Eguberrietan, istripurik ez etxean

Milaka pertsonak izaten dituzte istripuak etxean Gabonetako apaingarri eta objektuekin, eta gehienetan oso erraza da horiek saihestea
1 abendua de 2009
Img consejos

Eguberrietan, istripurik ez etxean

/imgs/20091201/consejos1.jpg
Eguberriak trastelekuan hasten dira. Aurreko urtean kaxatan bilduta sartu genituen bolak, apaingarriak, girlandak, argiak non dauden bilatu beharra dago, jaiotza eta arbola ahaztu gabe, jakina. Itxuraz, arriskugabeak dira horiek guztiak, bana hainbat istripu eragin ditzakete etxean. Hori dela eta, ezusteko txarrak saihesteko, ongi aztertu behar da zein apaingarri jarriko ditugun eta nola egingo dugun hori.

Arbola, hobe artifiziala bada

  • /imgs/20091201/consejos2.jpg
    Ingurumenarentzat mesede izateaz gain, arbola artifizialek badute beste dohain bat ere: suaren kontrako materialekin egiten dituzte, eta, beraz, argietan txinparta sortuz gero, ez dute su hartzeko arriskurik. Etiketan begiratu behar da ezaugarri hori ageri den edo ez.
  • Arbola natural bat jartzea erabakiz gero, moztu berria izan dadila, berde eta fresko egon dadin.
  • Arbola natural bati apaingarriak jarri aurretik, urez betetako ontzi batean utzi egun batzuetan. Era horretan, freskoago egongo da, eta su hartzeko arrisku gutxiago edukiko du.
  • Beroa ematen duten gailuetatik urrun jarri behar da arbola (erradiadore, berogailu edo tximiniatatik).
  • Arbolak ez ditu ateak blokeatu behar eta sarrera-irteeretan ere ez du trabarik egin behar.

Argiteria, suaren aurkakoa

  • Etxea eta arbola argiz apaindu nahi badugu, tentsio txikiko argiak erabiltzea da onena (12 edo 24 volt-ekoak), transformadorea dutenak (III klasekoak deitzen zaien horiek).
  • Eguberrietan apaingarri moduan erabili nahi diren gailu elektriko eta argien erabilera-oharrak adi-adi irakurri behar dira.
  • Argiak aurreko urteetakoak izan edo berriak izan, ongi gainbegiratu behar dira, ikusteko ea baduten alanbre gastaturik, kablerik agerian, bonbilla hondaturik edo konexio solterik. Behar bezala ez badaude, konpondu egin behar dira, eta ezin bada, bota.
  • Sekula ez da jarri behar argi elektrikorik metalezko arboletan, zeren elektrizitatez kargatu eta norbait elektrokutatzeko arriskua baitago hura ukituz gero. Argiek ez dute ukitu behar metalezko apaingarririk, handitu egiten baita deskarga elektrikoak gertatzeko arriskua.
  • Argiak zabaltzerakoan, ez jarri alfonbren azpian, altzarien azpian, gortinen azpian… bonbillak asko berotu daitezke eta.
  • Argiak eta etengailuak ongi babestu behar dira, haurrek ezin erabili izateko moduan.
  • Argiak itzali egin behar dira lotara joandakoan edo etxetik irtendakoan.
  • Argi girlandak zintzilikatzeko eta horiei eusteko modurik onena plastikozko bridak erabiltzea da. Ez erabili grapak, puntapaxak edo iltzeak, horiekin kableak zulatu daitezke eta.
  • Etxearen kanpoaldea apaintzeko, kanpoan jartzeko diren argi eta apaingarriak soilik erabili; lurra duten etengailuek babesten dituzten zirkuituetara konektatu behar dira.
  • Ongi egiaztatu behar da kanpoaldeko argiak uretatik babestuta daudela, etiketan argi esaten dela kanpoan jartzekoak direla eta kableak gomazkoak edo kautxuzkoak direla, eta ez PVCkoak.

