenteen egoera eta suharberatasunaren, erradiazioaren, balizko eroriko, kolpe eta igurtzien aurreko erresistentzia ere alderatu ziren azterketa honetan.

Goian genioen bezala, kontuan hartu beharreko goieneko eta behereneko mugak xedatuak ditu araudiak: baldintza horiek nahitaez bete beharko ditu betaurrekoak CE marka eraman ahal izateko. Aipa dezagun, bide batez, marka hori lagin guztiek agertzen dutela.

Ondorioak

Aztertu diren eguzkitako betaurreko guztietatik %15ek bakarrik daukate berme-agiria (horrelakorik ez da nahitaezkoa produktu honetan); araudiak eman beharrekotzat xedatua duen informazioa betaurreko hauen %55ek ez daukate. Ray Ban, Persol, Dirty Dog, Oakley eta Giorgio Armani marketako laginak (10.000 pezetatik gora kostatzen dira horiek denak) bakarrik zeuden egoera zuzenean kontsumitzaileari eman beharreko informazioaren atalean; azkenik, Oakley eta Giorgio Armani marketako laginek adierazten duten filtro-kategoria eta CONSUMERek laborategian egiaztatutakoa ez datoz bat.

Araudiak bost filtro-kategoria onartzen ditu, lenteak transmititzen duen argitasun-portzentajeren arabera sailkaturik. Hogei laginetatik hamaikak 3. kategoriako filtroa daukate, hau da, babes handikoa. Babes hori egokia da argitasun handia dagoenean, adibidez hondartzako eguarteko eguzkitan. Bestetik, 1. kategoriako filtroak (babes ahulenekoak, erdi-lainotsu dauden egunetarako aproposak) ere baziren, 2.ekoak (eguzki zuria edo ez oso bizia dagoenean) eta 4.ekoak (babes handienekoa, elurretan, mendian, itsasoan eta horrelakoetan erabiltzeko egokia), baina 0 kategoriako (barrualdeetan edo zerua hodeitsu dagoenean baliatzekoa) betaurrekorik ez zen. Ultramorearen transmisioa ¿bai atal osoan, baita UVA eta UVB izpietan ere¿ oso apal agertu zen baina legezko baldintzen arabera, nolanahi ere. Erradiazio ikusgarriaren transmisioa hobekien moteltzeari dagokionez, Oakley (%6) izan zen denetan hoberena eta Fosco (%71) zerrenda horretako beste muturrean nabarmendu zen. Beste aldetik, infragorriaren %80ko transmisioa hamar laginek gainditu zuten (gure ikusmenaz ari garela, alderdi honek ez du ultramorearenak bezainbesteko garrantzia, eguzkitiko erradiazioa den heinean). Base eta Fosco laginek agertu zuten, azkenik, argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurkako babesik ahulena (transmisioa %70 ingurukoa izan baitzen).

Kasu guztietan ere, lentearen babesa arauaren araberakoa denez, atal honetan prestazio zuzenak nahi dituenak azterketa honetako betaurreko merkeenak aukera ditzake: Base UV 400 Protection lagina, eguzki-argitasun ez oso bizia dagoenean egokia da eta 1.500 pezeta baizik ez da kostatzen. Dena den, betaurrekoak kolpe edo igurtzietatik babestuko lituzkeen kutxatila edo zorroa ez dago prezio horretan sartua.

Araudiak xedaturiko informazio teknikoa eskaintzen duten betaurrekoak nahi dituenarentzat, nahitaezko baldintza garrantzitsu hori betetzen duen laginik merkeena MS F Basic da: 5.400 pezeta kostatzen delarik, eguzki-argitasun ertaina dagoenean aproposa da. Argitasun biziaren aurka begiak babesteko betaurrekoak eskuratu eta, aldi berean, produktuari buruzko asebetetzeko moduko informazioa jaso nahi duenak, berriz, aukerarik politena Massimo Dutti 7000 690 500 lagina du, 7.985 pezeta kostatzen dena.

