Udako Jaialdiak

Zaletasun guztien araberako musika eta emanaldiak

1 uztaila de 1999

Zaletasun guztien araberako musika eta emanaldiak

/imgs/19990701/informe01.jpg
Udarekin batera etortzen dira urtero-urtero musika-jaialdiak eta, hauen euskailu, era guztietako estiloetan nabarmentzen diren artista handienak, giroak berotutako eszenategietara biltzen dira. Plaza horietako gehientsuenak aire zabalekoak baldin badira ere, interprete eta egilerik ospetsuenek ez diote uko egiten bertan lanean jarduteari, bilduko duten arrakastazko uzta segurua baitute: Chic Corea, Wynton Marsalis, John McLaughlin, Salif Keita, Ainhoa Arteta, Plácido Domingo, Alicia Larrocha, Amparanoia, Monserrat Caballé, Chemical Brothers, Hevia, Kiko Veneno & Raimundo Amador eta beste hamaikatxo bat artistaren topaleku izango da udamina.

Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa

  • GASTEIZKO JAZZALDIA. Uztailaren 10etik 16ra arte, Gasteizen. Getxoko Jazzaldiaren ostean Euskadiko bigarrena dugun honen egitarauan, jazz munduko izar nagusiekin batera, promesa gazteak ere badute beren tokia, “XXI. mendeko Jazza” izeneko atalean azkeneko horiek. Eskaintzaren baitan, “Gauerdiko Jazza “, “Jam Session”, gospeleko kontzertuak, haurrentzako entzunaldiak, kalez kaleko desfileak New Orleans-eko “Marching Band”-en laguntzarekin eta hiriko lokaletan emanaldi paraleloak sartzen dira. Egitaraua: Chick Corea, Origin & Gary Burton, Bobby McFerrin, Chucho Valdés Band, Wynton Marsalis & The Lincoln Center Jazz Orchestra, The Sound of New Orleans All Star Brass Band… Eszenatokia: Mendizorrotzako Kiroldegia, Antzoki Zaharra, NH Canciller de Ayala hotela. Prezioa: 500 – 3.000 pezeta. Abonua: 3.000 – 18.000 pezeta. Informazioa: 945 14 19 19, eta www.jazz.vitoria.com.
  • DONOSTIAKO 34. JAZZALDIA.Uztailaren 22tik 27ra, Donostian. Jazzaldi urtetsuenak aurtengo ediziora begira itzal handiko musikariek osaturiko programazioa eratu du eta urrezko amaiera, azkenik, Van Morrison-en ekitaldiarekin emango zaio. Eskaintza zabaltzeko beste eszenatoki bat erantsi zaie aspaldikoei: Kursaaleko Kongresu Jauregia eta Auditorioa. Egitaraua: Herbie Hancock, John McLaughlin, Branford Marsalis, Max Roach, Clark Terry, Courtney Pine, Stve Coleman Big Band, Sedajazz Big Band Soledad Giménez-ekin…. Eszenatokia: Kursaal Zentroa, Udaletxeko Pleno Aretoa, Trinitate Plaza. Prezioa: 750 – 4.000 pezeta. Kursaal Zentro-Urumea Terrazako ekitaldirik gehientsuetarako sarrera doan. Abonua: 12.000 pezeta. (Trinitate Plazako kontzertuetarako). Informazioa: 943 48 11 79, eta www.jazzaldia.com.
  • BILBOKO MUSITA TROPIKALEKO IV, JAIALDIA. Uztailaren 7tik 11ra arte, Bilbon. Kontzertuekin paraleloki bestelako ekitaldiak ere antolatzen dira (erakusketak, hitzaldiak, dantzak, dastaketa gastronomikoak) esku hartzen duten herrialdeetako kultura jendeaurrean erakusteko. Egitaraua: Chab Chamir eta Cheb Mami (Rai musika, Magreb-ekoa), Seydu eta Youssou N’Dour (afrikar musika), Cuarteto Patria, Eliades Ochoa eta Mayelin (Kuba) Perroflauta eta Margareth Mezenes (brasildar musika), Huracán de Fuego eta Toto de Momposina (musika latinoa). Eszenatokia: Doña Casilda Parkeko Pergola. Prezioa: sarrera doan. Informazioa: 94 437 98 67, eta www.bilbaotropikal.com
  • Beste jaialdi batzuk: Armintzako VIII. Reggae Jaialdia, Karrantzako VIII. Musikaldia eta Portugaleteko Nazioarteko XXIII. Folklore Jaialdia, denak ere Bizkaian izan beharrekoak.

