TDT sintonizagailuak (lurreko telebista digitala)

Batzuek zazpi segundo behar dituzte kanal batetik bestera joateko

Tresnarik garestienak eman ditu laborategi-emaitza txarrenak eta jendeari ere huraxe gustatu zaio gutxien. Gehienak ezin dira erabat itzali, eta, beraz, askoz elektrizitate gehiago kontsumitzen dute
1 urria de 2008
Img analisis

Batzuek zazpi segundo behar dituzte kanal batetik bestera joateko

Telebista analogikoa behin betiko itzaltzear dago Espainian. Bi urte igaro baino lehen, lurreko seinale digitalaren bidez iritsiko dira telebista kateen emankizunak (TDT bidez, alegia). Kate gehiago ikusteko aukera izango da, baina telebistazaleek egokitu egin beharko dute, ezinbestean: seinale horiek harrapatzeko tresnak erosi beharko dituzte edo telebista berriak, sintonizagailu eta guzti datozenak. Antena egokitzea ere beharrezko izango da, baina hori, gehienetan, etxejabe elkartearen esku geratzen da.

Zortzi TDT sintonizagailu eraman ditugu laborategira, eta erabilera proba ere egin diegu. 38,90 euro balio izan dute merkeenek, Puffins eta Sunstech etxekoek, eta 69 garestienak, Axil etxekoak (hain zuzen, horrek lortu du emaitzarik txarrena erabilera proban). Kalitate-prezioak aintzat hartuta, Televés etxekoa nabarmendu da besteen gainetik: erdi pareko prezioa du (55,50 euro), besteek baino hobeto funtzionatu du seinalea hartzerakoan, irudien kalitatea ere besteek baino hobea eman du, eta bigarren geratu da erabilera proban (8,1 puntu eman dizkiote 10etik). Gainera, gutxien kontsumitzen duenetakoa da, eta erabat itzal daiteke.

Axil sintonizagailuak kontsumitzen du gehien (10,6 W martxan dagoela, eta 9,8 W pausaldian); martxan jarrita, Sanyo etxekoak behar du energia gutxien (4,8 W), eta pausaldian, Televés etxekoak (2,2 W). Energia aurrezteko, ordea, tresna itzaltzea izaten da onena erabili behar ez denean. Aztertu ditugun zortzi tresnetatik bost ezin dira itzali (Philips, Sanyo, Puffins, Siemens eta Axil), soilik pausaldian jar daitezke edo stand by egoeran. Tresna horiek argindarrik kontsumitu ez dezaten, deskonektatu egin behar dira (lokia atera). Har dezagun kontuan familia bakoitzak, batez beste, hiru ordu eta erdiz ikusten duela telebista egunean, eta egin ditzagun kalkuluak. Erabat itzaltzen diren hiru tresnetako edozein egunero lau orduz piztuta edukiko bagenu eta 20 orduz itzalita, urtebete osoan, euro bat gastatuko luke elektrizitatetan. Axil sintonizagailuarekin, aldiz, 9,75 euro beharko genituzke urtean, pausaldian egiten dituen 20 orduetan kontsumitzen duenaren eraginez. Espainian, guk aztertu ditugun sintonizagailuen moduko 5,5 milioi daude, eta urtearen buruan 24 milioi euro aurrezteko modua egongo litzateke halako tresnak itzali ahal izanez gero (elektrizitate kontsumo guztiaren % 0,08).

Ezohiko funtzio eta osagarriak

Tresna guztiek badute teletestua, kateak bilatzeko sistema automatikoa edo azpitituluentzako euskarria (kate askok jatorrizko bertsioan ematen dituzte TDT bidezko filmak, azpititulu eta guzti, hala nahi duenarentzat); horiez gain, ordea, beste zenbait funtzio gehigarri ere baditu tresna bakoitzak, irudia izoztu edo gelditzeko aukera, adibidez (Philips eta Axil etxekoek izan ezik, beste guztiek badute). TDT bidez jolasak emateko aukera ere badute orain telebista kateek, eta guk aztertu ditugunetatik, lauk eskaintzen dute funtzio hori: Bestbuy, Puffins, Sunstech eta Televés etxeetakoek. Funtzio gehien Televés etxekoak eskaintzen ditu; kanalak automatikoki ordenatzen ditu (Axil etxekoak ere bai), eta irudia handitzeko aukera ere badu (zooma). PIP (Picture in Picture) funtzioa duen tresna bakarra egokitu zaigu, Axil etxekoa, eta horri esker, aldi berean bi kate ikus daitezke (erabilgarria da iragarki tarteetarako).

