Kalefakzio erradiala

Merezi bai, baina oso-oso kasu jakinetan

Epe luzera merkeago gertatzen bada ere, sistema hori instalatzeko sekulako obrak egin behar izaten direnez, horrelakorik ipintzea etxebizitza goitik behera zaharberritu behar denean bakar-bakarrik aholkatzen dute
1 otsaila de 2006
Img eco domestica listado 143

Merezi bai, baina oso-oso kasu jakinetan

/imgs/20060201/economia.jpg
Neguan berotasun goxoa eta freskura ederra uda partean, berariazko beste aparaturik erosi behar izan gabe: hortxe datza, hain zuzen, etxekoentzat ikusezina gertatzen den hodi multzo batek osaturiko sistema moderno horren abantaila nagusietako bat.

Berria badirudi ere, eraikinak berotu eta freskatzeko metodo horren antzinako bertsioa Espainiako herri askotan erabili izan da aspaldiko partez eta “gloria” deritzo espainieraz. Zoru, sabai edo hormakoa izan daitekeen eta gas edo argindarrez funtziona dezakeen kalefakzio erradial hori instalatu ahal izateko sekulako obra-lana egin beharra dagoenez, horrelakorik ipintzea etxebizitza handi samar edo txalet antzeko bat goitik behera zaharberritu behar denean bakar-bakarrik aholkatzen dute adituek.

Erradiadore bidezko sistema baino %10 – %30 merkeago gertatzen da luzera, berotasun naturalagoa sorrarazten du eta sabaian, zoruan edo hormetan integraturik doanez, estetikoagoa da, hormetan erradiadore edo metagailurik zertan jartzerik ez baitago. Kontrako alderdietako nagusiak, aldiz, hodi edo hariak instalatu ahal izateko egin behar den obra eskergaz gainera, zoru moten aukerak mugatzea (ezin izan daitezke egurrezkoak), instalazioaren kostua eta, areago, aditu batzuen iritziz, zoru edo hormari darion berotasunaren ondorioz altzariek nozi dezaketen hondamena dira.

Horrelako kalefakzioaren erabilera hedatuagoa dago familia bakarreko etxeetan edo elkarri itsatsitakoetan bizitzea ohikoa duten Europako toki ugaritan, urteko hainbat hilabetetan tenperatura hotz-hotzei buru egiteko metodo eraginkorra baita. Alemania eta Suitzako etxebizitza askotan, esate baterako, berez instalaturik dator (are etxebizitzen erdialdean ere) eta energi aurrezki handia eragiten du. Zoru erradiatzaileak, zehazki, etxebizitzetan %10 – 30eko aurrezkia egitea ahalbidetzen du eta denda, kiroldegi eta antzekoetan, %60koa.

Kalefakzio erradiatzailea: motak

Ur-hodi bidezko erradiazioa
Ohikoena den mota honek polietilenozko hodi-sare bat antolatzea agintzen du: hodi horiek zoru azpian estrategikoki instalatu eta bertatik ibiliko da galdara batek beroturiko ur beroa (34ºC eta 46ºC arteko tenperaturan). Era horretan etxebizitzan batez beste 18 – 22ºC-ko tenperatura erdiesten da. Urak zoru edo hormari iragaten dio berotasuna eta horrek eraikineko eguratsean zehar sakabanatzen du. Hodi horiek elektrizitate hariak baino garestiago dira: eraginkorrak gertatzeko hautsezinak izan behar dute, kalefakzioa funtzionatzen ari denean tenperatura garaiak nozitzeko, negu gorriko jelateak jasateko eta, zahartu ahala etorriko diren karearen agerpenari eta korrosioari aurre egiteko.

Ur tutu bidezko berogailu irradiatzailea
Polietilenozko tutu sare bat da, zorupean instalatua, zeinean giroa berotzen duen ur beroa dabilen./imgs/20060201/econo.jpg

Hodien ohiko banaketa

/imgs/20060201/econo2eu.jpg
Hari bidezko argindarrezkoa
Sistema honek, altzairu herdoilezinezko hari bat berotzeko energia elektrikoa zuzenean baliatzen du: horrela lortzen da gelak berotzea. Zoru erradiatzaileko instalazioetan eta geletako hormetan hari kalefaktorea baliatzea ohiko kontua da.

