Seguruak dira eta elektrizitate gutxi kontsumitzen dute baina ez dute informazio nahiko ematen
oloretsuak dira eta jai giroan murgiltzen gaituzte baina elkarte ekologistek aspaldi esan dute hiriak girlandekin argiztatzea gehiegizko elektrizitate gastua dela eta ingurumenari kalte egiten diona, gainera. Kalean ezezik askok etxean ere nahi dituzte, ostera, eta komeni da zenbat gastatzen duten begiratzea eta seguruak diren jakitea. Izan ere, aurten Espainiako Kontsumo Institutu Nazionalaren alerta sareak 30 girlanda baino gehiago erretiratu ditu merkatutik, seguruak ez zirelako. Segurtasuna, beraz, eta elektrizitate gastua, izan ditu kontuan CONSUMER EROSKI-k hainbat Kallt, Mundo, Galvas, Reila Lights, Noël Art, Näve eta Diana etxetako 16 girlandak aztertzerakoan.
Hamaseitik zortzi etxe barruan erabiltzekoak ziren eta beste zortzirak barruan zein kanpoan erabil daitezkeenak. Hamabi ziren girlandak (kable elektrikoarekin batuta errenkadan doazen bonbilak), beste hiru argi-errezelak (kable elektrikotitik zintzilik dauden girlandak) eta azkena bonbilladun hodia (plastikozko da eta barruan bonbilak dituena). Bederatzi girlandak zuten argi intermenteteak eta batek ezik denak ematen zuten aukera itzali eta piztu arteko denbora tartea aukeratzeko. Galvas etxeko girlandak eta Kalit etxekoak hamar bonbila zitzuten eta 216, berriz, Mundo Flex etxekoak. Lau girlandak bakarrik erabiltzen zituzten LED izeneko lanparak (64 bonbilla dituen Kalit girlandak, 10 bonbila dituen etxe berekoak, 50 bonbila dituen Nöel Art etxekoak eta 60 bonbila dituen Reila Lights etxekoak). LED lanparak ez dira besteak bezain kutsakorrak, gehiago irauten dute eta ohiko bonbilak baino gutxiago gastatzen dute.
Eguberrietako girlandak seguruak direla esan genezake azterketa egin ondoren eta gutxi gastatzen dutela, nahiz eta denek hobetu beharko luketen informazio alorrean. Preziorik ezin dugu eman, Eguberrietan baino saltzen ez direnez 2008an erosi genituelako eta orduko prezioetatik oraingoetara alde nabarmenak egon daitezke. Ezin, beraz, kalitate-prezio harremanean zein gailentzen den esan.
Aztertu ditugun 16 girlanda hauetako batek ere ez du etiketa ondo emana. Bi arau hausten dituzte denek ere, segurtasun elektrikoari dagokiona (UNE-EN 60598-1) eta argia ematen duten girlanden araua (UNE-EN 60598-2-20). Esaterako, hamaika girlanden etiketatan ikusi dugu letra 2 milimetro baino txikiagoa dela. Näve etxeko girlandak, bestalde, alemanez ematen zuen informazioa baina ez gaztelaniaz (behartuta daude horretara Espainian salduko badira). Diana etxeko girlandak kablean egon behar den informazioa falta zuen eta bere paketean ez zetorren arauak agintzen dituen informazio osoa. Disney etxeko printzesen irudiak erakusten dituen Galvas girlandari segurtasun arloko zenbait aipamen falta zitzaizkion. Beste hiru produktutan transformadoreak ez zuen potentzia aipatzen (Kalt errezelak, 40 bonbiladun Kalt girlandak eta Näve girlandak). Azkenik Reila Lights argi-errezelaren kasua aipatu behar. Berez, produktu hau etxe barruan bakarrik erabil liteke. Baina kutxan bost argazki datoz eta bost argazki horietan agertzen dira girlandak etxetik kanpo, teilatu, leiho edo kaleak apaintzen. Argazkiek kontsumitzaileari okerreko irudia ematen diote eta horrek segurtasun arazoak eragin ditzake, ezin baita inolaz ere kanpoan erabili etxe barrurako eginda dagoen girlanda.
Arrisku gabeko apaingarriak
Produktu hauek seguruak zirela bermatzeko era guztietako probak egin genituen. Alde batetik, isolamendu elektrikoa probatzeko tensio elektrikoa eman genion lokia eta erabiltzeak heltzen duen kable zatiari, lokia eta transformadorea batzen dituenari (girlanden erdiak zeukaten) eta, azkenik, lokia eta kablearen arteko zatiari. Bestetik, kanpoko eragileen aurrean babestuta dauden frogatu genuen eta arazoren bat egonaz gero, arauak esaten duen gehiegizko tenperatura ez zutela gainditzen. Kasu guztietan 16 girlandek emaitza egokiak eman zituzten.
Energia gastuari dagokionez, alde handiak atzeman genituen (1,7 watt gastatzen ditu Kalit girlandak, bola zuriak dituenak eta 97,7 watt Mundo etxeko argi-hodiak), baina beti ere alde logikoak ziren, bonbila kopuruaren araberakoak. Bonbila bakoitzak zenbat gastatzen duen begiratu dugunean, aldea ez da hain nabarmena izan, egon badago ere. Adibidez, 0,56 watt gastatzen ditu Reila bonbilla bakoitzak eta 0,1 watt Kalit etxeko girlandaren bola bakoitzak. Gutxien kontsumtizen duten bost girlandetatik lauk LED erako lanparak erabiltzen dituzte.