Axil, Televés, Sunstech, Philips, Puffins eta Bestbuy etxeetako tresnek soinu irteera digitala dute, eta, hartara, “home cinema” tresnetara konektatzeko aukera ona eskaintzen dute. Sanyo eta Siemens etxekoek soinu irteera analogikoa dute, eta Televés eta Axil-ek ere badute aukera hori. Guztiek dakarte argibide liburua eta urrutiko kontrolagailua, pila eta guzti. Philips eta Siemens etxekoek kable eurokonektorea ere eskaintzen dute (ezinbestekoa da tresna telebistari lotzeko), eta Axil etxekoak, antena kable txiki bat. Pisuan eta neurrian alde handia dago tresna batetik bestera (Axil-ek 1,10 kg eta Philips-ek 350 g), baina alderdi horrek ez du aparteko garrantzirik, behin instalatu ondoren ez baita tresna hara eta hona mugitzen ibili beharrik.

Urrutiko kontrolagailua

TDTan telebista kate gehiago ikusi ahal izaten da, eta, segur aski, lehen baino gehiago erabili beharko dugu urrutiko kontrolagailua. Baina sintonizagailu guztiek ez dute denbora bera behar izaten kate batetik bestera joateko. Philips-ek 3,53 segundo behar ditu, eta Puffins-ek ia zazpi segundo. Kontrolagailuaren zenbakiak sakatuta egin dugu proba, kateak banan-banan igo edo jaisteko botoiekin ez baitute hartzen hainbesteko denborarik.

Urrutiko kontrolagailu guztiak ez dira berdin sendoak, eta hori neurtzeko proba hauxe egin dugu: ehun aldiz utzi ditugu erortzen, sofatik lurrera joango balira bezala. Guztiek ongi erantzun diote probari, baina Siemens eta Puffins etxekoei pilen tapak askatu zaizkie. Seinale infragorriaren eraginkortasuna ere ez da bera izaten kontrolagailu guztietan, angelu batzuetatik ez baita iristen sintonizagailura. Aurrez aurre jarrita, guztiek ongi funtzionatu dute, baina seinalea alboetatik bidalita, batzuek ez dute egin. Prozedura hau erabili dugu hori egiaztatzeko: sintonizagailutik hiru metrora jarri ditugu kontrolagailuak, aurrez aurre, eta alboetara eraman ditugu poliki-poliki, harik eta seinalea iritsi ez den arte. Siemens-ek eman du funtzionamendu-angelu txikiena (36 º-koa; metro bat baino gutxiago alboratuta, funtzionatzeari utzi dio), eta Sanyo-k handiena (68 º-koa). Beste bostek metro eta erdi alboratutakoan utzi diote funtzionatzeari (53 º).

Kontrolagailuen letrak eta zenbakiak ezabaezinak diren ere aztertu dugu. Zortzi gailuek gainditu dute lehen proba (hexano izeneko disolbagarri organiko batean zapia busti eta igurtzi egin ditugu, 15 segundoz), baina ez bigarrena. Liz-paperarekin igurtzi ditugu bost segundoz, eta Siemens, Televés eta Sanyo etxekoek soilik gainditu dute proba. Puffins etxeko kontrolagailuari ezabatu egin zaizkio grafia guztiak, eta gainerakoek tonu pixka bat galdu dute (Bestbuy, Axil, Philips eta Sunstech).

Segurtasuna eta bateragarritasun elektromagnetikoa

Tresna guztiek gainditu dituzte proba elektrikoak, eta seguruak direla esan beharra dago. Segurtasun elektrikoaren araudiari jarraituz eginak daudela egiaztatu dugu, eta beste bi proba ere egin dizkiegu. Berogailu baten barruan sartu ditugu 7 orduz, 70 ºC-tara, eta bat bera ere ez da deformatu, eta ongi funtzionatzen jarraitu dute gero. Bestbuy etxekoa izan da salbuespena (pantaila hegala harrotu zaio). Tresnak zenbat berotzen diren ere aztertu dugu, batik bat gaizki haizeztatuta egon litezkeen lekuetan. Siemens etxekoa berotu da gehien, baina guztiek gainditu dute proba.