Abantailak

  • KONTSUMOA. Erradiadore tradizionalen aldean, %10 – %30 arteko kontsumo-aurrezkia egitea ahalbidetzen du. Negu gorrian, erradiadore bertikalak dituen 80 metro karratuko etxebizitza batean hileko gas-faktura 60-70 euro ingurukoa ohi delarik, neurri bereko beste batean, zoru erradiatzailea baldin badute faktura horren munta, batez beste, 40 – 50 eurotara jaisten da. Beste aldetik, hodiak sabai, zoru eta hormen azpietan banatzeari esker, baliatu ohi ez diren gelak bereizi egin daitezke, fakturaren kostuen mesedetan. Eskuarki, tenperatura erregulatzen duen termostatoa ipintzen da, erradiadore bertikalekin egin ohi den modura.
  • SEGURTASUNA. Haur txikiak bizi diren etxeetan, erradiadore bertikalen ertzekin min hartzea eta, noski, erretzea ere, galarazten du erradiadorerik gabeko sistema honek. Zoru erradiatzailearen zirkuituak, gainera, lur gainean ezarritako kolektoreetan hasi eta amaitzen dira. Ez dago elkargunerik eta polietilenozko hodiaren kalitateak matxurarik izango ez dela bermatzen du.
  • UNIFORMETASUNA ETA KONFORTA. Sistema horri esker etxe osoan zabaltzen den berotasuna uniformea izateak goxotasun sentsazioa ematen du. Eguratsa lehortzen ez denez, sistema hori ospitale, haurtzaindegi eta zahar-etxeetan instalatzea aholkatzen da
  • TENPERATURA. Zoru erradiatzailea ezarrita, giroko tenperatura 22ºC ingurukoa izaten da: horri esker, burua hotz eta oinak bero egoten dira, buruko minik eta zango-hanpatzerik jazotzeke. Adituek diotenez, berotasun mota hau osasuntsuagoa da.
  • ESPAZIOA. Kalefakzioa zoruaren azpian instalatzeak dakarren abantaila begi bistakoa da: espazio guztiak aprobetxa daitezke altzari gehiago ipintzeko.
  • GARBITASUNA. Erradiadoreen sistema tradizionala baino garbiagoa da: burdinazko elementu horietan hautsa metatzen da eta, kasu zenbaitetan, hormetan orban beltzak agertzen dira.
  • ESTETIKA. Hormetan ez dago erradiadorerik edo metagailurik, bazter eta txokoetan ez da ikusten estufarik.

Eragozpenak

  • OBRA-LANA. Galdara bitartez funtzionatzen duen erradiadore sistema instalatze klasikoaren aldean, biziki konplexua. Etxebizitzaren goitik beherako erreforma egin beharra dago: zorua altxatu, horma eta sabaiak zulatu, etc. Zoru erradiatzaile elektrikoa ur bidezkoa baino soilagoa da.
  • INSTALAZIOAREN PREZIOA. Erradiadore bertikalen bidezko kalefakzioa baino garestiagoa da sistema hau. Ehun metro karratuko etxebizitzan kalefakzio erradiatzailea instalatzea sei eta zortzi mila euro bitartean kosta daiteke (baita gehiago ere). Etxebizitza horretan bertan erradiadore bertikalen kalefakzioaren instalazioa bost edo sei mila eurotik gora ez da igotzen, galdararen marka eta tamainaren arabera ez ezik, instalatu beharreko erradiadore kopuruaren arabera ere bai (esan gabe doa: pisu berriak erradiadore bidezko kalefakzioa instalaturik entregatzen dira).
  • ZORUA. Kalefakzio erradialak etxebizitzan instalatu beharreko zoru moten mugatzaile da. Inolako egur edo kortxozkorik ez ezartzea aholkatzen dute adituek, terrazozkoak baizik.