Arbola naturala jarriko
badugu, komeni da
apaingarriak jarri baino
lehen urez betetako ontzian
edukitzea zenbait egunetan,
zailago hartuko du sua
horrela

Apaingarri seguruak eta haurrentzako arriskurik gabeak

  • Ziurtatu egin behar da Gabonetako apaingarriek ‘CE’ etiketa ageri dutela (indarrean dauden arauak betetzen dituela esan nahi du horrek).
  • Apaingarriek ez dute eduki behar berunik, eta sua hartzen ez duten horietakoak izan behar dute.
  • Etxean haur txiki-txikiak edukiz gero, ez erabili apaingarri eta irudi txikiak, ez desmuntatzen direnak ere, edo punta edo ertz zorrotzak dituztenak.
  • Aerosolean datorren elur artifiziala erabiliz gero, zorrotz-zorrotz bete erabilera-oharrak, besteak beste birikei kalterik ez egiteko.
  • Elur aparra dakarten ontziek su har dezakete bero-iturrietatik gertu jarriz gero, eta berdin konfeti eta sugepaperek ere.
  • Gabonetako landareak ez jarri haur eta animaliengandik gertu. Goroldioa eta Gabonetako beste landare batzuk toxikoak dira.
  • Ahal dela, ez piztu kandelarik. Erabili nahi izanez gero, zutargi sendoetan jarri, nolanahi ez erortzeko bezain sendo direnetan.
  • Bero-iturrietatik urrun jarri kandelak, eta beste apaingarri eta gortinetatik ere urrutiratu. Ez daitezela egon haurren eta maskoten eskura.
  • Sekula ez utzi haur bat bakarrik, gela horretan kandelaren bat piztuta badago.
  • Kandelak lurrindunak badira, arreta berezia jarri behar zaie haurrei, erakarri egiten baitituzte.
  • Etxetik irteterakoan, itzali egin behar dira kandelak, nahiz eta bost minuturako baino ez irten; berdin egin behar da ohera joandakoan ere.

Pirotekniarekin erne, oso arriskutsua baita

  • /imgs/20091201/consejos3.jpg
    Pirotekniako gaiak erosiz gero, oso kontuan hartu behar da zer arrisku dagoen horiek oker erabiliz gero: toxikazioak sor litezke, eskuak edo betazalak erre, edo begietan zauriak eragin. Kontu handiz ibili behar da.
  • Arretaz irakurri behar dira produktu bakoitzaren erabilera-oharrak.
  • Leku irekietan soilik erabili behar dira, eta sekula ez pertsonak, animaliak edo ibilgailuak aski urrun ez badaude.
  • Haurrei sekula ez zaie utzi behar, sekula ez, petardoak, koheteak edo pirotekniako bestelako gaiak erabiltzen.
  • Petardoak lata barruan, botila barruan edo beste edozein ontziren barruan lehertzea oso-oso arriskutsua izan liteke, zauri larriak sor baitaitezke horiek askatzen dituzten printzekin. Haurrei argi eta garbi adierazi behar zaie hori.
  • Pirotekniako gaiak ez eraman sakelan sartuta. Igurtziak eta beroak ustekabean leherraraz ditzakete.
  • Sekula ez dira ukitu behar lehertu gabe geratu diren piezak edo itxuraz itzalita daudenak.
  • Haurrei ez zaie utzi behar koheteak irekitzen edo eskuetan erabiltzen; berun hondarrak, sufrea edo bolbora gera dakieke eskuetan, eta toxikatu egin daitezke ahora eramanez gero.
  • Haizea badabil, ez piztu hegan egiten duen objekturik (koheteak, bengalak…).
  • Pirotekniako gaiak ez dira erosi behar kaleko denda eta postuetan; horietan ez da izaten langile prestaturik, eta ez dute esaten nola erabili behar diren eta zer segurtasun neurri hartu behar diren produktu bakoitzarekin.