Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.
Haurren urtebetetze ospakizunak : Haurrentzakoak, helduentzako prezioan
Hamar haurrentzako urtebetetze-ospakizunaren kostua 150 eta 400 euro artean dabil, opariak kanpo; inbitatuenetara joatea ez da 100 euro baino gutxiago kostatzen, urtean
Ospakizunaren antolamenduari ezinbesteko oparia erantsi behar zaio: bizikleta, panpina-etxea, bideo-kontsola, auto telegidatua edo ordenagailua, estreinakoa. Etxeko txikiena jaiotzaren urtebetetzean zoriontsu egiteak 150 eta 400 euroren gastua ekar dezake, opariak barne. Hona beste kontu bat, garrantzi berekoa: non ospatuko dugu, etxean edo etxetik kanpora? Aspaldi honetan, urtebetetze-ospakizunaz gozatzeko aukerak biderkatu egin dira: egin daiteke jatetxe batean, animatzailearekin edo gabe; aisialdi-parke batean, haurrak nahi erara jolas daitezen, askaria hartu aurretik; jolas-parkean; zoologikoan edo, areago, haurrentzako ile-apaindegi batean: bertan, askaria hartzeaz gainera, mozorroa jantzi eta makillatzeko aukera izango dute umeek; baliteke, era berean, horrelako ile-apaindegietan kit osoa hartzea: ilea apaindu, makillatu eta manikura egitea, marrazki lehiaketan parte hartzen duten bitartean. Ospakizuna etxean egiten bada, txikiekin lehian eta pelean ?kasu askotan, agortu arteraino? ibili beharko dutela ondotxo dakite gurasoek, baina horrelako jaialdiak kuttun eta pertsonalagoak dira, aukeran. Eta, etxeko ekonomiarentzat, kontu nagusia: aurreko edozeinek eskatzen duena baino askoz ere aurrekontu txikiagoarekin egin daiteke.
Gastuen kapitulua osatzeko hor ditugu ikaskideei eta eskolaz kanpoko kideei banatu beharreko karamelu eta gainerako litxarreriak. ?Urtebetetze-ospakizuneko zorroa” hartzearen alde egiten badu, 25 – 70 euroko kostua izan dezake horrek, gozokien eta, noski, ume kopuruaren arabera.
Eduki honen barruko orrialdekatzea
- Ez dago aurreko orririk
- Orri honetan zaude: [Or. 1 de 3]
- Joan hurrengo orrialdera Gustu eta patrika denetarako ospakizunak »