Deskarga elektrostatikoren bat gertatuz gero, sintonizagailuek kalteak jasan ditzakete, eta guk aztertu nahi izan dugu nola erantzuten dieten tresna horiek halako gorabeherei. Berrogei deskarga inguru egin dizkiogu tresna bakoitzari, leku desberdinetan, eta guztiek erantzun dute ongi. Sunstech, Philips, Puffins eta Axil etxeko tresnetan, hala ere, gorabeherak izan ditu irudiak deskarga egiten ari ginenean; deskarga bukatuta, berriz, bere onera etorri da irudia.

Kalitate orokorra

Proba guztiak egin ondoren, emaitza guztiak neurtu eta alderatu ditugu, eta horrela jakin ahal izan dugu zein sintonizagailu den onena teknikoki. Garestienak lortu du emaitza orokorrik kaskarrena, Axil etxekoak (6,8 puntu 10etik). Beste zazpi tresnek 7 puntu baino gehiago atera dituzte, eta, gehien, Televés etxekoak: 8,1 puntu.

Kontsumitzaileen iritzia

Tresna horiek erabiltzeko ohitura duten zortzi erabiltzaile hautatu, eta zortzi sintonizagailu digitaletako bakoitza erabiltzeko eskatu diegu, eta zenbait alderdiri puntuak emateko, 1etik 10era. Tresna guztiek gainditu dute proba hori, baina alde nabarmenak izan dira batzuen eta besteen artean. Erabiltzaileei Philips etxekoa gustatu zaie gehien (8,4 puntu 10etik): erosoa eta erabilerraza iruditu zaie, eta asko gustatu zaizkie produktuaren aurkezpena eta kanpo itxura. Axil etxekoa, berriz, beste guztiak baino deserosoagoa iruditu zaie, okerrago hornitua, argibide ilunenak dituena eta irudi kalitate txarrena ematen duena. Ondorioz, tresna horrek lortu ditu puntu gutxien (6,9). Televés etxekoari 8,1 puntu eman dizkiote, eta asko eskertu dute argibide ulerterrazak ematea, ongi hornitua egotea eta irudi kalitate ona eskaintzea. Sanyo-k hogei kate soilik harrapatu ditu, eta beste guztiek 25. Puffins etxeko tresnari 7,7 puntu eman dizkiote erabiltzaileek, eta merkeenetakoa izan arren, emaitza oso ona atera du, onenetakoa.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Zortzi TDT sintonizagailu aztertu ditugu. 38,90 euro balio izan dute merkeenek, Puffins eta Sunstech etxekoek, eta 69 euro garestienak, Axil etxekoak.
  • Guztiek dute aukera tresna pausaldian jartzeko (stand by), baina hiru soilik itzal daitezke erabat (Televés, Sunstech eta Bestbuy), eta, beraz, ez dute argindarrik kontsumitzen erabiltzen ari ez garenean. Itzali gabe uzten den sintonizagailu batek, Axil etxekoak, adibidez, 9,75 euro gastatzen ditu urtean elektrizitatetan, eta itzaltzen den batek, berriz, euro bakarra (Televés etxekoak, adibidez).
  • Philips eta Axil-ek izan ezik, beste guztiek irudia izozten edo gelditzen dute. Televés, Sunstech, Puffins eta Bestbuy etxekoek jolasak dakartzate. Televés-ek zooma dauka, eta kateak automatikoki ordenatzen ditu. Axil-ek ere automatikoki ordenatzen ditu kateak, eta, gainera, aldi berean bi kate ikusteko aukera ematen du.