Eguzkitako betaurrekoen ikusmen-kalitatea, bere aldetik, fideltasun kromatikoak (edo, bestela esatearren, koloreen pertzepzioan distortsiorik ez izateak) baldintzaturik dago, neurri handi batean. Fideltasun hori zuzena da azterturiko lagin guztietan; Springfield markako modeloa bakarrik gerturatu da (baina muga gainditzeke) berde koloreari dagokion ikuste-moteltze erlatiboaren koefizientearen ertzera: indize matematiko horrek distortsioaren berri zehatza ematen digunez, garrantzi handiko faktorea da, esate baterako, semaforoetako berdea bereizteko unean.

Azpimarra dezagun, ikusmenean arazorik ez duten erabiltzaileentzako eguzkitako betaurrekoek ikuspegi optikotik neutro izan behar dutela, hau da, graduatu gabeak. Jota laginak potentzia optiko txikia (+0,12) agertu zuen arren, legez onartutakoaren mugen barnean dago. Beste aldetik, kontuan hartu behar da lentearen masan edo azaleran dauden burbuilek, ildaskek, marrek eta bestelako akatsek ikuspenaren kalitatea hondatzen dutela. Azterketa honetan, azaleko marrak bost betaurrekoetako bi lenteetatik batean bakarrik hauteman ziren.

Argitasunaren aurkako babesa eta…

Aipatutakoez gainera, lenteen erresistentzia mekanikoa, suharberatasunaren, erradiazioaren, balizko eroriko, kolpe eta igurtzien eta antzekoen kontrako erresistentzia zehazten dituzten parametroak ere finkatuak ditu arautegiak: horiek guztiek, betaurrekoen iraunkortasuna eta zaharkitze-prozesua adieraziko digute. Alor interesgarri honetan ere, behar bezalako jokaera agertu zuten laginek, salbuespenik gabe.

Berde kolorekoak dira lente gehienak: horixe jotzen dute hobezineko koloretzat, daukan fideltasun kromatikoagatik eta argitasun handi-handiko baldintzetan agertzen duen jokaera kontuan harturik.