Nafarroa

  • MUNDUKO SOINUAK – NAFARROAKO JAIALDIAK. Uztailaren 26tik abuztuaren 21era, Iruñea, Altsasu, Zangotza, Tutera eta Lizarran. Lau aste eginkizunez bete-beteak: kaleko musika, jazz kontzertuak, zinema, literatura, txotxongiloak, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, dantza… Egitaraua: Iruñean, Zinema-Zikloa (Mexikoko zinema: La década prodigiosa), Afrikako musika tradizionalaren zikloa, Literatur Zikloa, Jazza zineman. Altsasun, Trikitixen jaialdia. Zangotzan, musika kalean (brasildar, hinduar, afrikarra…) eta Musika Berriak Zikloa. Tuteran, Munduko Txotxongiloak eta Musika eta Dantza Zikloa. Lizarran, Mediterraneoko musika eta dantzak eta Amaierako Kontzertuak (Albita, Salif Keita eta Margareth Menezes & Band)… Eszenatokia: aipaturiko hirietako zinemak, antzokiak, plazak, parkeak… Prezioa*: 300 – 2.000 pezeta. Abonua*: 2.000 – 5.000 pezeta. Informazioa: 948 42 60 58 eta www.cfnavarra.es/cultura. (* 16 urtez beherakoek prezio murriztuak izango dituzte; horiek ez ezik, baita Gazte Txartela edo Carnet Amigo dutenek eta langabetuek ere).

Kantabria

  • SANTANDERKO NAZIOARTEKO JAIALDIA. Abuztuaren 1etik 31ra arte, Santanderren eta erkidegoko beste hainbat herritan. Honez gero klasiko diren musika sinfoniko, ganbarako, opera eta balleteko zikloekin batera, 48. Edizio honek jasoko du, beste efemeride batzuen artean, Santiago-Bideko erromesaldia, pianoari eskainitako ziklo bat eta Juanjo Mierren oroimenezkoa.
  • Egitaraua: “Turandot” (opera), “Requiem Meza ” (Verdi), “Igor Printzea” (kontzertua), Ainhoa Arteta eta Dwayne Croft, Dance Theatre of Halem, Frantziako Orkestra Nazionala, Bayerischer Rundfunk Symphony Orchester (Zuzend.: Lorin Maazel)… Eszenatokia: Jaialdien Jauregia eta Katedraleko Klaustroa (Santander) eta Kantabriako beste 30 “marko historiko”. Prezioa: 500 – 14.000 pezeta. Abonuak: 9.350 eta 106.650 pezeta. (%10 – 15eko deskontuak egiteko aukera). Informazioa: 942 21 05 02, eta www.festival-int-santander.org.

