Erabiltzen ditugu gehienok. Hala ere, gugandik hurbil bizi den milaka pertsonak etxekoengandik urruti pasako ditu egun hauek, euren herrietatik kanpo, ezagutu nahi duten lur arrotz batean, bizi izateko aukeratu duten lurrean.
Etorkinak: aukera baten bila
2000ko Migrazioen Mundu Txostenak, pasa den urrian Genevan argitaratu denak, salatu du Europar Batasunean azken urteotan ezarri diren inmigrazio politika murriztaileek legez finkaturiko etorkinen kopuru osoa murriztu eta Europar Batasuneko herrialdeetan isilpean sartzen diren pertsonen kopurua gehitzea eragin dutela. Espainiako Estatuan, 1999ko erroldaren arabera, 550.000 atzerritar bizi dira legez, baina paperik gabe beste 150.000 inguru daudela uste da. Estatuan hasi berria da inmigrazioa eta oso urritu dago oraindik Alemaniako kasutik, herrialde hori baita Europan etorkin gehien hartzen duen herrialdea, guztira 7.315.000 atzerritar bizi baita han; atzetik Frantzia (3.600.000), Erresuma Batua (2.125.000) eta Belgika (890.000 etorkin) datoz.
Inmigrazioa, zifratan
Aurten, Espainiako Estatuan bizi diren 244.377 etorkinek agiriak aurkeztu dituzte, 1999ko ekainaren bata baino lehenagotik bertan direla egiaztatzeko eta horrela Administrazioari euren egoera legeztatzea eskatzeko. Baina oso koiuntura berezia da, Atzerritarren Legeak (egun hauetan Diputatuen Kongresuan berrikusten ari direnak) epea ireki baitzuen, era ezohikoan Estatuan bi urte baino gehiago daramatela egiaztatzen duten etorkinek paperak eskuratu ahal izan ditzaten. Atzerritarren egoera arautzeko ezohiko prozesu hori pasa den uztailaren 31n bukatu zen eta 2001eko hasierarako eskaera guztiak azterturik izatea espero da.
Atzerritar eta Inmigrazio gaietarako Gobernu Ordezkaritzak 204.506 eskaera aztertu ditu dagoeneko eta beste 4.624 artxibatu, akatsak dituztelako (dokumentazioa osagabea delako edo nahikoa aurkeztu ez delako…). Guztira 73.151 atzerritarrek ezezko erantzuna jaso dute lehen instantzian, legezko egoera egiaztatuko duen dokumentazioa lortzeko, oraindik administrazioaren erabakia errekurritzeko aukera duten arren. Edozein modutan ere, datozen urteetan baimen kopurua nahiko txikia izango dela aurreikusten da.
Helburua: lana aurkitzea
“Legezkoen” zerrendan sartzea lortzen ez dutenek, etorkin askok hasieran izaten duten egoera izango dute: turista gisa iristen dira Espainiara eta kasurik onenean familiako, lagun edo ezagun batek hartzen ditu etxean. Ahalegin guztia lanpostu bat aurkitzen jarriko dute orduan, jateko eta etxebizitza edo logela alokatzeko aukera izateko. Era irregularrean egoteko fasea gainditu egin behar dute (turista batek ezin du lanik egin).
Azken helburua erresidentzia baimena lortzea da, gelditzeko eta bertako edozein langileren baldintza berberetan kontratua izateko eskubidea ematen baitio horrek. Baina, horretarako, kontratua egingo dien norbait aurkitu behar dute eta pertsona hori (egoera irregularrean dagoen edozein etorkinentzat hain estrategikoa dena) bere jagole bihurtuko da, bertan geratzeko aitzakia eskainiko diolako, lanpostu bat betetzea hain zuzen.
