Kontsumitzailearentzako Fundazioa
Pasa den ekainaren 20an Madrilen aurkeztu zen Eroski Taldea Fundazioa; jendaurreko ekintza batean Constan Dacosta presidenteak nabarmendu zuenez, “duela hogeita hamar urtetik gaur arte bere irabazien %10 kontsumitzaileen eskubide eta interesak defendatzeko erabiltzen du eta beraz, Eroski Taldea Fundazioa urrats bat gehiago besterik ez da gure ibilbide horretan”.
Fundazio horrek hiru urte daramatza izen horrekin kontsumitzailearen laguntzeko, ingurumena babesteko eta gizarte erantzukizuneko kanpainak bultzatzen lanean, baina oraintxe eman du bere jarduerak ezagutarazteko urratsa. Gaur egungo ingurune aldakor honetan kontsumitzaileei konponbide eta erantzun egokiak ematea du helburu nagusi. Eroski eta Consum-eko bazkide diren milaka kontsumitzaile eta langileren ahaleginaren emaitza da; bi kooperatiba horiek lider dira banaketaren sektorean eta duela hainbat hamarkada sortu zirenetik, beti erakutsi izan dute sentsibilitate berezia kontsumoaren munduaren eta gai sozial eta ingurumenekoetan.
Eroski Taldearen irabaziei esker hainbat ekintza egiten du Fundazioak: kontsumitzaileen aldeko ekintzak bultzatu, zabalpen kanpainak egin, aldizkari eta gidak argitaratu, bekak eman, Hirugarren Munduari laguntzen lan egiten duten erakundeekin elkarlanean aritu eta elikagaiak, jostailuak, testu-liburuak etab. biltzeko kanpainetan lagundu, besteak beste. Kontsumitzaileek bultzatzen dituzte ekintza horiek, euren erosketen zati bat guztiontzako bizitza kalitate hobea lortzera bideratzen baita.
Fundazioa Zaingo Batzorde batek zuzentzen du eta bertan ordezkaritza dute Eroski Taldea osatzen duten sozietateek, kontsumitzaileek eta aditu talde batek, osasuna, ingurumen, elkartasun, teknologia berriak eta antzeko gaietako ezagutzak eskainiz azken horiek. Eta diziplina askotako talde tekniko zabala dauka Fundazioak, kontsumitzaileengandik hurbil egonez etengabe haien beharretara egokituko den proiektu sozial eta gizatiarra garatzeko.
Eroski Taldea Fundazioa erakunde bizia eta partaidetzazkoa da, komunitate osoari informazio baliagarri eta praktikoa ematen diona. Eta kontsumitzaileei eragiten dien gai guztietan etika eta gardentasuna zaintzeko konpromisoa hartzen duen erakundea da, gainera. Lanak hiru ildo nagusi ditu: kontsumitzailearentzako informazioa, berrikuntza eta ekimen sozialak eta garapen jasangarria bultzatzea.
Kontsumitzailea- rentzako informazioa
Fundazioaren oinarrizko harrietako bat Consumer da, Espainiako estatuan tiradarik handieneko kontsumo aldizkaria, informazio praktiko, egiazko eta zorroztasun tekniko handikoa ematen duena, eguneroko bizitzarako oso erabilgarria. Hemendik aurrera, kontsumo atari berrian www.consumer.es, kontsultatu ahal izango da aldizkaria Interneten (1998ko urtarriletik Interneten bazegoen ere). Internautak, bestalde, www.fundaciongrupoeroski.es helbidean eskuratu ahal izango du Fundaziaoren albiste ekimenen berri. Eroski Taldea Fundazioaren bazkide eta lagunek ere beren web gunea izango dute: www.amigos.fundaciongrupoeroski.es Irabazi asmorik gabeko entitate honek heziketa lana ere egiten du, Kontsumo Eskola, Kontsumo Gela, hitzaldiak, era askotako biltzar eta jardunaldiak, jostailuen inguruko aholkularitza, Interneteko erosketetarako “on line” Eskola eta abarren bidez.
Berrikuntza eta ekimen sozialak
Analisiak egiteko laborategi propioa izateaz gain, Bioetika, Bioteknologia eta Elikadura arloko Segurtasunaren inguruko ikerketetarako bekak eta laguntzak ere ematen ditu Eroski Taldea Fundazioak. Eta hainbat ekimen sozial proposatzen die kontsumitzaileei, besteak beste GKEei diru laguntzak ematea, ezgaituentzako lan kontratuak, Bidezko Merkataritzako kanpainak, beharrean diren pertsonentzako arropa, jostailu eta testu-liburuak biltzeko kanpainak eta abar eginez. Bestalde, kultur aniztasuna babestu eta bultzatzen du, tokian tokiko ohiturak, artea eta hizkuntza bultzatzeko ekintzen bitartez. Eta, gainera, kultur entitateekin hitzarmenak sinatu edo literatura programak sustatzen ditu.