Galizia

  • GALIZIAKO MUSIKA JAIALDIA. Uztailaren 5etik 31ra arte, Santiago Compostelako, A Coruña, Lugo, Ourense, Vigo eta Pontevedran. Milurteko azken Xacobeoa ederki ospatu nahi du Galiziak eta, horretarako, nazioarteko musikari handiei dei egin die. Egitaraua: Plácido Domingo, Enrique Morente, Rostropovich, Peter Greenaway… Eszenatokia: hainbat egoitzatan. Prezioa: 1.000 – 10.000 pezeta. Informazioa: 981 56 35 11.
  • Beste zenbait jaialdi: Xociviga-koa (Ourense) (Orense)

Gaztela – Leon

  • SEGOVIAKO UDA-MUSIKA Informazioa: 921 40 14 00, eta www.fundac.juandeborbon.com.
  • GANBARA-MUSIKAKO XXX. ASTEA. Uztailaren 1etik 7ra, Segovian. Egitaraua: Trio di Milano, Cuarteto Lindsay, London Chamber Orchesta, Alicia de Larrocha… Eszenatokia: Bertako Alkazarreko Arma-patioa. Prezioa*: 1.500 – 3.000 pezeta. Abonua: 11.600 pezeta.
  • NAZIOARTEKO XXIV. JAIALDIA. Uztailaren 9tik abuztuaren 1era, San Juan de los Caballeros-en. Egitaraua: “María de la O” (Zartzuela), Sara Baras, Orkestray Coros Nacionales de España, OrkestraSinfónica de Castilla y León, Ainhoa Arteta eta Dwayne Craft-ekin… Eszenatokia: Leandro Silva lorategiak. Prezioa*: 1.500 – 3.500 pezeta. Abonua: 5.360 – 9.200 pezeta.
  • MUSIKA KLASIKOAREN IV. JAIALDI GAZTEA. Abuztuaren 2tik 15era, San Juan de los Caballeros eta La Granja-n. Egitaraua: Carmen Yepes, Carlos III Ganbara Orkestra, Gaztela – Mantxako Gazte-Orkestra, Trío Arizcuren… Eszenatokia: Leandro Silva lorategia eta Zuloaga Museoa (San Juan de los Caballeros), eta Patio de la Herradura (La Granjako Jauregia). Prezioa: 1.000 pezeta. Abonua: 8.800 pezeta. (* 65 urtez gorakoei, 25 urtez beherakoei eta ezinduei, %20ko deskontua)
  • PALENTZIAKO NAZIOARTEKO MUSIKA-JAIALDIA. Ekainaren 19tik abuztuaren 15era, Palentzia eta probintziako hainbat herritan. Era askotako musika-estiloak bide, historian zeharreko ibilbidea: antzinako eta abesbatzentzako musika, organo iberiarra, bakarlariak, ganbara-orkestrak, talde handiak… Egitaraua: Philadelphia-ko Main Line Ganbara-Orkestra, Amadeo Vives Orkestra, Schola Gregoriana Hispana, Errusiako Ganbara-Orkestra, Virtuosos de Caracas ganbara-orkestra, “Aida” (Luvov-eko Opera-Antzerkiko Konpainia)… Eszenatokia: Ortega antzokia eta San Francisco eliza (Palentzia), Aguilar de Campoo, Carrión de los Condes, Herrera de Pisuerga… Prezioa: Ortega antzokian, 500 pezeta. Gainontzekoetan, sarrera doan. Informazioa. 979715100, eta www.palencianet.com. Beste zenbait jaialdi: Burgosko Zinema eta Literatura Jaialdia, eta Nazioarteko Folklore Jaialdia.

Gaztela-Mantxa

  • ALMAGROKO ANTZERKI KLASIKOKO NAZIOARTEKO XXII. JAIALDIA. Uztailaren 8tik abuztuaren 1era, Almagro-n (Ciudad Real). Shakespeare, Molière, Zorrilla edota Lope de Vega-ren obrekin batera, antzerkizaleak Erdi Aroko azokak, biribilketak eta mintegiak dastatu ahal izango ditu. Badago, gainera, haurrentzako antzerki-egitarau berezia antolatua. Egitaraua: “Fuenteovejuna”, “Las mujeres sabias”, “Aventuras de Don Quijote”, “Cantos eta Cuentos del Decamerón”, “El enfermo imaginario”, “El perro del hortelano”… Eszenatokiak: “Corral de la Comedia”, San Juan Ospitalea, Domingotarren Klaustroa, Udal Antzokia, S. Domingo Plaza, Valdeparaíso Jauregia. Prezioa*: 1.700 – 2.300 pezeta. (* asteartean, ikuslearen egunez, %50eko deskontua; astelehen, asteazken eta igandean, taldeentzako deskontuak). Informazioa: 915 21 07 20, eta www.mec.es.