Kontingente baimenak
Egoera horretara bide arruntetik irits liteke, baina baita kontingente baimenen bitartez ere. Baimen berezi horiek bertako lan merkatuak asetzen ez dituen lan eskaintzak betetzea bermatzeko bidea dira. Probintzia bakoitzak baimen kopuru mugatu bat du eta horregatik sortzen dira ilara luzeak baimen horiek tramitatzen dituzten bulego ofizialen aurrean. Dagoeneko lanpostu bat duten edo lanpostua lortu nahi duten pertsonek eska ditzakete.
Eskaerak aurkezteko epea urte bakoitzeko urtarrilaren amaieran ireki eta lau hilabete geroago ixten da. Baina arazo bat dago: eskaintza baino eskaera gehiago izaten da beti eta, beraz, etorkinarentzat funtsezkoa da enplegua dagoen sektorean prestakuntza profesional edo espezializazio handia izatea. 2000. urtean gehienez ere 30.000 baimen eman ziren Estatuan legez bizi ez diren langile atzerritarrei lanpostuak emateko; oraindik ez dakigu datorren urtean formula horrekin zer gertatuko den.
Dokumentazioa nola eskatzen den
Lan eskaintzaren arduradun den enpresari edo enplegu emaileak eskaera aurkeztu behar du Lan, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaietarako Lurralde Zuzendaritzetan edo haien menpeko Atzerritarren Bulegoetan, horrelakorik dagoen lekuan. Migrazioen Antolaketarako Zuzendaritza Nagusian ere egin daiteke eskaera, edo Estatuko Administrazioa Orokorreko edo autonomia erkidego batekoa osatzen duten edozein administrazio organotako erregistroan, hitzartutako entitate lokaletan eta Posta bulegoetan.
Inprimaki ofizialak doan eskuratzen dira. Inprimaki guztiak zuzen bete behar dira (edozein akatsek eragin kaltegarria izan dezake tramitazioan). Inprimakiak enplegu emaile edo enpresariak sinatu beharko ditu, horretarako utzitako lekuan. Espedientea tramitatzeko ezinbestekoa da aurkeztutako agirien kopiak konpultsatzea eta eskaera egiteko unean agiri originalak ere aurkeztu beharko dira; hala ere, agintaritza eskudunak agiriak legeztatu egin beharko ditu (kontsulatu, notario, agiria eman duten organo etab.)
Atzerritar legea, gizarte erakundeek kritikatua
1999ko abenduan onartu zen Diputatuen Kongresuan Atzerritarren Lege berria eta 1985eko Legea aldatzeko urte eta erdi aurretik hasitako prozesua itxi zen. Baina hauteskunde garaia pasa ondoren, iaz onarturiko Legea (aurtengo otsailetik indarrean zena) berriro aldatzea erabaki zuen Gobernuak. Iragarri diren aldaketek erakusten dute 85eko Legearen ikuspegira itzuliko garela berriro eta GKEen arabera, aldaketa horiek eragin negatiboa izango dute, etorkien egoerarentzat eta migrazioez gizartean dagoen iritziari dagokionez ere. Aurkezturiko 300 zuzenketetatik guztira ia 60 sartu dira Diputatuen Kongresuan aurki onartzeko aurkeztuko den testuan. GKEek behin eta berriz diote Atzerritar Legearen alderdirik txarrena dela testuan “legez kanpoko etorkin” kontzeptuari eutsi egiten zaiola; hori atzera pausoa da eta Legea 1985ekora bihurtzen da. Testu berrian Botere Judizialaren iradokizunak ere jasotzen dira, baina paperik gabeko etorkinen oinarrizko eskubideei buruzko ia bat ere ez.
GKEen ustez, Legeak kalte egiten die agiririk gabeko etorkinei. Berriro irregularrak kanporatzen hasiko diren arriskua, egoitza baimenik ez duten atzerritarrei greba egiteko eta elkartzeko eskubidea ukatzea edo erregulazio iraunkorra eskuratu ahal izateko behar den egonaldi epea luzatzea gai kezkagarri dira Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat; euren ustez, “gehitu egin daiteke Espainiako Estatuan bizi eta lana egin, baina hiritartasuna ukatzen zaien atzerritarren kopurua”.