Hala ere eta edozein kasutan, girlanda hauek oso kontsumo bajua dute. Batez beste, 25 watt dute eta Eguberrietan soilik erabiltzen dira. Eman dezagun, urtean 17 egunetan pizten direla eta egunean 6 orduz. 0,30 zentimo kostatuko lirateke eta atmosferara isuriko luketen Co2 edo anhidrido karbonikoa 0,593 kilo izango lirateke. TDT dekodifikatzaileen analisia egin genuenean, 2008ko urrian, zera kalkulatu genuen, halako elektrotresna batek urtean 5,48 euro gastatzen dituela, Eguberrietako girlandek baino 20 aldiz gehiago. Hala ere, jakina, ingurumenari erreparatuta hobe da girlanda hauek ez erabiltzea edo erabiliko badira LED lanparak dituztenak aukeratzea.
Laburbilduz
Argi girlandak, laburbilduz
- Eguberritako 16 argi-girlanda aztertu ditugu. Horietako lau ziren argi-errezelak eta bakarrak zeukan hodi itxura.
- 16 girlanda horietatik zortzi kanpoan erabiltzeko modukoak ziren eta laborategiko frogek erakutsi dute ongi eginak daudela hautsik ez sartzeko eta ura erortzen bazaie ongi eusteko.
- Girlanda guztiek gainditu zituzten segurtasun elektrikoa berma-tzeko frogak baina etiketa denek zuten gaizki emana.
- Batez-beste, girlandek 25 watt kontsumitzen dituzte. Eguberrietan baino ez direnez jartzen urtean 0,30 zentimo kostatzen direla kalkulatu dugu eta atmosferara, 0,6 kg Co2 botatatzen dutela.
- Ingurumenari zor diogun errespetatuagatik apaingarri hauek neurrian erabiltzea komeni da eta elektrizitaterik erabiltzen ez dutenak aukeratzea, ahal den neurrian. Ezingo balitz, bonbila gutxi dituztenak edota LED bonbilak erabiltzen dituztenak dira hobeak ingurumenarentzako.
Banan-banan
Falta título
Mundo Icicle 0080701
- Argi zuridun errezela
- Bonbila gehien dituen bigarrena, 180. Intermitenteak dira.
- Etiketan, letraren tamaina arauak eskatua baino txikiagoa da.
- Kanpoan erabil daitezke.
Diana 8510045
- Pinu adarren itxura duen girlanda
- Intermintentea da. Kablean beharko lukeen etiketa falta zaio, segurtasun arauena.
- Kanpoan erabiltzeko egokia da.
Mundo Cordón 0081012
- Bonbila zuridun girlanda
- Intermitentea da. Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Kanpoan erabil liteke.
Mundo Flex 0161600/C
- Argi zuridun mahuka
- Intermitentea. Bonbilla gehien dituena, 216. Kanpoan erabil liteke.
- Elektrizitate gehien kontsumtizen duena, 80 watt.
Kallt Typ J0635
- Bola zuridun errezela
- LED lanparak ditu. Transformadoreak ez du zenbat watt dituen esaten.
- Kanpoan erabil liteke.
- Bonbillako elektrizitate gutxien gastatzen duena.
Näve 5134
- Koloretako izardun girlanda
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Transformadoreak ez du ze potentzia duen adierazten.
- Zenbait segurtasun aipamen alemanieraz ageri dira baina ez gazteleraz.
- Kanpoan erabil liteke.
Kallt Typ J0633 Glänsa
- Bola zuridun girlanda
- LED lanparak ditu. Bonbilla gutxien duenetakoa, 10. Kanpoan erabil liteke.
- Transformadoreak ez du watt potentzia adierazten
- Elektrizitate gutxien kontsumitzen duena.
Nöel Art 64201
- Argi zuridun girlanda
- Intermitentea. LED lanparak ditu.
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikigoa da.
- Bonbilla bakoitzak elektrizitate gutxien gastatzen duenetakoa.
Näve 5242
- Apaingarriak dituen girlanda
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Transformadoreak ez du esaten zenbat watt dituen.
- Alemanieraz agertzen dira zenbait segurtasun aipamean baina ez gaztelaniaz.
Reila Lights 81050305
- Pazko loredun girlanda
- Intermitentea. Kolore gorriko bonbilak ditu.
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Kontsumo elektriko altuenetakoa du bonbilla bakoitzeko.
Nöel Art 64503
- Argi zuridun girlanda
- Intermitentea da eta bonbillak alda litezke.
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
Kallt Typ J0501 Skina
- Bonbila zuridun girlanda
- Transformadoreak ez du potentzia adierazten (zenbat watt).
- Kanpoan erabil liteke.
Mundo 54021
- Koloretako bonbiladun girlanda
- Musika daukan barra. Bonbillak alda litezke.
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Bonbila bakoitzak gehien gastatzen duenetakoa.
Reila Lights 41060101
- Argi zuridun girlanda.
- Intermitentea. LED lanparak ditu.
- Letra tamaina arauak dioena baino txikiagoa da.
- Bonbilla bakoitzekiko elektrizitate gutxien gastatzen duenetarikoa.
Reila Lights 55174201
- Argi zuridun errezela
- Intermitentea. Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Barruan erabiltzeko den arren, kutxan kanpoko irudiak agertzen dira.
- Elektrizitate gehien kontsumitzen duen bigarrena.
Galvas PHL-10L
- Disney printzesen marrazkiak dituen girlanda
- Hamar bonbilla ditu, alda litezkeenak.
- Segurtasun aipamenak falta ditu.
- Letra tamaina arauak esaten duena baino txikiagoa da.
- Bonbilla bakoitzari begiratuta gehien kontsumtizen duena.