Madril

  • III. KLASIKOAK UDAN. Uztailaren 3tik abuztuaren 21era, hainbat herritan. Beethoven, Bramhs, Albéniz, Falla, Mozart, Korsakov, Sorozábal… eta beste askoren zaleek ordua zehaztua dute udako hilabeteetan Madrilgo erkidegoan. Egitaraua: Milenium, Trío Barroco XX, Zarabanda, Trío Barroco Bidasoa, Cuarteto Assai, Trío Siglo de Oro, Coro Francis Poulenc… Eszenatokia: Madril probintziako elizak, komentuak, gaztelu eta monastegiak. Prezioa: sarrera doan. Informazioa: 91 580 26 30.
  • FESTIMAD 99. Uztailaren 15 eta 16an, Móstoles-en. Techno-punk-indie izartiko argirik distiratsuenak bilduko dira makrospakizun honetan. Edizio honen barnean egingo da Skateboard Festimad-eko I. Txapelketa. Egitaraua: Amparanoia, Metallica, Color Humano, Ministry, Monster Magnet, Arsénico por Compasión, Poder Latino, Pithshifter, The Black Crowes… Eszenatokia: Sotoko Parkea. Prezioa: 5.500 pezeta. (takilan, 6.500 pezeta.). Abonua: 9.500 pezeta (kanpinketa barne). Takilan, 11.000 pezeta. Informazioa: 906 42 15 81, eta www.festimad.es. Beste zenbait jaialdi: VII. Jaialdi Alternatiboa.

Andaluzia

  • PALMA DEL RIO. ANTZERKI-FERIA HEGOALDEAN Uztailaren 3tik 11ra, Palma del Río-n (Kordoba). Antzerki-jaialdi honen egitarauan, Gazteriaren Andaluziako Institutuak antolaturiko Gazte-Antzerkiaren Zertamenaren azken fasea sartu dute: “Cyrano de Bergerac” (Histrión), “El triciclo de los títeres” (Teatro de las Maravillas), “Babilonia II” (Axioma), “La Dama de las Camelias” (Teatro del Arte-Andalucía)… Eszenatokia: Casa de la Juventud, Coliseo antzokia eta San Francisco ostatua. Prezioa: helduentzat; 500 pezeta, haurrentzat, 250 pezeta. Informazioa: 957 71 02 45
  • GITARRAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA. Uztailaren 1etik 15era, Kordoban. Kontzertu eta ikuskizunez josiriko hamabost eguneko jarraian, gitarra protagonista. Egitaraua: Compañía Flamenca Paco Peña, Víctor Monge Serranito, Los Sabandeños, Vicente Amigo, Alba Molina, The Chieftains, Guitars Unlimited, Pierre Bensusan, Ballet María Pagés… Eszenatokia: Antzoki Nagusia eta Alkazarreko lorategia. Prezioa: 600 – 2.800 pezeta. (ikuskizun batzuetarako prezioaren barnean dago kontsumizioa). Informazioa: 957 48 06 44
  • NERJAKO LEIZEZULOKO 40. JAIALDIA. Uztailaren 20tik 24ra, Nerja-n (Malaga). Flamenko, folklore, ballet eta kantuaren izarrak bilduko dira malagar herri dotore horretan. Egitaraua: Monserrat Caballé eta Monserrat Martí, Vicente Amigo eta bere Hirukotea, Dorantes eta bere Konpainia, Conjunto Folclórico Nacional de Cuba, Vienako Operako Ballet Estataleko Bakarlariak, Los Romeros… Eszenatokia: Nerja-ko Leizezuloa eta “Villa de Nerja” kulturunea. Prezioa: 2.000 – 5.000 pezeta. Informazioa: 95 252 95 20, eta www.bd-andalucia.es/cuevanerja.html.
  • Beste zenbait jaialdi: “Ciudad de San Fernando” Bluesen Nazioarteko Jaialdia, “Ciudad de Sanlúcar” (Kadiz) jazzaldia, “Agosto Rock” (Almería) jaialdia, Motril-go (Granada) Salsa-Jaialdia, Mundu Zabaleko Folk Musika (Jaen)…