Garapen jasangarria
Ingurumena babesteko lanak leku garrantzitsua du Fundazio honetan eta Eroski Taldeko saltokietan ekintza ekologikoak ¿poltsa berrerabilgarriak, poltsa-kamisetak biltzea, sentsibilizatzeko kanpainak…¿ bultzatu edo ingurumenarekin edo ingurune lokalarekin erlazionaturiko ekimenentzako laguntza programetan edo Hirugarren Mundurako garapen jasangarriko proiektuetan laguntza ematen du Fundazioak. Eroski Taldea Fundazioan sortzen diren informazio-edukien zati handi bat Interneten argitaratzeko apustuari esker, irakurle gehiagorengana iristeaz gain, papera nabarmen aurreztea ere lortzen da, horrek ingurumen arloan duen esanahiarekin.
Protagonistak
Kontsumitzailea da Eroski Taldea Fundazioko benetako protagonista eta Fundazioa osatzen duten milaka lagunek “Eroski Taldea Fundazioaren Laguna” txartela daukate, entitateak egiten dituen ekintzekiko lotura gisa. Edozein modutan ere, ez da ahaztu behar Eroski Taldeko bezeroek ateratzen dutela aurrera entitate honen lana, euren erosketen bidez; izan ere, Eroski Taldearen irabazien zati bat Eroski Taldea Fundaziora bideratzen da, Eroski eta Consum kooperatiben Heziketa eta Sustapen Fondoaren bitartez eta Eroski Taldea osatzen duten beste entitate batzuen laguntzaz. Pertsonekin eta pertsonentzat egiten den proiektu honek, gainera, lankidetza hitzarmenak egiten ditu erakunde, elkarte, museo, unibertsitate, ikerketa zentro eta Gobernuz Kanpoko Erakundeekin.
Hiru web gune, batean
Consumer.es CONSUMER aldizkariaren helbide aldaketa hutsa baino zertxobait gehiago da. Urrats bat gehiago da (kasu honetan teknologia berriek komunikaziorako eskaintzen dituzten aukeretara irekia) Eroski Taldea Fundazioak kontsumitzaileentzako informazio erabilgarri, praktiko eta garantia osokoa emateko egin duen apustuaren barruan. Web gune honetan CONSUMER aldizkari osoa aurkituko du internautak eta baita orain arte bide digitalerako urratsa eman duten lau CONSUMER gida praktikoak ere (De Santiago a Roncesvalles, 18 Museos de Bellas Artes, 21 Parques Naturales eta Casi todo sobre 100 ONGs), eta gainera kanal oso (Etxeko ekonomia, Nutrizioa eta Brikolajea) erantsi eta eguneroko bizitzari buruzko Albisteen sail bat, urteko egun guztietan eguneratzen dena.
Consumer.es, edozein modutan ere, Eroski Taldea Fundazioak Interneten duen bizkar hezurraren hiru ardatzetako bat besterik ez da. fundaciongrupoeroski.es helbidean Eroski Taldea Fundaziotik egiten diren ekimen nagusiei buruzko berriak eta ekimenak biltzen dira, ingurumen eta erantzukizun sozaileko gaietakoak. Eta Eroski Taldea Fundazioak zer eskaintzen dien jakin nahi duten internautek beren eskura dute amigos.fundaciongrupoeroski.es, Eroski Taldea Fundazioaren Adiskide egiteak dakartzan abantaila guztiak sakon ezagutarazteko diseinaturiko web gunea.
Hiru web guneak, independenteak diren arren, elkarrekin erlazionaturik daude, euren arteko nabigazioa azkarra izan dadin eta internautak une bakoitzean bilatzen ari den informazioa aurkitu ahal izan dezan. Gainera, CONSUMER aldizkariak eta Eroski Taldea Fundazioako berri eta ekimenak ere bost hizkuntzatan daude jasota: gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, valentzieraz eta galizieraz). Eta web gune guztia eskuragarria da pertsona ezgaituentzat, bertsio berezi bat diseinatu baita mugitzeko edo ikusteko arazoak dituzten erabiltzaileek ere erarik erraz eta erosoenean eskuratu ahal izan dezaten, teknologia berrien laguntzaz.
Baina, zergatik Internet? CONSUMER aldizkariaren hileroko 340.000 aleak eta Gida Praktikoen argitalpenak (oraindik Interneten jarri gabe dagoen bakarraren, Salud y Alimentación izenekoaren papereko bigarren argitalpena agortzear dago jada) ez dira aski informazio hori eskuratzeko interesa duten kontsumitzaile guztiengana iristeko. Bide berri bat behar da hala nahi dutenek eguneroko bizitzarako informaziorik praktikoena eskura dezaten. Interneti esker, era azkar, arin eta zuzenean eskaintzen zaizkio eduki guztiak kontsumitzaileari.