  • Philips da azkarrena kate batetik bestera joaten (3,53 segundo) eta Puffins mantsoena (6,91 segundo). Siemens-en kontrolagailuak ez du funtzionatzen metro bat alboratuz gero. Sanyo-renak, berriz, bi metro alboratuta ere funtzionatzen du. Siemens-en eta Puffins-en kontrolagailuei pilen tapa asakatu zaie 100 aldiz lurrera erortzen utzi ondoren (metro erdiko altueratik bota ditugu).
  • Philips gustatu zaie gehien kontsumitzaileei (8,4 puntu hamarretik); pisuz eta neurriz oso egokia iruditu zaie (guztietan arinena da), itxura ederrekoa eta erabilerraza. Televés eta Bestbuy etxekoek eman dute irudi kalitate onena. Axil-ek lortu du emaitzarik txarrena (6,9 puntu), deserosoa delako eta eskas antzean hornitua.
  • Prezio-kalitateak aintzat hartuta, Televés etxekoa da aukerarik onena. Erdi pareko prezioa du, energia gutxi kontsumitzen du, tresna itzaltzeko botoia dauka eta emaitzarik onenetakoa lortu du erabilera proban. Bi soinu irteera ditu, eta besteek ez dauzkaten zenbait funtzio: kateak automatikoki ordenatzen ditu eta zooma du.
Marka TELEVÉS SUNSTECH PUFFINS PHILIPS
Modeloa DTR 7287 DTB-2500 SET TOPBOX PF-501-M DTR 220
Prezioa (euro/bakoitzak) 55,50 38,90 38,90 50,81
Informazioa eta etiketak
Informazioaren edukia Egokia Egokia Egokia Egokia
Letra-zenbakien iraunkortasuna Egokia Egokia Egokia Egokia
Ezaugarri orokorrak
Ezohiko funtzioak1 LCN, Sofwarea egokitzeko aukera, jolasak, zooma, Irudia gelditzeko aukera. Sofwarea egokitzeko aukera, jolasak, Irudia gelditzeko aukera. Sofwarea egokitzeko aukera, jolasak, Irudia gelditzeko aukera. Sofwarea egokitzeko aukera.
Ezohiko osagarriak 2 Kable eurokonektorea
Neurriak TDT (cm) 27,9 x 4,2 x 16,3 12,0 x 4,2 x 17,2 16,9 x 4,1 x 15,4 19,8 x 3,3 x 9,7
Peso del TDT (g) 1.000 750 900 350
Kontrolagailuaren neurriak (mm) 5,2 x 18,2 x 2,3 4,9 x 15,1 x 2,0 4,8 x 16,5 x 2,6 5,0 x 14,0 x 2,2
Kontrolagailuaren pisua (g) 91 72 72,8 74,8
Ezohiko konexioak 3 RS-232, Bi soinu irteera (digitala eta analogikoa) RS-232, Soinu irteera digital ardazkidea RS-232 Soinu irteera digital ardazkidea Soinu irteera digital ardazkidea
Itzaltzeko botoia Bai Bai Ez Ez
Elektrizitate kontsumoa, martxan dela (W) 6,6 7,5 7,4 5,6
Elektrizitate kontsumoa, pausaldian dela (W) 2,2 6,0 3,7 4,2
Elektrizitate kontsumoaren gaineko kalkulua (euro/urteko)4 1 1,14 4,34 4,20
Segurtasuna
Segurtasun elektrikoa 5 Egokia Egokia Egokia Egokia
Berotan Ezlako erantzuna ematen duten 6 Egokia Egokia Egokia Egokia
Tenperatura, haizeztatze-zuloak itxita 7 Egokia Egokia Egokia Egokia
Bateragarritasun elektromagnetikoa
Deskarga elektrostatikoei Ezlako erantzuna eman dieten 8 Egokia Hobetzeko modukoa Hobetzeko modukoa Hobetzeko modukoa
Talka-uhinei Ezlako erantzuna ematen dieten Egokia Egokia Egokia Egokia
Erabiltzeko egokiak diren edo ez
Kateak aldatzeko azkartasuna (segundotan) 9 5,75 4,81 6,91 3,53
Konektagailuen tenkatzeari zer erantzun eman dioten Egokia Egokia Egokia Egokia
Kontrolagailuko grafia ezabaezina den edo ez 10 Bai Bai Ez Bai
Kontrolagailua erortzera utzita zer erantzun eman duten Egokia Egokia Pilen tapa askatu zaio Egokia
Kontrolagailuaren funtzionamendu-angelua 11 53º 53º 53º 53º
Kalitate orokorra Bikaina Oso ona Oso ona Oso ona
Erabilera proba (1etik 10era) 8,1 7,4 7,7 8,4
Marka SANYO SIEMENS BESTBUY AXIL
Modeloa TU-X700 Gigaset M270 T EPG EASY HOME TDT RT 162
Prezioa (euro/bakoitzak) 47,40 57,40 39,90 69
Informazioa eta etiketak
Informazioaren edukia Egokia Egokia Egokia Egokia
Letra-zenbakien iraunkortasuna Egokia Egokia Egokia Desegokia
Ezaugarri orokorrak
Ezohiko funtzioak1 Irudia gelditzeko aukera Sofwarea egokitzeko aukera, Irudia gelditzeko aukera. Sofwarea egokitzeko aukera, jolasak, Irudia gelditzeko aukera. LLCN, PIP, Sofwarea egokitzeko aukera.
Ezohiko osagarriak 2 Kable eurokonektorea eta antena kablea Kable eurokonektorea Antena kable txikia
Neurriak TDT (cm) 22,8 x 4,0 x 16,5 25,9 x 3,7 x 14,9 22,0 x 4,3 x 17,3 29,4 x 3,5 x 19,0
TDTaren pisua (g) 750 650 750 1.100
Kontrolagailuaren neurriak (mm) 5,0 x 15,9 x 2,0 4,7 x 17,0 x 2,2 4,4 x 15,2 x 2,2 4,1 x 17,7 x 1,8
Kontrolagailuaren pisua (g) 70,5 76,6 70,4 80
Ezohiko konexioak 3 Soinu irteera analogikoa RS-232, Soinu irteera digital ardazkidea Bi soinu irteera (digitala eta analogikoa), Bigarren RF sarrera, Bigarren RF irteera
Itzaltzeko botoia Ez Ez Bai Ez
Elektrizitate kontsumoa, martxan dela (W) 4,8 7,4 7,3 10,6
Elektrizitate kontsumoa, pausaldian dela (W) 3,6 6,9 5,9 9,8
Elektrizitate kontsumoaren gaineko kalkulua (euro/urteko)4 3,72 6,86 1,11 9,75
Segurtasuna
Segurtasuna eléctrica 5 Egokia Egokia Egokia Egokia
Berotan Ezlako erantzuna ematen duten 6 Egokia Egokia Desegokia Egokia
Tenperatura, haizeztatze-zuloak itxita 7 Egokia Egokia Egokia Egokia
Bateragarritasun elektromagnetikoa
Deskarga elektrostatikoei Ezlako erantzuna eman dieten 8 Egokia Egokia Egokia Hobetzeko modukoa
Talka-uhinei Ezlako erantzuna ematen dieten Egokia Egokia Egokia Egokia
Erabiltzeko egokiak diren edo ez
Kateak aldatzeko azkartasuna (segundotan) 9 3,9 3,94 5,37 4,71
Konektagailuen tenkatzeari zer erantzun eman dioten Egokia Egokia Egokia Egokia
Kontrolagailuko grafia ezabaezina den edo ez 10 Bai Bai Bai Bai
Kontrolagailua erortzera utzita zer erantzun eman duten Egokia Pilen tapa askatu zaio Egokia Egokia
Kontrolagailuaren funtzionamendu-angelua 11 68º 36º 53º 53º
Kalitate orokorra Oso ona Oso ona Oso ona Ona
Erabilera proba (1etik 10era) 7,6 8 7,4 6,9