Extremadura

  • MERIDAKO ANTZERKI KLASIKOKO JAIALDIA. Abuztuaren 7tik 15era, Merida-n (Badajoz). Paregabeko esparru den Antzoki Erromatarrak babestuko du, 45. aldiz aurten, jaialdi klasiko baten edizio berria. Egitaraua: “La Asamblea de las Mujeres”, “Los Asesinos”, “Androcles eta el león”, “Espartacus”, “El Sueño de una Noche de Verano”… Eszenatokia: Antzoki Erromatarra. Prezioa: 700 – 3.500 pezeta. Abonua: 6.000 – 16.000 pezeta. Informazioa: 924 33 03 12

Aragoa

  • VIII FESTIVAL INTERNACIONAL DE LAS CULTURAS-PIRINEOS SUR. Uztailaren 9tik 31ra, Sallent de Gallego (Huesca). Plegu eta jatorri askotako talde, erritmo eta jokaerak gerturatzen dira pirinioar herri eder horretara, mundu zabalean aurten sorturiko azken proposamenen berri jendaurrean agertzera. Aurtengo edizioak, erakusketa, tailer eta haurrentzako emanaldiez gainera, Islamdar Musikari berariaz eskainitako atal berezia eratu du. Egitaraua: Jose Antonio Labordeta, Rubén Blades, Cheb Mamí eta Cheb Aïsa (Aljeria), Hamza El Din (Egipto), Daara J (Senegal), Daúde (Brasil)… Eszenatokia: Sallent de Gallego-ko espazioa eta Lanuzako auditorioa. Prezioa: 1.000 – 2.000 pezeta. Abonuak: 3.500 pezeta. (asteburua) eta 14.000 pezeta (orokorra). Informazioa: 974 23 03 85, eta www.festivales.aragon.net.
  • “ALCAÑIZ-EKO GAZTELUA” NAZIOARTEKO JAIALDIA. Uztailaren 1etik 25era, Alcañiz-en (Teruel). Eszenatokiko arteetako jaialdi honek era guztietako artistei ematen die babes, hala nola Tricicle edota George Moustaki, esate baterako: antzerkia, musika eta dantza. Egitaraua: “Ombra” (La Fura dels Baus), “La venganza de Don Mendo” (Tricicle), Sarband (musika sefardiarra), The Black & Whuite Gospel Singers, George Moustaki… Eszenatokia: Gaztelua eta Antzokia. Prezioa*: 1.300 – 1.800 pezeta. Bonoa (8): 8.000 pezeta. (* Zirkuituko Txartela edota Gazte Txartelarekin, %20ko deskontua). Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.
  • “CASTILLO DE AINSA” NAZIOARTEKO MUSIKA-JAIALDIA. Uztailaren 23tik abuztuaren 14ra, Ainsa-n (Huesca). Hemen ere, gaztelu bat dugu udako jaialdi erakargarri baten eszenatokia. Ainsakoan, folk, herri eta etnia-musikak izango dira mundu osoko artisten ahots eta soinu-tresnetatik oihartzunak entzunaraziko dituztenak. Egitaraua: Lunasa, Dervish eta Donal Lunny (Irlanda), Gozategi (Euskal Herria), NG La Banda (Kuba), Miriam Makeba (Hegoafrika)… Eszenatokia: Gaztelua. Prezioa*: 1.000 – 2.000 pezeta. Bonoa: 3.500 – 6.500 pezeta. (* Zirkuituko Txartela edota Carnet Joven-ekin, %20ko deskontua). Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.
  • “MEDITERRANIO ALDERAKO ATEA” JAIALDIA. Abuztuaren 5etik 29ra, Mora de Rubielos-en eta Rubielos de Mora-n (Teruel). Aurtengoa 13. edizioa izaki, emanaldien artean asteburu arabiar (bere zoko, azoka eta guzti) bat eta Erdi Aroan girotutako beste bat (azoka, antzerki eta dantzaz hornitua) ezagutzeko parada izango dugu. Egitaraua: Pekingo Opera, Cristina Hoyos-en Balleta, “Fuenteovejuna” (C. Andaluz de teatro/Palestinako Al-Kasaba Antzerki Konpainia), “Las mujeres sabias” (Adolfo Marsillach)… Eszenatokia: Mora de Rubielos-ko Gaztelua eta Rubielos de Mora-ko Anfiteatroa. Prezioa*: 1.000 pezeta. Bonoa: 3.000 – 5.000 pezeta. (* Zirkuituko Txartela edota Gazte Txartelarekin, %20ko deskontua). Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.
  • VIII. NAZIOARTEKO JAIALDIA SANTIAGO BIDEAN. Abuztuaren 6tik 21era, Jaca-n (Huesca) eta Sos del Rey Catolico-n (Zaragoza). Espainiako Bide Xacobeoaren atea izaki, Aragoak ezinbestez eskaini behar zion musikaldi bat Santiago Bideari. Egitaraua: Gothic Voices, Pneuma, La Petite Bande, Gustav Leonhardt, The Dufay Collective, Los Titiriteros de Binefa… Eszenatokia: Kongresu Jauregia, Ciudadela, Katedraleko plaza (Jaca), San Juan de la Peña-ko monastegia (Sos del Rey Catolico). Prezioa: 1.000 – 2.000 pezeta. Informazioa: 976 28 29 79, eta www.festivales.aragon.net.