Atera beharreko ondorioak, horrenbestez, hauek dira: oraingoan aztertu diren eguzkitako hogei betaurrekoek eginkizuna eta legeriak xedaturiko kalitate-baldintzak ederki betetzen dituzte; bestetik, betaurrekoen erabilera (armazoiaren gaiak, diseinuaren kalitatea, etab.) eta ikertu ez diren bestelako irizpide subjektiboago batzuek (estetika eta moda alderdiekin lotuak) adieraziko diote kontsumitzaileari nolako aukera duen egokiena.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Modako arropa eta osagarriak saltzen dituzten dendetan eta optiketan erosi diren eguzkitako 20 betaurreko aztertu dira oraingoan; horien prezioak 1.500 pezetatik (Base) 27.700 pezetaraino (Oakley Minute Polarized) zihoazen.
  • Aztertu diren alderdiak: argitasun-intentsitatearen eta erradiazio ultramore eta infragorrien aurkako babesa, suharberatasunaren, erradiazioaren, eroriko, kolpe eta igurtzien aurrean lenteek agertzen duten erresistentzia eta ahalbideratzen duten ikustearen kalitatea (eguzki-argi urdinak eragin ditzakeen balizko itsualdien aurreko babesa, batik bat).
  • Produktu honi EEE-ko arautegiak xedaturik dituen baldintzak ederki betetzen dituzte lagin denek; dena den, horietako batzuk intentsitate apaleko eguzki-argitasuna dagoenean bakarrik balia daitezke.
  • Hiru laginek bakarrik daukate berme-agiria (honelakoa ez da nahitaezkoa) eta erdiek baino gutxiagok eskaintzen dute eman beharreko informazioa (erabiltzeko argibide eta ohartarazpenak, babes-filtroaren kategoria, etab).
  • Zenbait lagin, argitasun-intentsitate apala dagoenean bakarrik dira egokiak: beraz, filtroaren kategoriari erreparatzea komeni da. Lehen kategoriakoak argitasun apala dagoenean baliatzekoak dira; 2.ekoak, ertainekoa dagoenean; 3.ekoak eguzkiak bizi jotzen duenean eta 4.ak, azkenik, eguzki-argitasunaren intentsitatea oso-oso handia denean dira aproposak.
  • Hainbat laginek, garesti ez izaki, babes-indize handia eskaintzen dute; garestietako batzuk, aldiz, argi-intentsitatea ertaina denean bakarrik dira baliatzeko egokiak.
  • Hona aukera polit batzuk: MS F Basic (5.400 pezeta), West 100 % UV Protection (5.500 pezeta) eta Jota 6053 ( 2.780 pezeta), Neklot 100% UV Protection (4.750 pezeta) eta Dirty Dog Skullsmasher (9.900 pezeta).
MARKA Police Jota Oakley Ray Ban Giorgio Armani
MODELOA 5262 Col 20 100% UV Protec. 6053 Minute Black Polarized G-15 Lens 100% UV Protec. Occhiali 100% UV Protec.
FABRIKATZAILEA Industrial Mecanotécnica Óptica S.A. JOTA-n erositakoak Oakley Inc. Luxottica Ibérica S.A. Luxottica Ibérica S.A.
PREZIOA (pezeta) 10.500 2.780 27.700 16.300 20.020
KONTSUMI- TZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA Gaizki Gaizki Oso Ongi Ongi Arrunt
EEE-ren marka Bai Bai Bai Bai Bai
Bermea (ez da nahitaezkoa) Ez Ez Bai Ez Ez
Argibide eta aholkuak Ez Ez Bai Bai Bai
Adierazitako filtro-kategoria Ez Ez 3 SN Betaurreko 1/ Etiketa 3N
LENTEAREN KALITATEA Ongi Ongi Oso Ongi Oso Ongi Ongi
Ikusmen-kalitatea n n n n n
Lentearen kolorea Berdea Berdea (degradatua) Berdea (polarizatua Berdea Grisa (degradatua)
Potentzia optikoa 1 Ongi Desv. + 0,12 Ongi Ongi Ongi
Argi ikusgarriaren transmisioa (%) 13 47 6 15 36
Egiazko filtroa, kategoria 3 1 4 3 2
Transmisio ikusgarriaren aldakortasuna (%) 10 baino gutxiago 20 baino gutxiago 10 baino gutxiago 20 baino gutxiago 10 baino gutxiago
Eguzki-argi urdinaren transmisioa (%) 10 25 6 11 37
Fideltasun kromatikoa 2 Ongi Ongi Ongi Ongi Ongi
Azalera eta masa-kalitatea Eskuineko lentean, azalean marrak Azalean marrak eskuineko lentean Akatsik gabe Akatsik gabe Akatsik gabe
Babesa n n n n n
UV-en transmisioa (%) 3 0,09 0,77 0,07 0,09 0,52
IR-en transmisioa (%) 4 88 87 62 25 88
Erresistentzia 5 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
MARKA Eassun Fosco West Massimo Dutti Springfield
MODELOA Frisco Metal 700 22 8382 006 938 08052 100%
UV Protection
7000 690 500 UV 400 100% UV Protec.
FABRIKATZAILEA FOSCO-n erositakoak I.O.V.E.S. Grupo Massimo Dutti S.A. Eurofiel Confección S.A.
PREZIOA (pezeta) 13.500 3.995 5.500 7.985 2.490
KONTSUMI- TZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA Gaizki Gaizki Gaizki Ongi Gaizki
EEE-ren marka Bai Bai Bai Bai Bai
Bermea (ez da nahitaezkoa) Bai Ez Ez Ez Ez
Argibide eta aholkuak Ez Ez Ez Bai Ez
Adierazitako filtro-kategoria Ez Ez Ez 3 6 3 kolorea
LENTEAREN KALITATEA Oso Ongi Ongi Oso Ongi Ongi Ongi
Ikusmen-kalitatea n n n n n
Lentearen kolorea Berdea Morea Grisa Berdea Marroia
Potentzia optikoa 1 Ongi Ongi Ongi Ongi Ongi
Argi ikusgarriaren transmisioa (%) 14 71 12 14 10
Egiazko filtroa, kategoria 3 1 3 3 3
Transmisio ikusgarriaren aldakortasuna (%) 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago
Eguzki-argi urdinaren transmisioa (%) 9 69 11 10 2
Fideltasun kromatikoa 2 Ongi Ongi Ongi Ongi Berdea (0,64)
Azalera eta masa-kalitatea Akatsik gabe Azalean marra eskuineko lentean Marra ugari ezkerreko lentean Akatsik gabe Akatsik gabe
Babesa n n n n n
UV-en transmisioa (%) 3 0,06 0,22 0,09 0,11 0,09
IR-en transmisioa (%) 4 38 87 44 88 52
Erresistentzia 5 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen

1 Potentzia optikoa: lentearen graduazioa. Berariaz graduatuak nahi ez baditugu, bederen, eguzkitako lenteen potentziak zeroren parekoa izan behar du.

