Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Jaten ikastea: Mahaian ere, heziketa

Etxean eta eskolako jantokian jatea, elikatzen ikasteko aukera polita

 Espainiako Haur Hezkuntza, Lehen, Bigarren eta Hezkuntza Berezian diharduten milioi bat mutiko-neskatok hartzen dute janari bat eskolako jantokian. Ikastegietan jantoki zerbitzura geroz eta familia gehiagok jotzen dutenez, nutrizio alorreko kalitatea zorrozki kontrolatu behar dute gurasoek, urtean barrena aste askotan lauzpabost egunetan errepikatzen delako elikatze modu hori.

Eskolako jantokian ongi elikatzerik?

Haurren elikadura aztertzen hasita, errealitate bitxia aurkituko dugu: azukre eta gantz asko daukate umeek jaten dituzten elikagaiek eta gai natural -frutak, barazkiak, arrainak- gutxi hartzen dute. Etxean baimendu eta eskolako jantoki askotan errepikatu ohi dira dieta akastun horiek, CONSUMER EROSKI-k 2005eko irailean eginiko azterlaneko emaitzetan hautematen den bezala. 32.330 ikasle biltzen dituzten 201 eskolako jangeletan bi asteko otorduak aztertu zituen txosten horren arabera, eskolako otordua hobetzeko modukoa da: azterturiko janarien %24k proba gainditzeke utzi dute eta %36k "onartzeko moduko" kaskar batean geratu zen, sendagile, dietagile eta pediatren aholkuei jarraiki. Aipatu ditugun hutsuneak hauteman ziren bertan ere: arrain, barazki eta fruta freskorik ez, eta postre gozo, aurrekuzinatu eta frijitu (kroketak, enpanadillak, etc.) gehiegi.

Haurren dieta desorekatu horren ondorioak -ez bakarrik eskolan hartzen dutenagatik- beraien osasun egoeran agertzen dira: Espainiako haur- eta gazte-populazioaren %26k gehiegizko pisua du eta %14 obesoa da; horri esker, Espainia, Erresuma batuaren ondotik, Europar Batasuneko haur obeso gehien dituen bigarren estatua da. Adierazle horren alderdi kezkagarriena: azken 15 urtean hirukoiztu egin da.

Jaten ere irakatsi behar

  Haurrarentzat, erreferentzi markoa izan behar du jateak: ongi elikatzeko ez ezik, hainbat arau sozialez jabetu eta janariaren aurrean zuzen jokatzen ikasteko aukera da jatordua. Txiki-txikitandik irakatsi behar zaie janariari bere tokia eta bere unea zor zaizkiola eta jolasak eta gainerako jarduerak otorduaren ondotik etorriko direla.

Bizimodu berriak (gurasoek etxean egoteari eta seme-alabei denbora gutxiago eskaintzen diete orain) aztura-hartze hori eragotzi egin dezake eta, ondorioz, umearentzat erakargarri bezain kaltegarriak fast-food, aurrekuzinatu eta antzeko produktuetara jotzea, ohiko (ohikoegiko) irtenbide bilakatu. Nolanahi ere, ez da ahaztu behar: denboran eta, batez ere, pazientzian inbertsioa egitea ezinbesteko bermea da, gerora, haurren elikaduraren arazo zenbait gerta ez daitezen.

Haurrak eta jana: zailtasunak eta konponbideak etxe barnean eta kanpoan

Etxean gertatzen dena Jantokian gertatzen dena Zer egin?
Gurasoek zailtasun asko dituzte seme-alabei jaten emateko eta irakasteko Gurasoek nozituriko zailtasunak orain zaintzaileek jasaten dituzte (gurasoak zenbaitetan ahaztu egiten badira ere), astungarri batez: eskolako jantokian ehunka haurrez arduratu behar dira, batera Ongi jatearen aztura txertatzeko tresnarik egokiena diziplina da: ordutegi finkoa, toki lasaia, pazientzia eta pertseberantzia haurrak jaten ikasi arte...
Haurrak jaki bat hartzeari uko egin dio: nolako jarrera agertu behar du gurasoak? Ba al dakite gurasoek nolako neurriak hartzen dira jantokian haurrak jan nahi ez duenean? Arauak ezartzean gurasoek eta zaintzaileek agertzen duten zorroztasun edo malgutasunak haurren jardueran izango dute eragina: txikiek aurki ikasiko dute beren oihu eta kasketak noiz diren baliagarri eta noiz alferrikakoak. Sendotasuna ez ezik, koherentzia ere funtsezkoa da, etxean zein kanpoan elikatzen irakasteko garaian
Haurrak gutxi jaten duen egunetan edo, janaria gustukoa ez duelako, gurasoek gutxi jango duela espero duten egunetan, nolako jarrera hartu behar da? Jaki jakin bat haur bakar batek arbuiatzen du ala arbuioa jeneralizatua da? Ba al dakite gurasoek haurrak zaletasun berberak ote dituen etxean eta jantokian? Haur batzuek jantokian hartzen dituzten elikagai batzuk -agian, gustukoak ez dituztenak- etxean arbuiatzen dituzte... Haurrak hainbat jaki zergatik jaten ez dituen jakitea komeni da. Berari galdetu behar zaio etxeko eta jantokiko zein jaki dituen gustukoenak eta higuingarrienak, eta horren zergatia (osagaiengatik, prestaketagatik, ukituagatik&).
Gurasoek zehatz-mehatz dakite zein elikagai hartzen duten, nolako osagaiak dituzten jakiek, nolako olioa baliatu den prestaketan, etab. Ikastetxean, haurren nutrizio eta energi alorretako premien arabera eratzen dira otorduak. Horren agerpen gisa, gurasoei astero, hilean bitan edo hilean behin aldatzen den jakien zerrenda gurasoei helarazten zaie. Otordu horiek orekatuak ote dira? Aski informazioa ematen ote da? Elikagaiak zehazten al dira (barazki, arrain, fruta, etab.), fresko ala aurrekuzinatuak diren eta kuzinatzeko modua zehazten al da? Haurrak benetan zer jaten duen jakitea funtsezkoa da. Hori badago jakitea, inork espero ez duenean jantokira bisitak eginez, jakien osagaiak ezagutzeko, haurrei banatzen zaizkien anoen tamaina jakiteko etc. Badago, bestetik, haurrari zer jan duen egunero galdetzea (adibidez: lekak patatekin ala patatak lekekin?) eta jakien zerrendan agertzen denarekin alderatzea.
Gurasoek badakite haurrak otordu bakoitzean benetan hartu duen elikagai kopurua. Haurren elikabidea zainduko duen monitorerik ba ote da eskolako jangelan? Seme-alaben elikabideaz txostenik jasotzen al dute gurasoek? Ikastetxetik irtetean, etxera iristean haurrek duten jokamoldea azter daiteke (gosez amorratzen heltzen dira?). Otorduen banaketa eskasak -gosari arinegia, hamarretako mardula, bazkari urria, askari sendoa...- haurraren osasunean eta eskolako etekinean eragin kaltegarria du.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto