15 minutuan ongi gosaltzeko klabeak / 800 miligramo kaltzio / %0 Gantz-materia / Purinak / Zirkulazio arazoak dituzten pertsonentzako otorduak

1 urria de 2006
Img alimentacion listado 401

15 minutuan ongi gosaltzeko klabeak / 800 miligramo kaltzio / %0 Gantz-materia / Purinak / Zirkulazio arazoak dituzten pertsonentzako otorduak

15 minutuan ongi gosaltzeko klabeak

/imgs/20061001/img.despiece-alimenta.01.jpgGosaria prestatu aurreko nagiak uxatzeko hoberena zeregina erosketen zerrendatik hastea da: bazkari eta afariak planifikatzen diren modu berean ere har dezakegu gosaria aintzat erosketa egitean: etxean zenbat eta lagun gehiago bizi, orduan eta antolamendu hobea izango dugu.

Goizeko lana dezente soildu daiteke gosaritarako dena edo gehientsuena aurreko gauean prestaturik utziz gero: katilua, azukrea, kakaoa, laboreak, ogia, kafetera…

Sukaldeko bazter bat gosaltzeko bakarrik baliatzea komeni izaten da. Bilatzen duguna erraz eta erosoago aurkituko dugu eta txoko hori gosaltzeko aztura osasuntsuarekin lotuko dugu.

Egun eskura dauzkagun etxetresna elektrikoei (kafetera, ogi-xigorgailua, mikrouhin labea) esker sekula baino azkar eta errazkiago presta dezakegu gosaria: aparatu horiek azkarrak dira, erabiltzeko errazak eta irteteko prestatzen ari garen bitartean ere martxan ibil daitezke.

Gosari on batean hartu behar genituzkeenak: esnekiak -esnea, jogurta, gazta…-, irinezkoak -ogi arrunta, integrala, xigortua, moldekoa, fruitu lehorrak dauzkana, laboreak, gailetak, madalenak…- eta fruta, mazedonia edo zukua. Baita, zergatik ez, fruitu lehorrak, marmelada edota eztia ere. Inoiz edo behin, urdaiazpikoa, margarina edota gurina orobat.

Datua

800…

/imgs/20061001/img.despiece-alimenta.02.jpg Horrenbeste miligramo kaltzio behar du organismoak egunero. Baina kaltzioaren premia handiagoa dute haur, haurdun eta edoskitzen ari diren amek. Kaltzio hori hartzea erraza da: egunean 3 baso esne (3/4 litro) hartzea edo, bestela, esnea eta kaltzio ugari duten elikagaiak tartekatzea (jogurta, gazta, mami edo gatzatua). Latako sardina ere kaltzio-iturri oparoa da.

Mintzagaiak

%0 Gantz-materia (MG) berdin 0 kaloria ote?

/imgs/20061001/img.despiece-alimenta.03.jpg “%0 gantz-materia” esakunea jogurt, zuku, esne eta abarren amu nagusietako bat da gaur eta horrelaxe adierazten dute etiketan, nutrizioari buruzko gainerako informazioa baino letra eta kolore nabarmenagoetan. Transmititu nahi den mezua hau da: %0 gantz-materiadun produktuak kaloria gutxiago du eta osasuntsuago gertatzen da. Horrela ote da beti?

Ez, elikagai guztietan

/imgs/20061001/img.despiece-alimenta.04.jpg Egia da %0 (edo antzekoak; %0,4, %0,9, etc.) gantz-materiadun elikagai batzuk gantz gutxiago eta, hortaz, kaloria gutxiago dituztela. Beste hainbatek, ordea, gantz gutxi badaukate ere, azukre-kopuru handikoak izan daitezke. Horren adibide tipikoa esne kondentsatu gaingabetua da: gantzik ez dauka, kasik, baina azukrea, berriz, mordoa; beraz, tamainan hartu behar da produktu hori, “gantza, %0,4” mezuak kontrakoa adierazi nahi omen duen arren. Beste horrenbeste gertatzen da %0 GM jogurt eta izozkiekin: gantzik ez badute ere, kaloria asko dauzkate, kalori iturria ez baitute gantza, azukrea baizik.

“%0 gantz-materia” mezua agertzen duen elikagaiak egiaz kaloria gutxiago ote daukan jakiteko, osagaien zerrendari erreparatu, horren nutrizio-osaketa -kaloria, azukre eta gantzen kopuruak- antzeko beste elikagai batzuenekin konparatu eta alderik ba ote den egiaztatu behar da. Ez da derrigorrezkoa espezialista izatea etiketako datuak interpretatzeko: osagaiak goitik beherako ordenuan agertzen direla jakitea aski da.

Nutrizioaren alfabetoa

/imgs/20061001/img.despiece-alimenta.05.jpg

Purinak:

haragi gorrietan eta ehiza-okelan, erraietan, arrain urdinetan, itsaskietan, hestekietan eta hainbat landarezkotan (zainzuri, ziazerba, zerba, azalore eta perretxikoetan, besteak beste) ugari daude konposatu organiko hauek. Organismoak purinak azido uriko bihurtzen dituenez, purina ugari duten elikagai asko hartzea hiperurizemia eta hezueriarako bidea da.

Zirkulazio arazoak dituzten pertsonentzako otorduak

Gosaria
Laranja, sagar eta azenario likidotuak. Te hezea. Jogurta mueslirekin.

Hamarretakoa
Infusioa*. Ogi integrala, tomate, olio eta urdaiazpikoarekin.

Bazkaria

  • Letxuga, berroak, azenarioa, gerezi tomateak, tipula eta ahuakatea entsaladan.
  • Garbantzuak, arroz integrala eta pinaziak.
  • Ogi integrala eta laranja.

Askaria
Gazta freskoa, eztia eta intxaurrak.

Afaria

  • Ziazerba krema.
  • Izokin errea anetaz lurrindua.
  • Ogi integrala eta mahatsa.

Mahats gorria, Indietako gaztaina, hammamelisa: landare hauek, odol-zirkulazioa laguntzen duten substantziak -taninoak eta polifenolak- dauzkate.

Trukua: odola mehetzen duten eta zainak indartzen dituzten elikagaiak aukeratzea: frutak, barazkiak, arraina, fruitu lehorrak eta oliba olioa. Odol zirkulazioa hobetzen da egunero hiru fruta ale, entsalada bat eta barazkiren bat hartzen bada; egunero eskutadatxo bat intxaur jaten bada; astean bi aldiz gutxienez arrain urdina jaten bada eta ur ugari edaten bada.