1. Ezohiko funtzioak. Zenbait funtzio TDT guztiek eskaintzen dituzte: teletestua daukate; menua pantailan ikus daiteke; gurasoei blokeatzeko aukera ematen diete, seme-alabek nolanahi erabil ez ditzaten… Taula honetan ageri diren funtzioak ez datoz TDT guztietan: LCN edo kateak automatikoki ordenatzeko aukera, PIP edo aldi berean bi kate ikusteko aukera, irudia izoztu edo gelditzeko aukera…

2. Ezohiko osagarriak. Guztiek dakartzate argibide liburuxkak, urrutiko kontrolagailua eta harentzako pilak. Taula honetan ageri diren osagarriak ez datoz TDT guzietan.

3. Ezohiko konexioak. Guztiek dauzkate RF sarrerak, RF irteerak (beste antena-irteera bat edukitzeko aukera ematen du; adibidez, bideo batentzat), bi eurokonektore. Taula honetan ageri diren konexioak ez datoz TDT guzietan.

4. Elektrizitate kontsumoaren gaineko kalkulua. Honela egin dugu kalkulua: demagun tresna bakoitza egunean 3,7 orduz egoten dela martxan, eta demagun orduko, 0,11 euro kostatzen dela elektrizitate kW bakoitza. Tresnak itzaltzeko botoia badauka, deskonektatu egiten da ikusten ari ez garenean. Botoirik ez badu, irudia pausaldian geratzen da (stand by), eta elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen du.

5. Segurtasun elektrikoa. Segurtasun elektrikoaren araudia zenbateraino betetzen duten aztertu dugu (UNE-EN 60065:2003 araudia da). Honako alderdi hauek egiaztatu ditugu: zati aktiboetarako zer-nolako irispideak dituen, zenbat berotzen den, zirkuitu labur baten ondoren zenbat berotzen den, tentsio gehiegiari nola erantzuten dion (tximistak jotzen badu), eta zenbateko zurruntasun dielektrikoa duen.

6. Berotan nola erantzun duten. Tresnak 70 ºC-tan jarri ditugu, eta deformatzen ote diren aztertu dugu. Bestbuy etxekoari pantaila hegala harrotu zaio.

7. Tenperatura, haizeztatze-zuloak itxita. Hainbat tresna leku berean jarri ditugu, haizeztatze-zuloak itxita, eta zenbateraino berotu diren aztertu dugu.

8. Deskarga elektrostatikoei nolako erantzuna eman dieten. Sunstech, Philips, Puffins eta Axil etxeetako tresnetan irudiak gorabehera batzuk izan ditu deskargak egin ditugunean, baina, behin bukatuta, bere onera etorri da irudia.

9. Kateak aldatzeko azkartasuna. Urrutiko kontrolagailuko zenbakiei eraginda egin dugu proba, ez kateak banan-banan igotzeko botoiekin. Zenbaki-botoiekin denbora gehiago behar izaten dute.

10. Kontrolagailuko grafia ezabaezina den edo ez. Disolbagarri bat eta liz-papera erabilita egin dugu proba. Liz-paperarekin, ezabatu egin dira Puffins etxeko kontrolagailuaren grafiak, eta Sunstech, Bestbuy, Philips eta Axil etxekoei tonua argitu zaie.

11. Sintonizagailutik hiru metrora jarri ditugu kontrolagailuak, aurrez aurre, eta alboetara eraman ditugu poliki-poliki, harik eta seinalea iritsi ez den arte.

Bannan-bannan

Banan-banan, 8 tdt sintonizagailu

televés dtr 7287

  • Prezioa: 55,50 euro
  • Kalitate orokorra: Bikaina
  • Kalitate-prezioak aintzat hartuta, hau izan da onena. Mosaiko eta zoom funtzioa duen bakarra da. Honek kontsumitzen du gutxien pausaldian dagoela, eta tresna erabat itzaltzeko botoia ere badu. Bi soinu irteera ditu (digitala eta analogikoa).
  • Erabilera proba: 8,1 puntu 10etik. Erabiltzaileen iritziz, hau etorri da ongien hornitua, eta argibideetan ere hau izan da onenetakoa: ulerterrazak eta erabilgarriak iruditu zaizkie.

sunstech dtb-2500

  • Prezioa: 38,90 euro
  • Merkeena izan da, Puffins-ekin batera
  • Kalitate orokorra: Oso ona
  • Jolasak ditu eta etenaldiak egiteko aukera. Asko samar kontsumitzen du, baina tresna erabat itzaltzeko botoia duen bakarretakoa da.
  • Erabilera proba: 7,4 puntu 10etik. Tresna honen kanpo itxura gustatu zaie gutxien erabiltzaileei, eta martxan jartzeko modua eta eskaintzen dituen funtzioak ere besteenak baino okerragoak iruditu zaizkie.

