Postontzia Interneten
Arrazoia argi dago: bederatzigarren hamarkadan erabiltzaileak egunean gehienez ere hamar mezu jasotzen zituen eta gaur, berriz, ehunetik gora iristen dira sarrerako ontzira egunero. Email horiek ez dute toki asko betetzen baina, azkenean, posta elektronikoko programa nagusiak (Outlook edo Mozilla Thunderbird, adibidez) saturatu egiten dituzte, mezu-olde horiek hartzeko diseinatuak ez daudelako. Lehenago, gainera, POP3 erabiltzen zen Interneterako konexioa minutuka ordaintzen zelako eta, egiari zor, ez zen bat ere merkea. Ohiko kontua zen, beraz, mezuak lineatik kanpo idatzi eta, gauean (tarifa merkeagoak zirenean) konektaturik, posta bidali eta jasotzeko behar zen denboraz konektatzea. Ondoren, deskonektatu eta gero, erabiltzaileak jasotako mezuak lasai irakurriko zituen. Webmail horiek erabiltzeko, aldiz, ordenagailua konektatua eduki behar da, baina hori gaur ez da arazoa, tarifa lauak ia erabat hedatu dira eta.
Internetetik, garbiago eta soilago
Zertarako arriskutan ibili, zertarako mezu mordo bat ordenagailuan sartu, birus, spam eta bestelako elementu gaiztoei gurean aterpea emanez? Posta Internetetik erabiltzea garbiago, erosoago eta soilago gertatzen da. Egun, gainera, sarrerako batez besteko abiadura ia 20 aldiz biderkatu denez, mezuen kudeaketa ez da moteltzen, lehenago bezala. Areago, zerbitzu batzuk, hala nola jasotako mezu guztien arteko bilaketak, azkarrago dabiltza webmailetan posta “konbentzionalean” baino.
Autobusa erostea, erosketak egitera joateko
Lan-esparruan POP3 sistemak bazuen abantailarik: segurtasuna, lehen-lehenik: oso litekeena da enpresa-mezuek informazio sentsiblea edukitzea eta, ondorioz, ez da komeni Interneten pairuan geratzea, hirugarrengoen kudeaketaz. Bestetik, enpresetara egunero milaka mezu elektroniko iristen direnez, horien kudeaketa pertsonalizatuak (norberaren ordenagailutik) kontuak biziki errazten ditu. Langile bakoitza bere postaz arduratzen da. Horri esker, mezu polemiko bat nondik bidali den edo nora iritsi den ere jakin daiteke. Kontrolatzeko sistema bat da.
POP3 sistema baliatzeak erabiltzaile arrunt batentzat zentzurik ba ote du? Ez dirudi; alderantziz, ordea:, eremu pribatuan POP3 posta erabiltzea erosketak egitera joateko autobusa erostea bezain absurdoa da: garestia da, handiegia eta eragozlea. Dena ordaindu behar da, horrekin: spamik ez pasatzeko iragazkiak instalatzea, mezu bakoitzari atxikita doakion artxiboak kontrolatzeko antibirusa, posta astunak igortzeko ahalmena handitzea&
Aski da Gmail (Google-en zerbitzua), posta-kontu bat, Yahoo! edo Hotmail-ekoa (honakoa ez a beste biak bezain eraginkorra, 2005eko urtarrilean CONSUMER EROSKI-k eginiko azterketan agertu zenez) honelako arazoak (eta bestelako asko ere) bat-batean konpontzeko. Segurtasuna areagotu egiten da mezuak ez doazelako idazmahairaino; nabigatzailetik sarean irakurtzen dira eta atxikitako artxiboak ezin dira ireki, birusak sakon aztertu gabe. “Spam” elementua ia erabat desagertu da, “webmail” erako zerbitzu hauetan hamaika iragazki baliatzen direlako.
Nonahitik sartzeko aukera
Erabilera errazenaren muturrean, “pookmail” (erabilera gutxi edo bakarrekoak) izenekoak dira: eskuarki erabiltzen diren kontuak arriskutan jarri nahi ez direnean, biziki interesgarriak dira horiek. Segurtasun osokoa ez omen den orri batekin kontaktuan sartu nahi izanez gero, adibidez, badira pookmail.com, spamgourmet.com eta antzeko aukerak: hauetan, erabilera gutxiko kontuak irekiko ditugu, harremanetan sartzeko. Kontua -eta, kontuarekin batera, spam-ak jasotzeko arriskua- hortik egun batzuetara edo hainbat mezu jasotakoan desagertu egingo da.
- Gmail: kontaktu, artxibo eta mezuak gordetzeko edukiera handiena eta prestazio gehienak eskaintzen dituena da. Hiru Gigabyteko memoria duenez, onlineko disko gogor gisa balia daiteke: bertan, igorri eta jaso diren posta eta mezuak gordeko dira, ezabatzeko beharrik izateke. Badu, gainera, oso bilatzaile eraginkorra, hamar mila mezu artean guk nahi duguna aurkituko duena. Baditu spam-en pasabidea eragozteko iragazkiak, robot-espioien kontrako mekanismoak eta atxikitako fitxategiak garbitzeko antibirusak.
- Yahoo! posta: prestazioetan eta eraginkortasun aldetik, Gmail horren oso antzekoa, baina Gigabyte bakarreko edukiera du. Spam eta robot-espioien kontrako kontrol zorrotza eragiten du. Eginkizun hauetan, zerbitzu honek estreinakoz baliatu zuen “captchas” izeneko testa: bertara sartzeko, agertzen diren kode lauso edo itxuraldatuak idatzi behar ditu erabiltzaileak, sistemak kalterik nozi ez dezan. Era berean, sistema honek dakarren klabeak atzemateko metodo berriari esker, erabiltzaileak jakin ahal izango du igorle horrek mezu hori egiaz bidali dion (“Domainkeys”).
- Hotmail: edukiera eta eraginkortasunetan mugatuena da. Honek spam eta espioien aurka ematen duen erantzuna ez da aurreko bien mailakoa, aurtengoan dezente hobetu bada ere.