2 Fideltasun kromatikoa: koloreen pertzepzio zuzena (bihurgabea).Semaforoetako argiak bereiztearekin erlazionatua. Ikus-moteltze erlatiboaren koefizienteak baldintzatua dago. Parametro horri dagokionez, indarrean dagoen araudiak funtsezko lau koloreetan ezarriak ditu mugak: gorriabaino gehiago0,8; horiabaino gehiago0,8; urdinabaino gehiago0,4; berdeabaino gehiago0,6.

3 UV-en transmisioa (%): ultramorearen mailako transmisioa (280 – 380 namometro). Indarreko legeriak xedatua duenez, UVA transmisioa, gehienez ere, ikusgarriarenaren berdina izango da, baldin eta filtro-kategoriak 0,1 edo 2 badira eta ikusgarrienaren transmisioaren erdia, berriz, baldin eta kategoria 3 edo 4 baldin bada. UVB parametroari dagokionez, goieneko muga ikusgarrienaren transmisioaren hamarrenean finkatzen da, kategoria guztientzat. Beste alde batetik, FDA (Food and Drug Administration) erakundeak aholkatzen duen gehieneko transmisioa %1ekoa da UVA-ren kasuan eta %5ekoa, aldiz, UVB-renean.

4 IR-en transmisioa (%): infragorriaren mailako transmisioa (780 – 2.000 namometro).

5 Erresistentzia: indarreko legeriak xedatuak ditu erresistentzia mekanikoa, inpaktuaren, suharberatasunaren eta erradiazioaren aurkako erresistentzia ebaluatzeko probak eta mugak

MARKA MS&F Basic Dirty Dog SunGear Sport ZA Accesories Persol
MODELOA 11609 Skullsmasher Undertow UV 400 100% UV Protection Tempered Glass
FABRIKATZAILEA Luis Ramo SL Dirty Dog Eyewear Ltd. Grupo Inditex SA Luxottica Ibérica SA
PREZIOA (pezeta) 5.400 9.900 6.900 3.995 17.270
KONTSUMI- TZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA Ongi Oso Ongi Gaizki Regular Ongi
EEE-ren marka Bai Bai Bai Bai Bai
Bermea (ez da nahitaezkoa) Ez Bai Ez Ez Ez
Argibide eta aholkuak Bai Bai Ez Bai Bai
Adierazitako filtro-kategoria 2 3 Ez 2 3P
LENTEAREN KALITATEA Ongi Oso Ongi Ongi Ongi Oso Ongi
Ikusmen-kalitatea x x x x x
Lentearen kolorea Laranja-Marroia Marroia Grisa Grisa Berdea
Potentzia optikoa 1 Ongi Ongi Ongi Ongi Ongi
Argi ikusgarriaren transmisioa (%) 43 10 14 41 15
Egiazko filtroa, kategoria 2 3 3 2 3
Transmisio ikusgarriaren aldakortasuna (%) 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago 10 baino gutxiago
Eguzki-argi urdinaren transmisioa (%) 7 4 13 38 11
Fideltasun kromatikoa 2 Ongi Ongi Ongi Ongi Ongi
Azalera eta masa-kalitatea Akatsik gabe Azalean marrak eskuineko lentean Akatsik gabe Akatsik gabe Akatsik gabe
Babesa n n n n n
UV-en transmisioa (%) 3 0,08 0,07 0,07 0,09 0,08
IR-en transmisioa (%) 4 84 28 89 67 27
Erresistentzia 5 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
MARKA Neklot Diesel Gucci Carrera Base
MODELOA 100% UV Protection 125 Kusini YB7DW GG 2653/S YB7 Spectrum nm-589 Crystal UV 400 UV400 Protection 4810AS
FABRIKATZAILEA Safilo España SA Adquiridas en BASE
PREZIOA (pezeta) 4.750 14.900 24.500 17.160 1.500
KONTSUMI- TZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA Gaizki Gaizki Gaizki Arrunt Arrunt
EEE-ren marka Bai Bai Bai Bai Bai
Bermea (ez da nahitaezkoa) Ez Ez Ez Ez Ez
Argibide eta aholkuak Ez Ez Ez Bai Bai
Adierazitako filtro-kategoria Ez Ez Ez Ez 1
LENTEAREN KALITATEA Oso Ongi Ongi Ongi Oso Ongi Ongi
Ikusmen-kalitatea x n n n n
Lentearen kolorea Grisa Grisa-morea (degradatua) Grisa (degradatua) Berdea Morea (degradatua)
Potentzia optikoa 1 Ongi Ongi Ongi Ongi Ongi
Argi ikusgarriaren transmisioa (%) 11 24 32 10 55
Egiazko filtroa, kategoria 3 2 2 3 1
Transmisio ikusgarriaren aldakortasuna (%) 10 baino gutxiago 20 baino gutxiago 20 baino gutxiago 10 baino gutxiago 20 baino gutxiago
Eguzki-argi urdinaren transmisioa (%) 10 27 24 7 68
Fideltasun kromatikoa 2 Ongi Ongi Ongi Ongi Ongi
Azalera eta masa-kalitatea Akatsik gabe Akatsik gabe Akatsik gabe Akatsik gabe Akatsik gabe
Babesa n n n n n
UV-en transmisioa (%)3 0,08 0,43 0,38 0,10 0,37
IR-en transmisioa (%) 4 39 88 88 58 89
Erresistentzia5 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen

Banan-banan

Eguzkitako 20 betaurrekoak, banan-banan

MS&F Basic

  • 5.400 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: ongi. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Bermerik ez dute (ez da nahitaezkoa), bai ordea erabiltzeko eta mantentzeko argibideak eta filtro-kategoria adierazita. Laranja-marroi koloreko lenteak, 2. kategoriako filtroa, filtrazio ertaina, alegia, erdizka koloreztatutako lenteak, eguzki-argitasun ertainean baliatzeko egokiak Babes handia erradiazio ultramorearen aurka eta eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurka; erradiazio infragorriaren aurka, berriz, apalenetako bat (zuzen dagoen arren).

West 100 % UV Protection

  • 5.500 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: oso ongi.
  • Bermerik gabeak (ez da nahitaezkoa) eta kontsumitzailearentzako inolako informaziorik gabeak. Gris koloreko lenteak, ezkerreko kristalean marra ugari dituzte. Filtro-kategoria: 3.ekoa, aski filtrazio handia, eguzki-argitasun bizian baliatzeko lente ilun egokiak. Babes handia azterturiko erradiazio-mota guztien aurka.

Dirty Dog Skullsmasher

  • 9.900 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: oso ongi. Lentearen kalitatea: oso ongi.
  • Badu berme-agiria, baita erabiltzeko eta mantentzeko informazio osoa ere, filtro-kategoriaren adierazlearekin batera. Marroi koloreko lenteak, 3. filtro-kategoriakoak; filtrazio handikoak izaki, eguzki-argitasun bizian baliatzeko lente ilun egokiak. Eskuineko kristalean, azalean marrak. Babes handia, bai argitasun-intentsitatearen aurrean, bai erradiazio ultramore eta infragorriaren aurrean, baita itsualdien kontra ere.

Base UV 400 Protection 4810AS

  • 1.500 pezeta, denetan merkeenak
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: arrunt. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Bermerik ez (ez da nahitaezkoa), bai ordea erabili eta mantentzeko argibideak, baita filtro-kategoria adierazita ere. Fabrikatzailearen berririk ez du ematen. Filtro-kategoria: 1.a (eguzki-argitasunaren filtrazio apala, arinki koloreztaturiko kristalak, eguzki-argitasun apalean baliatzekoak). Zorrorik ez. More koloreko kristalak, degradatuak. Erradiazio infragorriaren aurkako babesik ahulena (zuzena, dena den), eta apala baizik ez, argitasun-intentsitatearen aurka. Eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurka, babes apala.

ZA Accesories UV400

  • 3.995 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: arrunt. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Bermerik gabeak (ez da nahitaezkoa), bai ordea erabili eta mantentzeko argibideak baita filtro-kategoria adierazita ere. Kristal bateko eranskinean “2. filtro-kategoria” adierazten du (egiazkoa; filtrazio apala, arinki koloreztaturiko lenteak dira, eguzki-argitasun ertainean egokiak). Baina eranskin horrek ikur okerrak ditu, 4. filtro-kategoriari baitagozkio: horrek nahasketa sor dezake kontsumitzailearengan. Gris koloreko lenteak.

Springfield UV400 100% UV Protection

  • 2.490 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Ez bermerik (ez da nahitaezkoa), ezta kontsumitzailearentzako inolako informaziorik. Filtro-kategoria: 3.a, filtrazio handi samarra; lente ilunak dira, eguzki-argitasun bizia dagoenean baliatzeko egokiak. Marroi koloreko lenteak, berde kolorearen distortsio kromatikoan onarturiko mailara iristen direnak (ibilgailuen gidarientzat garrantzi handia du horrek). Argitasun-intentsitatearen aurrean, babes handia. Babesik handiena, eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurrean.

Jota 6053

  • 2.780 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Hirugarren merkeena. Filtro-kategoria 1.a, filtrazio apala; arinki koloreztaturiko lenteak dira, eguzki-argitasun arina dagoenean baliatzeko egokiak. Bermerik ez (ez da nahitaezkoa) eta kontsumitzailearentzako informazioa, eskasa: erabiltzeko eta mantentzeko argibiderik ez du eta filtro-kategoria ez dago adierazita. Zorrorik ez. Berde koloreko lentea, degradatu edo progresiboa, eskuineko kristalean marra arinak dituena. Erradiazio ultramorearen kontrako babes urriena eskaintzen du honek, handia bada ere. Potentzia optiko apala (+0,12), onartutakoaren mugetan. Zuzen badago ere, erradiazio infragorriaren aurkako babesik ahulena eskaintzen du.

Neklot 100% UV Protection

  • 4.750 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: oso ongi.
  • Ez bermerik (ez da nahitaezkoa), ezta erabiltzeko edo mantentzeko argibiderik ere. Gris koloreko lenteak, 3. filtro-kategoriakoak; filtrazio handi samarra izaki, lente ilunak dira, eguzki-argitasun handian baliatzeko egokiak. Babes handia, oro har, baina argitasun-intentsitatearen, erradiazio ultramorearen eta eguzki-argi urdinak eragindako itsualdien aurrean eraginkorra, bereziki.

Massimo Dutti 7000 690 500

  • 7.985 pezeta
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: ongi. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Filtro-kategoria: 3.a, filtrazio handi samarra; lente ilunak dira, eguzki-argitasun bizia dagoenean baliatzeko egokiak. Bermerik ez (ez da nahitaezkoa), bai ordea kontsumitzailearentzako informazio zuzena. Berde koloreko lenteak. Zuzen badago ere, erradiazio infragorriaren aurkako babesik apalenetako bat, baina eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurrean handia.

Fosco 22 8382 006 938 08052

  • 3.995 pezeta.
  • Kontsumitzailearentzako informazioa: gaizki. Lentearen kalitatea: ongi.
  • Ez bermerik (ez da nahitaezkoa), ezta kontsumitzailearentzako informaziorik ere. More koloreko lenteak, eskuineko kristalean azaleko marra bat dutenak. Filtro-kategoria: 1.a, filtrazioa apala; arinki koloreztaturiko lenteak, eguzki-argitasun arina dagoenean baliatzeko egokiak. Zuzen badago ere, argitasun-intentsitatearen aurrean babesik ahulena eskaintzen du. Erradiazio infragorriaren aurkako eta eguzki-argi urdinak eragiten dituen itsualdien aurkako babesik ahulenetako bat, baina zuzen.