puffins set topbox pf-501-m

  • Prezioa 38,90 euro
  • Merkeenetakoa da
  • Kalitate orokorra: Oso ona
  • Ez du tresna erabat itzaltzeko botoirik. Jolasak dakartza eta irudia izoztu edo gelditzen du. Soinu irteera digitala dauka. Deskarga elektrostatikoak egin dizkiogunean, irudiak zenbait gorabehera izan ditu. Urrutiko kontrolagailuari pilen tapa askatu zaio 100 aldiz lurrera erortzen utzi ondoren (metro erdiko altueratik bota dugu).
  • Erabilera proba: 7,7 puntu 10etik. Tresna biltzeko zorroa eta aurkezpena ez zaie askorik gustatu. Ez diote antzeman nabarmentzeko moduko ezer, baina emaitza onak lortu ditu.

philips dtr 220

  • Prezioa 50,81 euro
  • Kalitate orokorra: Oso ona
  • Kable eurokonektorea dakar. Ez du botoirik tresna itzaltzeko. Soinu irteera digitala dauka. Deskarga elektrostatikoak egin dizkiogunean, irudiak zenbait gorabehera izan ditu, baina bere onera etorri da gero.
  • Erabilera proba: 8,4 puntu 10etik. Honek lortu du emaitza onena: kanpo itxura gustatu zaie asko, konektatzeko eta martxan jartzeko erraza iruditu zaie, eta erabiltzeko erosoa.

sanyo tu-x700

  • Prezioa 47,40 euro
  • Kalitate orokorra: Oso ona
  • Irudia izoztu edo gelditzen du. Kable eurokonektorea dakar, eta antena kablea ere bai. Honek kontsumitzen du gutxien martxan dagoela, baina ez du botoirik tresna itzaltzeko. Soinu irteera analogikoa eta digitala dauzka. Deskarga elektrostatikoak egin dizkiogunean, irudiak zenbait gorabehera izan ditu, baina bere onera etorri da gero.
  • Erabilera proba: 7,6 puntu 10etik. Irudi kalitate ona ematen duela nabarmendu dute erabiltzaileek, baina 20 kate soilik harrapatzen ditu (beste guztiek 25).

siemens gigaset m270 tepg

  • Prezioa 57,40 euro
  • Kalitate orokorra: Oso ona
  • Etenaldia egiteko aukera ematen du. Kable eurokonektorea dakar. Ez du botoirik tresna itzaltzeko, ezta soinu irteera digitalik ere. Urrutiko kontrolagailuari pilen tapa askatu zaio 100 aldiz lurrera erortzen utzi ondoren (metro erdiko altueratik bota dugu).
  • Erabilera proba: 8 puntu 10etik. Emaitza ona lortu du aztergai ziren alderdi guztietan. Argibideak oso erabilgarriak eta ulerterrazak iruditu zaizkie, besteenak baino gehiago.

bestbuy easy home tdt

  • Prezioa 39,90 euro
  • Kalitate orokorra: Oso ona
  • Etenaldia egiteko aukera eskaintzen du, eta jolasak ere baditu. Martxan dagoela, gehien kontsumitzen duenetakoa da, baina honek, behintzat, badu tresna itzaltzeko botoia. Zazpi orduz 70 ºC-tara egon ostean, pantaila hegala harrotu zaio. Soinu irteera digitala dauka.
  • Erabilera proba: 7,4 puntu 10etik. Oro har, tresna hau iruditu zaie hornidura kaskarrenekoa, Axil etxekoarekin batera. Irudi kalitatea, ordea, bikaintzat jo dute (10 puntu eman dizkiote, Televés etxekoari bezala).

axil rt 162

  • Prezioa: 69 euro
  • Garestiena izan da.
  • Kalitate orokorra: Ona
  • Kateak automatikoki ordenatzen ditu, eta bi kate aldi berean ikusteko aukera ematen du (bakarra da horretan). Antena kablea du. Pausaldian dagoenean, honek kontsumitzen du gehien, eta ez dauka botoirik tresna itzaltzeko. Deskarga elektrostatikoak egin dizkiogunean, irudiak zenbait gorabehera izan ditu, baina bere onera etorri da gero. Bi soinu irteera ditu, digitala eta analogikoa.
  • Erabilera proba: 6,9 puntu 10etik. Besteak baino deserosoagoa eta zailagoa iruditu zaie erabiltzeko, eta irudirik txarrena ere honek ematen duela esan dute.