isoflabonak / Anemia tratatzeko otordu-eredua / Zortzi klabe kaloriarik (ia) gabe freskatzeko / CONSUMER EROSKI-ko nutrizionnisten erantzuna...
Nutrizioaren alfabetoa:
- Isoflabonak
/imgs/20070601/img.alimentacion-2.01.jpg Leguminosetan “sojan, batik bat” eta laboreetan ugari dauden fitoestrogeno mota bat dira isoflabonak. Konposatu kimiko hauek organismoan giza estrogenoen “sexu-hormona femeninoen” antzerako efektua eragiten dute. Azterlan askok isoflabona ugari daukaten elikagaiak sarri hartzea, menopausiari dagozkion gaitz askoren arintzea eta hezurren estruktura hobetzearekin lotzen dituzte (arnas estutzeak, sumingarritasuna, bagina lehorra). Horregatik, menopausiaren ostean, emakumearen organismoan estrogenoak urritzean errazago gerta daitezkeen hezur hausteak eta osteoporosia nozitzeko arriskua txikiagoa du emakumeak.
Anemia tratatzeko otordu-eredua
Ahabi eta laranjen zukua, polenez aberastua. Jogurta mueslirekin.
Ziazerba, azenario, tomate, arto, intxaur, galorratz eta hozituez osaturiko entsalada. Zaldi xerra plantxan eta pistoa ?kalabazina, tipula, piperra eta tomatea-. Marrubiak laranja zukuarekin eta ogia.
Eskutada bat pistatxo. Urdaiazpikoa eta meloia.
Barazki zopa. Lurrunean egositako muskuiluak, saltsa minarekin. Ogia eta jogurta polenarekin.
Anemia agertzen denean, polena eta galorratza osagarri dietetiko baliagarriak dira. Fruitu lehorrek, lekaleek eta orridun barazkiek burdina asko daukate; burdina C bitaminaren laguntzarekin (marrubiak, kiwiak, zitrikoak, tomatea, piperra) hobeki absorbatzen da.
Zortzi klabe kaloriarik (ia) gabe freskatzeko
/imgs/20070601/img.alimentacion-2.02.jpg Kaloria gutxi hartuz freskatzeko aukera ematen dute ur gehien daukaten elikagaiek hala nola fruta eta barazkiek, urak edo urez batik bat osaturiko edariek (zopa, infusio eta zukuek).- Etxean eginiko izozki, postre edo edarietako kaloriak murrizteko klabea elikagai hipokalorikoak kontsumitzea da (fruta, esne eta jogurt gaingabetuak, adibidez) eta azukre edo eztiaren partez sakarina edo antzeko edulkoratzaileak hartzea.
- Fruta zukuez eginiko kazkabarra aukera ezin hobea da. Lima eta limoidunek azido zitrikoa daukate: substantzia honek, freskatu ez ezik, organismoa xahutu egiten du eta diuretikoa da; berariaz aholkatzeko modukoa pertsonak likidoen atxikipena edo beroaren ondoriozko hanken hanpatzea nozitzen badu.
- Jelazko poloa, fruta zukuak hartzeko modu erakargarria izateaz gainera, izozkien ordezko aukera nutritibo eta osasuntsua da; izan ere, izozki gehienek azukre eta gehigarri larregi dauzkate.
- Etxean esne gaingabetu eta fruitu lehor edo fruta freskoekin izozkiak moldatzea ere aukera osasungarri eta erraza da.
- Hortxatak, edari freskagarri eta kaloria gutxikoa izateaz gainera ?bada merkatuan azukrerik gabeko hortxatatik?, digestioa egiten laguntzen duten entzimak dauzka.
- Freskagarri arrunta eta light motakoen 130 kaloriako aldea dago. Bigarren horrek lata arrunt batek duen azukrea (30 gramo) ez daukanez, ez du kaloriarik. Etxean light motako freskagarria egiteko ur gasduna edo azukre gabeko gaseosarekin nahastu behar da zukua.
- Kafea edo tea izotzarekin ere egarria asetzen duten edariak dira. Jela-kubotxoen moldeak edari horiekin betez gero, kafeari edo teari erants dakizkioke, edari honen zaporea aberasteko.
CONSUMER EROSKI-KO NUTRIZIONISTEN ERANTZUNA
Lekaleek, bai azalean bai mamian, dauzkaten gai batzuk ?zuntza, oligosakaridoak? hesteetako bakterioek hartzarazten dituzte, haize higuingarri horiek eraginez. Lekaleak digestio errazagokoak izango dira (eta haize gutxiago eragingo dute, beraz) hainbat aholku betez gero, hala nola:
- Uretan gutxienez zortzi orduz beratzea.
- Irakinaldia hausteko ur hotza eranstea edo kazola sutatik kentzea.
- Elikagai gantzatsuak ipini ordez (txorizoa, urdaia, etab.) haizetsuak ez diren barazkiak (azenarioa, kuia, kalabazina), patata eta arroza gehitzea.
- Belar karminatiboak “haizeen kontrakoak” eranstea: kuminoa edo mihilua.
Digestio errazagokoa izango da koilarakada edo mokadu bakoitza ongi murtxikatuz gero eta janaria infusio digestiboa osatzen bada.