Astenia / SMS-en abusuak muskuluen lesioak ugaltzen ditu / Argaltzeko txiklea / Bularreko minbiziaren aurkako ariketa / Bideojokoak, kirurgia laparoskopikoan baliagarri / Ramón Planas Vilà
Bi hitzetan
Gaztigatzean kalterik ez
Albisteak
Baliteke ariketa fisikoa maiz egiteak bularreko minbiziaren aurkako eragin mesedegarria izatea. Cancer Epidemiology Biomarkers & Prevention aldizkarian plazaratutako azterlan batean ikerlari iparramerikar zenbaitek horrela diote. Ikerketan 15.710 emakumeren (horietatik, 8.080k bularreko tumorea diagnostikatua zuten) datuak balioztatu dira 8.080 tenían. Ikerlanak frogatu zuenez, ariketa fisikoa sarri egiten ez duten emakumeek egunero egiten dutenek baino minbizia nozitzeko arrisku larriagoa dute; arrisku hori, ordea, %23tan arintzen da astean sei ordutik gora arketa fisikoa egiten duenaren kasuan.
Bideojoko elektronikoak bideolaparoskopia bidez diharduten zirujauak entrenatzeko baliagarriak izan daitezke, Estatu Batuetako Iowa-ko Unibertsitateko ikerlariek egin eta Archieves of Surgery aldizkarian kaleratutako azterlan baten arabera. Pazienteengan eraginik ez zuten hainbat probatan 33 zirujauek erakutsitako trebezia ebaluatu zuten zientzialariek. Bideojokoekin astean hiru orduz gutxienez ziharduten sendagileen %58k jokatzeko ohiturarik ez zutenek baino abiadura eta zehaztasun handiagoz zebiltzala frogatu zuten. Hiru bideojoko desberdinekin aritu beharreko proba jakin bat egin ondoren, zirujauak berriro ebaluatu zituzten eta esandako trebezietan dezente hobetu zutela ikusi zen.
Ramón Planas Vilà, Gibela Aztertzeko Espainiako Elkartearen (GAEE) Lehendakariordea
“Osasuntsu dagoen gibelak bere burua birsortzeko gaitasun handia du”
Gure organismoak daukan organorik konplexuena da gibela, prozesu gehien kontrolatzen dituena delako: horregatik diogu gorputzeko fabrika behinena dela: proteina, karbohidrato eta lipidorik gehienen metabolismoa (sintesia eta transformazioa), botiken asimilazioa, koagulazioa eta beste hainbat gibelaren ardurakoak dira.
Transplantetan aski izaten da ehun pusketa bat, organo osoa birsortzeko.
Osasuntsu dagoen gibelak bere burua birsortzeko gaitasun handia du: horri esker, emaile bizidunei gibelaren pusketa txiki bat bakarrik hartuta, transplante asko eta asko egin daitezke. Bai emailearengan, bai jasotzailearengan ere, transplantea egin denetik aldi batera gibelak bere tamaina hartuko du.
Beti gertatzen da horrela?
Birsortzeko gaitasun hori moteldu edo, areago, desagertu egiten da gibelak aurreregi joan den zirrosia agertzen duenean.
Irensten dugunarekiko sentsibilitatea duenez, berarentzat kaltegarri izan daitekeen guztia jan edo edateari saihets egin behar al diogu?
Funtzio hepatikoa hobetze edo txartzean elikagai jakinik inplikatuta dagoenik ez du inongo frogak egiaztatu oraino. Proteina ugariko dietek edo gantza murrizteak inolako eraginkortasunik erakutsi ez dutenez, gibelaren osasunarentzat mesedegarritzat preskribatzea okerrekoa litzateke. Gatzaren kontsumoa murriztea ere ez da bidezkoa, zirrosia aski aurreratua doanean izan ezik.
Zer esan alkoholaz?
Alkoholak eta tabakoak gaixotasun hepatikoen kurtsoa azkartu egin dezaketenez, hobe da horrelakorik ez hartzea. Aresti eginiko azterlanetan, ordea, kafeak zirrosia moteltzeko nolabaiteko gaitasuna agertu du; areago, gibeleko minbiziaren garapenaren aurrean babes-efektua omen du.