Bestalde, GKEen aburuz, inmigrazioaren fenomenoa termino ekonomizistetan neurtzen da eta Estatuko ekonomiari mesede egiten dion neurrian baino ez da justifikatzen etorkinen erregularizazioa. Lehen zirriborroaren inguruan izan den gizarte presioak -GKEek, oposizioko alderdiek, Elizak eta hainbat gizarte mugimenduk bultzatu dutenak- edukia hein batean leuntzea lortu du, baina oraindik ez da lortu (euren ustez) garrantzitsuena: pertsona horiek legezko edo legez kanpoko gisa hartzeari uztea, hau da, pertsona horien oinarrizko eskubideak legez egoera erregularra edo irregularra izatearen menpe ez egotea.
Zuzenketak sartzearen ondorioz Legea leunduta geratuko den beldur dira GKEak, eta Legea aplikatzeko jarritako arautegiek pertsona horien oinarrizko eskubideak aldatu egingo dituela ikusten dute.
Dokumentazioa nola eskatzen den
Lan eskaintzaren arduradun den enpresari edo enplegu emaileak eskaera aurkeztu behar du Lan, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaietarako Lurralde Zuzendaritzetan edo haien menpeko Atzerritarren Bulegoetan, horrelakorik dagoen lekuan. Migrazioen Antolaketarako Zuzendaritza Nagusian ere egin daiteke eskaera, edo Estatuko Administrazioa Orokorreko edo autonomia erkidego batekoa osatzen duten edozein administrazio organotako erregistroan, hitzartutako entitate lokaletan eta Posta bulegoetan.
Inprimaki ofizialak doan eskuratzen dira. Inprimaki guztiak zuzen bete behar dira (edozein akatsek eragin kaltegarria izan dezake tramitazioan). Inprimakiak enplegu emaile edo enpresariak sinatu beharko ditu, horretarako utzitako lekuan. Espedientea tramitatzeko ezinbestekoa da aurkeztutako agirien kopiak konpultsatzea eta eskaera egiteko unean agiri originalak ere aurkeztu beharko dira; hala ere, agintaritza eskudunak agiriak legeztatu egin beharko ditu (kontsulatu, notario, agiria eman duten organo etab.). Informazio gehiago helbide honetan: www.consumer-revista.com
- SOS Arrazakeria. Jatorriz, GKE frantziarra, herrialde hartan hazten ari zen arrazakeriari erantzuteko 1984an sortua. Web orria: www.sosracisme.org Telefonoa: 93 4126012
- CITE-CCOO. Langile Atzerritarren Informaziorako Zentroa. Kataluniako Langile Komisioei lotua, azken 14 urteotan ari da lanean. Telefonoa: 93 4812720
- Saier. Duela 10 urte sortua, CITE eta AMIC (UGT) biltzen ditu eta lege aholkularitza eskaintzen du, Kataluniako Abokatuen Elkargoarekin elkarlanean. Web orria: www.iepala.es/guia_ref/guia-f10.htm Telefonoa: 93 292 40 78
- Andalucía acoge. 1986an etorkinen laguntzarako hainbat elkartek sorturiko Gobernuz Kanpoko Erakundea. Andaluziara iristen diren etorkinen oinarrizko beharrei erantzuten die eta haien egoera arautu eta etxebizitza aurkitzen saiatzen da. Web orria: www.columbus-digital.com/huelva-acoge Telefonoa: 95 4900773
- Zaragozako Abokatuen Elkargoa. Bere web orriaren bitartez, etorkinei buruzko legeriari buruzko informazio iturririk onenetakoa eskaintzen du. Web orria:www.reicaz.es Telefonoa: 976 29 27 56