Valentziako Erkidegoa

  • BENICASSIM-GO NAZIOARTEKO JAIALDIA. Abuztuaren 6, 7 eta 8an, Benicassim-en (Castelló). Techno, pop eta grunge estiloetako musikako nazioarteko izarrak bilduko dira jaialdi gaitz horretan. Aurtengo ediziorako eratu dira, osagarri diren hainbat emanaldiren artean, Zine eta Musikaren III Zikloa, Antzerki Independentearen II Erakustaldia eta Moda Independenteko II Pasarela. Egitaraua: Chemical Brothers, Suede, Fantasctic Plastic Machine, Kaplan, Hell, Jimi Tenor, Ultrasound… Eszenatokia: Benicassim, N-340 errepidearen alboan. Prezioa: 3 eguneko bonoa (9 eguneko kanpaketa barne): 14.000 pezeta. (16.000 pezeta takilan); fib’98 pultserarekin: 13.000 pezeta. Informazioa: 906 30 05 10, eta www.festival-benicassim.com.
  • XABIA-KO “MUSICA DE ESTIU” KONTZERTUAK. Uztailaren 16tik Abuztuaren 8ra, Xabia-n (Alacant). Oboe, klabezin, karinete, biola eta antzeko musika… Azaharreko Kostaldeko gauak lasaitzeko. Egitaraua: Thomas Indermühle, Wolfgan Meyer, Nacho Rodes, Hensel Trio… Eszenatokia: San Bartolome eliza. Prezioa: 500 pezeta. Informazioa: 965 79 60 36.
  • L’ALFÀS DEL PI-KO XI. ZINE-JAIALDIA. Uztailaren 2tik 11ra, L’Alfas del Pi-n (Alacant). Hainbat ataletan dago sailkatua: laburmetraiak, luzemetrai espainiarrak, gaurregungo zinea, V.O. filmeak, eta Golfa eta Hondartzako Zinema. Egitaraua: “Iluminata”, “Lágrimas negras”, “Los Visitantes II”, “Cookies Fortune”, “El Evangelio de las Maravillas”… Eszenatokia: Roma zinema, Kulturetxea eta Albir-eko hondartza. Prezioa: sarrera doan. Informazioa: 965 88 90 11
  • UDAKO ANTZERKIAREN XI. TOPAKETAK. Uztailaren 5etik 9ra, Alzira-n (Valentzia). Antzerkiko emanaldien osagarri, mintegi, tailer eta ikastaroak eskaintzen dira. Egitaraua: “Instintos ocultos” (Leo Bassi), “Ombra” (La Fura dels Baus), “Me sale de la cabecita” (Alexis Valdés)… Eszenatokia: Gran Teatro, Kulturetxea eta Plaça del Forn. Prezioa: Gran Teatro, 500 – 1.000 pezeta. Gainerakoetan, sarrera doan. Ikastaro eta tailerrak: 8.000 – 12.000 pezeta. Informazioa: 96 240 06 32
  • Beste zenbait jaialdi: Sagunt à Escena (Sagunto-Valentzia), Antzinako Musika Peñiscola-n (Castelló)

Murtzia

  • LA MAR DE MUSICAS. Uztailaren 10etik 31ra, Cartagena-n (Murtzia). Jaialdi honetan elkartzen diren plegu anitzetako artisten ikuskizunez gain, dantzako ikastaro-tailerra, Ousmane Sembène-ri eskainitako zinemako monografikoa eta DAK’ART 98 Arte Garaikidearen erakusketa eskainiko dira. Egitaraua: Youssou N’Dour, Cheb Mami, Carmen Linares, Hevia, Albita, Papa Wemba, Super Cayor… Eszenatokia: Parque Torres-ko auditorioa, Udaletxeko plaza, Gaztelu Arabiarra eta Artileriako Parkea. Prezioa: 1.000 – 1.500 pezeta. Abonua: 3.000 – 7.000 pezeta. Informazioa: 968 12 88 50-51-52 telefonoan eta www.distrito.com/lamardemusicas/Informazioa.htm.
  • Beste zenbait jaialdi: Cante de las Minas (La Unión)

Katalunia

  • GREC 99. Ekainaren 28tik abuztuaren 19ra, Bartzelona. Bi hilabetetan zehar, antzerkia, dantza eta musika Principat-eko Hiriburuaz jabetuko dira, 127 ikuskizun taularatuz.. Egitaraua: “Calígula”, “Lazarillo”, “Hamlet” (Teatro); Kiko Veneno & Raimundo Amador, Niña Pastori, Paco Ibáñez, Van Morrison, Raimon, Kubako Ballet Nazionala… Eszenatokia: Bartzelona, Castelldefels, Badalona… Prezioa: 2.000 – 4.000 pezeta. Informazioa: 93 301 77 75, eta www.ibernet.com 1024/grec.
  • XIII FESTIVAL CASTELL DE PERALADA. Uztailaren 10etik abuztuaren 24ra, Peralada-n (Girona). Nazioarteko Musika-Jaialdi honek ahots entzutetsu, kontzertu sinfoniko, opera, musika-, antzerki- eta dantza-ikuskizunak biltzen ditu. Egitaraua: Lorin Maazel eta Philarmonia Orchestra, Compañía Nacional de Danza, Hiru Baritonoak, Teresa Berganza, Harlem-go Dance Theatre, Joan Manuel Serrat… Eszenatokia: Gazteluko Lorategietako Auditorioa eta Karmengo Eliza. Prezioa: 500 – 14.000 pezeta. Informazioa: 93 280 58 68, eta www.festivalperalada.com
  • TORROELLA DE MONTGRI-KO NAZIOARTEKO XIX. MUSIKA JAIALDIA. Uztailaren 24tik abuztuaren 29ra, Torroella de Montgrí-n (Girona). Ohikoak diren abesbatza eta orkestren kontzertuekin, errezitalekin, antzinako eta barrokoar ganbara-musikarekin batera, aurtengo egitarauak XX. mendeko pianoari eskainiko zaion Ricardo Viñes zikloa sartu du antolakundeak aurtengo edizioan: Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 50. Urteurrenaren omenez; errezitalak, ganbara-musika… Egitaraua: Bartzelonako Klarineteen Laukotea, Joaquín Achúcarro, Vienako Filarmonikako Ganbara-Orkestra, Miriam Makeba, Valera-Miranda familia… Eszenatokia: Sant Genis eliza, Plaça de la Vila, Cine Petit eta Cinema Montgrí. Prezioa: 600 – 9.000 pezeta. Informazioa: 972 76 10 98, eta www.ddgi.es.
  • Beste zenbait jaialdi: Musika Isaac Albeniz XIV. Musika Jaialdia (Camprodon-Girona), XIX Festival de Musika D’Estiu, Cervera-n (Lleida)…

Jaialdiak munduan zehar

  • JAZZ AUX REMPARTS.Uztailaren 16tik 21era, Baionan Lapurdi. Jazz & blues elkarketak ehunetik ehunean osaturiko euskal jazzaldi horrek hamargarren urteurrena beteko du oraingoan. Egitaraua: Claude Bolling Big Band, B.B. King, Carrie Smith, Jimmy Smith Quarter, Tuxedo Big Ban… Eszenatokia: Katedraleko Klaustroa, Harresiak, Askatasun Plaza, Mercure Hotela. Informazioa: (33) 559 55 85 05.
  • FOLKEST.Uztailaren 1etik 25era, Udine-n (Italia). Musika Etniko eta Joera Berrien Nazioarteko Jaialdia. Bertako eszenatokian, Grezia, Danimarka edo Irlandako erritmoetatik, Mongoliako danbor-hotsetaraino sartzen dira egokiro. Egitaraua: Jethro Tull, James Taylor, Mike Oldfield, Bill Wyman… Eszenatokia: Udine (Alpe italiarrak). Prezioa: Entre 1.900 – 4.400 pezeta. Abonua: 9.400 pezeta. Informazioa: 0 42 75 12 30, eta www.folkest.com.
  • AVIGNON-GO JAIALDIA.Uztailaren 9tik 28ra, Avignon-en (Frantzia). Antzerkia, dantza eta musika lirikoa jabetzen dira hiri frantses horretako kale eta plazez. Egitaraua: Cuarteto Arditti, Didier Bezage, “Ricardo III”… Eszenatokia: Avignon-go monumentu, plaza eta karrikak. Prezioa: 1.500 – 5.000 pezeta. Informazioa: (33) 490 14 14 14, eta www.festival-avignon.com.
  • WOODSTOCK. Uztailaren 23tik 25era, Rome-n (EEBB). Jaialdi mitiko honek aurtengoan hogeita hamargarren urteurrena ospatuko du. Egitaraua: Willie Nelson, Aerosmith, Metallica, Jewel, Los Lobos, Sheryl Crow… Eszenatokia: Rome. Prezioa: 24.000 pezeta. Informazioa: www.woodstock.com.
  • EDIMBURGO. Abuztuaren 15etik irailaren 4era, Eskoziako hiriburuan. Arte-plegu guztietako ikuskizunak elkartzen dira eskoziar hiriburuan urtero egiten den sekulako ospakizun honetan: antzerkia, zinema, opera, zirkoa, hitzaldiak, jazz, blues… Egitaraua: The Meeting, David Daniels, Tom Murphy… Eszenatokia: Queen´s Hall, The Hub… Prezioa: 1.300 – 14.000 pezeta. Informazioa: 01 314 73 20 00, eta www.go-edimbugh.co.uk.